Korumba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korumbà
Datuak
JatorriaOrereta
Musika motaMetal
Urteak2001 - gaur egun
Taldekideak
Aengus, Juanillo, Blas, Xabi, Miriam, Julen
Lehengo taldekideak
Igor, Iker, Alberto, Josu

Korumbà ezoiko Metal estiloa jorratzen duen Euskal Herriko musika taldea da. Nahiz eta Oreretan izan bere sorlekua eta izana, herri desberdinetatik datozen jendeak osatzen du.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aengus: bateria.
  • Juanillo: baxua.
  • Blas: Gitarra.
  • Xabi: Gitarra & Ahotsa.
  • Miriam: Ahotsa.
  • Julen: Ahotsa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korumbà taldea 2001 urtean sortu zen Oreretan. Lehenengo urte horietan Igor de Castro (bateria), Juanillo (Baxua), Josu (Gitarra), Iker (Gitarra) eta Albertok (Ahotsa) osatu zuten taldea. Lehenengo urte hauetan Kuraia, Soziedad Alkoholika eta beste hainbat talderekin jotzeko aukera izan zuten. 2004. urtean Josu gitarjoleak taldea uztea erabaki zuen, bere ordez Xabi (Cromlech) sartuko delarik, gitarra ez ezik ahots berri bat ere gehitu zitzaion taldeari. Kontzertu batzuk egin ostean (Leitza, Guardetxe, Altza...) Alberto abeslariak taldea utzi eta Julen sartu zen, 2005 urtean.

Urte hau erabakigarria izan zen taldearentzat, birjaiotze bat suposatu baitzuen. MusikHerria mugimenduan murgildu ziren, Durangon egin zen aurkezpenean eta gaztetxe biran parte hartuz. Hainbat kontzertu egin ondoren lehen maketa kaleratu zuen taldeak (Korumbà 2006). Honek Euskal Herriko herri desberdinetan kontzertu sorta egiteko aukera suposatu zion taldeari, hala nola, Saran, Larrabetzun, Pasaian, Irunberrin, Lekunberrin, etab. Garai horretan, besteak beste, Hora Zulu Chicarella eta Skunk D.F. bezelako taldeekin jotzeko aukera izan zuten.

2008. urtean, beste pauso bat emanez, taldeak bere lehen lan luzea kaleratu zuen, Hor Do! izenekoa, lehenengo bideokliparekin batera (Zu Ta Ni abestiarena). Rokumba Rockers Records disketxe propioa ere sortu zuten. Horrekin batera Santanik Tour izeneko biran murgildu zen taldea, Espainiar estatutik kontzertu andanan parte hartuz (Madrid, Bartzelona, Tenerife, Toledo, Santander, Guadalajara....), baita Euskal Herriko hainbat txokotan ere (Donostia, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Ziburu....). Toledon U.D.O. haundiarekin jotzeko aukera izan zuten (MONSTERS OF ROCK RELOADED jaialdian), Ktulurekin ere hainbatetan igo ziren oholtzara. 50 kontzertu inguruko biran talde askorekin batera jotzeko aukera izan zuten. Santanik Tourra hasi besterik egin ez zenean Iker gitarjoleak agur esan eta Blas sartu zen bere ordez (Hanoi Zinema, Efluxion).

2010. urtean beraien bigarren lana kalera zuten, Gizateri izenekoa. Disko honetakoak dira grabatuko diren hurrengo bi bideoklipak, Gizateri eta Sodoma & Guantanamo. Estilo aldetik eboluzio nabarmena suposatu zuen lan berri honek. Abestiak gehiago lantzeko joera agerian zen. MadarikaTour izendatutako biran buru belarri sartu eta hainbat jaialditan parte hartu zuten, hala nola Hatortxurock, Festival del Oeste, Metal Lorca eta Bielorrusiako Metal Crowd jaialdian. Aipagarria Europako ekialdean egindako bira txikia, non Varsovia, Minsk eta Rechitsan (Metal Crowd) jotzeko aukera izan zuten. Etxera itzuli aurretik bira Lorcan bukatu zuten, 2011 urtean izandako lurrikaran kaltetutakoen aldeko jailadi batean. Bira honta Vita Imana, Dulcamara, Cuernos de Chivo, Eraso!, Matxura eta beste hainbat talderekin batera aritu ziren.

2012. urtea aldaketa urtea izan zen, taldera Miriam (The Howl, Maz Monkis, Orugha) sartu baitzen bigarren abeslari moduan. Taldearen izaerari beste ikuspuntu bat eman zion eta lan zaharrak moldatzen eta abesti berriak konposatzen aritu ziren gehienbat hurrengo urtean. 2013 urtean bi kontzertu ahaztezin egiteko gai izan zen taldea, alde batetik Gabonak In Hell jaialdian North Team Suspension elkartearekin egindakoa eta Berri Txarrak taldearekin Ondarruko Kafe Antzokian egindakoa.

Ondorengo urtean diska berriaren grabaketan buru belarri sartu eta ia amaiturik zegoen unean Igorrek taldea uztea erabaki zuen. Ez zen lan erraza izan bere ordezkoa aurkitzea, eta ia beste urte bat pasa zen Aengus (sortzez Dublindarra, baina Donostian bizilekua duena) Korumbàko kide berria izatera iritsi zen arte.

Azkenean 2016 urte bukaeran eta 2017 hasieran kaleratu zen haien hirugarren lana: Hỳbris. Gizateri diskan nabaritutako joerak indarra hartzen du bertan, Metal estiloa eroa eta landua izan daitekeela erakutsiz. Zuzenean haien proposamena sendoa dela erakusten dabiltza orain jo eta ke.

Diskografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Korumbà Maketa (2006, Musik Herria).
  • Hor Do! (2008, Rokumba Rockers Records).
  • Gizateri (2010, Rokumba Rockers Records).
  • Hýbris (2016, Rokumba Rockers Records).

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metal Norte (Split, 2009)
  • Tan Real Como El Puto Infierno Vol.2 (Split, 2009)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]