Kontxi Laso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxi Laso
Bizitza
JaiotzaDonostia1944ko abenduaren 6a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Kontxi Laso Mestre (Donostia, Gipuzkoa, 1944ko abenduaren 6a) gipuzkoar atleta ohia da, pisu eta disko jaurtiketan espezializatu zena[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Atlético San Sebastián taldeko kidea izan zen. 18 urte zituela pisu jaurtiketan Gipuzkoako errekorra lortu zuen (11,82 m) eta hamar urte iraun zituen. Hurrengo urtean disko jaurtiketan lortu zuen Gipuzkoako errekorra (37,62 m) eta 16 urte iraun zuen errekor horrek, 1980 arte[2].

Hiru aldiz irabazi zuen Espainiako txapelketasei aldiz izan zen Kluben arteko Espainiako txapelduna. Bi aldiz lehiatu zuen Espainiako selekzioarekin[3].

1976an erretiroa hartu bazuen ere beterano mailan lehiatzen jarraitu izan du[2].

Espainiako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisu-jaurtiketan:
    • Pista estalian (2): 1965, 1967.
    • Aire librean (1): 1968.
  • Klubeka:
    • Txapeldun (6): 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972.

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisu-jaurtiketa: 11,82 m (1970)
  • Disko-jaurtiketa: 37,62 m (1971)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «LASO MESTRE, María Concepción - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  2. a b Beldarrain, Gabriel. (2013-09-13). «Gabriel Beldarrain: Kontxi Laso» Gabriel Beldarrain (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) «El Atlético premiará la fidelidad de Kontxi Laso e Itziar Aristi» El Diario Vasco 2017-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]