Kurma

Kurma. 1870 inguruko grabatua
Kurma, hinduismoan, Vishnuren bigarren avatarra da.
Matsia bezala (Vishunren lehen avatarra), Satia yuga deritzon denbora garaikoa da.
Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vishnuk, oraingo honetan, erdi dordoka erdi gizaki zen izaki baten itxura hartu zuen. Ohi, lau besorekin eta beste hainbeste armekin erakusten dute.
Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uholde Handiaren ondoren, ozeanoaren ohantzean eseri zen, eta, bere bizkar gainean, gainontzeko jainkoek, mendi bat jarri zioten, soilik eurek itsasoa zeharkatu eta antzinako herri vedikoen altxorrak aurkitu ahal zitzaten.