José Antonio Labordeta
José Antonio Labordeta Subías (Zaragoza, 1935eko martxoaren 10a - Zaragoza, 2010eko irailaren 19a) poeta, abeslari, irakasle, idazle eta politikari aragoiarra zen, Chunta Aragonesista (CHA) alderdiko kidea zen eta 2000 eta 2004an diputatu izendatu zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Antonio Miguel Labordetaren eta Sara Subíasen semea izan zen eta Miguel Labordeta poetaren anaia. 1963ko irailaren 29an, Agustín Muñoz Grandes jeneralaren iloba zen Juana de Grandesekin ezkondu zen. Hiru alaba izan zituzten: Angela, Ana eta Paula eta bi iloba.
Zaragozako Colegio Aleman izan zen bere lehen ikastetxea eta, Batxilergoa bukatu ondoren, Zuzenbide ikasketak hasi zituen, azkenean, Filosofian lizentziatu bazen ere Zaragozako unibertsitatean, 2010ean, Doctor Honoris Causa egin zutelarik.
1964an, Ertainetarako oposaketak gainditu zituen, Geografia, Historia eta Arteko irakasle bihurtuz eta Terueleko Ibañez Martin Batxilergoko Institutu Nazionalean irakatsi zuen hurrengo 6 urteetan. San Pablo ikastetxean ere aritu zen eta Joaquín Carbonell, Federico Jiménez Losantos, Federico Trillo eta Manuel Pizarro bere ikasle izan ziren[1][2].
1970ean, Zaragozara itzuli zen eta zuzendari eta historiako irakasle izan zen El Buen Pastor ikastetxean. Zaragozako Alto Carabinaseko Ramón Pignatelli Batxilergoko institutuan era lan egin zuen. 1972an, Andalán aldizkari kulturala Teruelen ezagutu zuen Eloy Fernández Clementerekin batera.
1976an, Aragoiko Alderdi Sozilistaren sorreran hartu zuen parte eta, geroxeago, Ezker Batuarekin aurkeztu zen Senatura. Chunta Aragonesistako (CHA) kide izanik, Legebiltzarrerako diputatu egin zuten 2000n eta hantxe egon zen 2008ra arte. 1977an, Langile Komisioetan afiliatu zen[3]..
Gerrari ez lemaren defendatzaile sutsua eta Ebroko uraldatzearen aurkari amorratua beti izan zuen nortasun berezia Hemizikloan. Alderdi Popularreko diputatuekin aurrez aurreko pare bat izan zituen. Batean ospetsu egin zuen esaera esan zuen:
« | A la mierda![4] | » |
Inoiz esan zuen esaera hura bere hilobian jarriko zutela, epitafio bezala. Irakeko gerraz aritu omen zen egun hartan diskutitzen eta entzuten ari zenak haserrarazi zuen:
« | Vete con la mochila a Teruel | » |
« | Qué me dices, cantautor de las narices | » |
Eta ez ziotenez hitz egiten uzten, haserretu eta esaera xelebrea bota zien[5].
2010eko irailaren 19an hil zen Miguel Servet ospitalean, Zaragozan, 75 urte zituenean. 2006an diagnostikatu zioten prostata minbizia eta honek bere bizitzako azken hilabeteak etxeko ohean etzanda egotera behartu zuen.
2010eko irailaren 6an egin zuen azken jendaurreko ekintza, Carme Chacón defentsa ministroak eta Ángel Gabilondo hezkuntzakoak etxera joan zitzaizkionean Alfontso X.a Jakitunaren Ordena eta Lanaren Urrezko domina emateko. Gobernuak esleitu zion errekonozimendu hori, jakinduria, grina, sineskerak eta askatasun eta herriaren alde egiteagatik [6]
Olerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ospea abeslari edo diputatu bezala bazuen ere, Labordeta idazle aparte zen, aita zen bezala (Katedratikoa latinen eta antzinako poesia klasikoan zaletua) edo gerra ondorenean olerkigintzan nabarmendu zen anaia Miguel bezala. Berak esan zuen benetako ogigintza idazle izatea zela eta abestiak poema musikatuak besterik ez zirela[7]. Egia da José Antonioren poesiak barneko ahotsa erakusten digula, abestietan baino sakonagoa, azken hauetan alde borrokalaria eta soziala azpimarratzen baitu gehiago. 1959an, lehen poema bilduma argitaratu zuen —musikan murgildu baino askoz ere lehenago— eta hurrengo liburuak atera zituen gerora:
- Sucede el pensamiento (1959)
- Las Sonatas (1965)
- Cantar y callar (1971)
- Treinta y cinco veces uno (1972)
- Tribulatorio (1973)
- Método de lectura (1980)
- Jardín de la memoria (1985)
- Diario de un náufrago (1988)
- Monegros (1994)
1976an, Poemas y canciones antologia argitaratu zuen (Lumen editoriala, El Bardo kolekzioa) eta, 2004an, Dulce sabor de días agrestes.
Lehen poesia liburua Sucede el pensamiento kontsidera daiteke, Juan Ramón Jiménezen estilo intelektuala eta 27ko Belaunaldia nahastu nahian, baina Miguel Labordeta anaiaren eragina nabarmena da José Antonioren lanean. Hala ere, gogaitasun eta hutsune esentziala edo César Vallejo eta Paul Verlainen eraginak ere bereizgarri dira bere lanean. Eloy Fernández Clementeren hitzetan,
« | Obra hau esperantzarik gabeko mundu itxi batean murgilduta dagoen niaren poesia da.[8]. | » |
Labordetaren ibilbide poetikoaren lanik erabakiorrena Cantar y Callar izan zen; 1967rako argitaratua izateko prest zegoen, baina ez zen 4 urte gero arte agertuko. Antonio Pérez Lasherasen arabera,
« | [...] alcanza una voz personal y auténtica, abandonando o depurando los ecos que asomaban en la poesía anterior. El encuentro del autor con la realidad social que le había preocupado de manera "intelectual" hasta ese momento (el Bajo Aragón, con sus gentes, sus problemas, sus silencios) se funde con lo autobiográfico. De este enfrentamiento, surge la conclusión que, a manera de reflexión, sobrepasa lo personal para universalizarse.[7] | » |
Diario de un náufrago Labordetaren poesiaren gailurretakoa da. Poemak dataren arabera biltzen ditu, egunerokoa balitz bezala, baina gaiak ez dira esperientziaren poesia soila, aurreko obra poetikoetan agertzen ziren intereses sozial eta esintzentzialak ere ekartzen baititu, melankoliaz beteta eta patuaren kezkari aldegin ezinik. Gizakiaren bizitza hondoratze bat da, bakardadeak larriturik eta nazka eta hutsa nagusi. Ahaztearen garrantzia ere erakusten du eta oroimena ere bai, maiz berreskuratzen duena, monologoa edo desagertutako pertsonekin dialogoa erabiliz. Liburu honetan kontsolidatzen da poetaren ahotsa, Pérez Lasherasen hitzetan,
« | uno de los más bellos de su autor y singulares de los últimos años de poesía española[7] | » |
Azken poemarioa, Monegros, tonu ezberdinean dago idatzita eta ironiaz eta isekaz beterik agertzen zaigu aragonesismoan intziditzen duelarik, Labordetaren poesian konstante bat dena. José Antonio Labordetaren erreflexioak Monegroseko basamortura eramaten gaitu, iraupen urriko estanpa poetiko eta bertso motzetan hango biztanleak denbora lerroan paralizaturik ikusten dituelarik.
Labordetaren azken poemak bere blogean argitaratuak izan ziren: <https://web.archive.org/web/20100920205453/http://zaragozame.com/labordeta/>
2011n, Eclipsados zaragozar editorialak Setenta y cinco veces uno argitaratu zuen, Labordetaren poesia osoa 2 tomotan. Lehenengoa La duda del paisaje. Vida y obra de José Antonio Labordeta da eta Antonio Pérez Lasherasek eginiko biografia luze bat da. Bigarrena, berriz, Setenta y cinco veces uno. Poesía reunida 1945-2010 da.
Prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Era berean, azpimarratzeko lan narratiboa egin zuen, 1971n, Mediometrorekin hasi zelarik (Papeles de Son Armadans aldizkari literarioan).
1974an, narraziozko lehen liburua argitaratu zuen, Cada cual que aprenda su juego, 2 ipuin motzez osatua. 1986an, El comité argitaratu zuen, narrazio motza. 1992an, Mitologías de mamá eleberria etorri zen eta, 2004an, Espainiako gerra ondorenean kokatu zuen Cuentos de San Cayetano ipuin liburua. 2007an agertu zen azken eleberria, En el remolino eta beste ipuin batzuk ere badira, Andalán (bera izan zen sortzaileetako bat) edo Ínsula bezalako aldizkari kulturaletan agertutakoak[7].
Saiakera munduan, Aragón en la mochila (1983) edo Un país en la mochila (1995) bidaia liburuak hartu zuten ospea, izen bereko telebista programaren gidoiak argitartu zituelarik haietan eta, 2001ean, Con la mochila a cuestas atera zuen.
Miguel anaiaren poesiaren ikerketa eta zabalpenean ere aritu zen, esparru filologikoan eginiko hainbat liburutan. Haietako bat, Javier Delgadorekin batera egin zuen, Recuerdo de Miguel Labordeta (Zaragoza, Diputación Provincial, 1987). Bide berean, César Vallejori ere egin zion kritika literariozko saiakeraren bat[9].
Memoria liburuak ere idatzi zituen: Con la voz a cuestas (1982), Banderas rotas (2001) edo Memorias de un beduino en el Congreso de los Diputados (2009), Madrilen diputatu izatearen bizipenak kontatuz. Tierra sin mar (1995) autobiografian, ipuin, artikulu eta poemak txertatu zituen. Regular, gracias a Dios (2010) gaixotasun larriak jota zuen, jada.
Editore eta kazetari, Andalán astekariaren sorrera eta garapenean murgildu zen, Francoren diktaduraren aurka eginez eta Aragoiko trantsizioan lagunduz. El Día, Diario 16, El Periódico de Aragón, Público[10] edo El Mundo egunkarietan ere idatzi zuen eta Los amigos contados (1994) eta Historia de Paletonia (2011) artikulu hauen bildumak dira.
Abeslari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an hasi zuen karrera musikan Andros II, E. P. albumarekin. Gero Cantar y callar (1971) poesia liburuan argitaratuko zuen. Beste batzuk etorri ziren ondoren:
- Andros II (1968)
- Tiempo de espera (1975)
- Cantes de la tierra adentro (1976)
- Que no amanece por nada (1978)
- Cantata para un país (1979)
- Las cuatro estaciones (1981)
- Qué queda de ti, qué queda de mí (1984)
- Aguantando el temporal (1985)
- Qué vamos a hacer (1987)
- Trilce (1989)
- Tú yo y los demás(1991)
- Canciones de amor (1993)
- Recuento (1995)
- Paisajes (1997)
- Labordeta, nueva visión (1999)
- Con la voz a cuestas (2001)
- Vayatrés (2009) La Bullonera eta Joaquín Carbonellekin
Abesti ezagunenen artean Canto a la libertad, Aragó, Somos edo Banderas rotas daude, jaioterria hizpide, melankolia nagusi.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean, Camilo José Celaren Del Miño al Bidasoa lanaren moldaketan hartu zuen parte TVEn, Dupont eskalearen paperean.
1995 eta 2000 artean, Un país en la mochila saioaren gidoilari eta aurkezle izan zen TVE2 katean. 29 kapituluetan, motxila bizkarrean hartuta, Espainian barneratu zen, herrietako alderdi ezezagunenak eta bertako jendeak nola bizi zen aurkeztuz.
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003an, Nicaraguako gobernuak Saurí Ordena eman zion Labordetari, duen errekonozimendurik gorena.
- 2009ko abenduaren 4an, Ministro kontseiluak José Antoniori Lanari Urrezko Domina ematea erabaki zuen.
Errekonozimendu honek, edozein lannbide edo zerbitzuan, gizartearentzako egokia eta baliotsua den jokabidea saritu eta nabarmendu nahi du[11].
- 2010eko martxoaren 23an, Zaragozako Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen[12].
- 2010eko irailaren 6an, Espainiako Gobernuak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena eman zion[13].
- 2010eko irailaren 20an, Aragoiko Domina jaso zuen, autonomia erkidegoko saririk handiena. Aragoiko balore eta izatea defendatzen duten pertsona fisiko edo juridiko, edo erakunde, edo elkarteren lana saritu nahi du errekonozimendu honek.
- Zaragozako udalak Parque Grande José Antonio Labordeta izena eman zion ordurarte, hiritarrek Parque Grande deitzen bazioten ere, Parque Primo de Rivera izenez zuen parkeari[14][15].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20100920192446/http://www.cope.es/sociedad/19-09-10--capilla-ardiente-labordeta-se-instalara-palacio-aljaferia-218594-1
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.europapress.es/aragon/noticia-manuel-pizarro-honra-artista-manifiesta-gratitud-alumnos-20100920121949.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.ccoo.es/csccoo/menu.do?Informacion:Noticias:288905[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.youtube.com/watch?v=17l3g2HBho4
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.youtube.com/watch?v=RGB71U4E1Rk
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2010/09/19/actualidad/1284884217_850215.html
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20100826011048/http://www.10lineas.com/labordeta/libros.htm Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "10lineas.com" defined multiple times with different content - ↑ (Gaztelaniaz)http://www.enciclopedia-aragonesa.com/voz.asp?voz_id=7559
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20100826011048/http://www.10lineas.com/labordeta/libros.htm
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.publico.es/espana/337487/las-reflexiones-de-labordeta-en-publico
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.lamoncloa.gob.es/ConsejodeMinistros/Referencias/_2009/refc20091204.htm#MedallasOro
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.andalan.es/?p=1373
- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20100911162347/http://www.abc.es/agencias/noticia.asp?noticia=506539
- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20110930000854/http://www.heraldo.es/noticias/el_parque_grande_jose_antonio_labordeta.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.zaragoza.es/ciudad/turismo/es/que-visitar/detalle_Monumento?id=95
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio Labordeta |