La segunda casaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
La segunda casaca
Datuak
IdazleaBenito Pérez Galdós (1875)
Argitaratze-data1876
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaLa segunda casaca
Herrialdea Espainia
BildumaEpisodios Nacionales
Euskaraz
IzenburuaBigarren kasaka

La segunda casaca (1875) Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko bigarren saileko hirugarren eleberria da. Hirurteko Liberalera eraman zuten gertakariak kontatzen ditu.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Don Miguel de Barahona, absolutista konbentzitua, Madrilen bizi da Genara izeneko bere bilobarekin eta honen senarrarekin, Carlos Navarro gerrillaria. Navarro Treviñora kontu batzuk konpontzera doanean Barahona eta Genara Juan Bragasen etxera joaten dira.

Salvador Monsalud Espainiara itzuli da eta Bragas bere lagun zaharrari aurkezten zaio, bere bitartekaritza eskatzen du bere ama zaharra askatzeko, Logroñon preso eta Inkisizioak torturatua dagoena Barahona eta Navarroren azpijokoen ondorioz.

Bragas, Kontseiluan postu bat lortzea espero zuena, baztertua da. Antonio Ugartek liberalekin elkartzea gomendatzen dio unea iristen denean eurekin negozioak egiteko. Bitartean, Genarak gau eta egun lan egiten du Monsalud dagoen tokia topatzeko.

Salvador Monsalud da Juan Bragas de Pipaón konspiratzaile liberalen batzar batean aurkezten duena; kobatxuelistak, kasakaz aldatuz, hitzaldi liberal arrakastatsu bat ematen du.

1820ko urtarrilean Rafael del Riegoren matxinadaren berria iristen da, espero zen arrakastarik lortu ez zuen arren, gar iraultzailea hedatu egiten da eta Fernando VII.ak Konstituzioa zin egiten amaitzen du eta "Goazen zintzo, neugandik hasita, konstituzioaren bidetik" esaldi ospetsua duen manifestua argitaratzen da. Pipaónek bere pribilegio egoera berreskuratzen du administrazioan, orain, zorigaitzean erortzen direnak mendekoak direlarik.

Barahona, matxinadetan zauritua, Monsaludek hartu eta bere etxera eramaten du, Navarrok preso hartzen du, baina Genarak askatzen du gerrillariaren jelosia piztuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]