Esneki (onddoa)
Esneki (onddoa) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius Pers. (1797)
|
Lactarius (Esneki) Russulales ordenako onddo generoa da. 350 espezie inguru ditu, horietako batzuk jangarriak direnak.
Russulaceae familiako bestelako generoen antzera, hifa afibulatuak eratzen dituzte. Hifaz eta esferozistoz eratutako bilbe heterogeneoa dutelako bereizten dira gainontzeko onddo agarikoideetatik. Ezaugarri honek, trinkotasun gogor-bereizgarria ematen die eta bestelako familiekin konparatuz.
Bestalde, Lactarius generokoek latexa exudatzen duten basidiokarpoak (fruitu-gorputzak) sortzen dituzte, Garapenari dagokionez garapen hemiangiokarpikoa (pilangiokarpikoa) izango da nagusi. Hala ere, garapen angiokarpikoa duten zenbait espezie aurki ditzakegu. Zambian adibidez, L. angiocarpus izendaturiko espeziea. [1]
Fruitu-gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Normalean lamina pittin bat dekurrenteak eta pileo (txapel) deprimituak izaten dituzte, fruitu-gorputz helduetan inbutu itxura hartzera heldu arte. Beren goialdea leuna, glabroa, iletsua, sikua, likatsua edota lingirdatsua izan daiteke.
Ezaugarri taxonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basidiosporak elipsoidalak edo subglobosak izaten dira, gutxitan esferikoak. Ornamentazio amiloide desberdinak izaten dituzte.
Latexaren kolorea eta konposizioa, pileoaren edota esporen formak Lactarius generoko espezieen arteko ezaugarri taxonomikoak izango dira.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lactarius generoa ipar hemisferioko onddo talderik hedatuenetariko bat da, guztiak ektomikorrizikoak izanik. Beraz, baso epel, tundra, baso boreal, baso mediterranear zein tropikaletan aurki ditzakegu. Are gehiago, gehienetan koniferekin mikorrizak sortzen dituzte. Beraz, pinu basoetan aurkituko ditugun onddoak dira. Ala ere, afrikar baso tropikaletan eta hego ameriketan aurkitu izan dira.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie garrantzitsuenetariko bat Lactarius deliciosus (Esnegorri) da. Bere izena, fruitu gorputzek jariatzen duten latex laranjatik eratorria da. Garrantzia gastronomiko handia du. Hala ere, bestelako espezie jangarriak aurki ditzakegu. Hona hemen bestelako espezie jangarri garrantzitsu:
- Lactarius sanguifluus'
- Lactarius vinosus
- Lactarius quieticolor
Espezie hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lactarius blennius (pagadi-esneki berdea)
- Lactarius camphoratus (kanfor-esnekia)
- Lactarius chrysorrheus (esnehorikor arrunta)
- Lactarius controversus (esneki zuri-orriarrosa)
- Lactarius deliciosus (esnegorria)
- Lactarius glaucescens (esneberdekor zuria)
- Lactarius fuliginosus (esnearrosakorra)
- Lactarius mitissimus (esneki laranja)
- Lactarius hepaticus (esneki gibelkolorea)
- Lactarius lacunarum (istinga-esnekia)
- Lactarius pallidus (esneki argia)
- Lactarius piperatus (esneki zuri-orribildua)
- Lactarius pyrogalus (hurritz-esneki berdea)
- Lactarius quietus (esneki arrunta)
- Lactarius rufus (esneki teilamina)
- Lactarius sanguifluus (esneardotsua)
- Lactarius semisanguifluus (esnegorrikora)
- Lactarius serifluus (esnegardena)
- Lactarius subdulcis (esneki erdigozoa)
- Lactarius torminosus (esnegorri faltsua)
- Lactarius turpis (esneki zikina)
- Lactarius uvidus (esneubelkorra)
- Lactarius vellereus (esneki zuri-orrizabala)
- Lactarius volemus (esnatoa)
- Lactarius zonarius (esneki zonaduna)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Roger Phillips : Mushrooms and other fungi of Great Britain and Europe (Pan Books Ltd. 1981 / Book Club Associates 1981).
- Helser,L.R.; Smith, A.H.: North American species of Lactarius 1979 pp.ix+841 ref.241
- https://www.cestaysetas.com/no-todos-los-niscalos-son-iguales/
- Eberhardt U, Verbeken A (2004). "Sequestrate Lactarius species from tropical Africa: L. angiocarpus sp. nov. and L. dolichocaulis comb. nov". Mycological Research. 108 (Pt 9): 1042–1052. doi:10.1017/S0953756204000784. PMID 15506016.