Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak hautatzeko sistema eraberritzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gaia[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian kalitatezko artikuluak (Nabarmendutako Artikuluak eta Artikulu Onak) hautatzeko edo izendatzeko erabiltzen dugun sistemari hobekuntza batzuk gehitzea proposatzen dugu. Izan ere, gure ustez, sistema zaharkituta dago, adibidez, ez duelako artikulu onak zuzenean izendatzeko aukerarik ematen eta irizpideak ez direlako behar bezain zehatzak. Gai hau bi aldiz eztabaidatu da Wikipediako Txokoan (1,2), beraz, bozketa formal hau abiarazteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu.

Proposamena[aldatu iturburu kodea]

Proposamen hau onartzen bada, sistema zaharrari jarraian dituzuen puntuak gehituko zaizkio:

Irizpideak

  • Nabarmendutako artikuluei gutxieneko luzera ezarriko zaie.
  • Egiaztagarritasuna hobeto definitu da.
  • Artikulu onak izendatzeko hauek irizpide jakin batzuk bete beharko dituzte.
  • Artikulu onei gutxieneko luzera ezarriko zaie.
  • Hainbat aldaketa txiki.

Alde teknikoa

  • Artikulu onak aparte eta modu argian proposatu ahal izango dira, orain arte Nabarmendutarako proposatutakoekin egin bezala.
  • NA hautagai bat baztertzen bada, NA bozketa ixten duenak ON izateko proposatu ahalko du.
  • Aurreko puntua betetzeko txantiloi hau erabiliko da.
  • Hainbat aldaketa txiki.

Itxura aldetik

  • NA eta ON izateko hautagaiak proposatzerakoan, proposamena agertuko den kutxa bakoitzak kolore ezberdina izango du.
  • Orain arteko NA proposamenen leihoan, azpian argibideen eremua eta, azpirago, bi zutabe txertatuko dira: ezkerrean, NA artikuluen irizpideak, eta eskuinean, berriz, ON artikuluen irizpideak, dagozkien koloreetan bereizita.
  • Argibideak ageri diren errenkadak luzatuko dira, horrela, orrialde osoa hartuko dute.
  • Lehenengo errenkada eraberrituko da, edonori NA eta ON motako artikuluak proposatzen uzteko.
  • Irizpideen eremuan, hautagaiak proposatzerakoan zein bozkatzerakoan erabilgarriak izan daitezkeen txantiloiak agertuko dira, irudi moduan.
  • Proportzioetan zenbait aldaketa txiki.

Hementxe duzue proposatzen dugun sistema berria.

Lankidea[aldatu iturburu kodea]

Proposamen hau Xabi22 eta Iñaki LL lankideek luzatzen dute.

Iraupena[aldatu iturburu kodea]

Bozketa honek 15 egun iraungo ditu. 2018ko abuztuaren 21ean, goizeko 00:00etan irekiko da eta 2018ko irailaren 4an, gaueko 23:59etan itxiko da. Emaitza 2018ko irailaren 5ean argitaratuko da.

Bozketa[aldatu iturburu kodea]

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --GorkaAzk (eztabaida) 07:09, 22 abuztua 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. --Iñaki LL (eztabaida) 13:54, 22 abuztua 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. --Xirkan (eztabaida) 14:47, 22 abuztua 2018 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde -Supro23 (eztabaida) 13:15, 24 abuztua 2018 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 14:29, 24 abuztua 2018 (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-24, 14:49 (UTC)
  7. Pictogram voting support.svg Alde. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:59, 24 abuztua 2018 (UTC)
  8. Pictogram voting support.svg Alde. --MerZab (eztabaida) 00:11, 25 abuztua 2018 (UTC)
  9. Pictogram voting support.svg Alde. --Marklar (eztabaida) 09:18, 25 abuztua 2018 (UTC)
  10. Pictogram voting support.svg Alde. Ksarasola (eztabaida) 09:56, 25 abuztua 2018 (UTC)
  11. Pictogram voting support.svg Alde -Sikret8 (eztabaida) 10:51, 25 abuztua 2018 (UTC)
  12. Symbol strong support vote.svg Alde, erabat -Oraina (eztabaida) 14:19, 26 abuztua 2018 (UTC)
  13. Pictogram voting support.svg Alde- Baina tamainarena ondo aztertzeko kontua da. Agian NAk bai, baina ONAk ez du zertan izan behar. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:59, 30 abuztua 2018 (UTC)
  14. Symbol strong support vote.svg Alde, erabat - Xabi22 (eztabaida) 12:04, 2 iraila 2018 (UTC)
  15. Pictogram voting support.svg Alde. -- Aitzolete (eztabaida) 08:42, 3 iraila 2018 (UTC)

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Ez dut uste abuztua garai ona denik honelako proposamena plazaratzeko. Kontu honek, garai honetan, arrakasta gutxi izango du ziurrenik. Agian berriro ere plazaratu beharko irailean edo urrian...

Gorago ikusi ditudan irizpideekin ados. Antzeko beste irizpide gehiago ere jar litezke, artikuluaren edukiei buruzkoak alde batetik, eta itxurari buruzkoak bestetik. + kontu teknikoak, jakina.

Proposatzen dut oso eredugarriak izan daitezkeen bizpahiru artikulu hautatzea, beste hizkuntza batekoak agian, eta aztertzea zergatik diren hain bikain. Esate baterako (Ingelesez) Quantum dot artikulua bikaina da, baina agian badu zer hobetu. 'History' atala, besteak beste. Atal hori laburra da eta behar ez den tokian kokatuta dago, nik uste.

Artikulu NA izateko ezaugarrien zerrendarekin batera, hiruzpalau eredu proposatzea ere ondo legoke. Nik beti izaten ditut zalantzak azken atalekin, nola kokatu: ikus, gainera; bibliografia, erreferentziak, kanpoko estekak... Oraindik ere denbora luzea beharko dut Estilo gida neureganatzeko.

Eta, bide batez, estilo gida horretan, azalpen bikainekin batera, eredu on bat faltan sumatzen dut, astero nabarmentzen diren artikuluetatik harago. GorkaAzk (eztabaida) 07:04, 22 abuztua 2018 (UTC)

Ez dakit zerbait galtzen dudan, baina normalean, Xabi22, 15 egun izaten dira, bai? Gorkaazk lankideak aipatutakoaren bidetik, ondo deritzot bozketa luzatzeari, bozketa kopuruz urria izanez gero, adostasun handiagoa izateko, baina ez atzeratzeko. Esperientziaz, estilo aldeko proposamen batzuk landu nituen duela urtebete inguru, estiloan koherentzia, zehaztasuna eta segurtasuna emateko, gogoan dudala urte barruko garai bat zen, eta oso jende gutxik parte hartu zuen, hala ere, Beraz, bozkatzen ez duenak berak jakingo du zergatik, eta bere kontu bat da.
Bestalde, guztiz ados Gorkaazk lankideak adierazitakoarekin: artikulu eredugarri bat aldamenean gehitzea (edo beste orri batean?), hura erreferentzia gisa erabiltzeko. Ondo segi! Iñaki LL (eztabaida) 13:53, 22 abuztua 2018 (UTC)
Kaixo Gorkaazk, lehenik eta behin mila esker bozketan parte hartzeagatik eta iruzkin bat uzteagatik. Nire ustez bozketa orain egin beharra dago, gai zaharra delako eta erabiltzaile aktibo gehienak lanean daudelako. Ikasturte berria hasi aurretik hartu beharko genuke erabakia, sistema honen eguneraketa presazkoa dela iruditzen zaidalako. Bestalde, ereduena ondo iruditzen zait, horrelakoren bat bilatzen saiatuko naiz. Iñaki LL lankideak esan duena betetzeko ez dut arazorik, bozketa luzatu dezakegu, baina, nire ustez, hilabete batzuk atzeratzea ez da ideia ona. Mila esker biei iritzia emateagatik. Hurren arte, Xabi22 (eztabaida) 14:09, 22 abuztua 2018 (UTC)
Jendeak batzuetan ez dio Txokoari erreparatzen, eta deia (ping) egin daiteke alde horretatik txokoan azken bi hilabetean parte hartutako lankideei. Iñaki LL (eztabaida) 14:26, 22 abuztua 2018 (UTC)
Wikilarientzat ereduak jartzea oso lagungarria izango litzatekeela iruditzen zait niri ere. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-24, 15:45 (UTC)

Lan ederra egin duzue, Iñaki LL eta Xabi22. Orokorrean ados nago proposamenarekin, beharrezkoa da irizpideak eguneratzea, baina proposatutako guztiak ez ditut neure egiten. Adibidez, luzera minimoa ezartzearena ez daukat garbi. Artikuluaren gaiaren araberakoa izan behar luke horrek nire ustez. Mila esker Aitzolete (eztabaida) 08:08, 27 abuztua 2018 (UTC)

Lehenik eta behin, mila esker zure interesarengatik Aitzolete! Ulertzen dut zure desadostasuna, izan ere, gutxieneko tamaina bat jartzeak artikulu batzuei kalitatezko izatea galaraziko die. Hala ere, neurri honek, nire ustez, asko erraztuko digu artikuluak modu objektiboan aztertzea eta errazago hartuko ditugu behar diren erabakiak. Bestalde, gutxieneko tamaina hauek edozein motako gai iristeko modukoak direla uste dut, ezin ditugu kalitatezko bilakatu 15 mila byte baino gutxiago dituztenak, ia beti hobekuntza nabarmenak jaso ditzaketelako. Adibide gisa hartu ditzakezu hauek:
Hor utzi dizkizudan hiru artikuluak oso laburrak dira eta nire ustez, ezin dira kalitatezko izan (behintzat NA motakoak). Agian, gai batzuk ez dute ematen NAren gutxieneko tamainara heltzeko, baina gai hauek normalean beste handiago baten barnean dauden atalak izaten dira. Irizpide honen bitartez, gainera, gaur egun NAen artean dagoen desberdintasuna gutxitzea lortuko genuke, badirelako zenbait nabarmen ONera ere ez direnak iristen. Nire iritziz, NA izendapena artikulu landuenei eta gai oso sakonei eman beharko genieke eta beste kalitatezko artikuluak ON izendatu.
Mila esker eta hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 14:02, 27 abuztua 2018 (UTC)
Gutxienezko 10.000 bytera ONak jaistea zentzuzkoa iruditzen zait, ON izateko gainerako puntuak betetzen badira. Zer iruditzen besteek? Iñaki LL (eztabaida) 10:19, 2 iraila 2018 (UTC)
Ados. Luzera minimoa mantentzea funtsezkoa dela uste dut. Xabi22 (eztabaida) 12:03, 2 iraila 2018 (UTC)
Luzeraz, ez da beste ekarpenik egon. Xabi22 Theklan Aitzolete, gutxienezko luzera 10.000 byte jarriko dugu beraz. Iñaki LL (eztabaida) 07:52, 5 iraila 2018 (UTC)

Emaitza[aldatu iturburu kodea]

Gaur, 2018ko irailaren 5ean, Kalitatezko Artikuluak hautatzeko sistema eraberritzea izenburutzat zuen bozketaren epemuga igaro denez, emaitza argitaratuko da jarraian. Bozketa hau 2018ko abuztuaren 21ean jarri zen martxan eta hurrengo hamabost egunetan, 2018ko irailaren 4ra arte, mantendu zen, Euskarazko Wikipediako edozein lankidek bertan bere iritzia azaleratu zezan.

Bozketan hamabost lankidek hartu zuten parte, beraz, gutxieneko parte-hartzearen irizpidea bete dela esan behar dugu. Aipatutako boto-emailetatik hamabostek alde bozkatu zuten, ez ziren boto neutralik edo aurkakorik jaso.

Hala, Euskarazko Wikipediako bozketen arau orokorrak jarraituz, bozketan proposatzen zena eta aurretik Wikipediako Txokoan adostu zena onartu eta aplikatuko da. Kalitatezko Artikuluak hautatzeko sistema zaharrak bere balio eta erabilgarritasun osoa galduko du gaurtik aurrera, baina aipatutako sistemaren bidez onartu ziren Nabarmendutako Artikulu eta Artikulu Onak dagozkien izendapenekin mantenduko dira. Hala ere, orain arte izendatu diren Kalitatezko Artikulu guztiek onartu berri diren irizpideak bete beharko dituzte eta horiek betetzen direla ziurtatzeko, Euskarazko Wikipediako lankideek aipatutako artikuluak birpasatu beharko dituzte.

Bestalde, gaurko egunez hautagai diren artikuluek (Twice, Fisikaren historia) onartu berri diren baldintzak bete beharko dituzte izendatuak izateko. Proposamenarekin batera adostu den araudi berria gaur bertan jarriko da martxan, hau da, gaurtik aurrera aurkeztuko diren hautagaiei aplikatu beharko zaie.

Gaurko egunez onartu den proposamena berritu, eguneratu edo aldatu nahi bada, lehenik, Wikipediako Txokoan eztabaida bat ireki beharko da, ondoren bozketa formal bat irekitzeko. Bozketa formal honetan, gutxienez, hamasei aldeko boto garbi lortzen badira, bozketen arau orokorrak jarraituz, orain martxan dagoen proposamenari bere funtzioa kenduko zaio, hala, berriak ordezkatu dezan.

Euskarazko Wikipediako lankideak.

Euskal Herrian, 2018ko irailaren 5ean