Baekje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baekje
백제
K.a. 18 – k. o. 668
Monarkia
Baekjeko bandera

Baekjeko armarria

Geografia
HiriburuaWirye (k.a. 18[1] -k.o. 475)
Ungjin (476-538)
Sabi (538-660)
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako koreera
Antzinako txinera
ErlijioaKorear xamanismo, budismo eta taoismo
Historia
Aurrekoak
Buyeo
Goguryeo
Mahan
Ondorengoa
Silla

Baekje (Hangul백제; Hanja百濟; RRBaekje; MRPaekje) ekialdeko Asiako antzinako erresuma bat izan zen, Koreako penintsulako hego-mendebaldean zegoena.

Goguryeo eta Sillarekin batera, Baekje «Koreako Hiru Erresuma» deiturikoetako bat zen.[2] Baekjek Buyeoren oinordeko izatea aldarrikatzen zuen, Gojoseon erori zen garaian Mantxuriako egungo eskualdean ezarritako estatua. Bestalde, Goguryeok ere Buyeoren ondorengoa izatea aldarrikatzen zuen, eta, beraz, Mantxuriako lurraldeak bere erresumari erantsi zizkion.

Baekje Jumongen (Goguryeoren sortzailea) seme Onjok sortu zuen, gaur egun Seul denaren inguruan. IV. mendeko bere urrezko aroan, Baekjek Koreako penintsularen ekialdeko zatirik handiena kontrolatzen zuen, iparraldetik Piongiangetik haratago hedatuz. Sillaren eta Tang dinastiaren arteko aliantzak garaitu zuen 660. urtean, orduan Silla Batuaren parte izatera igaroz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Korea, 1–500 A.D.". In Heilbrunn Timeline of Art History. New York: The Metropolitan Museum of Art, 2000–. http://www.metmuseum.org/toah/ht/?period=05&region=eak (2000)
  2. (Ingelesez) Kotkin, Stephen; Wolff, David. (2015-03-04). Rediscovering Russia in Asia: Siberia and the Russian Far East: Siberia and the Russian Far East. Routledge ISBN 9781317461296..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Korea
Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.