Korfbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Herbeheretako korfbol partida 'Trekvogels' vs 'OZC'.
Aretoetan joka daiteke, saskibaloia bezala, edo kanpoko zelaietan.

Korfbola edo korfballa, talde kirol bat da. Hiru metroko alturan kokatutako saski baten barruan pilota bat sartu nahi duten bi talderen artean jokatzen den talde kirola da.

Taldeak mistoak dira beti[1], lau gizonek eta lau emakumek osatzen dute talde bakoitza. Joko eremua jarrera eta defentsa guneen artean banatzen da. Korfbolak saskibaloiarekin antzekotasun batzuk ditu, izan ere, suediar ringbol edo ringballaren eboluziotzat hartzen baita. Korfboleko saskiak, jatorriz, zumezkoak izaten ziren. Gaur egun, ordea, gehienbat plastikozkoak izaten dira. Saskiak zutoin altu batzuei lotuta egoten dira, hiru metroko altueran. Baloia, borobila, larruzkoa izaten da.

Bi talde mistok elkarren aurka jokatzen badute ere mutilak mutilen kontra edota neskak nesken kontra jokatzen dela ere esan daiteke. Hezkidetza kontuak lantzeko kirol egokia dela defendatu izan da[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola 1902an asmatu zuen Holandako maisu batek, Nico Broekvsen izeneko maisu batek. Kirolak, beraz, jatorrizko izena nederlanderaz dauka: korfbal. Herbehereetan, gutxi gorabehera, 500 klub eta 90.000 pertsona baino gehiago dabiltza korfbolean jokatzen. Kirola Belgikan eta Taiwanen nolabaiteko arrakastaz praktikatzen da, eta ia beste 70 herrialde gehiagotan ere ezagutzen dute eta han-hemen praktikatzen dute.

Korfbolaren nazioarteko aurkezpena 1920ko Olinpiar jokoetan egin zen, Anberesen, Belgikan. Hamarkada pare bat lehenago jokatzen zela dokumentatuta dago. Aurkezpen olinpikoaren ondorioz Korfboleko Belgikako Elkartea sortu zen arren, nazioarteko onarpena mantso ibili zen. Onarpena eta hedapena pixka bat hobetu zen II. Mundu Gerra amaitu eta gero.

Garapen motel horren arrazoia izan zitekeen kirol jarduera lehiakorretan gizonak eta emakumeak bereizteko zegoen joera. II. Mundu Gerraz geroztik, bi faktorek azal dezakete korfbolak gero eta ospe handiagoa izatea nazioarteko kirol-testuinguruan: alde batetik, amerikar saskibaloiaren sarrera unibertsala (Europan eta beste kontinente batzuetan apenas ezagutzen zen kirola Ameriketako indar armatuek munduan hedatu zuten); eta bestetik, gerraostea berreraikitzeak estalitako kirol-instalazio askoren ezarpena barne hartzea.

Lehen, futbolaren antzeko zelai batean jokatzen zen korfbola, gero saskibaloi kantxa baten antzeko dimentsioetara egokitu behar izan zena. Saski-baloiaren eredua hedatu zenean, korfbol jokoak saski-baloi kantxen neurriko esparruetan jokatzen hasi ziren. Saski-baloiren eredura, joko-zelaiak txikiagotu eta taldekideen kopurua ere murriztu egin zuten. Talde bakoitzean hamabi jokalarik jokatu beharrean (sei gizon, sei emakume), talde bakoitzean zortzi jokalari izatera igaro ziren (lau gizon, lau emakume). Aldaketa horien emaitza jokoaren erritmoa bizkortzea izan zen zen. Partida bakoitzeko markatutako tanto kopuruak gora egin zuen, eraso-defentsa txandakatzeak maizago gertatzen ziren eta jokoa bizkortu egin zen orokorrean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Cumellas, M. y Padró F. (1999). «El korfball: coeducació i cooperació.» Revista Guix, n. 252. Barcelona: Grao.
  • (Gaztelaniaz) Cumellas, M. y González, J. (2000). «El korfball, un deporte ideal para practicar en los centros de enseñanza.» Lecturas: Educación Física y Deportes. http://www.efdeportes.com/
  • (Gaztelaniaz) Cumellas, M. y Padró, F. (2002). «El "korfball": coeducación y cooperación.» Género y educación. La escuela coeducativa. Bartzelona. Grao.
  • (Gaztelaniaz) Padró, F; Arderiu, M;Cumellas, M; Guirles, M y Sánchez, M. (1999). Unidades didácticas para secundaria X. Korfball. Fútbol americano. Coeducación y cooperación. Barcelona: INDE.
  • (Gaztelaniaz) Abad, Luisa y López Rodríguez, Francesco (1996). Barcelona: Grao

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Deporte mixto en alza: el korfbal ¿Te atreves a probarlo?» Bubble Football 2016-03-07 . Noiz kontsultatua: 2019-12-09.
  2. (Gaztelaniaz) «El Korfbal, un deporte ideal para practicar en los centros de enseñanza.» www.efdeportes.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]