Kraniometria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kraniometria buruhezur batek izan ditzakeen neurri ezberdinak neurtzen dituen zientzia da. Frenologiaren ezberdina da honek pertsonalitatea ikertzen duelako eta fisiognomiatik honek aurpegiaren itxura neurtzen duelako. Hala ere hiru zientzia hauek izaera eta inteligentzia ezaugarriak neurtzen dituzte eta horregatik harremanetan daudela esan ohi da. Antropologiaren baitan oso erabiliak izan ziren XIX. mendean.

Garai horretan oso ezagunak ziren zientziaren bitartez arrazakeria justifikatzeko eginiko saiakerak eta horietatik Georges Vacher de Lapouge zientzialariak eginikoak izan ziren nabarmenenak. Arraza ario edo txuria dolikozefaloak gorenean jarri zuen, behean brakizefaloak jarri zituen bitartean. Gaur egun pseudozientziatzat hartzen dira buruhezurraren itxura eta inteligentzia harremanetan jartzeko saiakera hauek, nahiz eta erabilgarriak suerta daitezkeen arrastoen identifikazioan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kraniometria Aldatu lotura Wikidatan