Laguntza:Kalitatezko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako Artikuluen ikurra.

Kalitatezko artikulua Euskarazko Wikipediako artikulurik onenek jasotzen duten izendapena da. Artikulu arrunt batek mota honetakoa bilakatu nahi badu, hainbat irizpide bete beharko ditu eta bozketa sistema baten bitartez onetsia izan beharko da. Euskarazko Wikipediako Txokoan onartu zen bezala, bi kalitatezko artikulu mota daude: Artikulu Nabarmenduak edo Nabarmendutako Artikuluak (NA) eta Artikulu Onak (ON). Bakoitzak, jarraian azalduko den bezala, bere berezitasunak ditu, baina bi izendapenek entziklopedia honetako artikulurik onenak ordezkatzen dituzte.

Nabarmendutako Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendutako Artikuluak edo Artikulu Nabarmenduak (NA siglekin adierazi daitezke) Euskarazko Wikipediak dituen artikulurik onenak dira, kalitate aldetik. Mota honetako artikuluek irizpide zorrotzak bete behar dituzte eta bozketa fase baten onespena behar dute halako izendapena jasotzeko.

Gaur egun mota honetako 348 artikulu daude.

Irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NA motako artikuluak sakonak izan behar dira eduki aldetik, besteak beste, euskara batuan eta inolako akatsik gabe idatziak izan behar dute, estilo gidari jarraituz. Neutraltasuna mantentzeaz gain, egituraketa garbia edukitzea funtsezkoa da artikulu hauentzat. Wikituta ere egon behar dute, hau da, irudi, aipu, bideo eta bestelako edukietan aberatsak izan behar dute. Egiaztagarritasunari ere berebiziko garrantzia ematen zaio artikulu hauei dagokienean.

Nola egin Nabarmendutako Artikulu bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendutako artikulu izateko hautagaien ikurra.

Mota honetako artikulu bat egitea baduzu buruan, lehenik, jakitun zaren gai bat hautatu beharko zenuke. Hautaketa egin ondoren, iturri fidagarriak bilatzea hasteko modu egoki bat izan daiteke, sarean zehar bilatu ditzakezu hauek, edo atzerriko hizkuntza baten Wikipediako artikulu baten itzulpena egin. Bigarren aukera hautatuz gero, atzerriko hizkuntzan idatzia dagoen artikuluaren kalitatea neurtzea funtsezkoa da, edozein arazo baditu, kaltegarriak izan daitezkeelako itzulpena egiterakoan.

Artikulu txukun bat esku artean baduzu, jarraian dituzu izendapena lortzeko bete beharko dituen pausoak.

Azken ukituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozketara aurkeztu aurretik, hemen dituzu NA izateko hautagaiek egiten dituzten hainbat akats:

  • Zuzentzaile ortografikoa pasa gabe aurkezten dira hautagai asko.
  • Atal txiki baina garrantzizko batzuk falta zaizkie, hala nola, "Ikus, gainera" eta "Kanpo loturak".
  • Irudiren batean akatsak dituzte, adibidez, ez dira egoki ikusten edo handiegiak zein txikiegiak ikusten dira.
  • "Commonskat" txantiloia edo kategoriak falta zaizkie.
  • Ez dute erreferentzien txantiloia erabiltzen edo erreferentziak ez daude behar bezala kokatuta (txantiloiari bi zutabetan jartzeko eskatu).

Bozketara aurkeztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozkatzeko sistema. Kode lehenetsia gelaxkan agertzen da. Geziak seinalatzen duen lekuan egin behar da aipatutako ordezkapena.

Artikulu bat bozketara aurkezteko, bozketa orrialdera joan lehenik. Behin han egonda, aukeratu NA motako artikuluen gelaxka eta hurrengoa egin:

Irudi honetan azaltzen den bezala ezarri behar dituzu artikuluaren merituak.

Gelaxkan kode hau agertuko da modu lehenetsian:

Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/<Artikuluaren izena>

Ordezkatu azpiko kodea hautagaiaren izenarengatik eta azpiko botoiari eman.

<Artikuluaren izena>
Irudi honetan azaltzen den bezala, hautagaiaren izena itsatsi behar duzu bozketa orrialde nagusian.

Sortuko den orrialdean sortu edo aukeratu duzun artikuluak dituen merituak azaldu eta zergatik nabarmendu beharko genukeen. Ondoren, joan zaitez bozketaren orrialdeko azpiko eremura, hau da, proposamenak aurki daitezkeen eremura eta bertan "aldatu iturburu kodea" botoiari eman. Han txertatu ezazu sortu berri duzun orrialdearen izena, beheko irudian ikusten den bezala. Gogoratu proposamen berriak beti aurrekoen gainean jarri behar direla!

Azkenik, proposatu duzun artikuluaren eduki orrialdera edo orrialde nagusira joan eta ondorengo txantiloia txertatu: NA izateko hautagaia. Modu honetan, erabiltzaile gehiago erakarriko dituzu sortu berri duzun bozketara.

Bozketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein kalitatezko artikulu izendatzeko bozketek hilabete bat irauten dute, beraz, epemuga pasa arte itxoin baino ezin da egin. Garrantzizkoa da proposamen bat aurkeztu ondoren egun batzuetan zehar bozketaren orrialdea behatzen egotea, beste erabiltzaileek gomendioak eman edo zuzenketak proposatu ditzaketelako.

NA hautagai bat onartzeko aldeko 5 boto garbi beharko dira, kontuan izan aurkako boto batek aldeko baten balioa kentzen duela. Emaitza epemuga amaitu eta hurrengo egunean argitaratu behar da; horretarako, txantiloi hau jarriko da.

Bozketaren ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozketa amaitu eta gero, hiru bidetan banatzen da hautagaiaren etorkizuna:

Hautagaia onartua izan da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendutako Artikulua izateko hautagaia onartua izan bada, hau da, aldeko 5 boto garbi lortu baditu, aipatutako artikuluak izendapena zuzenean eskuratuko du. Zuk, proposamenaren egileak, izendapena aitortzeko pauso hauek jarraitu ditzakezu:

  • Izendapena jaso duen artikuluari NA txantiloia gehitu behar zaio eta hautagaitza txantiloia kendu.
  • Proposamenaren epemuga igaro denez, bozketa sistematik kendu behar da.
  • Wikidata itemean aukeratutako artikulua NA motako artikulua dela irudikatu behar da, irudian ikusten den bezala.
  • Nabarmendutako Artikuluen orrialdean bere izena ipini beharko da, dagokion atalean.
Hautagaia baztertua izan da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaia baztertua izan bada, hau da, ez baditu behar ziren bost boto garbiak lortu, bi kasu ezberdinekin topa gaitezke. Baliteke hautagaiak aurkako baino aldeko boto gehiago lortu izana, hau horrela bada, artikulu on izateko hautagai gisa aurkezteko aukera izango du, baina bozketa sistema orokorra saihestuz. Horretarako, emaitza argitaratu bezain laster txantiloi hau gehitu behar zaio proposamenaren orrialdeari. Txantiloia martxan jarri eta hurrengo 48 ordutan ez badu inork kontrakorik esaten, hautagaia artikulu on izendatuko da.

Bestalde, hautagaiak, agian, aldekoak baino aurkako boto gehiago eskuratu ditu, kasu horretan, erabat baztertua izango da eta ezingo du kalitatezko artikulu izan. Noski, hobekuntzak jasotzen baditu, berriz ere bozketa sistemara aurkeztu ahal izango da.

Nabarmendutako Artikulu bati izendapena kentzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan gertatzen da aspaldi izendatu zen NA motako artikulu bat oraingo irizpideekin bateratua ez egotea, kasu horietan, izendapena kentzeko prozesua martxan jarri daiteke. Prozesua martxan jartzeko, lehenik, artikuluak betetzen ez dituen irizpideak identifikatu beharko dituzu eta ondoren, txantiloi honen bitartez adierazi.

Kontuz! Aipatutako txantiloia orrialdearen eztabaida orrian txertatu behar da eta ez edukiak dauden aldean.

Bestalde, izendapena kentzea nahi duzun artikuluaren eduki-orrialdean beste txantiloi hau gehitu beharko duzu, beste erabiltzaileek errazago ikus dezaten artikulua igarotzen ari den prozesua.

Txantiloian artikuluak betetzen ez dituen baldintzak adierazi ditzakezu, jarraian dituzun hiru aukera hauek ematen baititu: bai (baldintza betetzen badu), ez (betetzen ez badu) , aztertzeke (ez badakizu zehazki edo zalantzan bazaude). Horretaz gain, iruzkin bat ere jarri dezakezu, zure iritzia azalduz.

Txantiloia martxan jarri eta hurrengo orduetan inork ez badu kontrakorik esaten, artikuluari izendapena kenduko zaio.

Artikulu Onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu Onen ikurra.

Artikulu Onak (ON siglekin adierazi daitezke) Euskarazko Wikipediak dituen bigarren mailako kalitatezko artikuluak dira. Artikulu Onak ere bozketa fase baten bidez hautatuak izaten dira eta izendapen mugatu bat da, hau da, ezin du edozein artikuluk (aurretik beste erabiltzaileek bozketa bidez onetsi arte) izendapena jaso. Hala ere, ez dira NA motako artikuluen kalitatera iristen, besteak beste, irizpide malguagoekin baloratzen eta hautatzen direlako.

Gaur egun mota honetako 105 artikulu ditu gure entziklopediak.

Irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu Onen irizpideak Nabarmendutakoen antzekoak dira, baina askoz ere malguagoak. Besteak beste, luzera, idazkera egokia, neutraltasuna, egituraketa txukuna, wikituta egotea eta egiaztagarritasuna baloratzen dira. Kontuan hartu behar da, adibidez, NA motako artikulu batek paragrafo guztietan erreferentziak eduki behar dituen bitartean, ON batek hiru iturri fidagarriekin nahikoa duela. Hau da, bi kalitatezko artikuluen artean desberdintasun nabarmenak daude.

Nola egin Artikulu On bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu On izateko hautagaien ikurra.

Artikulu On bat sortzeko bete behar diren pausoek Nabarmendutako bat sortzeko bete behar direnekin antza dute. Mota honetako artikulu bat sortu nahi baduzu, lehenik, gai bat hautatu eta artikulu txukun bat egin beharko zenuke eta ondoren azken ukituak eman.

Artikulu txukun bat esku artean duzunean, jarraian dituzun argibideak jarraitu, bozketara aurkezteko.

Bozketara aurkeztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu Ona izateko hautagai bat aurkezteko bete behar diren pausoak NA motakoen berdinak dira, aldaketa txiki batzuekin. Lehenik, joan zaitez kalitatezko artikuluak bozkatzeko orrialdera eta bertan agertuko zaizun taularen lehen errenkadan, ON motakoen gelaxkan, sortu edo aukeratu duzun artikuluaren izena jarri beharko duzu, jarraian azaltzen den bezala:

Aipatutako gelaxkan kode hau agertuko da modu lehenetsian:

Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/<Artikuluaren izena>

Ordezkatu ezazu behean dagoen kodearen zatia zuk hautatutako artikuluaren izenarekin.

<Artikuluaren izena>

Gelaxkan bertan, kodea sartzeko eremuaren azpian dagoen botoiari eman eta orrialde bat sortuko zaizu, han, argibideek adierazten duten lekuan zuk hautatutako artikuluaren merituak ipini, hau da, ON izendapena zergatik jaso beharko lukeen azaldu. Behin hori eginda, argitaratu orrialdea eta bozketa orrialde nagusian sortu berri duzun proposamenaren orrialdearen izena itsatsi, azpiko irudian ikusten den bezala. Gogoratu proposamen berriak zaharragoen gainetik jarri behar direla!

Azkenik, zuk ON izateko proposatu duzun orrialdean bertan, txertatu ezazu txantiloi hau. Hala, erabiltzaile gehiago erakarriko dituzu zure artikuluaren bozketara.

Bozketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ON izateko hautagaien eta NA izateko hautagaien bozketa sistema berdina da. Informazioa hemen.

Bozketaren ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu ON izateko hautagai baten bozketa-epea agortu bada, bi kasu desberdinekin aurkitu gaitezke:

Hautagaia onartua izan da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaia onartua izan bada, hau da, aldeko 5 boto garbi lortu baditu, Artikulu On izendatuko da berehalakoan. Horretarako lau pauso hauek jarraitu behar dira:

  • Izendapena jaso duen artikuluari ON txantiloia gehitu behar zaio eta hautagaitza txantiloia kendu.
  • Proposamenaren epemuga igaro denez, bozketa sistematik kendu behar da.
  • Wikidata itemean aukeratutako artikulua ON motako artikulua dela irudikatu behar da, irudian ikusten den bezala.
  • Artikulu Onen orrialdean bere izena ipini beharko da, dagokion atalean.
Hautagaia baztertua izan da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaia baztertua izan bada, artikuluari ez zaio izendapena emango. Hobekuntzak jasotzen baditu, berriz aurkeztu ahal izango da bozketa sistemara, beti ere azken honen araudia jarraituz.

Artikulu On bati izendapena kentzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu On bati izendapena kendu nahi bazaio NA motakoek kasu hauetarako duten prozedurari jarraitu beharko zaio, aldaketa bakarrarekin: txantiloi hau erabili beharko da NA motakoena erabili beharrean.

Artxiboa eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian Kalitatezko Artikuluak hautatu eta bozkatzeko orrialdea 2006ko irailaren 4an sortu zen eta urte horretan bertan jarri zen abian. Hasiera batean soilik Nabarmendutako Artikulu izateko hautagaiak proposatu zitezkeen, Artikulu On izendapena babes nahikoa lortzen ez zuten hautagaiei ezartzen zitzaien, irizpide jakin batzuk betetzen bazituzten. 2018ko irailaren 5ean Kalitatezko Artikuluak izendatzeko sistema eguneratu egin zen, aurrez Wikipediako Txokoan eztabaidatu (lehen eztabaida, bigarrena) eta bozketa batean babes nahikoa lortu ondoren. Eguneraketa honek NA eta ON motako artikuluek bete behar zituzten irizpideak are gehiago zehaztu zituen eta Artikulu On izateko hautagaiak proposatzeko aukera ekarri zuen.

Euskarazko Wikipediaren historian zehar Kalitatezko Artikulu bihurtzeko izan diren proposamen guztiak hementxe aurki daitezke.

Euskarazko Wikipedia, bertako lankideen ekarpenei esker, hazten joan da eta horretan dihardu, horregatik, noizean behin Kalitatezko Artikuluei berrikusketa bat egin behar zaie, aukeraketa sistemak izandako eguneraketetan onartutako irizpide berriak betetzen dituzten edo ez jakiteko. Wikipedia handitzen doan heinean, kalitatea ere hobetuz doa eta baliteke, urte batzuk lehenago bikaina zen artikulu batek, pareko asko dituelako, nabarmentasun hori galtzea.

2019an Wikipediako Txokoan NA motako artikuluen berrikusketa handi bat martxan jartzea proposatu zen, aurreko urtean onartutako sistema berriak ezarritako irizpideak betetzen zituztela ziurtatzeko. Hor ikusi zen hamahiru urte luzetan zehar izendatu ziren artikuluek euren artean zituzten desberdintasunak, batzuk besteak baino askoz osatuago zeuden eta zenbaitek 2019ko artikulu arrunt baten maila berdina zuten. Horregatik, aurrez NA izendapena jaso zuten artikulu batzuei izendapen hori kentzea erabaki zen edo ON bihurtzea. Erabakiak eragin zien artikuluen zerrenda hemen dago ikusgarri.