La llamada (2017ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La llamada (2017ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2017
Jatorrizko izenburua La llamada
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa musika-filma
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Javier Ambrossi
Javier Calvo

Musikagilea Leiva Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Leiva Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainia
Kanpo loturak

La Llamada Javier Calvo eta Javier Ambrossik zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako film musikal eta komikoa da. 2017ko irailaren 29an estreinatu zen (nahiz eta aurretik Donostiako Zinemaldian aurrestreinaldia egin), baina aurretik zuzendari berdinek idatzitako eta izen berdineko antzerki obra batean oinarrituta. Hainbat festibal eta lehiaketa desberdinetara eraman dute pelikula, eta guztietan arrakasta handia izan du. Horrez gain, hainbat sari jaso ditu, horien artean, Abesti Onenaren Goya Saria, La Llamada abestiagatik, Leivak idatzi eta abestutakoa.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak Susana eta Mariaren istorioa kontatzen du, 17 urteko bi gazte. La Brújula kanpamentu erlijiosoan ari dira uda pasatzen, txikitatik horra joan direlako. Reggaeton eta elektro latinoaren oso zaleak dira, baina Jainkoa Mariari agertzen hasten zaionean, haien bizitzak aldatzen hasiko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu-banda, Nigel Walker produktoreak koordinatuta eta Marta Cresporen eskutik gainbegiratuta, Leivak zuzendu zuen, eta lehen esan bezala, pelikularen abesti nagusia sortu zuen. Beste alde batetik, soinu-bandaren parte handi batek Whitney Houston abeslariaren abestiek osatzen dute, hala nola, I will always love you, I have nothing edota Step by step. Gainera, Presuntos Implicados taldearen Todas las flores abestia kantatzen dute, eta pelikularako espreski sortua dagoen Lo hacemos y ya vemos abestia.