Koro Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koro Garmendia
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 16a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa Koro Garmendia Galbete
Jaiotza Donostia, 1957 (61/62 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta katedraduna
Lantokia(k) Donostia eta Gasteiz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Euskal Ezkerra
Euskadiko Ezkerra

Koro Garmendia Galbete (Donostia, Gipuzkoa, 1957) euskal herritar politikaria da. Filosofia eta Letretan Lizentziatua eta institutuko irakasle, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen 1986-1989 legegintzaldian, Euskadiko Ezkerra alderdiarekin. Halaber, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen 1989-1993 bitartean. Euskadiko Ezkerratik bereizitako Euskal Ezkerra alderdian sartu zen. Erakundea desegin zenean, EAJ alderdira sartu eta horrekin Eusko Jaurlaritzako Turismoko sailburuordea izan zen. 1995-2003 urte bitartean Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen EAJ alderdiarekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koro Garmendia Aldatu lotura Wikidatan