Berri Txarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berri Txarrak
Berri Txarrak Azkena Rock Festival jaialdian, Gasteizen
Berri Txarrak Azkena Rock Festival jaialdian, Gasteizen
Datuak
Ezizenak BTX
Jatorria Lekunberri (Nafarroa)
 EH
Musika mota Metal alternatibo
Rock alternatibo
Urteak 1994 - gaur egun
Diskoetxeak Gor Diskak
Roadrunner Records
Webgunea www.berritxarrak.net
Taldekideak
Gorka Urbizu
David Gonzalez
Galder Izagirre
Lehenagoko taldekideak
Aitor Goikoetxea
Aitor Oreja
Mikel Lopez "rubio"

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.

Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.

Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.

2001eko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).

Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).

Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.

2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxu-jotzaileak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen[1].

Taldeak 2009ko irailaren hamalaurako (2009/09/14) iragarri du disko berriaren kaleratzea. Disko honetan David Gonzalez izango da baxu-jotzaile, eta Roadrunner Records zigilupean argitaratuko da.

2010eko abuztuaren 9an taldea uztea erabaki zuela jakinarazi zuen Aitor Goikoetxeak[2], Galder Izagirreri lekua utziz bateria lanetan.

2014ko azaroaren 24an, 20 kanta zituen disko hirukoitza kaleratu zuen Berri Txarrak, Denbora da poligrafo bakarra izenarekin[3].

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rise Against-en taldearen europako birako teloneroak izateaz gain, Libre albumean Tim McIlrathek (Rise Againsteko abeslaria) parte hartzen du << Denak ez du balio kantuan>>. Honetaz gain, abeslari berak <<Folklore>> eta <<Achtung!>> kantuetan ere abesten du. Beste izen handiko taldeko batzuek ere, kolaboratu dute Berri Txarrak taldearein, hala nola: Boikot (<<Stop Censura>>), Kauta (<<Mezulari izan nahi dut>>), Kerobia (<<Zuen tragediak>>), Muted (<<Ez naiz gai>>), Dikers (<<Aprende a desconfiar>>), Habeas Corpus (<<Por una vez>>), KOP (<<Sols el poble salva al poble>>), la M.O.D.A (<<PRMVR>>) eta Esne Beltza (<<Sortzen>>). Gorkak (taldeko abeslaria eta gitarrak) paraleloki beste hainbat proiektutan parte hartu du; Piremans+,zeinekin bost kantu editatu zituen, edo Katamaloren <<Bihotz Bakartien Kluba>> kantuan, esaterako. Berri Txarrak taldeak Judas Priest-i «Breaking the Law» kantuarekin tributua egin zion eta 18/98 auzolanean diskan <<Min hau>> kantuarekin 18/98 makroauziaren kontra azaldu zen. Bestalde, Berri Txarrakek 2012an Elorrion egindako Gazte Topaguneko kantuan, <<Bisai Berriak>> , ere parte hartu zuen Lehiotikan-eko Gorkarekin, Zea Mays-eko Aiorarelom, El Corazón de Sapoko-ko Fernandorekin eta Kuraia eta Matxurarekin.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
Gorka Urbizu
Mikel Lopez "Rubio" David Gonzalez
Aitor Oreja
Aitor Goikoetxea Galder Izagirre
Gitarra eta ahotsa Baxua 2. Gitarra Bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berri Txarraken afixa

Zazpi lan atera dituzte, hautetatik sei komertzializatuak izan dira.

Honez gain, beste zenbait bildumatan hartu dute parte:

  • 'Nafarroa, hitza dantzan' (2001, Gor Diskak).
  • 'Navarra, tierra de rock / Rock Lurraldea'.
  • 'Tributo a Judas Priest' (2000, Zero Records, ).
  • 'Bisai Berriak', 2002an Elorrion ospatu zen Gazte Topagunerako idatzia.
  • Kop taldearen Nostrat diskoan, Sols el poble salva el poble kantuarekin.
  • 'Min hau', '18/98+... Auzolanean' bildumarako.
  • Denak ez du balio (singles 1997 - 2007)

“JAIO.MUSIKA.HIL” Diska publikazioaren 10. urteburuan edizio espeziala binilo gardenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diska honen publikazioaren 10. urteburua ospatzeko antolatu zuten binilo gardenean edizio espezial bat, 180 gm pisatzen duena. Online dendan aurkitu ahal da, baita Diska eta Liburuaren Durangoko Azokan, bere stand propioan: BERRI TXARRAK - ONLY IN DREAMS. [4].

Berri Txarrak taldearen adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiko gobernuaren partiduak, PPk , 2015eko irailaren 25ean Zaragozan ospatuko zen OTANen eta beronen maniobra militarren aurkako kantaldian Berri Txarrak taldeak kantatzea debekatzea eta taldekideak Aragoien pertsona “Non Grata”tzat izendatzea eskatu zuenez, zenbait komunikabidek talde honen izen onaren aurka abiarazi zuten kanpainari erantzunez, taldekideak honakoa adierazteko gura zuten. Hona hemen taldearen hitz zehatzak:

    1. Gogor gaitzetsi eta salatzen dugu pertsona guztion oinarrizko eskubidea den Adierazpen Askatasunaren aurkako eraso berri hau. Gure kanten bitartez beti egin dugu Adierazpen Askatasunaren alde eta etorkizunean ere berdin jokatuko dugu.
    2. 20 urtean ez dugu egundo inongo auzitegiren ezelango salaketa, leporatze edota zigorrik jaso. Horrenbestez, hainbat komunikabidek egozten dizkigutenak oinarri juridikorik gabeko salaketak direla ziurtatu gura dugu. Salaketok, gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kaltea itzela eragin diotenak eta denboran gehiegi luzatzen ari direnak. Bada garaia antzeko jokabideei amaiera eman diezaiegun.
    3. Era berean, Berri Txarrak arerio ideologikoei eraso egiteko erabiltzea arbuiatzen dugu (bai beste alderdi politiko zein eragile sozialei). Gure ustean, estrategiok etekin elektorala lortzeko baino ez dira eta eremu politikoko alderdi atzerakoienek sustatzen dute. Gu ez gara inoren txotxongilo, ez dugu inolaz ere gurea ez den gatazka batean erabili gaitzaten onartuko. Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea eta neurriz kanpokoa da, Berri Txarrakek PPk gobernatzen dituen hainbat udalerritan edota PPren beraren esku dagozen telebista zein irrati saio publikoetan parte hartu baitu ezelango arazo barik
    4. Gure kantak mundu osoan eskaintzen jarraitzeko asmo irmoa adierazi gura dugu, baita horren abegikor hartu gaituen Zaragozan ere. Gure zalei zor gatzaizkie.
    5. Eskerrak eman gura dizkiegu orduotan jaso ditugun elkartasun keinu guztiei. Eskerrik asko denoi.

Erantzun honi bukaera eman zioten honako perpausarekin:

“Gu isil gaitzakezu, gure kantuak ez” [5].

20. Urteburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an rock talde honek bere 20 urteurrena bete zuen. Hogei abesti berri osatzen duen diska berezia argitaratu zuen urteurrena ospatzeko. Batzuk idea ausarta dela pentsatzen dute, egoera hartan singelak arrakasta osoa zituelako. “Denbora da poligrafo bakarra” albunmaren izena da eta hiru zati osatzen ditu. Zati bakoitza produktore desberdinak egin dituzte. Hiru izaten dira diska honen produktoreak: Ross Robinson Ricky Falker Bill Stevenson Honela bakoitzak enfoke desberdina eta berariazko soinua ematen dizkio zati bakoitzari, eta lortzen dute banda bakarra rock-a ulertzeko hiru forma desberdinak eskaintzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berri Txarrak Aldatu lotura Wikidatan