La Bullonera
La Bullonera | |
---|---|
Bikotea Espainiako Partidu Komunistaren festan, 1978an. | |
Datuak | |
Jatorria | Aragoi |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1973 - 1980 |
Taldekideak | |
Javier Maestre Eduardo Paz | |
Informazio gehigarria | |
La Bullonera Aragoiko musika bikotea zen, 70eko hamarkadan oso aktiboa. Protesta abestia eta herri folklorearen bertsioak egiten gailendu zen, sarritan ironiaz eta satiraz betetako letrekin.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako izena Vientos del Pueblo zen, baina formazioan hainbat aldaketa egin ondoren, Aragoiko La Bullonera izenpean izendatu zen eta Javier Maestre eta Eduardo Pazek osatu zuten.
1973ko martxoaren 6an Aragoiko I. Kultur Astean parte hartu zuten, Tomás Bosque, José Antonio Labordeta edo Joaquín Carbonell mailako artistekin batera. 1976ko maiatzaren 9an Aragoi ordezkatu zuten Labordetarekin batera Herri Iberikoen Jaialdian.
1980ko Punto albuma plazartu ondoren banandu egin ziren, nahiz eta noizbehinka emanaldi zehatzetarako biltzen jarraitu zuten. Eduardo Pazek La Bullonera gisa jarraitu zuen.[2]
Haien abestien artean «Ver para Creer» izango zen ezagunena. Abestia Aragoiko herri ereserkia bilakatu zen. Hitzak José Antonio Rey del Corralek idatzi zuen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976: La Bullonera.
- 1977: La Bullonera 2.
- 1979: La Bullonera 3.
- 1980: Punto.
- 1983: Del folklore aragonés: homenaje a Arnaudas.
- 2003: La Bullonera: discografía básica.
- 2009: Vayatrés Joaquín Carbonell eta José Antonio Labordetarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):La Bullonerari buruzko erreportaia, TVEn, 1976an.
- (Gaztelaniaz):«Ver para Creer» abestia zuzenean.