Koroliov (Marteko kraterra)

Koordenatuak: 72°46′N 164°35′E / 72.77°N 164.58°E / 72.77; 164.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koroliov
Koroliov kraterra
Kokapena
Koroliov (Marteko kraterra) is located in Marte
Koroliov (Marteko kraterra)
Koroliov (Marteko kraterra)
Koroliov (Marteko kraterra) (Marte)
Ezaugarriak / egitura
Diametroa84,2 km
Koordenatuak72°46′N 164°35′E / 72.77°N 164.58°E / 72.77; 164.58
IzendapenaSergei Koroliov

Koroliov Marteko iparraldeko lur behereetan dagoen talka krater bat da. 84 kilometroko diametroa du. Izena Sergei Koroliov suzirien ingeniari eta espazio-ontzi diseinatzaile sobietarraren omenez jarri zitzaion. Bereziki ondo kontserbatutako krater bat da. Krater barruan izotz geruza bat dago, erdigunean 1,8 kilometroko lodiera du urte osoan zehar.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marteko iparraldeko lur behereetan kokatua dago. Iparraldeko izotz-kaskoaren zati bat inguratzen duen Olympia Undae izeneko duna eremuaren hegoaldean dago.[1]

Marteko Iparburua

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koroliov kraterraren ikuspegi topografikoa. Alderik sakonenak urdinez eta morez adierazita daude eta altuenak zuriz, marroiz eta gorriz. Erdian izotz geruza lodia ikusten da.[2]

82 kilometroko diametroa du. Krater barruan 60 kilometroko diametroko[3] izotz geruza bat dago, erdigunean 1,8 kilometroko lodiera du urte osoan zehar. Izotzaren iraunkortasuna "hotz tranpa" izeneko fenomeno baten ondorioz ematen da. Kraterrak 2 kilometroko sakonera dauka ertzarekiko. Kraterraren hondoan dabilen airea hoztu egiten da eta beherantz joaten da, izotzaren gainean aire hotzaren geruza bat sortuz. Geruza horrek ezkutu gisa jokatzen du. Airea bero eroale kaskarra izateak efektua areagotzen du.[1] Horri esker izotz geruza ez da urtzen Marteko ipar hemisferioko 6 hilabeteko udan.[3]

Alemaniako Zentro Aeroespazialeko Ralf Jaunmann-en esanetan izotzarekin nahasita hauts fin pixka bat dago ziur aski baina ez gainazaleko itxura aldatzeko adina.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Mars Express gets festive: A winter wonderland on Mars» ESA (European Space Agency) 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  2. (Ingelesez) «Topography of Korolev crater» ESA (European Space Agency) 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  3. a b c (Ingelesez) Le Page, Michael. (2018-12-20). «Ice-filled Martian crater is a permanent winter wonderland» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]