Hasperen (fonetika)

Hasperena, hasperentzea edo hasperenketa zenbait hots ahoskatzean entzun daitekeen haize kolpea da.[1]
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan (AFI) hasperena adierazteko ikur diakritikoa h edo h goi rindizea da. Hasperendu gabeko kontsonanteak normalean ez dira esplizituki halakotzat markatzen, nahiz eta diakritiko berezi bat egon, [⁼] diakritikoaren bidez esplizituki adierazi nahi denean.
Hainbat hizkuntzatan, txineraz adibidez, aurkakotasun fonologikoa dago hasperendutako eta hasperendu gabeko herskarien artean, herskari gorren eta ozenen arteko aurkakotasuna egon beharrean, hizkuntza erromantzeetan gertatzen den bezala; hizkuntza batzuetan, esaterako sanskritoz —Indiako hizkuntza klasikoa—, bi aurkakotasun motak gertatzen dira aldi berean.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikerlarien ustez, akitanieraz hasperena egiten bide zen.
1025. urtean datatuta dagoen Donemiliagako goldean ere, h letraren erabilerak Arabako Erdi Aroko euskalkian hasperena egiten zela pentsatzeko arrazoiak ematen ditu.
Garai batean, agian euskalki guztietan hasperena egiten bazen ere, gaur egun ekialdean bakarrik egiten da. Hedatuago dago bokal aurrean edo bokalen artean, kontsonante hasperendunetan baino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «hasperen». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26.)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |