Konfeti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haur bat desfile batean zehar botatako konfetiaz libertitzen.

Konfetia jaietan giro alaia sortzeko airera botatzen diren paper-puska koloretsu eta txikien multzoa da. Denetariko jaietan erabil daitezke, baina batez ere ihauterietako eta bestelako desfileetan (desfileko partaideen eskutik edo balkoietatik), ezteietan (hauetan arroza eta petaloak ere botatzen dira, baina), kirol-ospakizunetan eta urtezahar gaueko ospakizunetan erabiltzen da. Propio ekoiztutako konfetia saltzen da dendetan, baina etxean ere egin daiteke, koloretako paperak guraizez ebakiz. Plastiko eta metalezko konfetia ere badago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italierazko «confetti» datorren hitza da, goxoki adierazten duena. Erdi Aroan Italiako hainbat jaitan goxokiak bata besteari indarrez botatzeko ohiturari egiten dio erreferentzia[1]. 1875ean paperezko «confetti»a egiten hasi ziren, inork minik ez hartzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Vivimilano.it - L'uomo che inventò i coriandoli» web.archive.org 2010-07-03 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  2. Enrico Mangili, l’inventore dei coriandoli « Cascina Gobba. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]