Arnold Wesker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arnold Wesker
Arnold Wesker.jpg
Bizitza
Jaiotza Stepney Itzuli1932ko maiatzaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Brighton2016ko apirilaren 12a (83 urte)
Heriotza modua : Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
Heziketa University College School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, idazlea, gidoilaria, telebista-aktorea eta autorea
Lan nabarmenak The Kitchen Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society of Literature Itzuli
IMDb nm0921722
arnoldwesker.com/

Arnold Wesker (Londres, Ingalaterra, 1932ko maiatzaren 24a - Brighton, 2016ko apirilaren 12a) ingelesezko antzerkigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu familia batean hazia eta hezia. Ikasketak amaituta, iturgin eta gozogile lan egin zuen, besteak beste. Azken lanbide hori bere lehen antzerki lanerako inspirazio-iturri izan zen, The Kitchen, 1957an idatzia eta 1960ean ekoitzia. Ordurako, arrakasta handiz jokatu zen Britainia Handian bi mundu-gerren artean finkatutako judu familia baten bilakaera politikoari buruzko trilogia: Chicken Soup with Barley (1958), Rooots (1959) eta I'm talking about Jerusalem (1960).

Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.

Gero Chips with Everything (1962) idatzi zuen, Erresuma Batuko Aire Armadako gizarte-egituren azterketa sakona. Beste idazle batzuekin batera, Centre 42 sortu zuen (1961-1971), sindikatuek finantzatutako antzerki-talde bat, kultura langileengana helarazteko asmoz. Weskerren beste zenbait lan aipagarri: The Wedding Feast (1974), Words on the Wind (1980), Caritas (1981), Whatever Happened to Betty Lemon? (1986), Little Old Lady & Shoeshine (1987), Men Die Women Survive (1990), Bluey (1993), Circles of Perception (1996), Barabbas (2000), Longitude (2002), The Rocking Horse (2007).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]