Lactarius porninsis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius porninsis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius porninsis
Rolland, 1890

Lactarius porninsis Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Latex zuriko Lactarius bat da, eta batzuek kontsumitu egiten dute. Hala ere, pertsona batzuei arazo gastrikoak eragiten dizkie.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila eta gero kopa moduan. Laranja kolorekoa. Likatsua eguraldi hezean, bestela, lehorra.

Orriak: Estu, dekurrente samarrak. Zuriak ale gazteetan, laranja-okre antzekoak helduetan

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Betea eta gero barnehutsa, zilindrikoa. Laranja argi kolorekoa.

Haragia: zuria edo hori-laranja kolorekoa. Laranja azalaren usaina izaten du eta zapore mingots samarra eta astringentea.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Porninsis epitetoa, Pornin mikologo frantsesaren omenez du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dapetes sekzioko beste espezie batzuekin nahas daiteke, hauek laranja koloreko latexa dute edo gorri-ardo kolorekoa. Lactarius zonarioides delakoak ere badu antza, honek ere kolore laranjak ditu eta mendiko koniferoen basoetan hazten da, kapela eremu zirkular biziagoekin eta zaporea oso akrea du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Alertze basoetan, familietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, batez alpeak eta Hungaria ere.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 1988. (Bon,Marcel). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 82 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Lactarius porninsis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]