Korriban

Wikipedia, Entziklopedia askea

Korriban, Star Warsen fikziozko unibertsoan Sith magiaren eraginpean dagoen mundu mortu bat da, infernu bat eta oso arriskutsu bihurtu dena. Sith jaunek jauregi eta hilerri handiak eraiki zituzten eroritako euren jaun handien omenez. Jaun Ilun bat hiltzen zenean, bere gorpu momifikatua zeremonia handi batekin lurperatzen zen Jaun Ilunen Haranean. Jaun Ilunei dedikatutako lau hilobi handi daude: Marka Ragnosena, Ajunta Pallena, Naga Sadowrena eta Tulak Hordena. Sith inperioa erori ondoren, planetak ordurarte izan zuen garrantziaren zati handi bat galdu zuen.

Denbora laburrez berrezarri zen Darth Malaken erregealdian, eta Dreshdae eta Sith entrenamendu akademia bat ezarri ziren tokia izan zen. Alabaina, Jaun Iluna Darth Revanen esku hil ondoren, Sith Ordena barne gerra batean murgildu zen, eta mundua berriz bertan behera utzia izan zen.

Korriban Inperio Galaktikoko planetarik garrantzitsuenetako bat izan zen, arrazoi erlijioso soilagatik izan bazen ere.

Endorreko guduan hil eta zazpi urtera, Palpatine Enperadoreak, antzinako Jaun Ilunek indarraren alde ilunaren pertsonifikazio bezala berpiztua, Korriban bisitatu zuen bere klonatutako gorpuaren ustelketa geldiarazteko alferreko saiakera eginez.

Planeta honetan bertan, Tavion Axmisek eta Ragnosen Anaitasunak Marka Ragnos sith jauna bere hilobian berpizten saiatu ziren, baina Jaden Korrek geldiarazi zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]