La cocina
Itxura
La cocina | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alonso Ruizpalacios (en) |
Gidoigilea(k) | Arnold Wesker Alonso Ruizpalacios (en) |
Antzezlea(k) | |
La cocina 2024ko Alonso Ruizpalacios mexikar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bazkalordua da «The Grill»en, turistaz beteriko New Yorkeko jatetxe batean. Kutxatik dirua desagertu da, eta langile guztiei galdeketa egiten ari zaizkie. Horietako gehienak legez kanpoko etorkinak dira, eta beren lana defendatzeko borrokatzen dira. Sukaldarietako bat Pedro da, bizitzan lan hori baino zerbait gehiago nahi duen mexikar gaztea. Ameslaria da, eta Juliarekin maiteminduta dago. Dirua lapurtzea leporatzen diotenean, Pedrok bertan behera utziko du sukaldeko ekoizpen katea.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Raúl Briones Carmona: Pedro
- Rooney Mara: Julia
- Anna Diaz: Estela
- Motell Foster: Nonz
- Oded Fehr: Rashid
- Laura Gómez: Laura
- James Waterson: Mark
- Lee Sellars: Chef
- Eduardo Olmos: Luis
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gezur batekin hasitakoa» Berria 2024-11-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |