Léopold de Folin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léopold de Folin

Bizitza
JaiotzaTournus1817ko abuztuaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBiarritz1896ko uztailaren 5a (78 urte)
Hobiratze lekuaSabaouko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa eta malakologoa

Alexandre Guillaume Léopold de Folin, Folingo markesa (Tournus, Saona eta Loira 1817ko abuztuaren 28a - Biarritz, 1896ko uztailaren 5a), ozeanografo, malakologista eta Biarritzeko itsas museoaren sorreraren aitzindaria izan zen[1] .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caecidae molusku-familiaren ikerketan murgildu zen eta Eulimidae familiako itsas barraskiloak ere deskribatu zituen. Gainera, beste itsas barraskilo genero batek, hots, Folinella delakoak, De Folini zor dio bere izena.

Folin markesaren lanek aparteko aipamena merezi dute Ozeanografiaren historian, bai eta Euskal Herriko faunari buruzko ikerlanen analetan. Folinek mendebaleko Pirinioetan Cryptazeca monodonta, Elona quimperiana, Trissexodon constrictus eta Laminifera pauli lur barraskiloak elementu exotikotzat hartu zituen bere lan-hipotesian, bertara Atlantidako biztanleen ondorengoek, hots, euskaldunek ekarriak izan zitezkeelarik. Hau da, haren faunari buruzko usteen arabera, bildutako datuek Europaren eta Ipar Amerikaren artean hondoraturik legokeen lur-zubiaren hipotesia berma zezaketen, eta hortaz euskaldunen Atlantidako jatorria onargarria zitekeen[2].

1872-1876 bitarteko espedizioan HMS Challerger itsasontzian joan zen. Gaskoniako Golkoan egin zituen ikerketak eta 1880an 'Travailleur' itsasontziaren barnean lan egin zuen. Hiru urte beranduago, 1883an "Talisman" itsasontzian aritu zen lanean eta hainbat bidaia egin zituen Kanarietako, Cabo Verdeko eta Azoreetako uhartetara[3].

Egilearen izena "De Folin", sailkapen zoologikoetan sarritan ematen da, Caecum subannulatum de Folin[4] edo Ebala Pointeli de Folin[5] kasurako.

300 inguru molusku-espezie berri nominatu eta deskribatu zituen, krustazeo eta foraminiferoak aipatu gabe. Horiez gainera zortzi genero berri deskribatu zituen. Itsas ikerketa eta nabigazioa gaitzat harturik, hainbat liburu gauzatu zituen (esaterako Sous les mers -1887- eta Bateaux et navires. Progrès de la construction navale à tous les âges et dans tous les Pays - 1882) eta ildo beretik Les Fonds de la Mer aldizkaria kudeatu zuen (1867 1887)

Bestalde, Société des Sciences et Arts de Bayonne[6] elkartearen fundatzaileetariko bat izan zen eta bai lehen presidentea ere (1873-78). Modu berean, Folin-ek proposaturiko museo ozeanografikoaren ideiak eragin erabakiorra eduki zuen, geroago eratuko zen Biarritzeko Itsas Museoaren (1935) bidea urratzeko.[7].

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopold de Folin Pierre Marie Arthur Morelet naturalista frantsesaren koinatua zen, izan ere Noémie, Leopolden arrebarekin ezkonduta zegoen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Folin markesa. Barraskiloak eta euskaldunak uharte galduan, Kepa Altonaga. Elhuyar. 2005.
  • Les Batysiphons (premières pages d'une monographie du genre) in Actes de la société Linnéenne de Bordeaux. Deloynes - J. Perez - Paul Brunaud - Abbé Letu - E. Simon - P. Fischer - P. De Loynes - Marquis DE FOLIN - Fernand Lataste - Louis Petit - E. Benoist - J. T. Billiot - P. Fischer - E. Duregne, 1886
  • Les Fonds de la Mer, études internationale sur les particularités nouvelles des régions sous-marines. De Folin, L. & Périer, L., 1867-1887
  • Sous les mers. Campagne d'explorations du "travailleur" et du "talisman". Avec 45 figures intercalées dans le texte. Paris, Librairie J.B. Baillière et fils, 1887
  • Pêches et chasses zoologiques. Avec 117 figures dessinées par l'auteur et intercalées dans le texte. Paris, Baillière, 1893
  • Gittenberger, E. & Kosten, A. P. W. M. 1983. Bibliographical notes on De Folin & Bérillon's malacological papers concerning "La Région extrême S.-O. de la France" and related publications by De Folin and Barrois. - Zoologische Mededelingen 57 (24): 321-324..

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Folinella moluskuak Folin-en izena hartu du.

Ozeanografiari eskainitako Biarritzeko itsas museoaren erakusketa areto batek bere izena darama[8], baita Biarritzeko kale batek ere[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]