Izar zirkunpolar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstelazio zirkunpolar» orritik birbideratua)
Iparraldeko izar zirkunpolarrak biraka. Iparrizar, erdigunetik hurbil dagoen izar distiratsua, ia geldi dago. (Grafikoak 24 orduko bira osoa erakusten du, baina Eguzkiaren distira dela-eta, ezin da egun aldian ikusi)

Izar zirkunpolarrak polotik gertu egoteagatik bere inguruan zirkulu oso bat deskribatzen duten izarrei deritze, ostertza moztu gabe eta horregatik beti ikusgai. Ipar Poloan kokatuta dagoen begirale batentzat, izar zirkunpolarrak, Ipar Hemisferioan, ekuatoretik gora aurkitzen diren izar guztiak dira, zehazki esanda, deklinazio positiboa dutenak. Ekuatorean dagoen begirale batentzat izar guztiak irten eta sartu egiten dira eta, beraz, ez dago izar zirkunpolarrik. 40º latitude batean dagoen begirale batentzat, ipar polotik 40º baino gutxiagora dauden izar guztiak dira zirkunpolarrak.

Gainontzeko izarrek, Eguzkiak eta planetak barne, zirkulu baten zati bat baino ez dute deskribatzen, ostertza bi puntutan moztuz: egunsentia eta ilunabarra.

Erlijioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoarrek izar zirkunpolarrak ezagutzen zituzten, nekea ezagutzen ez duten izarrak eta suntsipena ezagutzen ez duten izarrak bezala izendatu zituztenak. Behaketa horietatik abiatuta, iparraldeko zerua, heriotza egon ezin zitekeen lurralde batekin identifikatzen zen, betiereko bizi zoriontsu bataz gozatzen zen tokia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]