Labyrinth (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Labyrinth (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1986
Jatorrizko izenburua Labyrinth
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasiazko filma, musika-filma, abenturazko filma, haurrentzako filma eta sarbide-bizipena
Iraupena 97 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jim Henson
Gidoigilea(k) Terry Jones
Jim Henson

Antzezlea(k)
David Bowie
Jennifer Connelly
Shelley Thompson
Warwick Davis
Frank Oz
Brian Froud
Christopher Malcolm
David and Frederick Barclay
Karen Prell
Kevin Clash
Ron Mueck
Steve Whitmire
Anthony Asbury
David Shaughnessy
Brian Henson
Timothy Bateson
Danny John-Jules
Michael Hordern
Kenny Baker
Robert Beatty





[[Kategoria:Brian Froudek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Christopher Malcolmek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David and Frederick Barclayk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Karen Prellek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kevin Clashek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ron Mueckek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Anthony Asburyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Shaughnessyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Brian Hensonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Timothy Batesonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Danny John-Julesek Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
Ekoizlea George Lucas
Konpainia ekoizlea The Jim Henson Company
Lucasfilm

Edizioa John Grover Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Elliot Scott Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Trevor Jones
Argazki-zuzendaria Alex Thomson
Kanpo loturak
lucasfilm.com/labyrinth

Labyrinth (euskaraz Labirintoa) 1986ko Jim Henson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Terry Jones galestar zinema gidoilariak idatzitako abentura eta fantasiazko musikal film bat da. David Bowie eta Jennifer Connelly aktoreek antzeztu zuten.

Nahiz eta estreinatu zen garaian kritika positibo eta negatiboak erdibana jaso izan, denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gau batez, familia bateko senideak, Robert aita (Christopher Malcolm), Sarah (Jennifer Connelly) irudimen mugagabeko neska nerabearen amaordea den Irene (Shelley Thompson) bilera batera ateratzera doaz. Horretarako, neskak, gogo txarrez, Toby (Toby Froud) anaiordea duen haurtxoa zaintzen etxean gelditu beharko du. Neska haurtxoa zaintzen gelditu beharraz haserretu egingo da, negar egitetik ez baidu uzten, orduan haserrealdian eta ia ohartu gabe Iratxoen erregeari dei egingo dio, honako hitzok esanez: "Nahiago nuke iratxoak etorri eta eramango bazintuzte... Oraintxe bertan". Bere hitzek ondorioak izan eta bere nahia egi bilakatuko zela jakin gabe, Jareth (David Bowie) iratxoen erregea agertu eta bere anaitxoa berreskuratzeko 13 ordu besterik ez dituela aipatuko dio, epe horretan bere labirintotik irten eta bere gaztelura iritsi beharko du, behinik-behin Toby haurtxoa iratxo bilakatzea nahi ez baldin badu.

Abenturan zehar, iratxoen erregeak Sarah bere helmugara iris ez dadin saiatuko da, horretarako etengabe aldatzen den labirintoan barna adimen jokoak, igarkizun zailak eta tranpa ugari ezarriz. Neskak bere ibilbidean zehar adiskide berriak ezagutzen joango da, tartean Hoggle (Shari Weiser eta Brian Henson) izeneko ipotx petrala, Ludo (Ron Mueck eta Rob Mills) izeneko munstro iletsua (harri eta harkaitzen mintzatzeko gai dena) eta Sir Didymus (Dave Goelz, David Barclay eta David Shaughnessy) izeneko bibote luzedun zaldun ibiltari ausarta, azken honek Ambrosius (Steve Whitmire, Kevin Clash eta Percy Edwards) zakur leiala beti alboan duela, beren helburua lortzen lagunduko diena.

Azkenean, behin neska bere anaia berreskuratzeko iratxoen erregeari aurre egiten dionean, Sarahk maitagarrien ipuinekin amets egiten jarraitu edota jada neskatoa ez delako errealitatea onartzearen artean erabaki beharko du. Filmaren testuinguruan Jareth erregea Sarahz maitemindua dagoela igarri liteke, eta nahiz eta izaera gaiztoa izan, bere benetazko asmoa neska bere alboan izatearena dela, horretarako neskari berak nahi duen mundu ideala eskeiniz, betiere neska bere egitearen trukean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labyrinth (filma) Aldatu lotura Wikidatan