Kotxintxinako kanpaina (frantsesez: Campagne de Cochinchine; gaztelaniaz: Expedición franco-española a Cochinchina; vietnameraz: Chiến dịch Nam Kỳ; 1858–1862) vietnamdar eta franko-espainiar armaden arteko gerra izan zen, zigor-kanpain baten moduan hasi eta konkista-gerra moduan amaitu zena.[1] Gerraren amaieran, frantziarrek kolonia bat ezarri zuten Kotxintxinan eta mende bat eman zuten bertan.