Kyrie Irving

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kyrie Irving
Bizitza
JaiotzaMelbourne1992ko martxoaren 23a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Australia
BizilekuaDallas
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea
St. Patrick High School (en) Itzuli
Montclair Kimberley Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeguneroko-idazlea eta saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Boston Celtics2017-2019antolatzaile11
Dallas Mavericks2023-antolatzaile11
Duke Blue Devils men's basketball (en) Itzuli2010-2011
Draft NBA Cleveland Cavaliers
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Kirol zenbakia11
Pisua88,5 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm4489994 Rottentomatoes: celebrity/kyrie_irving_2
Facebook: KyrieIrving Twitter: KyrieIrving Instagram: kyrieirving Twitch: kai11xirving Edit the value on Wikidata

Kyrie Irving (Melbourne, 1992ko martxoaren 23a) bi nazionalitate (estatubatuarra eta australiarra) dituen saskibaloi jokalaria da. 1,91 metroko altuera du eta antolatzaile posizioan jokatzen du. 2011ko Draftean Cleveland Cavaliers taldeak lehenengo txandan eta lehenengo posizioan hautatu zuen. Geroztik, Cleveland Cavaliersetan jokatzen du.

Karrera Pofesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyrie-k bere oraindinoko karrera profesional laburrean lau gertaera berezi izan ditu. Hasteko, 2011ko Draft-ean lehenengo postuan aukeratua izan zen; Cleveland Cavaliers taldeak Irving hautatu zuen aipatutako urtean,  antolatzaile posizioan zuten hutsa betetetzeko asmoz. Melburnekoak sekulako denboraldia egin zuen 18,5 puntu eta 5,5 asistentzia batez beste eta horren ondorioz "Rookie of the year" (Urteko hasiberria) saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2012-2013 denboraldian, lesio desberdinen ondorioz, hainbat partidu galdu izan arren, aurreko urteko zenbakiak eta estatistikak hobetu zituen eta All Star-ean haren lehenengo agerraldia egin zuen. Bertan Rising Start Challenge partiduan parte hartu zuen eta izugarrizko saskibaloi erakustaldia emateaz gain  partidu hartako MVP-a (Jokalari Baliotsuenaren Saria) jaso zuen. Gainera, asteburu itzel horretan hiruko jaurtiketen txapelketa  ere irabazi zuen. Hurrengo denboraldian, Irving-ek ekialdeko konferentziako hasierako bostekoan antolatzaile modura hautatua izan zen, All Star Game-ean parte hartzeko. Ikaragarrizko partidua egin ondoren (31 puntu eta 14 asistentzia) MVP saria lortu zuen eta gainera, denboraldi hartan, estatistika bikainak izan zituen (20,8 puntu 6,1 asistentzi eta 3,6 errebote partiduko).

Bukatzeko, Irving-ek 2014-2015 denboraldeian bertan, LeBron-en laguntzaz, bere taldea NBA-ko finaletan sartzea lortu zuen, baina zoritxarrez, finaletako bigarren partidan lesionatu egin zen eta Cleveland-ek ez zuen NBA-ko txapeldunen eraztuna irabaztea lortu.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saskibaloiaz gain Irving-ek hainbat zaletasun ditu (abestu, dantzatu edo saxoa jo), hala nola, egunerokoa irakurtzea eta garatzea gustuko du. Bere aitabitxia, Rod Strickland, NBA-ko jokalari ohia da eta bere lehengusua unibertsitate mailan jokalari ontzat hartzen dute.

2011an, bere aitari unibertsitateko tituloa Duke-ko unibertsitatean bukatuko zuela hitz eman zion. Azkenik, telebista mailan hainbat agerraldi izan ditu, besteak beste, PepsiMax-eko irargarki batean eta Disney Channel- eko atal batean. Iragarkiari dagokionez, aipatzekoa da nahiko ohiartzun izan zuela; pertsona nagusi bezala mozorrotu zen eta Estatu Batuetako saskibaloi kantxa batean bertan zeuden gainerako jokalariekin partidu bat jolastu zuela. Hasiera batean, gaitasun gabeko jokalariaren plantak egin zituen eta horrela beste jokalarien mespretxua jasan zuen. Baina  denbora aurrera joan ahala bere benetako maila erakutsi zuen eta aipatutako jokalarien ezustekorako izaugarrizko jokaldiak egin zituen.  Beraz, iragarki honek adierazi nahi duena zera da: ustez agerikoa dena ez da zertan horrela izan behar eta nolabait, petsona nagusiekiko errespetua eduki behar dugula.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte Talde JP Tit. Min. %KJ %3J %JL Err. Asi. Lap. Tap Pun.
2011-12 Cleveland 51 51 30.5 .469 .399 .872 3.7 5.4 1.1 .4 18.5
2012-13 Cleveland 59 59 34.7 .452 .391 .855 3.7 5.9 1.5 .4 22.5
Guztira 110 110 32.8 .459 .394 .862 3.7 5.7 1.3 .4 20.6
All-Star 2 1 29.5 .714 .500 .000 4.0 9.0 .0 .0 23.0