Edukira joan

Kono (zelula)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kono baten anatomia.

Konoak —giza anatomiari eta, oro har, ornodun guztien anatomiari dagokionez— begietan dauden zelula mota bat dira. Kono forma dutelako dute izen hori. Makilak bezala, betsarean daude, kono eta makilen geruza deritzonean. Makilak sentiberak zaizkie iluntasunari edo argi urritasunari; konoak, berriz, sentiberak zaizkie argiari, eta koloreak ikustea ahalbidetzen dute. Argitasun handia behar da konoek beren eginkizuna egin dezaten. Hiru kono mota daude, bakoitza oinarrizko kolore bati sentibera zaio (gorria, berdea eta urdina), eta koloreak ikusteko elkarrekin lan egiten dute. Kono bakoitzak, espektro zerrenda estu batean argia xurgatzeko prestatutako opzinak ditu. Burmuinak, koloreak, hiru kono moten kitzikapenagatik interpretatzen ditu. Giza begi normal baten erretinan, hiru kono daude, bakoitza uhin luzera bati sentikorra, erradiazio elektromagnetikoak jasotzen dituztenak, argi-izpiak, ondoren, inpresio optikoak bihurtuko direnak. Konoak, argi kuantoen metatzaileak dira, informazio hau, ikusmenaren organoaren bulkada elektrikoetan bihurtzen dutenak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]