Alice Rohrwacher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Rohrwacher

(2019)
Bizitza
JaiotzaFiesole1981eko abenduaren 29a (42 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
alemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm3114621 Allocine: 516767 Rottentomatoes: celebrity/alice_rohrwacher Allmovie: p690672 Edit the value on Wikidata

Alice Rohrwarcher (italieraz aˈliːtʃe rorˈvaːker eta alemanez ˈʁoːɐ̯vaxɐ ahoskatua; Fiesole, Florentzia, 1981eko abenduaren 29a) zinema-zuzendari eta gidoilari italiarra da. 2018an Lazzaro felice filma zuzendu zuen, eta 2023an La chimera.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiesole-n jaio zen Toskanan, ama italiarraren eta aita alemaniarren alaba.[3] Gaztaroa Castel Giorgio hirian (Terni probintzian) eman zuen, bertan jaioa zen ama (Annalisa Giulietti) eta erlezain lanetan aritua aita (Reinhard Rohrwarcher). Alba Rohrwacher aktore italiarraren ahizpa da.[4] Literatura eta filosofia ikasi zituen Turingo Unibertsitatean, eta gidoiak idazten espezializatu zen Turingo Holden Eskolan.[4]

Bere lehen produkzio-esperientzia 2006an izan zen, Checosamanca dokumental italiarraren zati bat zuzendu zuenean.

2011n, Corpo celeste bere lehen film luzea zuzendu zuen, Quinzaine des Réalisateurs (Quincena de los realizadores) lanean estreinatua, Cannes 2011ko Zinemaldian. Kritika txalotu zuen, eta Nastro d'Argento (Zilarrezko Zinta) saria jaso zuen zuzendari berri onenarentzat, Italiako Sindacato Nazionale Giornalisti Cinematografici Italiani elkarteak emandako saria.[5]

Bigarren film luzeak, Le meravigliek, Canneseko 2014ko Zinemaldiko Sari Nagusia. irabazi zuen [6] 2014an, Veneziako Nazioarteko Zinemaldian film hasiberri onenaren Luigi De Laurentiis sariaren epaimahaiburua izateko hautatu zuten Alice.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le fiumara, Checosamanca dokumentalaren atala (2006).
  • 9x10 novanta (2014) - Una canzone atala.

Editorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un piccolo spettacolo (2005)
  • Tradurre (2008)
  • Boygo (2008)
  • In tempo, ma rubato (2009)
  • Residuo fisso // Hondakin fisikoa (2009)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canneseko Nazioarteko Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2014[8] Epaimahaiaren Sari Nagusia Mirarien herrialdea Irabazlea
2018[9] Gidoi hobea Lazzaro felice Irabazlea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Del Teso, Begoña. (2024-04-26). «Alice eta hilobi lapurrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. a b «Izan zirenek utzitakoa» Berria 2024-04-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. «Rassegna stampa Alba Rohrwacher» Mymovies.it.
  4. a b Fulvia Caprara. (22 de abril de 2011). «Rohrwacher, sorelle d'arte che non-si incontrano mai» La Stampa.
  5. «The moon in May» BFI.
  6. «El palmarés 2014 : En Competición» Festival de Cannes.
  7. Reseña crítica de Ernesto Diezmartínez sobre Le pupille (Consultado viernes,10 de marzo del 2023)
  8. Robbie Collin. (2014-05-24). «Winter Sleep, winner of the Cannes Palme d'Or – review» The Telegraph.
  9. Peter Debruge. (19 de mayo de 2018). «2018 Cannes Film Festival Award Winners Announced» Variety.
  10. Blanes, Pepa. (2023-10-28). «El cine español triunfa en Seminci con la Espiga de Oro para 'La imagen permanente' de Laura Ferrés» cadena SER.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]