Koral Itsasoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lexington itsasontziaren leherketa.

Koral Itsasoko gudua Bigarren Mundu Gerrako gudu bat izan zen. Japoniako itsas armada eta Ameriketako Estatu Batuetakoa elkarren aurka borrokatu ziren, 1942ko maiatzean, Ozeano Bareko Ginea Berriako hego-ekialdean eta Australiako ipar-ekialdealdean dagoen Koral itsasoan. Hegazkin ontzien arteko lehengo gudua izan zen. Historialariek diote garaipen taktiko japoniarrek lortu zutela, eta garaipen estrategikoa, berriz, estatubatuarrek. Izan ere, japoniarrek galera txikiagoak izan zituzten arren, beren helburu nagusia —Port Moresby (Ginea Berria) konkistatzea— ez zuten lortu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.