Koxme Lizaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koxme Lizaso
Patxi Etxeberria eta Koxme Lizaso.jpg
Koxme Lizaso (eskuinean), Patxi Etxeberriaren ondoan.
Bizitza
Jaiotza Oiartzun1937ko urtarrilaren 16a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Oiartzun,  (76 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Koxme Lizaso Lekuona (Oiartzun, 1937ko urtarrilaren 16a - Ib., 2013ko abuztuaren 8a)[1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Ugaldetxo auzoko Aldabene etxean jaio zen eta gero Errenterian bizi izan zen urte luzez. Bertsolaritzan 1950eko hamarkadan hasi zen. Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariekin batera maiz aritu zen. 1980ko hamarkadako hainbat Txapelketa Nagusitan parte hartu zuen puntakoenen artean. Bertso-jartzaile moduan ere aritu izan zen.[2]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vasco, Diario «Koxme Lizaso bertsolaria hil da, 76 urte zituela» diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2017-01-29.
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Koxme Lizaso - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea . Noiz kontsultatua: 2017-01-29.