La chimera
La chimera | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | La chimera |
Jatorrizko hizkuntza | italiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Suitza, Italia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, komedia dramatikoa, abenturazko filma eta fantasia filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Ustekabeko zenbakia |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alice Rohrwacher |
Gidoigilea(k) | Alice Rohrwacher |
Antzezlea(k) | |
Josh O'Connor (en) Alba Rohrwacher Isabella Rossellini Carol Duarte (en) Vincenzo Nemolato (en) Milutin Dapčević (en) | |
Argazki-zuzendaria | Hélène Louvart (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Riparbella |
La chimera (la kiˈmɛːra ahoskatua) 2023ko Alice Rohrwacher italiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arthur gazte ingelesa Italiako Toscanara itzuli da, Etruriara, Beniaminaren jaioterrira. Beniamina Arthurren maitalea zen, baina jada ez dago bizidunen artean. 1980ko hamarkada da, eta Arthur tombarolli talde bateko kide da. Antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoak lapurtzen dituzte, bertan topatutako etruriar altxorrak arte merkatu ilegalean saltzeko asmoz. Arthurrek halako altxorrak aurkitzeko dohain bat dauka: hilobiak non dauden jakin dezake lurra zulatu gabe. Baina gazteak ez du dirua bilatzen, eta ez dirudi gehiegi axola dionik egun batean bere taldekideek carabinieri-ak atzetik zituztela Arthur atzean utzi eta kartzelan amaitu izanak ere. Hileta objektuen artean topatzen dituzten bitxien edertasuna miretsi nahi du Arthurrek; hori eta Beniaminarekin berriro ere elkartu.[2]
'Tombarolli-entzati' kimera' ('la chimera') lan egiteari utzi eta aberats bihurtzearekin amets egitea da. Arthurrentzat, kimerak Beniaminaren antza du, galdu zuen emakumearen antza. Hura aurkitzearren, Arthurrek ikusezinari egin beharko dio aurre, nonahi arakatuko du, lur barrura ere sartuko da, mitoek aipatzen duten Beste Aldera daraman atea aurkitzera.[3]
Lapur horietan guztietan trebeena iragan lodiko eta etorkizun meheko ingelesa da Arthur. Ezer gutxi dakigu berari buruz. Kartzelatik atera berria, bihotza du urratua, Isabella Rossellinik eta berak oraindik bizirik dela sinesten duten emakume misteriotsu batengatik. Ur-azti bat da, harribitxi etruskoen aztarnak erraz eta erruz aurkitzen dituen gizon tristatua. Marmolezko jainkosa baten edertasunak minez blai jarriko dio arima.[4]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josh O'Connor: Arthur
- Isabella Rossellini: Flora
- Carol Duarte: Italia
- Alba Rohrwacher: Spartaco
- Vincenzo Nemolato: Pirro
- Luca Chikovani: Cico
- Lou Roy-Lecollinet: Melodie
- Yile Yara Vianello: Beniamina
- Giuliano Mantovani: Gerry
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Alice eta hilobi lapurrak» Berria 2024-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ «Izan zirenek utzitakoa» Berria 2024-04-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) filmaffinity. (2023). La quimera (2023). (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ Del Teso, Begoña. (2024-04-26). «Alice eta hilobi lapurrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).