Kulata (mekanika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ford motor baten kulata.

Kulata edo zilindro burua zilindroen estalkia da[1]. Barne-errekuntzako motor baten goiko atala da, konbustio ganbera ixten duena. Kulatak pareta bikoitza dauka likido hoztaileak hobeto zirkula dezan.

  • Barne-konbustioko motorrak eztanda eragiten badu, bujiak kokatzen diren tokietan zulo kiribilduak ditu. Horri Otto motorra deritzogu.
  • Barne-konbustioko motorraren eztanda konpresio bidez egiten bada, injektoreentzat ditu zuloak. Horri Diesel motorra deritzogu.


Kulata burdinaz edo aleazio arinez osatuta dago. Ondoren, motorrari lotzen zaio torlojuen eta junten bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kulata. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.