Kondairak (Dvořák)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kondairak (Dvořák)
Jatorria
Ezaugarriak
Zatiak10 piano piece (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAntonín Dvořák

IMSLP: Legends,_Op.59_(Dvořák,_Antonín) Edit the value on Wikidata

Kondairak, Op. 59, B. 122, (txekieraz: Legendy) Antonín Dvořák musikagile txekiarra egindako hamar pieza laburren zikloa da. Lanak, jatorriz, bi pianoekin jotzeko prestatu zituen baina, ondoren, orkestra sinfonikoak jotzeko moldatu zuen. Pianoentzako behin-betiko bertsioa 1881ko martxoaren 23an aurkeztu zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880ko urriaren 15ean, bere seigarren sinfoniaren partitura amaitu aurreko egunean, Dvořákek Fritz Simrock editoreari idatzi zion etorkizun hurbilerako asmoei buruz, esanez espero zuela hurrengo hilabetean piano bikotearen ziklo bat, "Kondairak", amaitzea. Hala ere, 1881eko urtarrilaren 30era arte ez zen obra zirriborratzen hasi. Pianorako bertsioaren behin betiko forma 1881eko otsailaren 12tik martxoaren 23ra bitartean sortu zen, neurri batean Pragan eta beste batzuetan Vysoká eta Příbramin.

Dvořákek Eduard Hanslick kritikariari eskaini zion konposizioa, eta hark gogo biziz goraipatu zuen zikloa. Pianoen bertsioa Simrock argitaletxe alemaniarrak inprimatu zuen 1881. urtearen erdialdean. Urte horretan bertan, Dvořákek orkestrarako zikloa antolatu zuen. Orkestrazioa desberdina da banakako pieza bakoitzean. Obra 1882an estreinatu zen, Pragako Kontserbatorioko kontzertuan ( 1, 3, 4), Antonín Bennewitzen gidaritzapean. "Kondairak" baino hiru gehiago ( 2, 5, 6) Vienako Filarmonikaren kontzertu batean estreinatu ziren, 1882ko azaroaren 26an, Wilhelm Jahnen zuzendaritzapean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zikloak hamar pieza ditu:

  1. Allegretto non troppo, quasi andantino (re minor)
  2. Molto moderato (sol maior)
  3. Allegro giusto (sol minor)
  4. Molto maestoso (do maior)
  5. Allegro giusto (la maior)
  6. Allegro con moto (do minor)
  7. Allegretto grazioso (la maior)[2]
  8. Un poco allegretto (fa maior)
  9. Andante con moto (re maior)
  10. Andante (si minor)

Iraupena 41 minutu ingurukoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Holeček, Jaroslav (2001). Symphonic Variations, Scherzo capriccioso, Legends (Czech Philharmonic Orchestra, Sir Charles Mackerras) (Media notes). Sarah Gráfováren itzulpena. Antonín Dvořák. Praga: Supraphon. 4–5.or. SU 3533-2 031.
  2. Pieza hau jatorrian, hirugarren pieza izango zen, baina Dvorakek postu honetara aldatu zuen argitaratu aurretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]