Koroa Santuaren erlikia-ontzia (2024)
Koroa Santuaren erlikia-ontzia (2024) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Sylvain Dubuisson (en) |
Sorrera-urtea | 2024 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | cedar wood (en) eta brontzea |
Dimentsioak | 359 () cm |
Deskribapena | |
Honen parte da | reopening of Notre-Dame de Paris (en) |
Kokapena | |
Lekua | Parisko Notre-Dame katedrala |
Koroa Santuaren erliki-ontzia egin zen 2024an, Parisko Koroa Santua erakutsi eta gordetzeko, Notre-Dameko sutearen ondorengo berrirekieran inauguratu zelarik 2024ko abenduan. Notre-Dame katedraleko abside aldeko kapera batean kokatua dago. 19. mendean egindako beste erlikia-ontzi bat ordezkatu du lan honek.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlikia-ontzia Sylvain Dubuisson eskultorearen lana da, eta zedro zurez eta brontzez egina dago. Kristal bat du erdian non Koroa Santua 1896ko beste eraztun-ontzi batean erakusten den[1] (baina handik ere atera daiteke), eta inguratzen dute zirkulu batean arantzak irudikatzen dituzten brontzezko hainbat piezak.[2]
Artelanak beste erlikia batzuk ere gordetzen ditu, Kristoren gurutziltzeari lotuak: Lignum Crucis bat eta iltze santu bat.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erlikia-ontziaren kokapena Notre-Dameko kaperetan.
-
Eraztun formako beste erlikiontzi zaharragoa, 2024koaren erdian jartzen dutena.
-
1806ko erlikiontzia.
-
1862ko erlikiontzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Le nouveau reliquaire de Notre-Dame de Paris après l’incendie» Revivre Notre-Dame (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
- ↑ (Frantsesez) Aumonier, Laura. (2024-07-24). «L'atelier Notre-Dame : conférence de presse du 25 juin 2024» Revivre Notre-Dame (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
- ↑ (Frantsesez) Antoni, Aurélia. (2024-12-11). «La nouvelle châsse-reliquaire design de Notre-Dame : une prouesse artisanale et technologique» Beaux Arts (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).