Konputazio banatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Konputazio banatua konputazio masiboko arazoak ebazteko eredu bat da. Ordenagailu kopuru handi bat erabiltzen duena cluster-etan antolatuta eta telekomunikazio infraestruktura banatu baten barruan. Sistema banatu bat sistema bat da non konponenteak leku ezberdinetan aurkitzen diren ordenagailu sare baten, non komunikatu eta koordinatzen dituzte bere ekintzak mezuen bitartez bata bestearen artean.

Sistema banatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema banatu bat sistema bat da non ordenagailu kopuru bat fisikoki leku ezberdinetan aurkitzen dira eta beraien artean konektatuta daude komunikazio sare baten bitartez; makina bakoitzak bere hardwarea eta software ditu programatzaileak sistema bakar bat bezala antzematen duena. Programatzaileak urrutiko software konponenteak (objektuak) atzitzen ditu, era lokalean egingo balu bezala, konputagailu talde baten middleware bat erabiltzen dutenak non, (RPC) eta SOAP nabarmenak dira objektuak lortzeko.

Sistema banatuak fidagarriak izan behar dira, sistemako konponente bat hautsi egiten bada beste konponente bat aurrekoa ordezkatzeko gai izan behar da. Hau hutsegiteekiko tolerantzia deritzo.

Sistema banatu baten tamaina askotakoak izan daiteke, dozenaka host (sare lokala), ehunaka host (Metropolitan Area Network), edo milaka, edo milioika host (Internet), hau eskalagarritasuna [1]deritzo.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erabiltzaileentzat lana Sistema Zentralizatu baten antzekoa izan behar da.
  2. Barne segurtasuna sistema banatuan.
  3. Hainbat konputagailuetan exekutazten da.
  4. Sistema eragilearen kopia ezberdinak ditu, edo sistema eragile ezberdinenak zerbitzu bere ematen dutenak.
  5. Lan ingurune erosoa.
  6. Sareen menpe(LAN, MAN, WAN, etc.).
  7. Konektatutako ekipoen arteko bateragarritasuna.
  8. Gardentasuna (atzipenean sistema bakar bat bezala agertzea nahiz eta hainbat ekipo atzean egon).
  9. Ekipoen arteko elkarrekintza.
  10. Erabiltzaile eta sistema eragile ezberdinen arteko bateragarritasuna.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazio banatua diseinatua izan da super-konputagailurik ahaltsuenak ebatzi ezin dituzten problemarik handienak ebazteko, bitartean arazo txikiagotan lan egiteko aukera mantentzen da. Beraz, sare konputazioa naturalki ingurune multierabiltzaile bat da; horregatik, baimenak kudeatzeko teknika ziurrak ezinbestekoak dira urrutiko erabiltzaile bat baimendu baino lehen sistema informatikoak kontrolatzeko.

Ziklo erredundanteduneko konputazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazio eredu hau, zonbi konputazio izenarekin baita ezagutua, Seti@Home motatako aplikazioetan erabilia da, honen funtzionamendua hurrengoan datza, zerbitzari batek edo zerbitzari multzo batek, prozesatu beharreko lana bolondresa den ordenagailu talde baten eskuetan uzten du hauek erabili barik duten konputazio ahalmena erabiltzeko. Funtsean, gure ordenagailua piztuta dagoenean, baina erabili gabe, honek duen konputazio ahalmena ez da aprobetxatzen, era honetako konputazioa gure ordenagailuak aprobetxatzen du guk erabiltzen ez dugunean, bere konputazio ahalmen maximoa aprobetxatzeko.

Clustering[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste modu bat superordenagailuak sortzeko clustering da. Cluster bat edo ordenagailu mordo bat, kostu baxuko hainbat ordenagailuz osatutako sistema bat da non ordenagailuak abiadura handiko sare baten bitartez konektatuta dauden (gigabiteko zuntz optikoa) eta ordenagailuen arteko lan kargaren banaketaz arduratzen den software bat. Normalean, sistema hauek datuak gordetzeko gune bakar bat dute. Clusterrak erredundanteak izatearen abantaila daukate, hau da, lehenengoak erari egiten bada, bigarrenak martxan jarriko da.

Grid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grid konputazioa edo sare konputazioa, konputazio banatuan paradigma berri bat da non indeterminatua den konputagailu kopuru baten baliabide guztiak era garden batean superordenagailu bakar bat bezala tratatzen diren.

Konputagailu hauek ez daude konektatuta era sendo batean, hau da, ez dira zergatik leku berdinean egon behar. Adibide bezala SETI@Home proiektua erabili daiteke, non mundu osoan zehar dauden konputagailu ezberdinak erabiltzen diren estralurtar bizia bilatzeko.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasuna hemen delikatua da, era honetako konputazioan konexioak ez dira lokalak urrutikoak baizik, beraz arazoak gerta daitezke nodo baten atzipena kontrolatzeko. Hau DoS eraso baterako aprobetxatu daiteke, baina sareak ez du bertan behera utziko bere funtzionamendua, hau da grid sareen abantaila bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Sistemas distribuidos, 2012-01-12, https://web.archive.org/web/20120112091445/http://www.dei.uc.edu.py/tai2002/SD/discom.htm. Noiz kontsultatua: 2018-09-26  .