Edukira joan

Lúcia Mendonça Previato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lúcia Mendonça Previato
Bizitza
JaiotzaMaceió, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
HeziketaUniversidade Santa Úrsula (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakakademikoa, biologoa eta mikrobiologoa
Enplegatzailea(k)Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Jasotako sariak
KidetzaBrazilian Academy of Sciences (en) Itzuli

Lúcia Mendonça Previato (Maceió, 1949 - ) biologo eta mikrobiologo brasildarra da. Chagasen gaixotasunaren inguruan egindako ikerketengatik 2004an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].

Lúcia Mendonça Maceión jaio zen eta bost urte zituela Rio de Janeirora aldatu zen familiarekin. 1971ean Santa Ursula Unibertsitatean graduatu zen eta Rio de Janeiroko Unibertsitatean Mikrobiologia eta Immunologia doktoretza atera zuen 1976an[2].

Kanadako Ikerketa Batzorde Nazionalean egin zuen doktoretza-ondorengoa, Karbohidratoen kimika landuz, eta ondoren Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Clinton Ballou biokimikariarekin egin zuen lan[2].

1980an Brasilera itzuli zen, Rio de Janeiroko Unibertsitatera, eta mikroorganismoen azaleko egiturak aztertzeko laboratorioan hasi zen lanean eta 1992an irakasle bihurtu zen. 2001 artean gidatu zuen laborategia, Carlos Chagas Filho Biofisika Institutura aldatu zen orduan[2].

Trypanosoma cruzi protozooak Chagasen gaixotasuna transmititzeko erabiltzen duen mekanismoa aurkitu zuen haren taldeak Jose Osvaldo Previato senarraren taldearekin batera. Chagasen gaixotasuna Hego Amerikako endemikoa da eta 16-18 milioi pertsonari eragiten die[3]. Intsektu odoljaleek transmititzen dute eta ez da oraindik txertorik ezagutzen. T. cruzi bizkarroiaren eta zelula ostalariaren arteko harremana egiteko protozooaren glukoproteinetan azido sialikoa gehitzen den ibilbide metaboliko berria aurkitu zuten, eta horri esker mozorro antzeko bat lorten du eta immunitate sistemari izkin egiten dio, azido sialikoa ugaztunen zelulen azalean agertzen baita[3]. Ikerlariek ikusi dute gene bakarra dela tripanosomak molekula hori ekoiztea kodetzen duena.

Horri esker T. cruzi protozooaren aurkako kimioterapian aurrerapen handiak egin ahal izan dira[4] eta botika berriak sortu protozooari gaixotasuna kronifikatu ondoren ere erasotzeko[3].

Sari nagusiak eta ohorezko postuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikerketa Ibilbide Gorenaren saria (Brasilgo Ikerketa Batzorde Nazionalak, 1986)
  • Petrobras saria (National Invention Prize, 1987)
  • Brasilgo Zientzia Akademiako kidea (1992)
  • Nazioarteko ikertzailea (Howard Hughes Medical Institute, 1997)
  • Biologia Zientzietako Rio de Janeiro Estatuko saria (1999)
  • Brasilgo Zientzia Akaddemiako Urtekarien editore nagusia (2003)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) Lucia Mendonça Previato – ABC. (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  2. a b c [https://web.archive.org/web/20151121132320/http://www.abc.org.br/~lmpreviato «Academia Brasileira de Ci�ncias»] web.archive.org 2015-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  3. a b c (Portugesez) «Disfarce revelado» revistapesquisa.fapesp.br (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  4. (Portugesez) Doença de Chagas ontem e hoje: entrevista com a pesquisadora Lucia Mendonça Previato – Portal da Doença de Chagas. (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]