Krimeako Astrofisika Behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Krimeako Astrofisika Behatokia Krimeako Errepublikako astrofisika behatoki bat da. Behatokia Krimeako Astrofisika Behatokiko Aldizkaria argitaratzen aritu da 1947tik, eta ingelesez 1977tik.

1900ean sortu zen behatoki pribatu bezala bere egungo tokitik hegoaldera, Simeisen. Instalakuntza hauek oraindik badute erabileraren bat, eta Krimea-Simeiseko Astrofisika Behatokia bezala ezagutzen dira. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan ondoren, 1948an berreraiki zen. Instalakuntzak, ordutik, Nauchnyj herrian daude.

Sobietar Batasuna desegin ondoren, Ukrainakoa da, europar eta errusiar zientzialariekin elkarlan estua mantentzen badu ere.

Makutsov teleskopioarekin, 1,2 eta 2,6 metroko irekidurako bi teleskopio erreflektorerekin, koronografo batekin, bi eguzki dorrerekin, 40 zentimetroko astrografo bikoitz batekin eta irratiteleskopio batekin doitua dago. Nauchnyjen Moskuko Unibertsitateko Astronomoa Institutua ere badago. Ikergai nagusi hauek ditu: eguzki fisika, sistema bitarrak, izarren abiadura erradiala eta quasarrak.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krimeako Astrofisika Behatokia Aldatu lotura Wikidatan