David Carradine
John Arthur Carradine, zinema munduan David Carradine izenaz ezagunagoa (Hollywood, AEB, 1936ko abenduaren 8a - Bangkok, Thailandia, 2009ko ekainaren 3a), aktore estatubatuar bat izan zen eta, batez ere, Kung Fu telesailan eta oraintsuko Kill Bill filman burututako lanengatik egin zen ospetsu.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
John Arthur Carradine Hollywooden (AEB) jaio zen 1936ko abenduaren 8an. Aita John Carradine aktorea izan zen eta ama, berriz, Ardanelle "Abigail", jaiotzez, McCool. Keith, Christopher eta Robert anaiaorde izan zituen[1].
Jack txikiak -horrela deitzen zioten etxean- haurtzaro mugitua izan zuen. Gurasoak banandu eta behin eta berriro ezkondu ziren. Bera jaio zenean, amak aurreko ezkontza batetik bazituen beste 3 seme-alaba eta aitaren lehena bazen ere, beste 4 senide etorriko zitzaizkion gero. Bere autobiografiaren arabera, bikoteak ez zituen harreman samurrak izan eta, Jackek 5 urte besterik ez zituenean, bere buruaz beste egiteko saiakera bat egin zuen, jada. Anaia Bruce eta biek aita biologiko ezberdinak zituztela jakin zuenean, bere burua urkatu nahia etorri omen zitzaion.
3 urtez ezkonduta egon ondoren, Ardenelle Carradinek dibortzioa eskatu zion Johni, baina beste 5 urtez ezkonduta jarraitu zuten. 1944an banandu zen bikotea eta Jackek 7 urte zituen. Aitak Kaliforniatik alde egin zuen, ez baitzion pentsioa ordaindu nahi eta bikotea sesio legaletan murgildu zen. Jack aitarengana joan zen, New Yorkera, baina ondorengo urteetan hemendik hara ibili beharrean izan zen, barnetegi eta erreformatorioetan.
Azkenean, Jack Carradine Kaliforniara itzuli zen eta Oakland Junior College eskolan (gaurko Laney College) graduatu zen. Drama eta Musikaren teoria ikasi zuen eta musika idazten hasi zen.
Alde egiten saiatu bazen ere, 1960an, AEBetako armadara joan beharrean izan zen. Betiko andregaia zen Donna Lee Bechtekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Calista. Haurtzaroan izandako egonkortasun ezak bizitza guztian jazarri zion, bera ere 5 aldiz ezkontzera iritsi baitzen. Askotan izan zen atxilotua eta prozesatua eta, maiz, droga abusuak hartu zuen.
Hauek izan ziren bere emazteak:
- Donna Lee Becht (1960–1968)
- Linda Gilbert (1977–1983)
- Gail Jensen (1986–1997)
- Marina Anderson (1999–2003)
- Annie Bierman (2004–2009)
Gainera, 1972 eta 1975 artea, Barbara Hershey izan zen bere emaztegaia.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zinema ibilbidea 1964ko western generoko Taggart filman hasi zuen. Carradinek dizdira lortu zuen aktore lanetan, baina 1972 eta 1975 urte arteko Kung Fu telebista seriearen pertsonaiak pisu handia hartu zion karrera osoan. Kwai Chang Caine moje shaolín txinatar-estatubatuarra Bruce Leerentzako zihoan hasiera batean, baina Carradineri esleitu zioten, Brucen itxura orientalegia zela-eta.
Esan bezala, pertsonaia esanguratsua izan zen Carradinen karreran eta, ondoren etorri ziren interpretazioak askotan egon ziren arte martzialei lotuta. Horren adibide dira 1978ko Richard Mooreren Circle of Iron edo 1983ko Steve Carverren Lone Wolf McQuade. Kung Fu seriea egin zuenean, Carradine ez zen arte martzialetan oso jaioa, baina interes handia piztu zitzaion eta trebatzen saiatu zen, gaiaren inguruko liburu bat ere idatzi zuelarik.
Beste lan batzuk ere etorri ziren ondorengo urtetan:
- Death Race 2000 (Paul Bartel], 1975)
- Boxcar Bertha (Martin Scorsese, 1972)
- Bound for Glory (Hal Ashby, 1976)
- The Serpent's Egg (Ingmar Bergman, 1977)
- The Long Riders (Walter Hill, 1980)
- On the line (José Luis Borau, 1984)
90. hamarkada hasieran, Kung Fu telebista seriearen sekula bat zuzendu, protagonizatu eta ekoiztu zuen
Azken zinema lanen artean, Bill pertsonaia nabarmendu behar da, Quentin Tarantinoren Kill Bill filma Uma Thurmanen ondoan egin zuelarik.
Telebista serie batean ere parte hartu zuen, Celebrity Paranormal Project, VH1 kanalean: aktore ospetsuak hainbat tokitan sartzen ziren eta espirituekin egiten zuten topo. Carradine gidaria zen edo esperientzia zuena, behintzat.
2009an, Big Stan filma estreinatu zuen, berriro Kung Fu lanetan aurrekogaraiak gogoraraziz.
Arazoak bizitza pertsonalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztetan, behin baino gehiagotan hartu zuten preso, polizia jotzeagatik, ordena publikoa alteratzeagatik, lapurretak eta abar leporatzen zizkiotelarik.
1967an, -izena aldatuta zuen, jada, eta David zen- marihuana izateagatik detenitu zuten.
1974an, David oso pertsona ezaguna zen eta berriro hartu zuten atxilo, lapurreta eta kalteak esleituz. Peiotearen eraginpean eta bilutsik paseatzen ibili omen zen Laurel Canyon auzoan. Leihoa hautsi eta bizilagun baten etxera sartu zen, besoan ebakia eginez. Odola dariola zihoan eta poliziak horrela atxilotu zuen, odol arrastoak jarraituz, alegia.
1980an, Hego Afrikan zebilen, Rally filma egiten. Berriro atxilotu zuten marihuana zeramala-eta. Hamarkada horretan beste 2 alditan behintzat egon zen preso, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik oraingoan.
Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009ko ekainaren 4an, hila aurkitu zuten Bangkokeko (Thailandia) Park Nai Lert hoteleko logelan. Bertako medioetan, bere buruaz beste egin zuela esan zuten, bere burua urkatuz, baina, bere agenteak arrazoi naturalak izan zirela esan zuen. Geroko azaleratutako informazioaren arabera, badirudi ez bata eta ez bestea ez zela egia izan, bere buruari itolarria eraginez jasandako istripua baizik; masturbazioan, arnasestu autoerotikoaren bidez, sexu estimulazioa potentziatu nahian zebilen eta nahigabeko heriotza etorri zitzaion[2].
Thailandiako poliziak ez zuen ofizialki ezer argitu eta familiak FBIren laguntza eskatu zuen. Hango agintaritzak poliziaren ikerketa behatzeko baimena eman zien, baina ez ikertzeko ahalmena. Egun batzuk geroago, Thai Rath egunkariak Carradineren hilotzaren argazkia argitaratu zuen, aurkitu zuten bezalaxe, eta aktorearen sendia haserretu zen oso[3].
Ondorengo egunetan, hipotesiak barra-barra ibili ziren, baina ez zen ezer konfirmatu. Bigarren autopsia batek suizidioaren kontua baztertu zuen, baina ez ziren heriotzaren arrazoiaren ondorio garbira iritsi[4].
Carradinek 72 urte zituen eta Charles de Meaux zuzendariaren Stretch filma ari zen grabatzen.
Los Angelesko hilerrian egin zioten azken agurra eta 400 bat lagun etorri zitzaizkion hartara, Tom Selleck, Jane Seymour, Daryl Hannah eta Lucy Liu, beste batzuen artean (gonbidatuak bakarrik izan zuten bertaratzeko aukera).
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1965 | Taggart | Cal Dodge | |
1966 | Too Many Thieves | Felix | |
1967 | The Violent Ones | Lucas Barnes | |
1969 | Heaven with a Gun | Coke Beck | Barbara Hersheyrekin |
Young Billy Young | Jesse Boone | ||
The Good Guys and the Bad Guys | Waco | With John Carradine | |
1970 | The McMasters | White Feather | |
Macho Callahan | David Mountford | ||
1971 | Maybe I'll Come Home in the Spring | Flack | Sally Fieldekin |
1972 | Boxcar Bertha | 'Big' Bill Shelly | John Carradine eta Barbara Hersheyrekin |
1973 | The Long Goodbye | Dave / Socrates — Marlowe's Cellmate | Uncredited |
Mean Streets | Drunk | ||
1975 | Death Race 2000 | Frankenstein (Death Race) | |
You and Me | Zeto | Zuzendaria Keith Carradine, Robert Carradine Barbara Hersheyrekin | |
1976 | Cannonball | Coy 'Cannonball' Buckman | Robert Carradinekin |
Bound for Glory | Woody Guthrie | National Board of Review Award for Best Actor | title = David Carradine Awards & Nominations |
1977 | The Serpent's Egg | Abel Rosenberg | |
Thunder and Lightning (1977) | Harley Thomas | ||
1978 | Deathsport | Kaz Oshay | |
Circle of Iron | The Blind Man / Monkeyman / Death / Changsha | ||
Gray Lady Down | Capt. Gates | ||
1979 | Fast Charlie... the Moonbeam Rider | Charlie Swattle | |
1980 | The Long Riders | Cole Younger | Keith Carradine eta Robert Carradinerekin |
Cloud Dancer | Brad Randolph | ||
1982 | Q | Detective Shepard | Also known as Q: The Winged Serpent, Serpent and The Winged Serpent |
Trick Or Treats (1982) | Richard | ||
Safari 3000 | Eddie Mills | ||
1983 | Lone Wolf McQuade | Rawley Wilkes | |
Americana (film) | American Soldier | Zuzendaria Bruce Carradine eta Barbara Hersheyrekin | |
1984 | The Warrior and the Sorceress | Kain | |
Downstream | Bryant | ||
1986 | P.O.W. The Escape | Col. James Cooper | |
Armed Response | Jim Roth | ||
1988 | Tropical Snow | Oskar | |
I Saw What You Did (1988) | Stephen | ||
Run for Your Life | Major Charles Forsythe | ||
1989 | Night Children | Max | |
Sonny Boy | Pearl | ||
Future Force | John Tucker | ||
1990 | Sundown: The Vampire in Retreat | Jozek Mardulak / Count Dracula | |
Bird on a Wire | Sorenson | ||
1991 | Karate Cop | Dad | |
Martial Law (1991) | Dalton Rhodes | ||
1992 | Evil Toons | Gideon Fisk | |
Roadside Prophets | Othello | ||
Waxwork II: Lost in Time | The Beggar | ||
1998 | Children of the Corn V: Fields of Terror | Luke Enright | |
An American Tail: The Treasure of Manhattan Island | Chief Wulisso | Ahotsa | |
1999 | American Reel | James Lee Springer | |
2000 | Down 'n Dirty | Gil Garner | |
2002 | Balto II: Wolf Quest | Nava the Wolf Shaman | Ahotsa |
2003 | Kill Bill: Volume 1 | Bill (Kill Bill) | |
2004 | Kill Bill: Volume 2 | Saturn Award for Best Supporting Actor | |
Hair High | Mr. Snerz | Ahotsa | |
Dead & Breakfast | Mr. Wise | ||
2005 | Brothers in Arms | Driscoll | action western |
2006 | The Last Sect | Van Helsing | |
2007 | Homo Erectus | Mookoo | |
Epic Movie | The Curator | ||
Fall Down Dead | Wade | ||
Camille (2007) | Cowboy Bob | ||
How to Rob a Bank | Nick | ||
Fuego (2007) | Lobo | ||
Max Havoc: Curse of the Dragon | Grand Master | ||
2008 | Big Stan | The Master | |
Richard III (2008) | Henry Stafford | ||
Hell Ride | The Deuce | ||
Last Hour | Detective Mike Stone | ||
Death Race | Frankenstein (ahotsa) | ||
My Suicide | Vargas | ||
Kung Fu Killer | Crane | Telebista | |
Kandisha | The American | ||
The Golden Boys | Captain Zeb | ||
2009 | Absolute Evil | Raf McCane | |
Crank: High Voltage | Poon Dong | ||
Road of No Return | Mr. Hover | ||
The Rain | Clive Jonis | ||
Bad Cop | Detective Humes | ||
All Hell Broke Loose | Ian McHenry | ||
2010 | True Legend | Anton | |
Autumn | Phillip | ||
Money to Burn | Klau | ||
Detention | Principal Hoskins | ||
Night of the Templar | Shopkeeper | ||
2011 | Stretch | Monteiro | |
2012 | Eldorado (2012) | The Spirit Guide |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak | ||
---|---|---|---|---|---|
1963 | East Side/West Side | Hal Sewoski | 1 episodioa | ||
1964 | The Virginian (TV seriea) | The Utah Kid | 1 episodioa | ||
1965 | Bob Hope Presents the Chrysler Theatre | Fitzhugh | 1 episodioa | ||
1965 | Alfred Hitchcock Hour: Thou Still Unravished Bride | Edward Clarke | 1 episodioa 22 Mar. 1965 | ||
1966 | Shane (TV seriea) | Shane | 16 episodio | ||
1967 | Cimarron Strip | Gene Gauge | 1 episodioa The Hunted | ||
Johnny Belinda (1967) | Locky | Telebista | |||
1970 | The Name of the Game (TV seriea) | Jason | 1 episodioa | ||
1971 | Gunsmoke | Clint | 1 episodioa | ||
Night Gallery | Gideon | 1 episodioa | |||
1968–1971 | Ironside (TV seriea) | Frank Carson, Luke Roberts, Pogo Reems |
3 episodio | ||
1972–1975 | Kung Fu | Kwai Chang Caine | Izendapena— Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actor in a Drama Series]] Nominated — [[Golden Globe Award for Best Actor – Television Series Drama | ||
1975 | The Family Holvak | Craw | 2 episodio | ||
1979 | Mr. Horn | Tom Horn | Telebista | ||
1980 | Gauguin the Savage | Paul Gauguin | Telebista | ||
High Noon, Part II: The Return of Will Kane | Ben Irons | Telebista | |||
1981 | Darkroom (TV seriea) | Biker/Hitchhiker | 1 episodioa | ||
1983 | The Fall Guy | Pat Patterson | 1 episodioa | ||
Faces of Culture (TV Seriea 1983) | narrator (ahotsa) | Dokumentala | |||
1984 | Airwolf | Dr. Robert Winchester | 1 episodioa | ||
Partners in Crime | Hermanski | 1 episodioa | |||
The Fall Guy | Caretaker | 1 episodioa October the 31st John Carradine, Keith Carradine eta Robert Carradinerekin | |||
Jealousy | Bobby Dee | Telebista | |||
1985 | North and South (TV miniseriea) | Justin LaMotte | Miniseries Nominated — Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film | ||
1986 | Kung Fu: The Movie | Kwai Chang Caine | Telebista film | ||
1987 | Six Against the Rock | Bernard "Bernie" Paul Coy | Telebista | ||
Night Heat | Theodore Telford | 1 episodioa | |||
Matlock (TV seriea) | Jimmy Legrand | 1 episodioa The Country Boy | |||
1988 | I Saw What You Did | Stephen | Telebista | ||
1989 | Matlock (TV seriea) | Steve Mazarowski | 2 episodio The Prisoner: Part 1 eta The Prisoner: Part 2 | ||
1990 | The Young Riders | The Buzzard Eater | 1 episodioa | ||
The Ray Bradbury Theater | Spender | Ep.#37 End the Moon Be Still as Bright | |||
1991 | The Gambler Returns: The Luck of the Draw | Kwai Chang Caine | Telebista | ||
1993–1997 | Kung Fu: The Legend Continues | Kwai Chang Caine | 88 episodio | ||
1997 | Last Stand at Saber River | Duane Kidston | Telebista Keith Carradinerekin | ||
1999 | Charmed | Tempus | 1 episodioa | ||
2001 | Queen of Swords (TV seriea) | El Serpiente | 2 episodioa The Serpent eta End of Days (Flashback) | ||
Warden of Red Rock | Mike Sullivan | Telebista | |||
Lizzie McGuire | Himself | 1 episodioa Between a Rock and a Bra Place | |||
Jackie Chan Adventures | Lo Pei | 1 episodioa The Warrior Incarnate | |||
Titus (TV seriea) | Bob | 1 episodioa Houseboat | |||
2002 | The Outsider (2002 film) | Haines | Telebista | ||
King of the Hill | Junichiro Hill (ahotsa) | 2 episodio | |||
2003–2004 | Alias (TV seriea) | Conrad | 2 episodio | ||
2003–2005 | Wild West Tech | Host | 21 episodio | ||
2005–2006 | Danny Phantom | Clockwork (ahotsa) | 2 episodio | 2005–2006 | Medium (TV seriea) Ghost of a dead psychotic man as himself in Alice in Wonderland episodioa. |
2006 | Medium (TV seriea) | Jessica's Brother | 1 episodio | ||
2007 | In Case of Emergency (TV seriea) | Guru Danny | 1 episodioa | ||
2008 | Son of the Dragon | Bird | Miniseries | ||
2009 | Mental (TV seriea) | Gideon Graham | 1 episodioa | ||
Celebrity Ghost Stories | Himself | 1 episodioa | |||
2010 | Dinocroc vs. Supergator | Jason Drake | Telebista |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) http://www.filmreference.com/film/99/David-Carradine.html
- ↑ (Ingelesez) http://abcnews.go.com/Entertainment/story?id=7793986&page=1#.UM-NrKyaFKo
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/elmundo/2009/06/05/television/1244191633.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.eluniversal.com.mx/notas/604167.html
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Carradine ![]() |
- (Ingelesez) David Carradineren webgune ofiziala
- (Ingelesez) David Carradineren IMDBko fitxa ikusgai