Kung Fu (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kung Fu
David Carradine Kung Fu 1972.JPG
David Carradine aktorea, Kwai Chang Caine-ren paperean
Formatua arte martzialak, westerna, abentura
Iraupena 44 minutu
Egilea Ed Spielman
Jerry Thorpe
Herman Miller
Protagonistak David Carradine
Keye Luke
Philip Ahn
Radames Pera
Herria  AEB
TB Katea ABC
Emisioa 1972ko urriaren 14tik
1975eko apirilaren 16ra
Atalak 63 atal (hiru denboraldi)

Kung Fu 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila ospetsu bat izan zen, 1972ko urriaren 14tik 1975eko apirilaren 16ra ABC katean aireratua. Garai hartan, Bruce Leeren filmekin batera, Mendebalde osoan arte martzialak eta bereziki kung fu borroka estiloa ezagutarazi eta hedatzen eragin itzela izan zuen.

Gerora, hainbat jarraipen izan zituen, Kung Fu: The Movie (1986), Kung Fu: The Next Generation (1987) eta Kung Fu: The Legend Continues (1993-1997) baina horiek ez zuten jatorrizko telesailak lortutako adina arrakastarik izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Carradine aktorea Kwai Chang Caine paperean.

Kung Fu telesailak Kwai Chang Caine (David Carradine) izeneko shaolin batek bere anaia Danny Caine-rekin elkartzeko asmoz, AEBetako Mendebalde Urrunean bizi izandako abentura eta gorabeherak kontatzen ditu. Noizbehinka, haurtzaroan, Txinako Shaolin tenpluan bere maisuekin (Por maisua: Keye Luke, eta Kan maisua: Philip Ahn) izandako ikasgaiak tartekatzen dira. Ibilbide horretan zehar topatzen duen jendea lagundu eta ikusitako okerkerien aurka borrokatzen da, betebehar horretan bere bizi filosofia eta arte martzial trebezia agerian lagaz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore gobidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Por maisua (Keye Luke).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kung Fu (telesaila)