La casa de Bernarda Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La casa de Bernarda Alba
The House Of Bernarda Alba by Hamazkayin Arek.jpg
Jatorria
Egilea Federico García Lorca
Argitaratze-data 1945
Estreinaldi-data 1945eko martxoaren 8a
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa drama
Hizkuntza gaztelania
Fikzioa

La casa de Bernarda Alba ("Bernarda Albaren etxea") hiru ekitalditan banatutako antzezlana da, Federico García Lorcak idatzitakoa, antza denez 1936an, eta 1945ean estreinatutakoa Buenos Airesen.

Antzezlan honek Bernarda Albaren istorioa kontatzen du, 60 urterekin bigarren aldiz alargundu ostean hurrengo 8 urteetan goitik-behera doluz jantzita bizitzea erabakitzen duena. Pertsonaiaren ezaugarririk nabarmenena haren erlijio-fanatismoa izan daiteke. Berarekin batera bost alaba bizi dira, Angustias, Magdalena, Amelia, Martirio eta Adela. Emakumeen abizena sinbolikoa da eta sexu-garbitasuna adierazten du. Bestela, lan osoan zehar gizonezko pertsonaiarik ez da agertzen eszenatokian.

Funtsean lan honetan bi ideologia ezberdinen arteko borroka gertatzen da: Bata, autoritarioa, Bernardaren partez egina. Bestea, askatasunarena, Adela, Martirio eta Maria Josefaren partez egina.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]