Konstantinoplako III. kontzilioa edo Elizaren 6. Kontzilio Ekumenikoa680koazaroaren 7an hasi eta 681ekoirailaren 16an amaitu zen. 300 gotzain inguruk parte hartu zuten bertan.
Kontzilio honen erabaki garrantzitsuena hau izan zen: Jesukristorengan bi borondate eta bi pertsona biltzen dira (jainkozkoa eta gizatiarra), baina ez daude elkarren arteko lehian; aitzitik, elkarren osagarri direla onartu zuten. Horrela monotelitismo izeneko doktrina (Jesukristok borondate bakarra zuela dioena) gaitzetsi zuten.