Lactarius alpinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius alpinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius alpinus
Peck, 1875

Lactarius alpinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Lactarius alpigenes, Lactarius luteus, Lactarius kuehneri.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran laua, gero hondoratua, azal ilaunduna, hori bizi koloretik okre antzeko kolorera edo ertzean laranja koloretik arre-oreinkume kolorerako eremuekin.

Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, horixka, orriak eta haragia bezala. Usain ahula du, pixka bat frutarena, zaporea ez oso akrea.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haltzen azpian mendian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Ekuador, Espainia, Frantzia, Alpeak, Errusia, Taiwan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 88 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. Lactarius alpinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]