Kontrol unitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontrol Unitatea konputagailuaren burua da. Memoria nagusitik heltzen diren instrukzioak exekutatu, kontrolatu eta interpretatzen dituen prozesaketa unitate zentralaren (PUZ) osagaia da.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrol unitateak, datu busetik instrukzioaren kode bitarra hartzen du. Gero instrukzio deskodetzaileak instrukzioaren kontrol memoria deitzen den ROM memoria bateko posizioak aukeratzen ditu, eta hemen, instrukzioa osatzen duten mikroinstrukzioen kontrol seinaleen kodeak gordeta daude.

Sekuentziadorea, mikroinstrukzio bakoitzaren kontrol seinaleak ateratzeaz eta sistemako elementuei banatzeaz arduratzen da.

Kontrol unitate barruan, programaren kontagailua dago, eta hurrengo instrukzioaren memoriako posizioa helbide busetik bidaltzen du.

Bere betebeharrak betetzeko ondorengo informazioa erabiltzen du:

  • Instrukzioa: egin behar den eragiketa
  • Egoera erregistroa: Aurreko eragiketako emaitzaren informazioa
  • Periodo kontagailua (kontadorea)
  • Sarrera/Irteera seinaleak: Periferikoekin elkarrizketa ahalbidetzen dute.

Kontrol unitatea diseinatzeko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Logika kableatua: Ate logikoak eta sistema konbinazionalen eta sekuentzialen diseinu teknika erabiltzen du.
  • Mikroprogramazioa: Instrukzio bakoitzaren kontrol seinaleen informazioa memorian gordetzen da. Memoria hau memoria hila da. Orduan instrukzio bat exekutatzeko kontrol memoria irakurri behar da, bere mikroaginduak betetzeko.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]