Kyuss
Kyuss | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Palm Desert |
Musika mota | Stoner Rock eta stoner metal (en) |
Urteak | 1987 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Chameleon (en) Man's Ruin Records |
Josh Homme Brant Bjork (en) John Garcia (en) Alfredo Hernández (en) Nick Oliveri | |
Informazio gehigarria | |
Kyuss Palm Springseko (Kalifornia) Stoner rock taldea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko taldekideak, John García (abeslaria), Josh Homme (gitarra), Brant Bjork (bateria), eta Chris Cockrell (baxua).
Kyuss Palm Desert-en (Kalifornia) garatu zen 80. hamarkadaren amaieran, eta denborarekin Stoner rockaren ikonorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Nahiz eta bere lehenengo saiakera musikagintzan Sons of Kyuss izenekin izan, 1990ean grabaturiko ep bat izen berarekin, honen ostean gertatu zen izenaren murrizpena gaur egun ezagutzen duguna euki arte; momentu hartan Nick Oliveri taldean sartu zen Chrisen ordez. Urte bat geroago "Wretch" grabatu zuten eta 1992an "Blues for the Red Sun" Chris Gossgatik (Masters of Reality) ekoiztuta, honek beraien diskoak grabatzen segi izan zen eta harekin lortu zuten taldearen hain bereziko soinua.
1994an "Sky Valley" grabatzen dute Scott Reederen The Obsessed taldekide ohiaren eranspenarekin Oliveri-ren ordez. Hurrengo tourean Alfredo Hernández taldean sartzen da Bjork-en lekua artzen (honek taldea barne arazoengatik utzi zuen, eta geroago Fu Manchun sartu zen), eta honela "...And the Circus Leaves Town" grabatu zuten, azkenengo disko ofiziala, baina taldearen behin betiko banantzea bi urte beranduago gertatu zen.
Gaur egun Kyusseko partaide ohiak beste proiektuetan sartuta daude : John García Hermanon, Josh Homme Queens of the Stone Ageen, Eagles of Death Metalen eta Desert Sessionsetan; Nick Oliveri Mondo Generatoren, Brant Bjork Brant Bjork and the Brosen, Alfredo Hernandez Orquesta del Desierton eta Scott Reeder, Butcheren eta bere bakarlariko proiektuan.
Nahiz eta Kyuss bizitza laburreko taldea izan, arrakasta handi bat ez eduki izanagatik eta Joshua Homme, bere gitarra-jotzailearen aldi bateko etsipenagatik esaten denez, talde liluragarri bat da, teknikoki nabarmena eta azken urteetako rockean eragin handikoa.
Haien riff astunen atzean (baxua eta gitarra DO-n afinatzen ziren MI-ren ordez, normalean izaten diren 4 semitono azpitik, gaur egungo Queens of the Stone Age bezala), 70. hamarkadako rock tankera eragingarri bat dago.
2010-ean bilketa Ospetsua publikatu dute formazio originaleko 3 taldekideak (John Garcia, Brant Bjork eta Nick Olivieri) bira bat burutuko dute hurrengo urtean zehar, data gehienak Alemaniako sala ospetsuetan dira.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sons of Kyuss - 1990, Biniloan argitaratuta eta aurkitzeko oso zaila
- Wretch - 1991
- Blues for the Red Sun - 1992
- Sky Valley - 1994
- ...And the Circus Leaves Town - 1995
- Mercurious Pools 1995, Ez-ofizialeko zuzenekoa