Wikipedia:Txokoa/2018

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Eduki-taula

IMPORTANTE: Revisión de actividad de administradores[aldatu iturburu kodea]

No tenemos traducción en euskera. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen.

Hola. En virtud de un gran consenso comunitario global, se aprobó en el año 2013 una política que tiene por objeto la retirada de los permisos avanzados (administrador, burócrata, etc.) de aquellas cuentas que se encuentren inactivas. De acuerdo con la misma, los stewards están revisando la actividad de los administradores en todos los proyectos de la Fundación Wikimedia que no dispongan de una política de inactividad propia. Hasta donde sabemos, este wiki no cuenta con un proceso formal ni política relativa a la revisión y retirada de permisos avanzados de cuentas inactivas. Esto significa que los stewards se encargarán de ello de acuerdo con la política de revisión de actividad administrativa.

Hemos determinado que los siguientes usuarios cumplen el criterio de inactividad (sin ediciones ni acciones registradas por más de 2 años consecutivos):

  1. Lankide:TXiKi.

Estos usuarios recibirán una notificación pronto, donde se les informará que deben empezar una discusión en la comunidad si quieren mantener algunos o todos sus permisos. Si los usuarios no responden sus permisos serán retirados por los stewards.

Sin embargo, si ustedes como comunidad desean crear su propio proceso de revisión de actividad para sustituir el proceso global, quieren tomar otra decisión acerca de los usuarios inactivos o tienen alguna otra política que se nos pasó por alto, entonces notifiquen a los stewards en Meta-Wiki para que sepamos que no debemos proceder con la revisión de permisos en este wiki. Gracias, --MarcoAurelio (eztabaida) 16:31, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Hola MarcoAurelio. Precisamente estamos discutiendo eso aquí. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:33, 3 urtarrila 2018 (UTC)
Kaixo Theklan. Gracias por el aviso. ¿Me/nos podríais avisar con el resultado de la decisión que toméis? Por mi parte marco el proceso para euwiki en curso pero con la precaución que me comentas. Muchas gracias, MarcoAurelio (eztabaida) 16:35, 3 urtarrila 2018 (UTC)
En realidad estamos votando la revocación de permisos de burócrata, MarcoAurelio. Pero te lo comentaré cuando terminemos. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:56, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Durangoko Azoka 2017ko argazkiak identifikatu[aldatu iturburu kodea]

Urte berri on denoi! EWKEkide edo wikilari izan, estimatuko nizueke Durangoko Azokako fotocalleko argazki hauek identifikatzen lagunduko bazenute; itsusi samar geratuko litzateke hor agertzen diren kulturako hiruzpalau pertsonaia identifikatu gabe geratzea. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 11:42, 5 urtarrila 2018 (UTC)

17 eta 18 Di-da Baga-biga ekoizpen etxeko managerra da, taldeak eramaten zituena. Laukote horren izenak liburutik hartu daitezke, nahiz eta hor bost pertsona dauden. Ez bazuten apuntatu zaila egingo litzaidake jakitea nortzuk diren. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:45, 5 urtarrila 2018 (UTC)
17-18 Ritxi Aizpurua, Baga-Biga eta hainbat ekoizpen etxeetan ibilitakoa.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:59, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Bai, 0, 15, 16 eta 9 fakta dira kategoria honetan, eta zuzenketak noski. -Iñaki LL (eztabaida) 14:04, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Nik esango nuke 9 operario bat dela, enpresako jantziarekin eta taladro batekin agertzen da. 15 argazkian agertu nahi zuen ume bat dela esango nuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:15, 5 urtarrila 2018 (UTC)

Diru laguntza[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Aspalditik jakinmina dudan eta txokoan inon aipatzen ez den gaiari buruzko informazioa jakitea nahiko nuke: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza zertan gelditu zen?

Eta beste galdera: Euskal Wikipedian gaur egun soldatapeko lankideak ba al daude?

Milesker aldez aurretik.

-Euskaldunaa (eztabaida) 21:30, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Gabon Euskaldunaa. Laguntza ez da Wikipediari, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteari da. Informazio guztia wikimedia.eus webgunean aurki dezakezu. Laguntza horrekin egiten den gehiena Atari:Hezkuntza atalean duzu, baina gauza gehiago ere egiten ari dira, elkartekideen artean zabaltzen direnak. Bestetik elkartean momentu honetan bi langile gaude lanean zuzenki, baina ez gara euskal Wikipediako soldatapeko lankide, baizik eta kultura elkarte batenak. Nire lana proiektuak garatzea da hezkuntza instituzio ezberdinekin eta beste langileak kontu administratiboak eramaten ditu, batez ere. Era berean, beste pertsona batzuk ere badaude wikilari egoiliar lanak egiten, diru laguntza horrekin edo beste instituzio batzuek euren kabuz antolatuta. Edozein galdera baldin baduzu egiten ari garenaren inguruan, gustora erantzungo dizut hezkuntza@wikimedia.eus webgunean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:54, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Eskerrik asko azalpenarengatik, Theklan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:32, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Lankide izen-tartea "Wikilari" hitzagatik aldatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! "Lankide" erabiltzen dugu ingelesezko "User" eta gaztelaniazko "Usuario" horren ordez. Badirudi "lankide" esaten dugunean "lanean" ari dela norbait, eta inoiz ez dut izan argi nola adierazi. Baina uste dut "Wikilari" hitza baliatu beharko genukela, neologismo gisa funtzionatzen baitu. Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:06, 22 abendua 2017 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Aspaldi pentsatua nuen, lankide hitzarekin batzuetan nahasbidea sortzen delako (ederki adierazi duzunez) eta wikilari izena zehatzagoa, lehen begiratuan ulertzeko modukoa eta gizarte zabalean erabilia delako. Lehenago proposamen hau egitetik atzera eragin didan bakarra da lankide Euskal Wikipediako kodean eta dokumentazioan ia hasieratik oso sartuta dagoela eta hain aldaketa txikiarengatik dokumentazio hori guztia aldatzen lan handia hartu beharko genukeela; baina adostasun zabala baldin badago, guztien artean ez da hain lan handia izango. Gainera, Euskal Wikipediako dokumentazioan ere, batzuetan wikilari azaltzen da (adibidez, wikilari egoiliar esaten dugu, eta ez (Wikipediako) lankide egoiliar; edo politiken orrian ere, wikilari ageri da), eta aldaketa honekin bateratu egingo genuke terminologia, koherentzia hobetuko genuke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-22, 11:57 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Xirkan (eztabaida) 12:19, 22 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina:
Gaiak baditu arantza batzuk. Oraintxe itzuli dut izendapenari buruzko ohar bat ingelesezko liburuxka batetik. Hor hiruzpalau ordain ematen ditu ingelesez; gero, badakigu "User:" dela erabilitako kode 'ofiziala'. Nik "Lankide" adierazi dut egiten ari garen liburuxketan, dagoeneko bidali ditugu inprimategira bat baino gehiago. Kode bat da, eta sinonimoak ditu: Wikilari, Erabiltzaile (azken honek adiera desberdinak ditu ere).
Nik, hala ere, "Wikilaria" orokorragoa ikusten dut. Lankide izan daiteke fabrikako plantillan zurekin dabilen norbait, nahiz eta une horretan ez aritu. Bestalde, euskaraz, "lau lagun elkartu ziren" eta horrelakoak esaten dira, alegia, harremana duten pertsona batzuk, nahiz eta gero 'adiskide' ez izan. "Haurride" ere hor dugu ondoan, polita da, senide edo anaia-arreba, talde bateko partaide izatearen adiera du. Ez dut kategorikoa izan nahi, baina ez dut premia handirik ikusten aldatzeko. Beste hitz batzuk aldatuko nituzke hori baino presa handiagoz. -Iñaki LL (eztabaida) 12:48, 22 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde, baina zalantzekin. Ez naiz gaian aditua, baina esango nuke wikilar horren ordainak erderatan wikipedian (eta wikimedian) (en), wikipedista (es) eta wikipediste (fr) direla, eta horrela, Wikilari egoiliar Wikipedian/Wikimedian in residencetik datorrela. Baina wikipedian erregistratua dagoen pertsonari user (en), usuario/a (es) eta utilisateur (fr) erabiltzen jarraitzen dute, ez dute neologismorik erabili, nahiz eta horrekin generoaren arazoa sahiestuko luketen batzuk. Zehatzagoa da niretzat wikilari hitza lankide eta erabiltzaile orokorrak baino. Zehatzegi izateak duen gauza txar bat da kanpokoek ez ulertzea da, izan ere, erabiltzaile kontzeptu gisa oso zabaldua dago interneten. Gauza bera gertatzen da Bazkide hitzarekin, hainbat egoeretarako balio duela, eta bere malgutasunean, denok ulertzen dutela kasuan kasuko esanahia. Baina Xabierrek esan bezala, wikilari hori nahiko zabaldua dago, eta nik ere nahiko nuke hitz horren erabilpena are gehiago zabaltzea (hain da erreza, motza eta neutroa, erdal hiztunei ere erabiltzen entzun diedala) Agian aldaketa hori egiten lehenak izango ginateke, baina zentzuzkoa iruditzen bazaigu, aurrera! -Xabier Cañas (eztabaida) 11:10, 24 abendua 2017 (UTC)
Wikilari generikoa da: "wikilari", gero eta gehiago, izan daiteke ediziotik kanpora dabilen norbait, gero eta esanahi lausoagoa du, ez kontrakoa. Uste dut definizio maila bat eta luzaro ezarritako termino bat galtzen ari garela. Zuk goian aipatzen duzun beste hizkuntzetako "erabiltzaile" (utilisateur, usuario, etab.) anbiguoa ondo konponduta dago "Lankide:"rekin, definizioa (norbait aktiboa, ez Wikipediaren erabiltzaile pasiboa) eta argitasuna emanez, inklusiboa izateaz gain. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 11:24, 30 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Aurka -Iñaki LL (eztabaida) 11:24, 30 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Nire iritzian neologismoak sortzea komenigarria da beti ere ondo ulertzen badira.
Pictogram voting oppose.svg Aurka -GorkaAzk (eztabaida) 22:33, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Dimisioa[aldatu iturburu kodea]

Administratzaile eta burokrata gisa nire dimisio atzeraezina aurkezten dut. Behar duenarentzat ondorioak izan ditzan, sinatzen dut: --Joxemai; (erantzunak) 16:48, 6 urtarrila 2018 (UTC)

Agur t'erdi Joxemai. Pena handia eman dit zuk minduta, haserre-edo, horrela dimisioa aurkeztea. Urtetan ikusi dut zure izena hainbat artikuluren historian eta, oso oker ez banago, gutxitan edo agian inoiz ez dizut esker oneko mezurik utzi. Behar bada elkarrekin parte hartu genuen eztabaida batean, biok alde berean edo kontrako aldeetan, berdin dio. Ea hainbeste lan egin eta gero eu.wikipedia.org honetatik zerbait positibo ere eramaten duzun. Nire esker ona bai behintzat. Mila esker egindako lan handiagatik, urte luzetarako hortxe geratuko dela espero dut. Ondo izan. -GorkaAzk (eztabaida) 22:22, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Parte hartu artikulu nabarmenduetan![aldatu iturburu kodea]

Kaixo lankideak! Dakizuenez, azken aldian hainbat diseinu eta metodo probatzen ari gara: Azala bera, Argazkiak eta bereziki Artikulu nabarmenduak. Azken honetan, adierazle objektiboen azterketatik bozketa sistemara pasa gara eta, horregatik, garrantzizkoa da emaitzak esanguratsuak izan daitezen, gutxienezko boto kopuru adierazgarri bat edukitzea, bestela distortsio handiak sortzen dira boto bat edo biren bueltan, eta balio edo merezimendu handikoak, eredugarriak, izan daitezkeen artikuluak beste edozein artikulu arrunten zakuan gera daitezke. Nahikoa duzu artikulu nabarmenduen estekan sartu eta eskuinean dauden irizpideei erreparatuz botoa ematea.

Euskarazko Wikipediak zure indarra behar du kategorizazio sistema guztiak funtziona dezan, eskerrik asko parte hartzearren! -Iñaki LL (eztabaida) 15:12, 19 urtarrila 2018 (UTC)

Bai, garrantzitsua da! Argazkietan ere bozkatzea garrantzitsua da, eta hori errazagoa da oraindik. Bestetik, proposamen bat egin nuen azala aldatzeko, baina ez dakit oniritzirik duen edo zer. Hori ere argitzea gustatuko litzaidake. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:14, 19 urtarrila 2018 (UTC)
@Theklan: Bozketa bat ireki? -Iñaki LL (eztabaida) 15:55, 19 urtarrila 2018 (UTC)
Ez dakit parte-hartzerik egongo den, baina prestatuko dut, bai Iñaki LL. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:26, 19 urtarrila 2018 (UTC)

Estilo gidak osatu eta itzuli[aldatu iturburu kodea]

Egun on denoi! Estilo gida osatu dut, eta gauza bat edo beste zuzendu. Gainera, Laburpen estiloaren artikulua itzuli eta egokitu dut. Azken honen helburua da Wikipediako irizpideak argitzea da, ahal den neurrian. Ingelesez MOSen sartuta dago eta, beraz, ez da politika bat. Euskaraz ere berdin! Artikuluak osatzeko argibide batzuk dira, argitasuna, irakurerraztasuna eta testu oreka egoki bat aurkitzen laguntzeko. Mesedez eman begiratu bat eta jarri hor edo hemen zure komentarioak edo zuzenketak. -Iñaki LL (eztabaida) 11:00, 23 urtarrila 2018 (UTC)

Azala berritzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aspalditik nago bueltak ematen azalak duen funtzionalitate ezari. Testu gehiegi, ordena oso argirik gabe... aurrekoan konpondu genuen mugikorrean ondo ikustearen arazoa, baina ordenagailutik ikusita oraindik da oso... 2001?. Proposamen bat egin dut, ekarpenei zabalik (noski), honako helburuekin:

  • Goiko menu hori kentzea, eta bakarrik helburua jartzea, laguntzarako botoi batekin. Laguntza hori ere aldatu beharko dugu laster, oso desfasatuta baitago.
  • Artikulu nabarmenduei arreta gehiago jartzea hasiera batean, testu gutxiagorekin baina denbora gehiagorekin azalean: lehenengo astean nagusi, testu labur batekin (orain dagoena baino laburragoa) eta, ondoren, beste bi astez alboan izenburuarekin soilik. Bozkatzeko lotura + ere hor jarri dut, beti eskuragarri egon dadin.
  • Daukagun artikulu kopurua ondo erakustea, estatistikei heltzeko modu bisualago batekin. Orain izkutuan zegoen eta behin baino gehiagotan galdetu didate ea non ikus daitekeen hori.
  • Asteko argazkia ere estilo aldetik hobetzea, eta bozkatzeko lekua ondo agertzea.
  • Ba al zenekien? Atalak arreta izaten du Twitterren, baina ez dugu guarkotzen. Horregatik bakarra jartzea pentsatu dut, eta maiztasun handiagoz gaurkotzea. Bakarra jarrita, ausazko bat ere ager daiteke, 10 bat izanda errekamaran denbora guztian.
  • Efemerideak: ondo funtzionatzen duen atala, hau ere formato goxoago batekin bertan.

Kendu ditudanak, berdefinizio bat behar dutelako: albisteak, atariak eta kategoriak. Horiek beste modu batez planteatu beharko genituzke, ze orain dagoen azken albistea iazko urrikoa da.

Beno, ea zer diozuen, nahi baduzue zaborretara botatzen dut eta hemen ez da ezer gertatu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:18, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Aupa Theklan: Linux Mint, Cinnamon mahaigainarekin, bai Chromium zein Firefoxen gaizki ikusten da: Aste honetan nabarmen eta Aurreko asteetan... atalek zabalera handiegia hartzen dute, horriaren zabalera baino handiagoa ; artikuluen kopuruaren azpiko hiru loturak ongi doitzen dira zabalerara ; Asteko argazkia atala ere orria baino zabalago gelditzen da (argazkia pantailatik "irtetzen" da); Ba al zenekien... eta hurrengo atalak ongi doitzen dira orriaren zabalerara. Mugikorrean (Android, Dolphin nabigatzailearekin) ere gaizki ikusten da. css kontua ote...-Lainobeltz (eztabaida) 18:43, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Ez da hori, Lainobeltz, da pixka bat azkar joan naizela eta niretzat bakarrik gordeta nituen estiloak ez ditudala guztientzat jarri. Orain bai, jarrita daude common.css fitxategian, beraz laster egon beharko litzateke guztientzat eskuragarri. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:54, 7 urtarrila 2018 (UTC)
@Theklan:: Orain bai, ongi ikusten da. Gustatzen zait estiloa, modernoagoa da. Faltan botatzen dudana, ohitura izango da, goialdean gaurko data ikustea da (aktibitate sentsazio handiagoa ematen dit), eta Txokorako lotura bat ere onde legokeela uste dut. Agian artikulu kopurua letra haundiz, eskuinaldean data eta txokorako lotura letra txikiagoarekin dituela, orriaren hasieran, Ongi Etorri mezuaren azpian jarriko nituzke. Horiek nire gustuak, besteenak entzun behar... -Lainobeltz (eztabaida) 19:10, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Bai, Txokoarena ni ere aritu naiz begira. Agian Estilo gidaren ordez ere joan daiteke. Eguna goian jartzea izan daiteke, baina behean dagoenez efemerideekin... beno, ekarpen guztiak ondo etorriak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:19, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Datarena aldatu dut, @Lainobeltz:. "Une honetan" beharrean, data jarrita. Egia esan txukunago geratzen da "bat-batekotasun" hori. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:23, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Diseinu bikaina iruditzen zait. Estilo gidara doan lotura hori «Laguntza» atalera jarriko nuke, atal horren diseinua ere berrituta (eta Txokoa orain baino gehiago nabarmenduta). Horrela, eskura leudeke Txokoa, estilo gida, politikak, bost euskarriak... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-01-07, 19:49 (UTC)
Egunon. Niri ere diseinu modernoagoa eta erakargarriagoa iruditzen zait. -Oraina (eztabaida) 11:21, 8 urtarrila 2018 (UTC)
Minutu batean begiratuta, esango nuke oso itxura ona duela. -Iñaki LL (eztabaida) 11:54, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Iritzi gehiago? Bozketara eramango genuke hau? Aldatzen dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:34, 9 urtarrila 2018 (UTC)

Aldaketa batzuk egin ditut. Euskaldunaaren gomendioari jarraiki, goian jarri ditut data eta artikulu kopurua, lehen zegoena baino txikiago. Azpian albisteen atala mantendu dut, baina beste modu batez. 3 albiste jarri beharko lirateke beti, argazkiekin, eta azpian deskribapen bat albistearen titularrarekin. Horrela bisualagoa da dena. Hilberriak ere mantendu dut, pixka bat handiago orain dagoena baino. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:34, 10 urtarrila 2018 (UTC)

Nire iritziz goialdean aurrena artikulu kopurua eta ondoren data joan beharko lirateke. Wikipediaren mundu honetan ere bizitzan bezala lehia dago, eta egiari zor, askok azal nagusietan ikusten duten lehenbiziko gauza zenbat artikulu kopuru dituen da, horrek ematen baidio "prestigioa" eta ikusgarritasuna. Artikulu kopuruaren datuari "euskaraz" ere ipiniko nioke, euskaraz mintzatzen ez direnak ere loturan sakatu eta gure hizkuntzari buruz informazioa izan dezaten. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:32, 11 urtarrila 2018 (UTC)
Artikulu kopurua ongi etorria eman aurretik? Pixka bat arraro ikusten dut. Euskararena oso ideia ona da, bai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:44, 11 urtarrila 2018 (UTC)
Ez: Ongietorria lehenbizi, baina ondoren "287.639 artikulu ditugu euskaraz" (ezkerrean) eta "2018ko urtarrilaren 11a" eskuinean. Dena den, orain zeure proposamena berrikusi dut, eta zeuk jarritako ordenean ere ez zait gaizki iruditzen. Berhabada dena lauki batean ipinita homogenego eta txukunagoa legokela iritzi dut, hemengo adibidean bezala: -Euskaldunaa (eztabaida) 17:46, 11 urtarrila 2018 (UTC)
Bi lerro batera kargatzen dira horrela, eta "idazteko-makinaren magia" galtzen da guztiz. Aparte, nahiko barroko geratzen dela esango nuke. Baina beno, ea iritzi gehiago dauden, ze bestelakoak behar ditugu hau aldatu nahiko badugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:08, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Proposamen alternatiboa[aldatu iturburu kodea]

Proposamen alternatiboa aurkeztu eta bozketan hautatzeko aukera gehiago egon daitezen, Theklanen proposamena oinarritzat hartuz eta gaur egungo goiburua mantenduz (Wikipedia ia gehienetan formatu berbera edo antzekoa baitago), proposamen alternatibo hau aukezten dut.

Theklanen diseinua gogokoa dut, baina ñabardura batez: Euskal Wikipediaren artikulu kopurua eta data azalaren goialdean lehenbiziko bistadizoan egotea gustokoago dut, bai eta gaur egungo goiburuaren formatu klasiko eta estatikoa mantentzea ere. Aldiz, idazmakinaren efektua edo animaziozko testua interesgarria dela iritzi dut, baina ez azal nagusian egon dadin, bai aldiz euskal wikipedialarien topaketa, zuen elkarteko bilerak edo hezkuntza eta ikastetxeetako ekitaldiak eta ikastaroak azal nagusiaren goialdean iragartzeko, alegia, bereziki jendearen harreta erakartzeko noizbehinka eta ez ohiko ekitaldiak suertatzen direnean bakarrik erabiliko nuke: Ikus hemen.

-Euskaldunaa (eztabaida) 17:15, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Elkartearen deialdiak elkarteak egiten ditu, eta Wikipedia autonomoa da zentzu horretan. Nik azaleko atal finkoa ez dut gustoko, ez du ezer ere aportatzen eta ziur naiz inork ez duela klik egiten hor dauden atari horietan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:12, 8 urtarrila 2018 (UTC)
Ez naiz ibili diseinuan, eta lanak ditut biak bereizteko, nahiko berdinak dira, salbu eta goiburua (goiko leloa) eta bozketen izenburuen aldamenean dagoen esteka (Theklan); Euskaldunaak berriz izenburutik aparte jarri du esteka. -Iñaki LL (eztabaida) 16:23, 19 urtarrila 2018 (UTC)


Bozketa[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Gai hau ez atzera, ez aurrera ikusten dudanez, zuen baimenaz eta konponbide bat ematearren Bozketa orri hau ireki dut.

Bestalde, nire proposamena ezeztatu egin dut, beste ordenagailu batzuetan ikusita Theklanen proposamenak gehiago konbentzitzen bainau.
-Euskaldunaa (eztabaida) 16:47, 26 urtarrila 2018 (UTC)

Badok.eus berriro ere libre[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! [badok.eus Badok] musika entziklopediako testuak berriro ere libre izango dira, EWKEk eta Berriak egindako akordioari esker. Hori ospatzeko, Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/02 musika lehiaketa jarri dugu martxan otsailean. Edukiak osatu eta sortzeko iturririk onena dago oraintxe! -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:35, 29 urtarrila 2018 (UTC)

Artikulu nabarmenduetako bozketen harira[aldatu iturburu kodea]

Hementxe nator berriz ere, matraka ematera, ez nauelako pozten ikusi dudan joera bat, eta ez dakit arduragabekeria den, erosokeria den, edo beste zerbait, baina ez dut uste Wikipediari gauza onik ekartzen dionik, orain niri ukitu nauen aldetik baina beste edonori uki diezaiokeen aldetik. Hilabeteko epea jarri dugu bozkatzeko. Duela gutxi Big Bang artikulua, nire ustez argi Nabarmendua izatea merezi duena, ez zen atera. Oraintxe ere nik egin eta proposatutako Madriletik_Zaragoza_eta_Alacanterako_Burdinbide_Konpainia artikuluan lau pertsonak bozkatu dugu, eztabaida ere izan da tartean. Bertan jarri dudanez, aukera polita da behin eztabaidara jarriz gero, hurrengorako zerbait garbi(ago) ateratzea, berriz hurrengoan kontu berdinarekin ez ibiltzeko eta hala ez nahita ere gauzak ez gaiztotzeko. Hori da Wikipediako sistema oro har. Nork ikusiko du zergatik ez duen bozkatu: beharbada luzera zen, eta nik zilegitzat daukat hori esatea, baina jakin ere ez dakit, lankideek ez dutelako bozkatu. Ez bai, ez ez, ez neutral.

Nik esfortzu bat egin dut artikuluak aurrera ateratzeko, Nabarmenduak izan daitezen, batzuetan horiek konponduz edo zuzenduz (baita ortografia-zuzentzailea pasaz ere, batzuek ortografia akats zituztelako), neurria emateko. Denok ditugu gure gauzak Wikipediaz kanpora eta ez gara denetara heltzen, baina artikulu jakin batzuei huts egitea ez dut ulertzen. Eta ez dit hainbeste nahigabetzen artikulua Nabarmendua ez izatea, nola bozkatua ez dela izan ikustea, eta beraz, ez dakit zuzentzea, hobetzea, gauzak gehitzea, merezi didan ere, isiltasuna besterik ez baitago. "Artikulu ona" ere ez da, beraz beste guztien zakuan geratzen da, eta zintzo esateko, artikuluak bere lana eman du. Gogoeta hori ekarri nahi nuen, beste artikulu batzuekin berdina gertatuko ez delakoan. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 22:22, 29 urtarrila 2018 (UTC)

Zapore bera geratu zitzaidan Big Bang artikuluaren kontura. Ez dut uste bost boto eskatzea gehiegi denik, eta nik uste portadan argiago egongo balitz bozketarako aukera, agian jendea gogoratuko litzatekeela bozkatu behar dela. Galiziako Wikipedian etengabe dute goian jarrita proposamen berriak baldin badaude, agian horrelako zerbait egin behar dugu. Eta badago hemen ere gauza bera: Txokoan oso gutxik hartzen dugu parte, eta berdintsuak gara bozkatzen. Editore gehiago daude, baina agian ez dakite/ez dute nahi eztabaidetan parte hartu. Momentuz, pentsatuko nuke zenbat denbora pasa behar den berriro proposatzeko, eta zuk proposaturikoa "Artikulu on" bezala jarriko nuke, ez baitago kontrakotasunik horretarako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:29, 29 urtarrila 2018 (UTC)
Ez dakit eztabaida gogorik ez den. Kontua da hiru aukera daudela: alde, neutral, kontra. Beste aukera bat iruzkina da, alde egiteko baldintza/zuzenketa bat gehitu nahi badu. Norbaitek argi ez edukiz gero, neutral jartzea badu: horrek gehiengoari eransten dio botoa. Besterik ez bada, kortesia deituko nioke. Nabarmenduetarako berriz proposatzeko, artikuluari bozkatzeko epea amaitu zaionetik hilabete pasatzea jarriko nuke. -Iñaki LL (eztabaida) 23:01, 29 urtarrila 2018 (UTC)
Eta bozkatzeko epea luzatu eskero? Ni neu alper xamarra naiz artikulu luzeak irakurtzeko. Bozkatu aurretik artikulua osorik eta ganoraz irakurri nahi badut, eta zuzenkarik egin dezakeedan begiratu, horrek denbora bat eskatuko dit, eta ez ditut artikulu asko bozkatuko. Beste aukera bat artikuluak gainetik begiratuta bozkatzea da. Azken aukera hau ez zait larregi gustatzen, baina egia da penagarria dela nabarmentzea merezi duten artikuluak bozka faltagatik nabarmendu gabe gelditzea. Gauzak horrela, ez dakit zer esan... -Lainobeltz (eztabaida) 23:16, 29 urtarrila 2018 (UTC)
Nik esandako kasua gainetik pasatakoa da, alegia, aldameneko artikuluak bozkatu dira. Big Bangena antzeko kasua izan daiteke, baina bertan ez dira jarrera desberdinak ikusi, denak aldeko botoak baitira. Epe hori arazoa bada, luza daiteke; hala ere, oker egongo naiz beharbada, baina ez zait hori iruditzen. Eskuzabal jokatzeko esan genuen, bertutez eta beharrez, metodo arina behar baitu. Edukiari baino formari begiratzen bazaio horrek ematen digu artikulu baten nondik norakoak: ortografia akatsak, artikuluaren egituraketa, erreferentziak dituen artikulu osoan, paragrafo bat irakurrita hura ondo irakurtzen den... horiek guztiak irizpideetan agertzen dira. Bestalde, Galderrek dioenari lotuz, egia da ere une honetan Azala dagoen bezala, Nabarmenduak bozkatzea ez dela erraza aurkitzeko, inondik ere. -Iñaki LL (eztabaida) 09:12, 30 urtarrila 2018 (UTC)
Egingo nukeen beste gauza bat, jendea ez nekatzeko eta gainezka egitearen sentsazioa saihesteko, bozketetan 5 artikulu hautagai baino gehiago ez edukitzea da. -Iñaki LL (eztabaida) 21:26, 30 urtarrila 2018 (UTC)

Intercultur 2018[aldatu iturburu kodea]

Translation - Intercultur.svg

Otsailaren 1 eta 28 bitarte Intercultur izeneko ekimena abian izango da. Wikipediaren bertsioren bat duten Iberiar penintsulako hizkuntza ezberdineko kultura elementuen itzulpena da bere helburua. Proposaturiko artikuluak hemen aurki ditzakezu. Informazio gehiago eta arauak, berriz, Metako orrialde honetan. Agur bero bat! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:49, 5 otsaila 2018 (UTC)

Matxin itzultzaile automatikoa dagoeneko instalatuta Wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Matxin itzultzaile automatikoa da gaztelania > euskara itzulpenak egiteko dagoen tresnarik onena. Urteetako garapena izan du IXA taldea eta Elhuyarren aldetik, eta perfektua ez bada ere (itzultzaile automatikoak ez dira perfektuak) emaitza txukunak ematen ditu testuen itzulpenean. Ia urte bateko lanaren ostean, Wikimediak sortutako Content Translation tresnan barneratu da gaur, eta dagoeneko prest dago itzulpenak egiteko. Jarraitu irakurtzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:50, 7 otsaila 2018 (UTC)

Aurreraka goaz, zorionak! Nik probatu egin dut, eta oraindik pixka bat falta zaio. -Iñaki LL (eztabaida) 23:23, 7 otsaila 2018 (UTC)
Kaixo! Saiatu naiz itzultzaile berria erabiltzen baina ez dut lortu. Ondo funtzionatzen al du? -Josu (eztabaida) 21:39, 13 otsaila 2018 (UTC)
Definitu "ondo". Badabil, eta momentuz dagoen itzultzailerik onena da. Asko falta zaio, noski, baina behar duena da erabiltzea. Erabilera horretatik ikasten baitu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:46, 14 otsaila 2018 (UTC)

Big Bang artikulua ez da nabarmendua[aldatu iturburu kodea]

Baina nabarmenduta gisa aurkezten ari gara. Ez dit axola baina nik ere beste artikulu batzuk egotea nahiko nuke, Nabarmenduak ez diren arren, etab. --Iñaki LL (eztabaida) 00:15, 13 otsaila 2018 (UTC)

Nire akatsa. Momentuan jarir nuen nabarmen, gero boto kopuruarena aipatu zenuen, eta "artikulu on" gisa jarri nuen. Baina azaleko txantiloiak jada sortuak zeuden, hurrengo asteetarako. Ez dut uste gaur merezi duenik kentzea, baina hala uste baduzue, esan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:31, 14 otsaila 2018 (UTC)

Euskaltzaindiaren 185. araua (Errenazimentuko pertsona-izenak), plazaratu berria[aldatu iturburu kodea]

Luistxori esker, atzo jakin nuen Euskaltzaindiak euskara baturako eman berri duela 185. araua: Errenazimentuko pertsona-izenak. Arau horrek Euskal Wikipedian lehendik genituen izenei ekarritako aldaketa nagusiak sartu ditudala uste dut (Greco → Grekoa, Kalbin → Kalbino, Luther → Lutero, Magallanes → Magallaes, Scaligero → Eskaligero...), baina daitekeena da oraindik besteren bat ere aldatu behar izatea; gainera, pertsona ospetsu horietako batzuen artikuluak sortu gabe ditugu.

Ni aste honetan presaka samar ibiliko naiz; beraz, eskertuko nuke inork arau hori Euskal Wikipedian betetzen dugula egiaztatuko balu. Izena dagokion idazkeran dagoela egiaztatu ondoren, arau horren erreferentzia txertatzea ere komeni litzateke. Horretarako, aski da izenaren ondoren kode hau jartzea:

<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=185|arau-izenb=Errenazimentuko pertsona-izenak}}</ref>

Ez da arau luzea, oraingoan. Guztira, 40 bat izen dakartza. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-02-20, 10:07 (UTC)

Mila esker eta txalo bero bat Magallanes > Magallaes, eta abar, hain azkar aldatu duzuenoi. GorkaAzk (eztabaida) 16:41, 22 otsaila 2018 (UTC)

Arazoak Ikusizko Editorean[aldatu iturburu kodea]

Egun on denoi, azken astean Ikusizko Editorean aritzean, gauza bitxiak gertatu zaizkit: kurtsorea edonon kokatzen dudala ere, hautatutako hitzan esteka bat txertatzean ez du nik zehaztutako tokian egiten, aldameneko hitzen zati bat ere hartzen baitu, baita batzuetan aldameneko hitza zatitu ere, edota esaldi berean pixka bat aurrerago bazegoen esteka bat errepikatu egiten du, nik eskatu gabe. Ordenagailu askotan gertatu zait hori; ez dakit nire erabiltzaile izenarekin zerikusia duen zerbait den edo bestela, baina buruhausteak ematen ditu. Norbaiti antzekorik pasa bai? -Iñaki LL (eztabaida) 08:47, 14 otsaila 2018 (UTC)

Niri ez, baina aurrekoan kurtso bateko ikasle bati horrelako zerbait gertatu zitzaion. Lehen aldia da ikusten nuena, egia esan, eta ez da beste inon errepikatu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:32, 14 otsaila 2018 (UTC)
Niri ere ez zait halakorik gertatu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-02-14, 10:50 (UTC)
Azken aste honetan hasi zait gertatzen, beharbada nire erabiltzaile izenarekin bakarrik... -Iñaki LL (eztabaida) 21:37, 14 otsaila 2018 (UTC)
Oso bitxia da, beste lankide izen bat erabiliz ere berdin egiten hasi zait. Gasteizen ere gertatu zitzaidan beste ordenagailu batetik; dagoeneko ez dakit non egon daitekeen errorea, baina eragozpen bat da Ikusizko Editorea erabiltzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 08:11, 15 otsaila 2018 (UTC)
Niri gaur gertatu zait berdina, Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua editatzen nenbilela. Lehen aldia da gertatzen zaidana. Supro23 (eztabaida) 12:03, 06 martxoa 2018 (UTC)
Tira, pozten naiz jende gehiago ohartu dela... askoren gaitza, ergelen kontsolamendu izan arren:) Phabricatorren ea zerbait ateratzen den. -Iñaki LL (eztabaida) 10:10, 7 martxoa 2018 (UTC)
Supro23 eta besteak, hau duzue oraingoz bidea: kendu automatikoki sortzen diren <nowiki> kode guztiak Wikitestuan ("Aldatu iturburu kodea"), oraingoz hori da normal editatzen jarraitzeko bidea! -Iñaki LL (eztabaida) 20:08, 14 martxoa 2018 (UTC)

Ez da hori soluzioa, Iñaki LL, hori zen arazoa nola identifikatu. Soluzioa emana dago jada: /189118. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:41, 15 martxoa 2018 (UTC)

Bai, bazen soluzioa, behin behinekoa Theklan, atakatik ateratzeko. Orain betiko konponduta badago, are hobeto. -Iñaki LL (eztabaida) 10:17, 15 martxoa 2018 (UTC)

Azal berritzea prest[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Azal berritzea prest dago: Azala/2018. Arazo bat dago mugikorrekin, eta hori konpontzen saiatzen ari naiz. Bestelako arazorik ikusten baduzue, esan hemen, definitiboki argitaratu aurretik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:56, 26 otsaila 2018 (UTC)

Zorionak, lan bikaina! Oraintxe aurreneko aldiz ordenagailu bidez ikusi dut eta oso ongi gelditzen da. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:37, 27 otsaila 2018 (UTC)
"Artikuluak bozkatu" parentesi artekoa keinukaria egin daiteke? Une honetan, irekita dagoen zerbait dela adierazteko. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:12, 28 otsaila 2018 (UTC)
Egiteagatik egin daiteke... pixka bat barrokoa izango da, ez da asko eramaten gaur egun. Saia naiteke zerbait "txukunagoa" egiten, irudikatzeko orain egiten ari garela. Adibide bat baldin baduzu, esaidazu eta saiatuko naiz kopiatzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:52, 28 otsaila 2018 (UTC)

Global preferences available for testing[aldatu iturburu kodea]

Apologies for writing in English. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen.

Greetings,

Global preferences, a highly request feature in the 2016 Community Wishlist, is available for testing.

  1. Read over the help page, it is brief and has screenshots
  2. Login or register an account on Beta English Wikipedia
  3. Visit Global Preferences and try enabling and disabling some settings
  4. Visit some other language and project test wikis such as English Wikivoyage, the Hebrew Wikipedia and test the settings
  5. Report your findings, experience, bugs, and other observations

Once the team has feedback on design issues, bugs, and other things that might need worked out, the problems will be addressed and global preferences will be sent to the wikis.

Please let me know if you have any questions. Thanks! --Keegan (WMF) (talk) 00:24, 27 otsaila 2018 (UTC)

Ken Zazpi[aldatu iturburu kodea]

Kaixo ! Lehenik ez dakit non idatzi behar dudan horri buruz. Bigarrena, normalean ez dudanez euskarazko Wikipedia parte hartzen euskararen mailagatik, ez dut inoiz laguntzarik eskatzen baina iruditzen zait kasu honetan uste dut baietz. Laster frantsesezko wikipediak 3 bozketekin Ken Zazpi talde famatua ezabatuko du. Nahi baduzu bozka dezakezue hona Discussion:Ken Zazpi/Suppression. Eskerrik asko. --Zorion (eztabaida) 18:48, 28 otsaila 2018 (UTC)

Mila esker @Zorion: abisatzeagatik. Hemen, Txokoan jarri du zure eskaera guztiok errezago ikus dazagun. Eman dut jada artikulua mantentzearen aldeko botoa. --Xabier Cañas (eztabaida) 18:58, 28 otsaila 2018 (UTC)
Ados, orain badakit non den. Eskerrik asko aldeko botoengatik. --Zorion (eztabaida) 19:42, 28 otsaila 2018 (UTC)

Editing News #1—2018[aldatu iturburu kodea]

20:56, 2 martxoa 2018 (UTC)

Wikisourceren euskarazko bertsioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Wikisourceren euskarazko bertsioa prest dago, baina erabaki behar da nola deituko dugun euskaraz. Aukera ezberdinak daude, eta interesgarria litzateke bozketa egitea:

  • Wikiiturriak: bi i ditu jarraian, lexikoki egokia izateko.
  • Wikiturriak: ez da zuzena, baina bi i izatearen arazoa kentzen da.
  • Wikitestuak: hainbat hizkuntzatan erabiltzen den itzulpena izango litzateke.
  • Wikiteka: hizkuntza eslaviarretan erabiltzen dute, eta biblioteka hitzari egiten dio erreferentzia.

Nahiko azkar erabaki behar dugu hau, azkar ireki behar delako eta ezin dugulako luzatu. Esan dezagun astea bukatu arte utziko dugula irekita, ados?

Wikiiturriak[aldatu iturburu kodea]

  • Pictogram voting oppose.svg Aurka Bokal bikoizketa, itsusia... ez du uste aurrekaririk duenik euskaraz: fusioa, hutsunea edo marra. -Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 6 martxoa 2018 (UTC)
Euskarazko aurrekariak, Hiztegi Batuan bertan: antiinperialista, azpiindize. Eta bestelako hiztegietan: antiinflamatorio, antiizoztaile... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-06, 23:25 (UTC)

Wikiturriak[aldatu iturburu kodea]

  • Pictogram voting support.svg Alde Esanahiari hertsikien lotzen zaiona -Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 6 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka. Euskararen gramatikaren aurka doa. Hitz eta hizki elkarketetan i + i = ii dela garbi erakusten digute euskara baturako arau emailea den Hiztegi Batuak (antiinperialista, azpiindize) eta bestelako hiztegi eredugarriek (antiinflamatorio, antiizoztaile...). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-06, 23:27 (UTC)
Ez dauka gramatikarekin zerikusirik, ortotipografiarekin baizik, eta hura ere azken garaiotan ezarritakoa. Euskaraz, hitz elkarketan beste joera bat dagoela esango nuke, aurrizki eta atzizki hitzak ere hor daude (e+i: aurriritzi, aurrizki; i+i: biziraun) fusiorako joeraz. Wiki- hitz elkartuetan ere ez dut uste aurrekaririk dagoenik, izatekotan fusiorako, eta ni horren alde; estetikoagoa ere iruditzen inondik ere. -Iñaki LL (eztabaida) 00:07, 7 martxoa 2018 (UTC)
Bai, gramatikaren («hizkuntza bat zuzen hitz egin eta idazteko arauen multzoa» zentzuan hartuta) barruan, ortotipografia eta terminologia arduratzen dira gai honetaz. Bestalde, aurrizki hitza e + i da, eta ez i + i. Eta, nahiz eta erabilerak dagoeneko termino espezializatutzat onargarri egin duen, gaizki sortutako hitza den biziraupen (eta haren familiako biziraun) ezin da hitz berri baten sorrerarako eredugarritzat aurkeztu («Osaeraren aldetik sasikotzat jo behar den biziraupen» diosku Elixabete Perez Gazteluk, «Erdal aurrizkien irtenbideak 'Zehazki' hiztegian (eta II)» lanean). Euskara batuko arautzat hartu beharrekoak ditugu, ordea, Hiztegi Batuko antiinperialista, azpiindize; eta eredugarritzat hartu beharrekoak, antiinflamatorio, antiinperialismo. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-07, 08:04 (UTC)
Ez, ez da berez gramatika, baina tira ez naiz horretara sartuko. i+i eta e+i biek fusiorako joera izan dute beti euskaraz hitz elkarketan, hitz berria naturalizatu den arte. Hala ere, gaztelaniatik (frtik, entik) mailegatutako morfema (aurrizki) batzuekin hala egitea erabaki badute, balio beza kasu horietarako. Besteetarako ez zait egokia iruditzen, eta ez kasu honetan. -Iñaki LL (eztabaida) 09:53, 7 martxoa 2018 (UTC)

Wikitestuak[aldatu iturburu kodea]

  • Pictogram voting oppose.svg Aurka Wikimarkaera = Wikitestua. Ekibokoa -Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 6 martxoa 2018 (UTC)

Wikiteka[aldatu iturburu kodea]

  • Pictogram voting support.svg Alde. Bere benetako funtzioari erreferentzia egiten diolako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:45, 6 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde. Ados funtzioaren arrazoiarekin. Zentzu gehiago du eta hizkuntza aldetik egokia da.-Xabier Cañas (eztabaida) 22:18, 6 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-06, 22:21 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde. -Ksarasola (eztabaida) 12:17, 7 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Izen horrekin irudiko luke Wiki den guztiari buruzko teka dela, Wikimedia Commonseko materialak ere tartean, eta ez bakarrik testuei buruzkoa. Estetikoki ez dago gaizki... -Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 6 martxoa 2018 (UTC)
Niri duda berdina sortzen dit, baina agian ez gaudelako ohituak. Geroz eta gehiago konbentzitzen nau! -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:57, 6 martxoa 2018 (UTC)
Nik ere hori pentsatu nuen: Wikiteka izan daiteke edozer (testuak, argazkiak, bideoak...) biltzen den tokia. Estetikoki egokia da, eta ortotipografiaren aldetik ere bai. Semantikoki, baina, uste dut zabalagoa dela. --AmaiAsto (eztabaida) 10:30, 7 martxoa 2018 (UTC)
Eragozpen horri erreparatu nion arren, luzaroan pentsatuta, Wikiteka aukeraren alde egitea erabaki nuen, jatorrizko izenak ere (Wikisources) eragozpen bera duelako: izan ere, iturriak izan daitezke iturri grafikoak (argazkiak, marrazkiak, bideoak...), ikus-entzunezkoak, audio grabazioak... Beraz, Wikiteka izenaren aukera horregatik baztertu behar badugu, berdin baztertu beharko ditugu Wikisources eta Wikiiturriak izenak ere. Anbiguotasun hori gabeko aukera bakarra Wikitestuak litzateke, nahiz eta bestelako anbiguotasun bat (nire ustez txikiagoa) baduen. Wikitestuak aukerari ikusten diodan eragozpen nagusia, Wikiteka aukeraren aldean, estetikoa da: Wikiteka hitz eufonikoagoa delakoan nago. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-07, 12:01 (UTC)
Beste aukera bat da, iturri ez badugu erabili nahi, "jatorri" itza erabiltze. Baina wikijatorri oso hitz arraroa egiten zait. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:45, 7 martxoa 2018 (UTC)
"Iturriak" hitzak adiera zehatz bat du, ez azarekoa. Nahiz eta gehienetan bibliografia ezarrita dugun, berez "iturriak" da egun (sources, webguneak ere izan daitezkeelako): erreferentzietarako erabiltzen diren testuak dira. Hortik datorkio ingelesezkoari izena: the sources used for referencing, parafrasian emanda. Wikiturria ere ez dut gaizki ikusten, plural deserosoa saihesteko. -Iñaki LL (eztabaida) 15:01, 7 martxoa 2018 (UTC)

Boto negatiborik ez duen bakarra izanda, eta babes gehien duena izanda, Wikiteka izango da proposamena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:10, 12 martxoa 2018 (UTC)

Galicia 15 - 15 Challenge[aldatu iturburu kodea]

Mapa de Galiza con bandeira.svg

Wikipedia:Galicia 15 - 15 Challenge is a public writing competition which will improve improve and translate this list of 15 really important articles into as many languages as possible. Everybody can help in any language to collaborate on writing and/or translating articles related to Galicia. To participate you just need to sign up here. Thank you very much.--Breogan2008 (eztabaida) 13:55, 12 martxoa 2018 (UTC)

Grazas Breogan2008! Nos vemos ahí:) -Iñaki LL (eztabaida) 15:33, 12 martxoa 2018 (UTC)

Notification from edit summary[aldatu iturburu kodea]

Azken Berriak[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Nola aldatu edo sar daitezke albistea berriak oraingo Azal Nagusian? -Euskaldunaa (eztabaida) 15:39, 26 martxoa 2018 (UTC)

Erraztu dut, Euskaldunaa. Joan zaitez {{Azala/Albisteak}} txantiloira eta bertan hiru daudela ikusiko duzu. Azkena kendu eta goian beste bat berria jarri, txantiloi bera erabilita. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:46, 26 martxoa 2018 (UTC)
Theklan, ezin dut aldatu, blokeatua agertzen baizait. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:53, 26 martxoa 2018 (UTC)
Arrazoi! Aldatu diot babes maila. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:54, 26 martxoa 2018 (UTC)
Milesker. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:02, 26 martxoa 2018 (UTC)

Desafío de los Doce Apóstoles de Irlanda[aldatu iturburu kodea]

Twelve Apostles of Ireland Challenge.png

El Desafío de los Doce Apóstoles de Irlanda es una competición de ediciones intendiendo crear y mellorar artículos sobre los Doce Apóstoles de Irlanda. Qualquiera em qualquier idioma puede inscreverse y colaborar contribuyendo o traduciendo artículos relacionados a los Doce Apóstoles. Medallas virtuales e íconas reales serán premiadas a los vencedores. Para participar, solamente se subscriba aquí y empiece a colaborar. Dia Duit! Leefeni de Karik (eztabaida) 00:24, 27 martxoa 2018 (UTC)

We need your feedback to improve Lua functions[aldatu iturburu kodea]

Laguntza hobetzen[aldatu iturburu kodea]

Aste Santu on denoi, badakizue EWKEtik besteak beste Hezkuntza Programa jarri dugula indarrean. Ohartu gara Laguntza zaharkituta dagoela batzuetan, hobetu daitekeela bestetan, eta Ikusizko Editoreak ez duela ia tokirik. Beraz, zenbait gauza aldatzen ari naiz, eta iradokizunik baduzue zerbait hobetzeko moduaz, ongi etorri! Hemen duzue tokia, zeuk aldatu, edo esan nire edo horretan dabilen lankidearen Eztabaida orrian. -Iñaki LL (eztabaida) 14:04, 29 martxoa 2018 (UTC)

Vikidia eta Wikipedia[aldatu iturburu kodea]

Momentuz eztabaidatutakoarekin, proiektua gehitzeko modua honakoa litzateke. Formatu egokia, estetika eta izenak ondoren erabakiko dira.

Kaixo, lagunok: Dakizuenez, badira urte batzuk euskaraz Vikidiak funtzionatzen duela, eta, kontuan izanda sortzaile frantsesek arazoak dituztela FrWikimediarekin, balite etorkizunean proiektua arriskuan egotea, bai eta, ondorioz, euskarazko webgunea ere. Horregatik, uste dut ordua izan daitekeela EuWP barruan gogoeta egiteko bi proiektuak elkartzeko aukeraz; berez, Vikidia sortzez 8-13 urte bitarteko gazteentzat izanik, euskarazko bertsioan ere jomuga hori bera hartu genuen; baina EuWP aurkitzen badu modu tekniko egokia Vikidia proiektua bere baitan txertatzeko, aukera egon daiteke horretaz ere eztabaidatzeko: bakarrik gazteentzat eta eskola-beharrei begira, adibidez (horrek, agian, pisua emango lioke EJren Kultura Sailaren aurrean), edota, zergatik ez, edonorentzako moduko "euskara errazean" egindako WPbertsio bat izateko, dagoeneko badagoen Simple English delakoaren antzera. Theklanen arabera, ba omen dago posibilitate interesgarri eta egingarri omen den bat: WParen orri gainean egoten diren bi hortz edo "pestaña" direlakoen ondoan (Artikulua + Eztabaida), hirugarren hortz bat sartzeko (nahi dugun izenarekin: Vikidia, Txikipedia, Euskara Errazean...); aukera tekniko hori posible izateaz gainera, badirudi gainera laster egitekoa omen den bilera batean proposatzeko aukera egon daitekeela. Bide hori erabilgarri bihurtuko balitz, edozeinentzat askoz errazagoa izango litzateke bertsio horretako edukietara sartzea (kontuan izan dezakegu Alemanian norbaitek egindako ikerlan baten arabera, Internetera sartzen diren gazteen %40 inguru WP kontsultatzeko egiten dutela; beraz, oso garrantzitsua litzateke haientzako moduko eduki egokituak eskaini ahal izatea; bai eta, zergatik ez, euskara ikasten ari direnentzat, edota WPko artikulu "zientifiko samarrak" ez, baizik eta zerbait dibulgatiboagoa bilatzen duen jendearentzat (Muy Interesante bezalako zientzia-dibulgaziorako aldizkariak irakurtzen dituztenentzako moduko edukien antzeko zerbait).

Oraingoz, gure arteko gogoeta ireki nahi nuke, eta komunitateko jendearen iritzia eta ekarpenak ezagutu. Bide batez, ez dezala inork pentsatu proiektu hori (edo Vikidia bera) EuWP ahultzera edo ahaleginak zatikatzera datorrela, alderantziz baizik: nik uste dut WPren helburuak hobeki erdiesteko beste bide osagarri bat dela, nire ustez beharrezkoa eta, gainera, gure erakundeentzat ere interes handia izan dezakeena. Eta ni lanean jarraitzeko prest naukazue.

Zuek esango. --Koldo Biguri (eztabaida) 14:47, 22 martxoa 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde Arratsaldeon. Errezena WParen orri gainean egoten diren bi hortz horien alboan beste bat jartzea omen denez, hori egitea komenigarria dela uste dut. Beraz ni horren alde nago. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 15:21, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde, erabat. Euskarazko Vikidiako edukiak hona ekartzea, nire ustez, Euskal Wikipedia erabiltzaile gehiagorengana iristeko eta baliagarriagoa izateko bide bat da. Vikidia hona ekartzeko, hala ere, Wikimedia Fundazioaren onespena beharko dugu, eta euskal wikilarien komunitatean horren alde gaudela erakustea garrantzitsua izango da onespen hori lortzeko. Beraz, ona litzateke gainerako wikilariok zuen iritzia ematea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-22, 15:42 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 15:53, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 16:59, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde- Beno, goian aipatzen duen bezala, egon gara gaiari buruz pixka bat hitz egiten, eta egin ditut ikerketa batzuk han hemenka. Badirudi ez dagoela arazorik instalaziorik sinpleena egiteko, begiratu, adibidez ingelerazko Wikhiztegian nola duten "Citations" jartzen duen beste "hortz" (?) horietako bat goian. Hori teknikoki egitea oso erraza da, beste kontu bat da izen-tarteak eta horrelakoak sortzea. Horretarako bai, Xabier Armendaritz, behar da oniritzi handia erakustea eta Phabricatorren eskaerak egitea.
Edukia hona ekartzea gauzarik sinpleena da, hala ere. Beste kontu batzuk definitu beharko dira. Adibidez: hortz hori beti agertuko da edo bakarrik artikulu hori Txikipedia (maite dut, benetan) artikulua dagoenean? Ez badago artikulurik zer agertu beharko litzateke? Edonork izango du aukerarik sortzeko edo beste modu bat bilatu behar dugu egiteko? Eta bigarren azal bat beharko luke Txikipedia horrek?
Nire ustez gai horiek ondo definitu behar ditugu eskaera ofizialik egin aurretik, bestela laster etorriko dira galderekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:04, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - "Hortz" horiei euskaraz fitxa esaten zaie: https://librezale.eus/wiki/Interfazea#Fitxak --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 21:35, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde- Aipatu izan dudan bezala, niretzat garrantzitsuena da proiektu nagusiari, Wikipediari, indarrik ez kentzea. Hala ere, erraza omen da muntatzea, eta garapenean ere ez dut ikusten arazorik. Beraz, nigatik go ahead. -Iñaki LL (eztabaida) 18:40, 23 martxoa 2018 (UTC)

Gaiak aurrera egin dezan, eskatu dut dagoeneko izen-tartea jartzea gure Wikipedian: T191396. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:09, 4 apirila 2018 (UTC)

Sortu ditut ere logotipoak eta irudi laua:

-Theklan · Eztabaida · E-maila 11:14, 4 apirila 2018 (UTC)

Oso politak! --Koldo Biguri (eztabaida) 21:41, 4 apirila 2018 (UTC)
Ezkerreko menuan lotura bat eratu dut eta Txikipedia:Azala orrialdea sortu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:47, 4 apirila 2018 (UTC)

Izena[aldatu iturburu kodea]

Definitu behar den gauzetako bat izena da. Hemen proposamen batzuk:

Vikidia[aldatu iturburu kodea]

Wikids[aldatu iturburu kodea]

Txikipedia[aldatu iturburu kodea]

  • Pictogram voting support.svg Alde -Iñaki LL (eztabaida) 18:40, 23 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:44, 23 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde --Koldo Biguri (eztabaida) 18:46, 23 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 18:47, 23 martxoa 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde, baldin haurrentzako Wikipedia bada. Bestela, edozein adinetakoentzako Wikipedia erraztua baldin bada, ordea, uste dut hobe litzatekeela beste izenen bat. Bote lasterrean bururatutako izen bat: Arinpedia. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-25, 21:35 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 16:41, 26 martxoa 2018 (UTC)

Erraza[aldatu iturburu kodea]

Teknikoki nola egin[aldatu iturburu kodea]

Dauden artikuluak ekarri[aldatu iturburu kodea]

Hau atalik errazena da, bot baten bidez egin baitaiteke. Bertan dauden irudi, txantiloi eta abarrak galduko lirateke bidean, akaso. Komeni da pentsatzea ea txantiloi sistema berezia beharko den, edo ditugun berdinak erabili. Adibidez, nik animaliak definitzerakoan askoz gutxiago jarriko nuke: ugaztun, arrain, intsektu... horrelakoak bakarri. Biografiatan ere jaiotza lekua, data eta ogibidea? -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:02, 23 martxoa 2018 (UTC)

Zer egin bertsiorik ez duten artikuluekin (lotura gorriak)[aldatu iturburu kodea]

Fitxa diskreto bat gehi daiteke +TX edo antzeko ikur batez... -Iñaki LL (eztabaida) 18:40, 23 martxoa 2018 (UTC)

Nik ere iritzi bera dut. +TX pentsatzen ari nintzen, grisez... eta badutenak izen osoa modu koloretsu batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:44, 23 martxoa 2018 (UTC)
Honetaz nik ez dut ideiarik, baina bistan da orri gehienek ez dutela izango Txikipedia bertsiorik. Horregatik, ikusi beharko genuke ea posible den gaur egun Vikidiarekiko dagoen lotura-ikonoa mantentzea. Espero dut bi gauzak bateraezinak ez izatea. Izan ere, 300.000 / 800 artikulu daude, eta beraz Txikipediako bertsioa sakatzen den kasu gehientsuenetan ez da ezer aurkituko; hori oso etsigarria eta negatiboa izan daiteke proiektuarentzat.--Koldo Biguri (eztabaida) 18:54, 23 martxoa 2018 (UTC)
Proposamenean aipatzen den "fitxa" sistemarekin ikonoak desagertuko lirateke, errepikakorra baita. Kontua da, erraza dela fitxa bakarrik agertzea "Txikipedian" edukia duten artikuluetan, baina nola jakingo du jendeak artikulu horrena ere egin dezakeela? Nire ustez bi kontu ezberdin dira, bisibilizatzea existitzen dela eta aukera ematea sortzeko. Ez dakit ulertzen den aldea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:59, 23 martxoa 2018 (UTC)

Artikulu guztietan posible da egitea edo mugak daude?[aldatu iturburu kodea]

Nik ez nuke mugarik jarriko, baina bai zehaztu mugak edukitzeko aukera dutenetan, txantiloi bidez edo, izkutatzea. Bururatzen zaizkit sexu jarduera batzuk, drogei buruzko artikulu zehatz batzuk. Ez diot horiek umeei ez zaizkienik azaldu behar... baina... -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:46, 23 martxoa 2018 (UTC)

Ez dut honetaz iritzi garbirik. Batetik, umeentzako bertsio batean, zuhurtzia-neurri batzuk egoteari ondo deritzot; baina eduki horiek WPn badaude, hantopatuko dituzte. Ez dakit zein den horri buruz dagoen politika. Dena den, ondo iruditzen zait hori argi uztea proiektua norbaiti azaldu behar bazaio. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:56, 23 martxoa 2018 (UTC)
Nire ustez, gai horiek ez dira problema. Gehiago da galdera ea atomoen egiturako edo quanten teoria egoteak zentzurik duen. Izena "Txikipedia" izateak badu ñabardura bat, alde horretatik, ez baita berdina umeentzat izatea edo helduentzako WP erraza izatea, Koldok dioenaren haritik. Hori definitu beharko litzateke. -Iñaki LL (eztabaida) 19:19, 23 martxoa 2018 (UTC)
Ni haurren bertsioaren alde. Vikidia ere halakoa da, eta Klexikon ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:05, 25 martxoa 2018 (UTC)

Ezkerrean "Komunitatea" ezabatu eta "Txokoa" jartzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Pictogram voting support.svg Alde. Kaixo! Atari:Komunitatea ez da gaurkotzen, eta pauso gehigarri bat da Txokora iristeko. Nire ustez egokiagoa da ezkerrean "Txokoa" egotea, eta ez informazio gehigarririk ematen ez duen komunitatea. Nola ikusten duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:51, 4 apirila 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Nik neuk ez dut Atari:Komunitatea erabiltzen, eta ez dut uste asko erabiltzen denik ere. Beraz, aldaketa begi onez ikusiko nuke. -Lainobeltz (eztabaida) 11:17, 4 apirila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-04-05, 08:42 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Beste batzuetan gertatu den bezala, hizkuntza arteko esteka batzuk automatikoki egiten dira, baina ez dute funtzionaltasun handirik. -Iñaki LL (eztabaida) 09:26, 5 apirila 2018 (UTC)
Yes check.svg Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:06, 6 apirila 2018 (UTC)

Welcome to Wales! The Celtic Knot Conference...[aldatu iturburu kodea]

Celtic Knot logo 2018.jpg

I apologise that this invitation is in English; feel free to translate into your own language!

I would like to invite you to the second Wikipedia language conference focusing on supporting Celtic and other small and Indigenous Languages. This year 'Celtic Knot' will be at held on the 5th and 6th of July at the National Library of Wales in Wales' most famous seaside resort of Aberystwyth.

For more information on how you could be part of this great event, pop over to our website where you can also contact Jason Evans, our National Wikimedian and conference organiser. We have many speakers who will talk about what works for them, how we can learn from each other... small is beautiful...

Viva la diversity! Llywelyn2000 (eztabaida) 13:00, 4 apirila 2018 (UTC)

Eskerrik asko Llywelyn2000! -Iñaki LL (eztabaida) 07:49, 5 apirila 2018 (UTC)
Edalontzi bat ardo gorria/zuria, mesedez! Llywelyn2000 (eztabaida) 07:01, 6 apirila 2018 (UTC)

StrudturedDiscussion gehitzea[aldatu iturburu kodea]

Pictogram voting support.svg Alde Kaixo! Beste Wikipedia batzuetan hasi dira eztabaida orrialdetarako StructuredDiscussions sortzen, batez ere lankideetan eta Txokoa bezalako lekuetan. Askoz sinpleagoa da eztabaida egitea, eta agian interesgarria da erabiltzaile berriek eztabaidak landuago egiteko. Gainera, gaiak beti daude loturekin, antolatu daitezke... nire ustez hobea da.

Begiratu, adibidez, katalanezko Wikipediako Taverna. Zuek zer diozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:39, 21 martxoa 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde LiquidThreads horrek zer ezaugarri dituen irakurrita eta katalanezko Txokoaren adibidea ikusita, uste dut sekulako abantaila litzatekeela LiquidThreads hona ekartzea. Batez ere, askoz errazagoa izango da eztabaidetan parte hartzea: orain, asko dira zaindu beharreko formatuko xehetasunak; LiquidThreads jartzen badugu, xehetasun horietako askotaz dagoeneko ez dugu arduratu beharko, adibidez ez dugu ibili beharko testuaren ezkerreko koska handitzen eta bukaeran sinadura jartzen. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-03-21, 19:57 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Jartzearen aldeko! Sinpleago eta berrientzat errazago.-Xabier Cañas (eztabaida) 22:06, 21 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Ni ere alde nago. --Koldo Biguri (eztabaida) 14:31, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Baita ni ere. -Oraina (eztabaida) 15:16, 22 martxoa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 16:59, 22 martxoa 2018 (UTC)

Hau itzuli beharko genuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:20, 23 martxoa 2018 (UTC)

Egun on denoi!
Sorry to use English, Euskara is not on my language skills (but Bretoiera is :p). I hope that's not a problem and someone can translate my message.
Thank you for considering enabling Structured discussions to your wiki!
There is a small translation effort to make before having it enabled, in order to have the interface and a minimum of documentation in Euskara.
First, it would be great for your future translation work to translate the Glossary. That way, you will have all terms defined once for good, and you will then not struggle while translating technical or new terms (direct translation link).
Then, the interface, which is only 19% translated. You can translate it on translatewiki.net. That wiki will require a new account if you don't have it. If you create a new account there, please tell me so that I can validate your account when you would have done the tests to validate your translator skills. Not doing that translation is not a problem is you don't care about having the interface not in your language.
Concerning the remaining documentation, that's less important to have it translated while you can read it in English, Castillan or French (or other languages). But it is always rewarding to have it in your language. :) In any case, I really advise you to keep that documentation on mediawiki.org, where it will be updated; we don't maintain local files.
Eskerrik asko! Trizek (WMF) (eztabaida) 10:03, 27 martxoa 2018 (UTC)
%25 dago jada itzulita! Laguntzerik norbaitek? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:27, 28 martxoa 2018 (UTC)
It is now possible for admins only to enable Structured discussion pages on your wiki! For now, that's just for tests.
You can create a page to check for needed translations. You can for instance create Wikipedia eztabaida:Structured discussions where anyone can make tests.
  1. Go to Special:EnableStructuredDiscussions
  2. Enter a page name :
    • if that page exists, the existing content will be archived in a sub-page
    • if that page does not exist, it will be created.
Please ping me is you have any problem. :)
Trizek (WMF) (eztabaida) 13:27, 28 martxoa 2018 (UTC)
Trugarez Trizek! Ufa, denetara heldu ez. Theklan Hau nik itzul dezaket. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 15:15, 29 martxoa 2018 (UTC)
Hello Trizek (WMF)! I have tried to start with Berezi:EnableStructuredDiscussions but it says that it's only limited to bots and I can't start with a discussion. I'm admin here, so I don't know where the problem is. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:49, 9 apirila 2018 (UTC)
Hey Theklan! Sorry about that! I've updated the Phabricator task to have that problem checked. Trizek (WMF) (eztabaida) 18:07, 9 apirila 2018 (UTC)
Theklan, can you try it again? It has been fixed. Trizek (WMF) (eztabaida) 08:06, 12 apirila 2018 (UTC)
Thanks Trizek (WMF)! I've seen it in Phabricator and will try to fix something this afternoon! -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:18, 12 apirila 2018 (UTC)

Txikipedia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Txikipediarako esteka ipini eta gero, aztertu behar genuke nolako azala edukiko duen orriak eta ea posible den Vikidiak duenaren antzekoa izatea, (nire ustez) behar diren aldaketa txikiekin. Jakin nahi nuke ea posible izango den:

  1. Aparteko kontua ire{ki ahal izatea Txikipediako artikuluak editatzeko (Alemaniako Klexikon eztabaida handia eduki zuten honetaz eta sarbide mugatua dute, bandalokerien beldurragatik, Vikidian ez bezala).
  2. Txikipediako artikuluen kopurua adierazten duen atala.
  3. Vikidiako (eta Klexikoneko) beste bertsioetarako esteka, Vikidian dugun bezala.

Gero, jakin nahi nuke nola egingo den migrazioa. Eta erabaki beharko da orain Vikidiarako lotura-ikonoari eutsiko diogun, Txikipediaren logoarekin. Eta beste zalantza bat: Vikidiako euskarazko bertsioa mantendu ala ez (arazoak ditut kasu honetan, Frantziako lagunak oso ondo portatu direlako eta gure aldekotasuna merezi dute, nire ustez), eta, mantenduz gero, ea zer gertatzen den Vikidian edizioren bat egiten denean: automatikoki agertuko da Txikipedian, ala ez? Eta alderantziz. Erabaki hauetako asko ahalbide teknikoen mende daudela esango nuke, eta horretaz nik ez dut ideiarik. --Koldo Biguri (eztabaida) 08:21, 5 apirila 2018 (UTC)

Hortxe erantzun batzuk, eta beste batzuk eztabaidarako:
  1. Ezin da beste kontu bat egin, hona ekarri dugu dena eta beraz sistema berbera da. Bandalismoa ekiditeko sistema gure berbera izango da, orain arte funtzionatu du, eta Txikipedian egiten diren aldaketak Aldaketa berrietan agertuko dira berdin.
  2. Nola egin eztabaidatzen ari gara T189459 hemen. Teorian erraza da Txikipediako artikulu guztiek baldin badute Kategoria:Txikipedia jarrita. Kategoria batean dauden item kopurua zenbatzea erraza da.
  3. Ez dut uste hori posible denik, ez bada kanpo loturetan zerbait egiten.
Migrazioari dagokionez, automatikoki egin daiteke, eta hala proposatu digu teknikoki laguntza ematen ari den kideak. Bertan dauden artikulu guztiak hona ekarriko lirateke. Ez dago artikulua ez den beste ezer ekartzea merezi duenik, baina baldin badago, komeni da esatea.
Vikidiako lotura ez da egongo hor, goian beste fitxa bat jartzea adostu genuelako. Hau da, bi aldiz ez da egon beharko lotura bera, goian agertuko da artikulua badago, eta ez badago +TX botoi bat, gehitzeko aukera ematen duena.
Vikidian dagoen lana asko da, baina bietan egin beharko litzateke lana, ezin da "automatikoki" biak sinkronizatuta mantendu. Ahal da modu ez automatiko batean, bot baten bitartez edo... baina ez dakit pena merezi duen.
Bestetik, azala berdin mantentzea errazena da. Niri, ordea, Klexikoneko eredua gustatzen zait, gaika antolatuta edo... zuk esan zer nahiago duzu, biak egin behar dira berriro eta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:48, 5 apirila 2018 (UTC)
Vikidiako azala gutxi gorabehera ekarri dut hona. Bertan egin gabe zeuden atariak kendu ditut, baina hori nola egin ere eztabaidatu beharko dugu. Momentuz 2 artikulu daudela jartzen du, hala delako. Laster ekarriko dira besteak. Loturekin arazotxo bat dago, beti jarri behar da Txikipediara lotura dela... hori ez ginen konturatu. Nik uste egokia dela horrela egitea, baina eztabaidatu beharko dugun zerbait da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:58, 5 apirila 2018 (UTC)
Orrialdeak itxura zoragarria du orain! Zorionak! Asko gustatzen zait. Atariak erabili gabe daude oraindik Vikidian, ez baitakit nola erabili eta nola egin. Interesatzen zaizkigula erabakiz gero, zuen esku uzten dut (edo esan nola eta non ikasi behar dudan). Ez dut ulertu loturaren arazoa zertan datzan. --Koldo Biguri (eztabaida) 13:08, 5 apirila 2018 (UTC)
Zuk loturak normalki idazterakoan artikulua lotzen duzu. Demagun Biologia lotu nahi dudala, ba [[biologia]] jarrita biologia lotura lortuko dut. Kontua da horrek Vikidian zentzua zuela, Wikipedian ere zentzua du... baina hemen ez gaude lortzen Biologia, baizik eta Txikipedia:Biologia. Beraz lotura egin behar da [[Txikipedia:biologia|biologia]] moduan biologia lortzeko.
Atariena... nire ustez hor ere buelta batzuk eman behar ditugu. Adibidez ikasle batek ez du nahi "Biologia" izeneko artikulu bat, non biologiari buruz dakiguna, bere historia, filosofia, bioetika... azaltzen den. Baizik eta atari bat, non biologiari buruzko gauza ezberdinak iku/asteko aukera duen. Beno has gaitezen hasieratik, eta gero joango gara proiektua indartzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:10, 5 apirila 2018 (UTC)
Ok, ulertu dut; eta espero dut arazo hori errazk konpondu ahal izatea, batez ere eginda dauden 800 artikuluetan lotura bakoitza ez egin behar izateko eskuz! Orduan, ulertu dudanagatik, Txikipediako loturak bai egin beharko dira eskuz eta ez automatikoki, ez? Lor daiteke automatizatzea? --Koldo Biguri (eztabaida) 13:21, 5 apirila 2018 (UTC)
Vikidiako artikulu guztiak automatikoki ekarri ditugu jada eta Txikipedia: hori gehitu hasieran. Beste soluziorik ezean, horrela egin beharko litzateke momentuz. Idatzi daiteke, agian, script bat hori egiten duena, baina ez dakit okerrago ote den. Pentsa agian artikulu batean Wikipediako artikulura lotu nahi dugula, eta ez Txikipediakora. Joango gara hau ere fintzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 6 apirila 2018 (UTC)
Egin dut probatxo bat Vikidiako artikulu bat Txikipediara kopiatzeko, Txikipedia:artikuluaren izena ipiniz, eta ondo atera da. Ikusi Txikipedia:Hegoburua. --Koldo Biguri (eztabaida) 16:45, 5 apirila 2018 (UTC)
Bai, sistema horrela eraginkorragoa da. Beste erabiltzaile batek ere sortu du artikuluren bat, Txikipedia:Katu, eta diatzi dit interesa duela esateko. Nire ustez orain ordenatuago dago dena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 6 apirila 2018 (UTC)

Vikidia Txikipedian integratuta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Badirudi Vikidiako artikuluak (denak, ez dakit, artikulu-kontagailuak ez baitu oraindik funtzionatzen Txikipedian) txertatu direla Txikipediara, eta, gainera (nahiz oraindik beti ez), Txikipediako estekek ondo funtzionatzen dute: Txikipediako artikuluetara bidaltzen dute, bertsioa dagoenean; eta, ez dagoenean, WPra. Hori oso ondo geratzen da nire ustez. Oso gutxi falta da, beraz, Vikidia erabat Txikipedia bihurtuta ikusteko!! --Itzulpen2 (eztabaida) 08:19, 6 apirila 2018 (UTC)

Nire alabak esaten duten moduan: OSO BIKAIN!!! --Assar; (erantzun hemen) 08:40, 6 apirila 2018 (UTC)
Bai, baina kontu batzuk oraindik ere findu behar dira. Adibidez kategorizazioarena. Nola kategorizatuko dugu? Guztiak berdinean eta gero kategoria normalekin (hau da, Kategoria:Txikipedia + Kategoria:Ugaztunak) edo kategoria propioekin (hau da, Kategoria:Txikipedia:Ugaztunak). Hau garrantzitsua da kontadorea nola erabili kodetzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 6 apirila 2018 (UTC)

Frantziako Vikidiaren mezua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, berriro. Frantziako Vikidiako jendeari kontatu behar izan diot Txikipediarekin egiten ari garena, eta ez dirudi oso ondo hartu dutenik; batez ere, izena aldatzea. Kolaboratzeko prest agertu dira, adibidez, Txikipediaren hortza edo dena delakoa mantenduz baina Vikidia izenarekin. Bestela, Vikidiakoak diren edukiak kopiatzea dela iruditu zaie, eta, seguru aski, arrazoia dute. Euskarazko Vikidia ez da nirea, noski, baina beldur naiz badela haiena, eta eskubide moral hori dutela. Bestalde, beti oso ondo portatu dira nirekin eta euskararekin, eta, esan bezala, kolaboratzeko prest agertu dira. Etikoki, posible ikusten dudan kolaborazio bakarra da Txikipedia izena bertan behera utzi (penaz), eta dena berdin uztea baina Vikidia izenarekin. Proposamen hori egingo diet? Zer iruditzen zaizue? --Koldo Biguri (eztabaida) 08:48, 6 apirila 2018 (UTC)-- (K. Biguri)

Vikidiako oinean: "Eduki guztia Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten."--Assar; (erantzun hemen) 09:00, 6 apirila 2018 (UTC)
Vikidia sustatu zutenean, ez al zuten ulertu eduki libreak partekatzea zer den?--Assar; (erantzun hemen) 09:00, 6 apirila 2018 (UTC)
Vikidiako testuak libre dira, eta gainera inportatu ditugunean eskubide moral guztiak errespetatu dira. Artikulu bakoitzaren egilea zehazten da, eta Wikipedian konturik ez badu bere Vikidiako lekura doa. Bestetik, Vikidia ixteko arriskuan zegoelako egin dugu pauso guzti hau. Hau da, ez balitz arazo hori egongo hasieratik, ez genuke guztia hankaz gora jarriko proiektu hau bultzatzen, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 6 apirila 2018 (UTC)
Irabazi/Irabazi akordio bat izan daiteke Txikipedia izena mantentzea hortzean eta estekan, baina Vikidia izena azaleko orrian eta artikuluetan. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:07, 6 apirila 2018 (UTC)
Nik uste egokiagoa litzatekeela Vikidiatik inportatu diren Txikipediako orri guztien behealdean agertzea: «Vikidia entziklopediatik ekarria, 2018ko apirilaren 5ean.», edo horrelako zerbait. Azalaren oinean ere jar genezake ohar bat: «Txikipediaren jatorria Vikidia izan zen. Euskarazko Vikidia 2015eko uztailean sortu zen, eta 2018ko apirilaren hasieran Euskarazko Wikipediara ekarri zen, Txikipedia izenarekin.»
Izan ere, orain Txikipedia da proiektuaren izena (euskaldunentzat askoz izen erakargarriagoa eta ulergarriagoa), eta nahasgarria iruditzen zait bi izenekin bueltaka ibiltzea.
Bide batez: «Txikipedia» (Euskarazko Wikipediako artikulua) eta «Txikipedia» (Txikipediako bertsioa) artikuluak sortu behar lirateke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-04-06, 09:43 (UTC)
Guztiz ados honekin, Xabier Armendaritz. Jar daiteke azpian nondik atera den erreferentziatan, nahiz eta Vikidia ixten bada lotura hautsi bat izan azkenean. Txikipedia izena ulergarria da, proiektu propioa da, eta gainera onura nabarmenak ditu teknikoki. Vikidia artikulua dugun bezala Txikipedia zer den ere azaldu beharko dugu... denbora pixka bat, beste kontu tekniko batzuk konpontzen ari naiz oraintxe (interesa duenarentzat, nire eztabaida orrian dudana hona ekarriko dut). -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 6 apirila 2018 (UTC)
Posible al da Txikipediaren azalean, goiko kutxan (ez oinean, Xabierrek dioen bezala) nonbait Vikidiaren logoa ipintzea, edota testu-kutxa bat Xabierrek dioen azalpena emateko Txikipediaren jatorriaz, eta Vikidiarekin lotzeko? Beste kontutxo pare bat: dataren formatoan arazoren bat dago, bai TXn bai WPn, zenbakia aurreko hitzari lotuta agertzen da eta. Bestetik, TXn, aste eguna hizki larriz agertzen da, eta aurreko koma batez banatuta; hala, dena segidan irakurrita, hauxe ematen du: “Gaur 2018ko apirilaren 6a, Ostirala da eta 810 artikulu ditugu”. Azkenik, zorionik handienak eta eskerrik beroenak Theklani bereziki, egindako lan bikainagatik! Beharbada noizbait esango da aitzindari batzuk izan ginela WPren historian umeentzako bertsio bat eskaini genuen lehenak izateagatik. --Koldo Biguri (eztabaida) 12:01, 6 apirila 2018 (UTC)
Edo, hobe oraindik: teknikoki posible bada, TXren azaleko lekuren batean kutxa bat sortu Vikidiaren logoarekin eta beste hizkuntzetarako estekarekin, nederlanderaz (https://wikikids.nl) duten bezala. Zer iruditzen? --Koldo Biguri (eztabaida) 12:23, 6 apirila 2018 (UTC)
Hello, (I tried to understand the messages through Google Translate)
I talked by email this morning with Koldo, and here is my point of view (that may not reflect Vikidia's board position, even if I am one of the member):
  • I love the idea of making Wikipedia articles and Vikidia articles closer and I'm impressed of the work you've done in both versions. More connection between Wikipedia and Vikidia is very interesting and has a lot of potential of writing and spreading free knowledge for children, and also for adults.
  • I also think merging Wikipedia and Vikidia into a single wiki is a (very) bad idea, because :
    • it breaks the child-friendly environment, with security measures to prevent children from being contacted by email by users
    • the children won't feel the project as their own project and will likely not join
    • the children will be diluted in an adult environment
    • technically the links with [[Txikidia:Article|Article]] is really heavy (even more for children)
    • similarly the titles with Txikidia: before every name is heavy too.
    • The interwiki could also be very difficult to maintain with other Vikidia (and maybe other Wikipedia too)
  • You were talking about law, in my humble opinion, the copy of the Vikidia database was completely illegal. If you don't understand why, please read this: en:Sui_generis_database_right. Each article may be under a CC licence, but the article list and database has specific rights and you cannot copy the whole website like this. I don't think the Vikidia board would like to sue anything, they are more insterested in spreading the knowledge to children, but the users that copied the database are clearly attackable.
  • I think we can do a lot to merge the two projects without drowning children in an adult wiki. For example we could use the top tab to go to Vikidia and a similar tab on Vikidia to go to Wikipedia. And maybe show in red the tab if the article does not exist in one of the version. Or a lot more. Like Koldo said, we are very open for all of this.
Hope to find a way to help both adult and children Euskara encyclopedias grow! best regards, Plyd (eztabaida) 13:11, 6 apirila 2018 (UTC)
@Plyd: I want to make a little of history about why and how this content is now here, but let's talk first about your concerns:
  • You can think that merging Wikipedian and Vikidia is a bad idea, but here we think, discussed and vote just the opposite. That is a good idea, and that this will make Wikipedia and Txikipedia more useful. We can discuss it again, but it was discussed. But you mention some points that I want to discuss with you:
    • In Wikipedia you don't need to be a user to read or edit Wikipedia. And if you register, you don't need to provide an e-mail. So your concern is not valid, as I can't contact by e-mail users that don't want to be contacted. In the same way, I can contact users in Vikidia by e-mail if they have it written there.
    • Just the opposite: there's no children or even children teacher contributing now to Basque Vikidia. But I can say you that we have a lot of them interested in Wikipedia. Furthermore: schoolchildren are using Wikipedia on a regular basis. And this idea will help them find what they want.
    • Just the opposite: the children will see that THERE'S a project for them. And users in Basque Wikipedia hopefully will contribute to this project with better technical solutions.
    • We agree on the links issue, but this is going to be solved somehow. We haven't finished the set-up.
    • Same for the titles. It is the tasks to solve.
    • Interwikis are difficult, yes. But firstly schoolchildren are not supposed to need this content in other languages. And second, the main and nearly only interwiki for most articles was the french one. So, we can solve it easily with other ways that are not the interwiki link
  • Let's talk about law. Here it says, clearly that all the articles and contents are under a cc-by-sa license. BY has been respected, as user's names and contributions are still there. And SA clause is clearly respected. You claim, by the way, can't be easily held. I can download the dump of vikidia in the same terms here. On the other hand, Vikidia is reusing contents from WMF's sites (mainly Commons) without problems.
  • Maybe your solution could be better, maybe not. The fact is that, and let me explain why we have done this step, some weeks ago we received a worrying message about the future of Vikidia. At the same time, we know that our community is small, so we can't handle technically both projects, but we can benefit of the advantages of Wikidata and templates we have here. In the last months, we have been developing an Education Program and many teachers have raised us the problem they see with Wikipedia, not having specific content for children, but children looking continously at Wikipedia. No one had heard about Vikidia. So we had three problems, and we could solve them at the same time, creating a tab for children in Wikipedia. And that's what we discussed. And agreed. So it's being done.
Maybe the future of Vikidia is not at risk. Maybe our solution is not the best. But this is what we have decided to do in our community. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:05, 6 apirila 2018 (UTC)
I don't agree, but thanks for this response.
However, it's still very frustrating for volunteer people (like me) giving a lot of time to make the Vikidia servers run to hear that the content has been copied without asking, without even a notice that there were such a talk here. We were even not contacted to see if there were something we could do... Plyd (eztabaida) 14:38, 6 apirila 2018 (UTC)
Sorry to hear that, Plyd. But you have to know that the contents of Vikidia or Wikipedia are being constantly copied without asking. In this case we are using the license provided. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:41, 6 apirila 2018 (UTC)
In any case, Plyd, that’s my fault. And I intend to keep colaborating actively with Vikidia and trying to make things together. --Koldo Biguri (eztabaida) 15:13, 6 apirila 2018 (UTC)
Hi, I'd like to add a few more replies in this discussion :
  • about contacting users in Vikidia by e-mail: actually you can't send an email to someone with his Vikidia account event if he provided his email ("Erabiltzailearen e-maila desaktibatuta").
  • « schoolchildren are not supposed to need this content in other languages », I don't agree of course. Firstable I guess that especially most basque speaking children can read another language. I would even cite the Convention on the Rights of the Child ( or in Spanish. I can't find the full text of the Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena in basque): article 13: « 1. The child shall have the right to freedom of expression; this right shall include freedom to seek, receive and impart information and ideas of all kinds, regardless of frontiers, either orally, in writing or in print, in the form of art, or through any other media of the child's choice. » and article 17: «States Parties (...) shall ensure that the child has access to information and material from a diversity of national and international sources, (...) To this end, States Parties shall: (...) (b) Encourage international co-operation in the production, exchange and dissemination of such information and material from a diversity of cultural, national and international sources; (...) (d) Encourage the mass media to have particular regard to the linguistic needs of the child who belongs to a minority group or who is indigenous; ». I think that this text is well inspired by promoting both the "linguistic needs of a minority group" and sharing international material and ideas, even for children. The interwikilinks on Vikidia may not be used massively, but they certainly contribute to this intent.
Then I guess that the most difficult in any way is to gather a community to grow such a resource. Astirmays (eztabaida) 18:52, 6 apirila 2018 (UTC)
Great! But the Vikidia should have links to Klexikon or Wikijunior, isn't it? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:58, 6 apirila 2018 (UTC)
Vikidia shares interwiki links with WikiKids.nl, and has links to Simple English Wikipedia. Wikijunior is not an encyclopedia and has few content. We don't have yet links to Klexikon yet, yet it could be done (there is also Grundschulewiki). Astirmays (eztabaida) 19:18, 6 apirila 2018 (UTC)
That's our intention! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:26, 6 apirila 2018 (UTC)
@Astirmays: Take a look here: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Paris. I added links to other Vikidia versions. Could it be a solution? --Koldo Biguri (eztabaida) 19:48, 6 apirila 2018 (UTC)

USA law - Txikipedia: Do the children part still allow contribution of <13 years-old children?[aldatu iturburu kodea]

While not anymore on Vikidia (a French association with servers based in France), the children wiki is not anymore under a European juridiction but under the law of the Wikimedia Foundation, the USA law. It is very different, in particular because the USA did not sign the Convention on the Rights of the Child, and the children are now protected by the en:Children's Online Privacy Protection Act. Will you keep advertising that children under the age of 13 are still welcome as contributors? Did the Wikimedia Foundation agreed to comply and take such a responsability? Plyd (eztabaida) 13:59, 8 apirila 2018 (UTC)

@Plyd:On va examiner ça, merci. --Koldo Biguri (eztabaida) 14:33, 8 apirila 2018 (UTC)
Please stop... we are not collecting or asking to give data to anyone. COPPA is not applicable if we are not asking for personal information or age. If you don't agree with our decission or with the WMF is up to you, but leave as work on what we think is better. Even if you don't think is the best. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:12, 8 apirila 2018 (UTC)
This new Txikipedia encyclopedia project is quite interesting, and it does address what is missing other wikipedias: a quick way for children to pass between the "children wiki" and the "adult/regular wiki". I wish that there could be an easy way to link all these different "children's encyclopedia" projects, and provide interwiki links between different language wikis. The issues raised here by Plyd are very important, and I do no think that they can be swept aside.
I sense a certain degree of animosity here, and we should try to discuss this as adults.
Plyd must know that the Wikimedia Foundation will not agree "to comply and take such a responsibility" because the WMF is not responsible for the editorial content of the different Wikimedia projects. The language communities are responsible for their language wikis. The decision not to host the Vikidia encyclopedias on US territory was made by the Vikidia community (well, let us say by the French speaking Vikidia community) for a variety of reasons which we must respect. I am not a lawyer, so I will not say whether COPPA is applicable here or not. What I do know is that it is much more comfortable, when there is litigation, to be under a European jurisdiction than under a US jurisdiction. The sums of money involved are orders of magnitude apart...
I strongly believe that these different children's encyclopedia projects should work together and find a common solution for children <13 which could then be implemented across all wikis.
By the way:
fr.vikidia.org
26 160 articles
30 000 - 35 000 users
10 active admins (23 total) and 2 active buraucrats (4 total)
fr.wikipedia.org - 1 978 048 articles
eu.vikidia.org
830 articles
123 users
3 active admins (+ 1 Abuse filter account) and 3 active bureaucrats (of which 2 are admin)
eu.wikipedia.org - 291,912 articles
So basically we have a very small project and a large one, and we are starting a fight. We must keep the dialog open... GastelEtzwane (eztabaida) 12:58, 25 apirila 2018 (UTC)

Kontu teknikoak[aldatu iturburu kodea]

Content copied from Lankide eztabaida:Theklan in order to make all the discussions in the same place Surprise! The import of content for Txikipedia is finished. :-)

Yes! Great job Jon Harald Søby! It has happened so fast! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

I figured I should message you to let you know what kind of changes I made to the pages, so you have an idea of what's going on and what needs to be done.

All internal links have been changed to point to the Txikipedia namespace – there might be a few links that were missed in case the page titles had weird characters in them that my regex missed, but they should be very few.

I don't think that this would happen, but if there is something, we can figure them out. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

All interwiki links to other Vikidia editions were removed, as they would not work properly here.

Yes, but we must think on a way to point to them. Maybe they could go inside a template in the bottom side, as external links. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

All templates were imported, but their template names had the prefix "Txikipedia-" added. I did this in order to avoid duplicates with existing templates here. Importing, e.g. Vikidia's Template:Eu would lead to those revisions being merged with the existing Template:Eu here, and it would be a mess. Also, it is safest to do it this way in case there are templates from Vikidia and templates here that have the same names, but work differently, which would lead to a mess. Tomorrow I'm planning to go through all the templates (there are only ~180 of them) and see if they are duplicates of existing templates here, in which case we can redirect them to the existing templates. Templates that are not duplicates can get their prefix removed. After that, we can go through all Txikipedia articles with a bot (where do I apply for bot permission for User:JhsBot?) to remove the prefixes.

Most templates are copies, so there's no problem here. We will merge them by hand. Also some templates NEED to be duplicates, as some infoboxes need to be simple comparing whith the Wikipedia counterparts. Also the bot flag is done Yes check.svg Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

Similarly, all categories were renamed to get the prefix "Txikipedia:", so that the articles are in their own "bubble" and not part of the main Wikipedia category tree. What you decide to do with that is up to you (plural you), but pretty much any decision should be easy to fix by bot. Likewise, I have not added the Txikipedia category like you requested, but again, that's quick and easy to do by bot.

The categories issue is in discussion, and we will think about it in some way or the other... and even can change in the future. The problem is that only with a Category:Txikipedia we can have a PAGESINCATEGORY magic word working. Do you know about another solution to count everything in a Namespace that can be used?

Article histories point to usernames here on Wikipedia if they exist on Wikipedia; if not, they point to Vikidia.

GREAT!!!! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

We need to figure out how to do Wikidata stuff. I think all Txikipedia articles should probably get their own Wikidata items, and be marked with instance of d:Q21286738 with the qualifier P642 to the item the article is about. That should make it possible to make infoboxes and templates that still draw the relevant info from Wikidata to the Txikipedia articles. Any questions? 😊 Jon Harald Søby (eztabaida) 23:13, 5 apirila 2018 (UTC)

Can I have more technical info on this? How would it work with an article? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:21, 6 apirila 2018 (UTC)

Txikipediaren aurkezpena[aldatu iturburu kodea]

Txikipediaren aurkezpen-saio itxuroso bat egin beharko genuke, nik uste, prentsa aurrean, ez zaizue iruditzen? Niri behintzat interes handiko albistea iruditzen zait.--Koldo Biguri (eztabaida) 12:09, 6 apirila 2018 (UTC)

Nire ustez 12an HUHEZIn dugun saioa erabili beharko genuke honetarako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:32, 6 apirila 2018 (UTC)
Beharbada crescendo batez egin dezakegu aurkezpena, hasieran ezer aipatu gabe Txikipediaz, eta bakarrik Vikidiaz hitz eginez, eta gero, postrean, bukatu sorpresa ematen Txtkipediarekin. Zer iruditzen zaizu? --Koldo Biguri (eztabaida) 18:58, 6 apirila 2018 (UTC)

Estetika berri baten bila[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez estetika asko zaindu behar dugun kontu bat da. Izenburua aldatzeko sistema bat badugu, PAGEBANNER erabilita, eta gainera txukunago geratzen dela uste dut: Txikipedia:Dinosauro. Ea zer diozuen, bereziki Koldo Biguri. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:58, 6 apirila 2018 (UTC)

Joño! Espektakularra! Seguruenik beti ezingo da hain espektakularra izan, baina zoragarria da. Hori bai, aukeran, nik marko batean sartuko nuke (eta tamaina 2 zm-tan gutxitu?)--Koldo Biguri (eztabaida) 16:25, 6 apirila 2018 (UTC)
Jarl! Nola? Irudia alderik alde ez egotea diozu? Lan korapilotsua da hori, egin daiteke, baina agian ez da ondo geratuko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:30, 6 apirila 2018 (UTC)
Ez, ez dut hori esan nahi. Altueran 2cm kentzea esan nahi nuen. Lan handia bada, utzi. Eta marko bat jartzea ere bai? Dena de, eskandaluzko webgunea geratzen ari zaigu. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:32, 6 apirila 2018 (UTC)
@Koldo Biguri: Begiratu Txikipedia:Argentina -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:50, 6 apirila 2018 (UTC)
@Theklan:Nire gustorako, hobe. Beste norbaitek iritzirik badu, esan dezala. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:54, 6 apirila 2018 (UTC)
Bai, altuera gutxiagorekin hobe, lehen begiradan artikulutik gehiago irakur daiteke horrela.--Assar; (erantzun hemen) 12:07, 9 apirila 2018 (UTC)
Egina! Lehen 300px zen altuera maximoa, orain 200 izango da. Beldurra dut irudiak zentratu ezinean gabiltzanez, estetikoki nola geratuko den. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:43, 9 apirila 2018 (UTC)

Estatu Batuetako Legea eta Txikipedia[aldatu iturburu kodea]

Frantziako Vikidiako nire kontaktuak gorago jarri duen mezua aztertu beharko dugu, Txikipediarekin arazorik ez izateko. Izan ere, berak dioenez, WP Estatu Batuetako jurisdikziopean dago, eta, itxura denez, badago lege bat (en:Children's Online Privacy Protection Act) 13 urtez beherako umeentzakoak diren webguneei oso araudi zorrotza ezartzen diena; horren ondorioz, irakurri dudanaren arabera, "While children under 13 can legally give out personal information with their parents' permission, many websites – particularly social media sites — disallow underage children from using their services altogether due to the cost and work involved in complying with the law". Euskara oso hizkuntza txikia izan arren, norbaitek salaketa bat ipiniko balu, agian arazoak izango genituzke, hori egia bada. Mesedez, irakurri bertan esaten dena eta hitz egin dezagun. Irtenbide posible bat, beste erremediorik ezean: Txikipediaren aurkezpenean esaten da 8 eta 13 urte bitarteko gazteentzat dela. Adinari buruzko inolako aipamenik ez egitea izan liteke, agian, konponbidea. Bide batez, Vikidiak ez du arazo hori, ez dagoelako AEBen jurisdikziopean, Frantziakopean baizik. --Koldo Biguri (eztabaida) 14:50, 8 apirila 2018 (UTC)

Galdetuko dut, baina badaude proiektuak AEBko legediaren pean daudenak, WMFk bultzatuta, txikientzat direnak espreski: Wikijunior da horietako bat. Bestetik, Wikipediak baimentzen du adinez txikikoen editatzea, begira, adibidez: en:Wikipedia:Guidance for younger editors. Bestetik, hainbat esperientzia daude hezkuntza komunitatean adinez txikikoek Wikipedia editatzen. Begiratu, adibidez, Greziako zerrendako azken zatia. Hori gutxi balitz, hemen politika ofizial bat: en:Wikipedia:Youth_protection: "Editors of all ages who edit constructively and within the bounds of policy are encouraged to continue to edit Wikipedia.". Eta hemen en:Wikipedia:Protecting_children's_privacy: "Users who appear to be children editing in good faith who disclose identifying personal information should be informed of the potential dangers of such disclosure. They should be advised that disclosing personal information is a bad idea and is potentially dangerous. Deletion and oversight may be used in appropriate cases to remove the information.". Uste dut, benetan, zure "Kontaktua" pikatuta dagoela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:59, 8 apirila 2018 (UTC)
Bai, eta benetan sentitzen dut. Esan duzunarekin, lasai geratzen naiz. Erantzun diozu berari? Ala hobe kasurik ez egitea?--Koldo Biguri (eztabaida) 16:07, 8 apirila 2018 (UTC)
Benetan ez dirudi arazorik dagoenik. Ez luke arazoa izan behar, baina Estatu Batuen legearen pean egoteak, bereziki ume eta sexu gaietarako, baldintza batzuk ezar diezazkiguke. Adibidez, erakuts daitezkeen argazkiez (ez ditut esteketako klausula/baldintza guztiak irakurri, ezta gutxiago ere, baina pentsa daiteke).
Hala ere, gogoeta bat, artean bestela bideratzeko modua badago. Bada gauza bat Plydek aipatua, eta bat natorrena: Txikipedia beste fitxa batean gehituta agertzeak proiektua helduen ingurunean edo interfazean erakusten du, eranskin baten gisa, eta artikuluok gehienean garapen txikiagoa dute. Beraz, anaia pobrea izatearen irudia ere eman dezake. Klexikonek autonomia duela ematen du.
Theklanek esanda, "Txikipedia:" kendu egingo da denboraren joanean, baina une honetan behintzat ez dio itxura onik ematen, gehigarri itxura baizik. Hori da nire irudipena. -Iñaki LL (eztabaida) 22:08, 8 apirila 2018 (UTC)
Ez dut uste hala denik, alderantziz: Klexikon bultzatu zutenen txosten batean esaten denez, Internet erabiltzen duten gaztetxoetatik %30 inguruk Wikipedia kontsultatzen du; baina, gero, arazo handiak izaten dituzte taxuzko informazioa lortu ahal izateko, artikuluak ez daudelako haientzat pentsatuta, eta ez dutelako haientzako hizkuntza ulergarria erabiltzen. Nire ustez, lorpen handia da euWPk Txikipedia eskaintzea, gaztetxoentzako moduko artikulu egokiekin, bai eduki aldetik, bai hizkuntza aldetik ere, eta WP barruan, ez kanpoan. Horri "pobrea" deitzea ez zait zuzena iruditzen, inondik ere ez. Ez dut ulertu ordea "Txikipedia kendu egingo da denboraren joanean" hori; Theklanek esanda? Despistatuta egongo naiz, ez baitut ikusi; baina, egia balitz, benetan ez nuke ulertuko.--Koldo Biguri (eztabaida) 09:00, 9 apirila 2018 (UTC)
Koldo, Iñakiren mezua irakurrita, ulertzen dut kentzekotan dabiltzala Txikipediako artikuluen izenburuaren ezkerrean agertzen den «Txikipedia:» zati hori. Adibidez, «Bilbo» artikulurako, «Txikipedia:Bilbo» da Txikipediako artikuluaren helbidea, eta asmoa bide da Txikipedian ere izenburua «Bilbo» soilik izatea, Wikipediako artikulutik bereizteko beste moduren bat erabilita...
Oker baldin banabil, argituko dute hemen. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-04-09, 09:12 (UTC)
Ez dakit non esan dudan hori nik, egia esan. Txikipedia izen tartea ez agertzea da helburua, baina ez helbidean, baizik eta artikuluan, oraintxe Txikipedia:Bilbo artikuluan dagoen bezala. Irudiak ez erakusteari buruz, Iñaki LL, ez dago horrelako klausularik inon. Wikipediara sar zaitezke 8 urterekin oraintxe eta ikusi adibidez zakil artikulua. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:18, 9 apirila 2018 (UTC)
Txikipedia 8-13 urtekoentzatko Wikipediaren produktu espezifiko bat da oker ez banabil, horregatik goiko eztabaida haren definizioari buruz. 8-13 urtekoentzat bada, ulertzen dut mugak egon daitezkeela, baina AEBko zehaztapenak Wikipediaren moduko argitalpenei buruz ez ditut ezagutzen. Ez luke lege arazorik sortu behar, baina aukera hor dago.
Zuk esan zenidan "Txikipedia:" hasierak behin-behinekoak zirela, bai? Ostiralean. Tira, Txikipedia:Bilboren zure adibideak argitzen du zati batean nik adierazitakoa (artikulu txukuna da gainera), baina jarraitzen du helduen interfazean txertatuta egoten. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 09:53, 9 apirila 2018 (UTC)
Aber... zertaz ari zarete? Hori da espreski goian bozkatu zena. Zuk ere, Iñaki LL hori bozkatu zenuen. Helduen interfazean egongo da IZAN ERE Wikipediara ekarri dugu. Zein zen zure proposamena alde bozkatu zenuenean? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:58, 9 apirila 2018 (UTC)
Pydek eztabaida hari bat ireki du, eta argumentu berriak ekarri ditu. Goikoa da nire erantzuna eta eragozpena, horregatik dago eztabaida orri hau. Teknikoki zu, Theklan, lantzen ari zara, eta guk komentatu eta bozka eman genuen bere garaian. Beraz, argi berdea duzu aurrera egiteko, gauzak oso azkar doaz eta ni ez naiz ezertara eramango ez duten eztabaidetan luzatuko beste inork ezer komentatzerkorik ez badu, dagoeneko martxan baita. -Iñaki LL (eztabaida) 10:20, 9 apirila 2018 (UTC)

Zer gertatzen da WPko azalarekin?[aldatu iturburu kodea]

Egun on. Ez dakit arazo iragankorra den ala erabakitakoa: azaleko orria taula triste bat baino ez da agertzen, nahiko irakurgaitza koloreengatik. Zer gertatzen da? --Koldo Biguri (eztabaida) 07:09, 1 maiatza 2018 (UTC)

Argipen-orriak[aldatu iturburu kodea]

Txikipediaren erabiltzaileentzat oro har, baina, nire ustez, baita WPren erabiltzaile asko eta askorentzat, argipen orriak (batzuk behintzat) ez zaizkit ondo eginak iruditzen. Ez dakit jarriko dudan adibidea orokortzeko modukoa den, baina kasu honetaz gogoeta egitea eskatzen dizuet. Ume bat saiatzen bada kukuari buruzko zerbait aurkitzen kuku (argipena) orria agertuko zaio, eta bertan 10 aukera desberdin; seguru aski, lehenengoa (Cuculidae, hegazti familia) bakarrik interesatuko zaio. Baina familiaren zientzia-izenarekin egingo du topo, eta hori ez zait iruditzen batere lagungarria. Eta, nolanahi, orri horretan klikatuz gero, Txikipedian ere "Kuku" hitza agertu beharrean "Cuculidae" agertuko zaio itemean. Konpara dezagun, mesedez, ingelesezko WPrekin: bi bertsiotan, "Cuckoo" edo "Cuco" idazten duenari ez zaio argipen-orririk agertzen, beste informazio egokiago hau baizik: "For other uses, see Cuckoo (disambiguation). The cuckoos are a family of birds, Cuculidae, the sole taxon in the order Cuculiformes". Zoritxarrez, gaztelaniazko WPren bidea aukeratu dugu euskaraz. Har dezagun Euskaltzaindiaren Hiztegia adibidetzat: "Kuku" hitza jartzen dute, ez "Cuculidae"; eta argi uzten dute zer den kukua (Txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.), inolako argipen-orri batera bidali gabe, eta axolatu gabe dauden kuku-mota guztiez. Nire ustez, WP eta Txikipedia erabilgarriagoa egiteko, bide hori hautatu behar dugu. --Koldo Biguri (eztabaida) 07:28, 1 maiatza 2018 (UTC)

Yes check.svg Egina, neurri batean behintzat. Euskal wikilari askok ere, polisemikoak diren edo homonimoak dituzten izenetan, euskaldunontzat nagusia den esanahi entziklopedikoa jartzen dugu lehenik (beste esanahien gainetik garbi nagusitzen den esanahirik baldin bada), eta gainerakoetarako erabiltzen dugu argipen orria. Ikus, adibidez, Unai Fdz. de Betoñok aspaldi samar —2007. urtean— sortutako «Arte» artikulua (arte postposizioa erabiliagoa dugu, jakina; baina sarrera entziklopedikoaren ikuspegitik lehentasuna izaten dute izenek, postposizioen gainetik).
Hala jokatzea irakurleentzat erabilgarriena delakoan nago ni ere. Egin beharreko beste aldaketarik ikusten baduzu, zeuk egin dezakezu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-05-01, 22:06 (UTC)
@Xabier Armendaritz: Eskerrik asko. Hobeto horrela, bai.--Koldo Biguri (eztabaida) 06:45, 2 maiatza 2018 (UTC)
Bai. Orain askoz hobeto. Eskerrik asko. GorkaAzk (eztabaida) 16:02, 2 maiatza 2018 (UTC)

Wikitext highlighting out of beta[aldatu iturburu kodea]

18:55, 4 maiatza 2018 (UTC)

AdvancedSearch[aldatu iturburu kodea]

Birgit Müller (WMDE) 14:45, 7 maiatza 2018 (UTC)

EWKEren maiatz eta ekaineko egitaraua[aldatu iturburu kodea]

Egitaraua-maiatza-ekaina.jpg

Hemen uzten dizuet. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:08, 8 maiatza 2018 (UTC)

Akordioa Ahotsak.eus ekimenarekin[aldatu iturburu kodea]

Akordioa sinatu eta gero, argazkitxoa

Kaixo! Gaur Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak akordioa sinatu du Euskal Herriko Ahotsak webguneko arduradunekin. Helburua izango da hemendik eta abendura 300 herri ezberdinetako euskara jasotzen duten bideoak egin eta Commonsera igotzea. Bitartean, herri horietako artikuluetan "euskara" atala hobetuko dute, bideoa gehitzeaz gain datu eta erreferentzia batzuk gehitzen euren datubasera.

Commonsen bi kategoria sortu ditut bideoak sailkatzeko: alde batetik commons:Category:Videos_from_Ahotsak kategoria orokorra dago, beratan webgune honetatik hartzen ditugun bideoak jar ditzakegu. Gogoan izan guztia cc-by-sa lizentziapean argitaratzen dutela eta, beraz, erabil daitekela iturria aipatzen badugu. Bigarren kategoria oraindik hutsik dago, commons:Category:Videos uploaded within the Basque Education program agreement with Ahotsak, eta helburua proiektu honen barruan igotzen diren bideoak hor sailkatzea izango da.

Besterik gabe, hurrengo aste eta hilabeteetan Ahotsaken kontu bat ikusiko duzue hemendik lanean. Egiten dutena lagundu, ahal baduzue, ederra izango baita ekarpena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:43, 14 maiatza 2018 (UTC)

Soberan zeuden txantiloiak masiboki ezabatzen hasi naiz[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aspaldi sortu genuen sistema bat DOI zenbaki bidez artikuluen erreferentziak sortu ahal izateko, baina txantiloi asko behar zituen eta ez genituen erabiltzen. Gaur egun, erreferentzia automatikoekin gainditua zegoen. Ia 50.000 txantiloi zeuden horrela sortuta, eta gutxinaka ari naiz ezabatzen. Gerta daiteke artikuluren batean erabiltzea, baina oso gutxi ziren, eta erreferentzia horiek automatikoki sar daitezke orain arazorik gabe. Horren ondorioz, gure "orrialde kopurua" izugarri jaitsiko da hurrengo orduotan, eta bi ondorio izango ditu: alde batetik "aldaketa/orrialdeko" ratioa igoko da; bestetik, orrialde kopurua ere garrantzitsua denez sakonera kalkulatzeko, Wikipedia guztien zerrendan gure sakonera jaitsiko da. Erronka handia dugu orain, sakonera igotzearena! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:31, 27 maiatza 2018 (UTC)

Yes check.svg Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:35, 27 maiatza 2018 (UTC)

Argazki nabarmendua[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Ez dakit oso ondo zer gertatzen den (agian niri soilik gertatzen zait) baina azkenaldian astelehenero, goizean, irudi nabarmendua beharrean zutabe beltz bat agertzen zait, azala desitxuratzen duena. Orduak aurrera joan ahala desagertzen da (norbaitek konpontzen duelako?) baina astelehenero gertatzen denez arraroa egin zait. Supro23 (eztabaida) 07:01, 28 maiatza 2018 (UTC)

Gertatzen dena da ez dagoela argazki nabarmendurik jarrita. Proposatu eta bozkatu behar dira bat egon dadin! -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:09, 28 maiatza 2018 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (May 2018)[aldatu iturburu kodea]


Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to research and tools as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials on the Library Card platform:

  • Rock's Backpages – Music articles and interviews from the 1950s onwards - 50 accounts
  • Invaluable – Database of more than 50 million auctions and over 500,000 artists - 15 accounts
  • Termsoup – Translation tool

Expansions

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Baylor University Press, Loeb Classical Library, Cairn, Gale and Bloomsbury.

Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 18:03, 30 maiatza 2018 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Taxotaula automatikoa[aldatu iturburu kodea]

Beste albiste bat. {{Taxotaula automatikoa}} guztiz automatikoa izan dadin aldaketa sakonak egin dizkiot. Lehen txantiloi sistema korapilotsu bat erabiltzen zuen, eta sortu behar zen bakoitzaren arbasoak, gero hori mantendu... orain Wikidatatik hartzen ditugu zuzenean datuak, eta beste batzuk ere gehitu ditut. Badira eremu batzuk eskuz egiten jarraitu behar ditugunak, eta horiek guztiak errespetatu ditut. Hala ere, gerta daiteke batetik besterako migrazioan akats batzuk egotea artikulu zehatzetan. Zuzendu edo/eta niri esan, begiratzeko zer gertatzen den.

Ondo baderitzozue ere, sortutako Taxonomy/ motako txantiloi guztiak ere masiboki ezabatuko ditut. Zerrenda luzeagoa da, baina hori egitea ere posible da. Gutxi gora behera beste 100.000 txantiloi ezabatzea izango litzateke, erabiltzen ez direlako. ~Zuek esan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:37, 27 maiatza 2018 (UTC)

Orduan, aurreko mezuan eta honetan jartzen duena egin ondoren, 150.000 artikulu ezabatuko dira? Supro23 (eztabaida) 07:04, 28 maiatza 2018 (UTC)
Ez, 150.000 txantiloi. Artikuluek hor jarraituko dute. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:08, 28 maiatza 2018 (UTC)
Yes check.svg Egina - Ia 200.000 txantiloi ezabatu dira prozesu honetan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:15, 29 maiatza 2018 (UTC)
Zorionak, lankide @Theklan:. Galdera bat, editore bisualen bat edo tarteko tresnaren bat erabili duzu taxotaula automatikoak sortzeko? ala eskuzko kodeketa gordina da?-Luistxo (eztabaida) 13:54, 29 maiatza 2018 (UTC)
@Luistxo: Ez, eskuzko kodeketa da. Konkretuki Modulu:Wikidata erabiltzen da datuak eskuratzeko. Berez nahiko sinplea da, zuk azkar harrapatuko duzu funtzionamendua. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:48, 31 maiatza 2018 (UTC)

Zerrendak sistematikoki identifikatzeko bideak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Artikuluen berriskupenak egiten konturatu naiz artikulu asko benetan zerrendak direla, baina ez ditugula horrela aipatzen. Bestetik, badira artikulu asko zerrenda atal nabarmena dutenak. Agian interesgarria izango zen zerrenda horiek beti modu berean identifikatzea. Gaztelaniaz "Anexo:" erabiltzen dute izen tarte gisa. Agian guk izen-tarte ez, baina "Zuberoako idazleen zerrenda" baino "Zerrenda: Zuberoako idazleak" formatua erabil genezake. Horrela zerrendak direla argiago geratzeaz gain, ez dugu deklinatzen zer den, eta errazago aurkitzeko aukera ematen du. Zer diozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:30, 25 maiatza 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde Aupaǃ Ni ere horretaz konturatu naiz. Nire zalantza zen "zerrenda" hitza agertzen bada lehen hitz moduan agian "zerrenda" asko egon ahal direla informazioa topatzerakoan baina gaztelaniaz, horrela egiten badute... Ni ados nago.-Oraina (eztabaida) 10:55, 25 maiatza 2018 (UTC)
Gaztelaniaz Anexo: jartzen dute hasieran. Ingelesez ez daude beste izen tarte batean, baina "List" hitzarekin hasten dira denak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:16, 29 maiatza 2018 (UTC)
Symbol strong support vote.svg Alde, erabat Izen-tarte propioa izatearen alde erabat. Ez dira artikuluak bere horretan.--Xabier Cañas (eztabaida) 22:07, 25 maiatza 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde, --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-05-29, 07:38 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 14:34, 29 maiatza 2018 (UTC)

Beste iritzirik? Iñaki LL, Marklar2007, Lainobeltz, Assar, MerZab, Aihotz...

Joango naiz artikuluak eredu honetara pasatzen, beraz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:10, 1 ekaina 2018 (UTC)

Hasi naiz aldaketa egiten. Xabier Cañasek proposatu du, gainera, izen tarte bat egotea Zerrenda: izenekoa eta bertan dauden edukiak ez izatea artikuluak sistemarentzat. Nik dudak ditut, baina gustatuko litzaidake beste iritzi batzuk jasotzea Phabricatorren proposatu aurretik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:29, 4 ekaina 2018 (UTC)

Pictogram voting neutral.svg Neutrala Gai honetan ez daukat eritzi argirik -Lainobeltz (eztabaida) 15:37, 4 ekaina 2018 (UTC)

Itemak mugagabean gaizki[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Eztabaida piztu nahi dut kontu honi buruz. Nire ustez, noizbait erabaki da WPko item edo artikuluak mugagabean idaztea, hiztegietan bezala. Baina, nire ustez, ez da erabakirik zuzenena, hainbat arrazoirengatik. Hiztegi lexikografiko batean bai da garrantzitsua erabiltzaileari hitzaren muga zehaztea eta, beraz, mugatzailea kentzea. Baina entziklopedia batean artikuluak daude eta, nolabait, esan daiteke artikuluaren izenburua dela erabiltzen den itema; aldizkari batean idatziko balitz bezala: alegia, inork ez luke idatziko artikulu bat "Ilargiaren alde ezkutu" izenburuarekin; eta horregatik, zentzu onez, WPn "Ilargiaren alde ezkutua" ipini da. Hitz anitzeko itemetan, oso ohikoa da; horrela daude, adibide pare bat jartzearren, "Ilunpeko itsasoa" edo "Ildefonso Toledokoa". Horrekin kontraesanean sartzen gara, nire ustez, "Ile-uztai", "Ilusio optiko" edo "Ileapaindegi" ipintzen denean. Berriro diot, WPan artikuluak daude, ez definizioak soilik, eta ez da hiztegi lexikografikoa: inork ez luke idatziko "Ilusio optiko" izenburuko artikulurik. Beste argudio bat WPan etengabeko kontraesanak daudela da: "Ilargia" ageri da eta ez "Ilargi", edo "Eguzkia" eta ez "Eguzki" (bide batez, eguzkia edo ilargia ez da eguzki baten edo ilargi baten izen propioa, orokorra baizik; Euskaltzaindiaren hiztegian, ilargiaren bigarren adiera "planeta baten satelitea" da; eta argipen orrian satelite hitzera bidaltzea ez zait oso irtenbide egokia iruditzen). Beste argudio bat: mugatzailea jartzeko dauden ustezko oztopo horiek singularrera mugatzen dira; pluralean beti jartzen dira, "Antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak" artikuluan bezala.

Laburtuz: WPko artikuluen izenburuetan era guztietako kontraesanak daude; artikuluak dira, eta artikuluek izenburu mugatua behar dute, singularrean nahiz pluralean.

Azken argudioa: azken argudioak Txikipediarekin du zerikusia, eta kontuan hartzeko pisua baduela uste dut. Txikipedia erabili nahi duen umeak "Arnas aparatua" bilatuko du beti, ez "Arnas aparatu". Eta horrela ikusiko du testuliburu guztietan. Nire ustez, berriro diot, entziklopedia batean ere hala behar luke, ohiturak ohitura.

Artikulu zaharrak zuzentzen hasteak lan handia ematen du, noski; baina, gutxienez, ados bazaudete nire argudioekin, erabili dezagun irizpide hori artikulu berrietan. Nor dago ados nire proposamenarekin? Eskerrik asko!--Koldo Biguri (eztabaida) 19:26, 11 maiatza 2018 (UTC)

Nik nire iritzia emango dut gai honi buruz, ez dena asko aldatu orain dela 10 urte -a horiek jartzea erabaki genuenetik nuenetik. Egia da kontraesan batzuk ditugula, adibidez nik ere "arnas-aparatua" jarriko nuke, berez zerbait konkretuaz ari garelako, eta ez arnasketarako dauden aparatu mota guztien inguruan. Era berean, "Ozeano bare" eta "Ozeano Barea" ez dira gauza bera. Baina "ilusio optikoa" artikulua egongo balitz, ilusio optiko zehatz baten inguruan hitz egiten ari dela pentsatuko nuke. Eztabaida bera izan dugu aurten zientzia eremuko hainbat artikulu landu ditugunean, eta euskara eta komunikazioa ikasgaiko irakasleen ustez ondo egiten dugu -a horiek ez jartzen beharrezkoa ez bada (Grabitazio ondo dago, Newtonen grabitazio legeA ondo dagoen bezala). Ilargia ere konkretua da, ez gaudelako hitz egiten planeten inguruan biratzen duten satelite naturalei buruz, baizik eta Lurraren inguruan biratzen duen eta Ilargia izen propioa duen horren inguruan. Erratuta egon naiteke, eta hala bada, ez dago arazorik aldatzen, baina nik Ilargia, Eguzkia edo Esne Bidea izen propio eta zehatzak direla uste dut, eta beste hizkuntzatan ere horrela egiten dute (Moon, Luna, Lune)... are eta gehiago, artikuluak artikulu batekin hasten dira (La Luna, The Moon, La Lune).
Agian kontraesanak ditugu, baina horiek konpontzea erraza da, arauak eta logikak jarraituz. Bestetik Txikipediako arazoa erraza da konpontzen, "Arnas aparatu" eta "Arnas aparatua" artikuluak birzuzenketa bidez lotu daitezke, eta berdina egin dezakegu Txikipedian. Are eta gehiago, izen ezberdina izan dezakete Wikipedian eta Txikipedian baina lotuta egon birzuzenketen bidez. Arazo horrek soluzio tekniko oso erraza du, besteak ez bezala. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:45, 11 maiatza 2018 (UTC)
Bat nator azken ekarpen honekin. Ozeano Barea logikoa ikusten dut bere horretan geratzea noski. Arnas aparatu polisemia kasu bat da, baina biek ere errealitate 'arruntak' ematen dituzte aditzera, egon daitezke bat, bi, hiru edo lau. "Arnas aparatu" edo "hegazti" edo "buru" esan paradigma berdinaz ari gara. Ilargia eta Eguzkia ados, astronomia hiztegian izen berezi gisa definiduta daude.
Txikipediarako birzuzenketa automatikoak ondo egongo lirateke, zuzenean "buruA" moduko sarrerak "buru"ra joatea, baina ez dakit hori egin ahal den, Theklan? -Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 11 maiatza 2018 (UTC)
Kezkatzen nau ikusteak birzuzenketa horiek arazoak sortzen dituztela WP eta TX artean: adibidez (eta ez da adibide bakarra", TXko "izaki bizidun" artikuluan, WPko artikulura joateko hortzean sakatzen badugu, "Bizi" artikulura darama; eta artikulu hau lehenagoko "Izaki bizidun" artikulutik birzuzenduta dagoenez, TXko bertsiorik gabe agertzen da. Alegia, joan-etorria ezin dugula egin artikulu batetik bestera. Itxura batean, TXn WPko artikuluekin egindako birzuzenketa guztiak berdin-berdin egin beharko ditugu. Ez dakit zuzen nagoen ala ez. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:08, 13 maiatza 2018 (UTC)
Hori erraz konpon daiteke, eta jada konponduta dago ematen duzun adibidean. Izaki bizidun artikuluak bizi artikulura birzuzentzen du. Aldiz, Txikipedia:Bizi artikuluak Txikipedia:Izaki bizidun artikulura birzuzentzen du. Beraz bien artean nabiga daiteke, arazorik gabe. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:00, 13 maiatza 2018 (UTC)

Hauek dira birzuzenketa behar duten artikulu guztiak:

Bat nator guztiz @Koldo Biguri: k dioenarekin. Wikipediako editore hilabete gutxi daramatzat, eta ez naiz ausartzen doktrinak gomendatzen horregatik, baina irakurle-erabiltzaile izan naizen urte guztietan ere -a artikuluaren falta disparatezkoa iruditu izan zait beti. @Iñaki LL: k edo @Theklan:ek ematen dituzten logikak ez ditut ulertzen: "zerbait konkretua" aipatzen du batek, "errealitate 'arruntak'", besteak. Kontzeptu ontologiko ulertezinak eta definigaitzak egiten zaizkit, eta aldiz Bigurik dioena egia da: hiztegi lexikografikoaren eta artikulu bilduma baten arten desberdintasuna funtsezkoa da. Izatez, bada atal oso bat non sistematikoki eta zuzen, artikulu mugatuz dihardugun kasuen %99an: kategorietan.
Horrez gain, gauza bat aipatu nahi nuke, nire ustez errelebantea: euskaraz, hitz baten ordaina ematen dugunean, artikuluz ematen dugu. Badakigu 'behor' dela hiztegiko sarrera, baina zaldiaren emea zein den galdetu euskaldunari, eta "behorra" esaten dizu euskaldunak, baita "how do you say mare in Basque?" galdetutakoan ere. Era berean, "Abeltzaintzako tratatua" idatziko balu euskal idazleak ere, kapituluen izenak liratele: Behorra, Zaldia, Urdea... edo akaso pluralez, baina ez behintzat Behor, Zaldi eta Urde. Uste dut Abeltzaintzako Tratatutik gertuago behar duela Wikipediak hiztegi lexikografikotik baino. -Luistxo (eztabaida) 14:16, 29 maiatza 2018 (UTC)
Argudio sendoak eman dituzu, Luistxo, eta Entziklopediaren definizioan -a horrek duen lekuari buruz asko hitz egin dugu, bai Wikipedian, baita kanpoan ere. Aurten Unibertsitatetan eman ditudan ikastaroetan behin baino gehiagotan atera da gaia, eta Euskara Teknikoa ematen duten irakasleek gure irizpide bera partekatzen dutela esango nuke. Hala ere, bi aste barru bilera bat dut departamendu osoarekin eta proposatuko dudan gai bat da.
Lur Entziklopedia begiratu dut eta bertan ez da -arik agertzen: zaldi, zaldi-orrazi edo zaldikume agertzen dira. Nik kasu zehatz bat jarriko dut: "Ordunteko behor". Nire ustez egokia da izena horrela izatea, ze nik "Ordunteko behorra" irakurtzen badut behor konkretu baten inguruan ari garela pentsatzen dut. Troiako_Zaldian bezala. Baina gero ere dudak ditut, ze zakil artikulua aldatzen ari nintzela animalia guztien zakilei buruz hitz egiteko, giza zakil eta giza zakilaren inguruan duda izan dut eta azkenekoaren alde egin dut.
Eztabaida honek adar asko ditu, eta agian interesgarria da adituen eta wikilarien iritzi ahalik eta gehien jasotzea. Bitartean, aukera dago zaldia hitza, are zaldiak hitza, zaldi artikulura berbideratzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:39, 4 ekaina 2018 (UTC)
Aupa. Ni ere orain arteko irizpidearekin jarraitzearen aldekoa naiz, goian eman dituzuen argudioekin ados nago. Horrez gain, beste bi argudio eman nahiko nituzke:
  • Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan eta euskarazko beste hiztegi eta entziklopedietan ere, ni dakidala, mugagabea erabiltzen dute.
  • Beste hizkuntza batzuetako wikipediak ikusita, nahiz eta ez dakidan ongi zein hizkuntzatan artikulua itsatsita erabiltzen den, esango nuke irizpide bera erabiltzen dutela. Adibidez, errumanieraz?? --Assar; (erantzun hemen) 17:14, 4 ekaina 2018 (UTC)
Dio @Theklan:ek "interesgarria da adituen eta wikilarien iritzi ahalik eta gehien jasotzea", eta bat egingo nuke horrekin. Lasaitasunez, elektronikoki zein presentzialki: adituen identifikazioa, adibideen bilaketa, pro/contra argudioen bilketa. Prozesu konstituiente bat egitera iritsi gabe, baina bozketa elektroniko bat baino gehixeago mereziko lukeen eztabaida bat delakoan. -Luistxo (eztabaida) 10:00, 5 ekaina 2018 (UTC)

Urteurrena[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on. Kasualitatez konturatu naiz etzi 15 urte beteko dituela Librezale taldeak. Taldea aurrez aurre lehen aldiz 2003-06-07an elkartu omen zen. Eskatzen dut kontua Wikipediaren azalean aipatzea, urteurrenen atalean. Merezitako omenalditxoan, nik uste. GorkaAzk (eztabaida) 18:25, 5 ekaina 2018 (UTC)

Zuk zeuk aldatu dezakezu dagokion txantiloia, Gorkaazk: Txantiloi:Ekaina_7 -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:48, 5 ekaina 2018 (UTC)
Mila esker Theklan. Egina. GorkaAzk (eztabaida) 21:47, 5 ekaina 2018 (UTC)

Improvements coming soon on Watchlists[aldatu iturburu kodea]

Rc-beta-tour-welcome-ltr.gif

Hello

Sorry to use English. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen! Thank you.

In short: starting on June 18, New Filters for Edit Review (now in Beta) will become standard on Watchlists. They provide an array of new tools and an improved interface. If you prefer the current page you will be able to opt out. Learn more about the New Filters.

What is this feature again?

This feature is used by default on Special:RecentChanges, Special:RecentChangesLinked and as a Beta feature on Special:Watchlist.

Based on a new design, that feature adds new functions to those pages, to ease vandalism tracking and support of newcomers:

  • Filtering - filter recent changes with easy-to-use and powerful filters combinations, including filtering by namespace or tagged edits.
  • Highlighting - add a colored background to the different changes you are monitoring. It helps quick identification of changes that matter to you.
  • Bookmarking to keep your favorite configurations of filters ready to be used.
  • Quality and Intent Filters - those filters use ORES predictions. They identify real vandalism or good faith intent contributions that need help. They are not available on all wikis.

You can know more about this project by visiting the quick tour help page.

About the release on Watchlists

Over 70,000 people have activated the New Filters beta, which has been in testing on Watchlist for more than eight months. We feel confident that the features are stable and effective, but if you have thoughts about these tools or the beta graduation, please let us know on the project talk page. In particular, tell us if you know of a special incompatibility or other issue that makes the New Filters problematic on your wiki. We’ll examine the blocker and may delay release on your wiki until the issue can be addressed.

The deployment will start on June 18 or on June 25, depending on the wiki (check the list). After the deployment, you will also be able to opt-out this change directly from the Watchlist page and also in your preferences.

How to be ready?

Please share this announcement!

If you use local Gadgets that change things on your Watchlist pages, or have a customized scripts or CSS, be ready. You may have to make some changes to your configuration. Despite the fact that we have tried to take most cases into consideration, some configurations may break. The Beta phase is a great opportunity to have a look at local scripts and gadgets: some of them may be replaced by native features from the Beta feature.

Please share your questions and comments on the feedback page.

On behalf of the Collaboration team, Trizek (WMF) 13:14, 7 ekaina 2018 (UTC)

Laguntza: eraikin infotaula automatikoa[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, administratzaileren batek {{eraikin infotaula automatikoa}} jatorrizko egoerara itzuli dezala. 1 Formulako zirkuituen artikuluak sortzen ari naiz, eta txantiloi honetaz baliatuz zirkuituen txantiloiak sortu nahi ditut. Berezko irudiaz gain (zirkuituaren ibilbidea), irudi gehigarri bat erantsi nahi nion (zirkuituaren argazkia ala aireko ikuspegia), ikus katalanezko artikuluaren infotaula, baina ez dakit 2. irudia infotaulara nola erantsi. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:11, 11 ekaina 2018 (UTC)

Leheneratu dut. 2. irudia txertatu nahi baduzu, jarri irudia2 = parametroa, eta nire ustez ondo funtzionatuko du. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:28, 11 ekaina 2018 (UTC)
Milesker, Theklan. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:33, 12 ekaina 2018 (UTC)

Berriaren milaka infografia, libre[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! EWKEk eta Berriak akordioa sinatu zuten aurreko urtearen amaieran azken honek egiten dituen infografiak guztiak Commonsera igotzeko. Prozesu luzea izan da, batez ere bilketa egin behar zelako, sailkapena ondoren eta, azkenik Commonsera nola igo aztertu. Dagoeneko 2.500 infografiatik gora daude eskuragarri hemen, eta hurrengo hilabeteotan gehiago igoko dira, milaka gehiago.

Artikuluak ilustratzeko aukera bikaina dugu. Infografia asko oso sinpleak dira, grafikoak, adibidez. Beste batzuen erabilera handia izan daiteke, mendi ibilbideak, adibidez. Laguntza handia beharko dugu hor dagoen guztia ikusi eta sailkatzeko, baina esku askorekin, hobeto egingo dugu, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:23, 11 ekaina 2018 (UTC)

Zorionak ideia hau izan zenutenoi eta posible egin duzuenoi, nire ustez izugarrizko ekarpena da Wikipedia honentzat. Erreferentzia diren infografiak sortzen ditu askotan berriak eta hauek hemen erabiltzea bikaina da. Eta behin idazten jarrita, galderatxo bat: akordioa soilik atzera begirakoa da edo hemendik aurrera sortzen direnak ere igotzen joango ahal dira? Supro23 (eztabaida) 07:09, 12 ekaina 2018 (UTC)
@Supro23: Akordioan orain arte egindakoak igotzeko da, baina Berriak lizentzia librean argitaratzen ditu guztiak, beraz aurten sortutakoak ere igo daitezke, beti ere lizentzia ondo erabiliz gero. Komenigarria litzateke ere ondo kategorizatzea igotzen direnak, ikustarazteko Berrian dauden guztiak leku bakar batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:41, 12 ekaina 2018 (UTC)

Update on page issues on mobile web[aldatu iturburu kodea]

CKoerner (WMF) (talk) 20:58, 12 ekaina 2018 (UTC)

Eztabaidak: Ilargialdi eta Sarraski[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Azken egunotan, bi ekarpen jarri ditut bi terminoren eztabaida-leihoan, eta, erantzunik ez dagoenez, Txokora ekartzea pentsatu dut, ondo jakin gabe honelako kasuetan nola jokatu. Nolanahi, bi terminoren erabilera eztabaidagarria da eta, nire ustez, desegokia, ondoren ikusiko dituzuen arrazoiengatik. Zuen iritzia ezagutu nahi nuke, bai eta jakin ere zer egin behar den. Horra:

  • Ilargialdi: Ilargialdi hitza ez da egokia, iturri terminologikoei begiratzen badiegu. Euskaltzaindiaren Hiztegian eta Orotariko Hiztegian, "ilargiak jota dagoenaren arrarokeria" esan nahi du, bakar-bakarrik. Eta Euskalterm hiztegian "Ilargiaren fase" jasota dago 4ko ponderazio markarekin. Beraz, nik ere uste dut "Ilargiaren fasea" edo "Ilargiaren faseak" izan beharko lukeela.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:18, 9 ekaina 2018 (UTC)
  • Haratustel: Ez dut uste termino hau egokiena denik, Harluxet hiztegiak dioena dioela ere. Oso zabalduta dago "sarraskijalea" termino, baita WPn ere; gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegian, "haratustel" sarreran "haragi ustela" besterik ez dute esaten; eta, "sarraski" sarreran, berriz, "Abere hil baten gorputza, usteltzen ari den". Bigarren adieran baino ez dator "Gizaki askori bizia kentzea". Baina WPn, justu bigarren adiera hori eman zaio "Sarraski" sarreri. Nire ustez, hobe genuke "Sarraski" sarrera lehen adierari uztea eta bigarren adiera adierazteko "Sarraski (hilkuntza)" edo antzeko zerbait ipintzea.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:12, 19 ekaina 2018 (UTC)
Guztiz egokia da aipamena hona ekartzea, hau toki nabarmenagoa baita; beraz, errazago izango dugu arazoaren berri. Ni neu ez naiz ohartu zure idazki horietaz. Eztabaida orrietan erantzungo dizut. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-19, 09:19 (UTC)
Kaixo. Ilargialdi hitzaren erabilerarekin zurekin bat nator Koldo. Niretzat ere "Ilargiaren fasea" edo "Ilargiaren faseak" dira esan nahi egokienak.

Sarraski hitzarekin aldiz ez nator bat. Niretzat sarraski hitza "Gizaki askori bizia kentzea"rekin harremana duen hitza da. Adibide moduan gaztelaniazko hitza "matanza" dator nire burura. "Matanza" izan ahal daiteke txerriarena adibidez baina nik (eta agian belaunaldi zaharrenak kenduta gehienek) gizakiarekin gehiago lotzen dut hitz hau. Ba hori nire erantzuna. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 09:47, 19 ekaina 2018 (UTC)

Re Ilargialdi: bat nator esandakoekin.
Re Haratustel: bat nator esandakoekin.
Re Sarraski: Pirinio aldean, gutxienez, uste dut oso sartuta dagoela Koldok aipatzen duen hori, baina niretzat "hilketa handi" adiera oso sartuta dago, nik beti erabili izan dut, eta beraz bere horretan utziko nuke. Nolanahi ere, argipenerako 'txapel oharra' jarriko nuke. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 12:24, 19 ekaina 2018 (UTC)
Nire ustez, honelako kasuetan irizpide argi eta, ahal dela, objektiboren bat erabaki beharko litzateke. Nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adieren ordena izan liteke objektiboena. Eta, horri (bai eta Orotarikoari ere) jarraituz, "sarraski" hitzaren lehen adiera "Abere hil baten gorputza, usteltzen ari dena" da (seguru aski, bigarren adiera, "Gizaki askori bizia kentzea", aurreko adieraren erabilera metaforiko bide sortua da, bide batez bego esanda). Egia da, ordea, gaur egun, euskaldun gehienok bigarren adierarekin identifikatzen dugula gehiago; baina, bestetik, "sarraskijale" hitza oso erabilia da eskoletan, oker ez banago. Hori horrela, proposatuko nuke "Sarraski" hitza EHko lehen adierarako uztea eta "Sarraski (hilkintza)" ipintzea bigarrenerako. Bestetik, "Ilargiaren aldiak" hobeto iruditzen zait "Ilargialdi" baino, eta, gainera, erabilera handi samarra du testuetan (googlen begiratuta); hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak niretzat pisu handia eduki beharko luke gure erabakietan, eta "Fase" hitzean hauxe dio: "2 iz. Astron. Ilargiak eta planetek, Lurra eta Eguzkiarekiko duten posizioaren arabera, azaltzen dituzten lau itxura nagusietako bakoitza; itxura horiei dagokien aldi bakoitza. Eklipsearen fase osoaren aurretik, itzalak ilargiaz nola jabetzen diren ikusi ahal izango da. Ilargiaren faseak eta Eguzki eta Ilargi eklipseak erakusten zituen lehenengo planetarioak.". "Aldi" sarreran, berriz, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dakar "Ilargiaren aldia" bezalako erabilerarik. EHri lehentasuna ematen bazaio WPn (eta ez dakit hori erabakita dagoen ala ez, baina nire ustez hala behar luke), "Ilargiaren faseak" ipini beharko genukeela uste dut. --Koldo Biguri (eztabaida) 15:51, 19 ekaina 2018 (UTC)

OHARRA: Ederki egin du Koldo Bigurik eztabaida hauen berri hemen emanda, bestela oihartzunik izan ez dutelako, baina eztabaida bera bi artikulu horietako bakoitzaren eztabaida orrian egin behar da. Bestela, artikulu horien historian ez da agertuko zergatik eman zaien izen bat edo beste.

Beraz, mesedez, erabili «Eztabaida:Ilargiaren aldi» eta «Eztabaida:Sarraski» eztabaida orriak. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-19, 16:39 (UTC)

Erreferentziei buruz.[aldatu iturburu kodea]

Egunon, aspaldi daukat zalantza bat erreferentzien buruzko arloan. Non ipini behar dira erreferentziak, puntua eta gero edo puntua baino lehen? Hau da demagun "Txinak 1.400.000. biztanle ditu" «erreferentzia»"." Edoː "Txinak 1.400.000. biztanle ditu"." «erreferentzia»

Nik puntua baino lehen egin izan dut baina ez dakit hori arautua dugun hala ez. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 08:20, 19 ekaina 2018 (UTC)

Nik ere puntua baino lehen. -Luistxo (eztabaida) 08:53, 19 ekaina 2018 (UTC)
Bi joera ditugu hurbilean: batetik, ingeles tradiziokoa eta espainiar tradiziokoa (ordena: hitza, puntuazio marka, oin oharraren marka); bestetik, frantses tradiziokoa (ordena: hitza, oin oharraren marka, puntuazio marka). Adibideak:
  • Ingeles eta espainiar tradizioa:
  • Berba, berba-berba eta berba.[1][2][3][4][5]
  • Berba,[1][2][3][4][5] berba-berba eta berba:[6][7][8][9][10] berba, berba eta berba.
  • Frantses tradizioa:
  • Berba, berba-berba eta berba[1][2][3][4][5].
  • Berba[1][2][3][4][5], berba-berba eta berba[6][7][8][9][10]: berba, berba eta berba.
Ikusita frantses ereduan hitzetik zeinen urruti gelditzen den batzuetan puntuazio marka (eta ez dira asmatutako adibideak; ikus, adibidez, «Euskadi ta Askatasuna» artikuluko «2003tik 2006ko su-etenera» atala, konparazio baterako), nik uste hobe dugula ingeles eta espainiar moldeari jarraitu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-19, 09:43 (UTC)
Niretzat txukunagoa gelditzen da puntuazio markaren ondoren jartzea erreferentziak. Ez dakit Euskaltzaindiak arautua duen, baina nire begietara askoz hobe geratzen da era honetan. Orain arteko edizioetan nik horrela jokatu dut. Supro23 (eztabaida) 10:01, 19 ekaina 2018 (UTC)
Nire ohitura da puntuazio markaren aurretik jartzea, izan puntu, bi puntu edo parentesi. Uste dut argiago geratzen dela erreferentziatzen ari garena esaldi horretan, parentesi horretan edo bi puntuen aurreko horretan jasotakoa dela, eta ez ondorengo beste ezer. Ez da tradizioagatik, argiago geratzen dela uste dudalako baizik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:35, 19 ekaina 2018 (UTC)
Eskola desberdinak daude euskaraz ere, nahiko intuitiboa dela ematen du. UEUn, adibidez, honela jartzen ari dira: «hori da nire amets handiena»[10] eta «hori da nire amets handiena»[10], eta "egin zuten hori")[10].
Bere garaian, hau eta beste puntu batzuk ekarri eta proposatu nituen estiloari lotuta, ikus hemen mesedez. Ez dakit hori den dagoen eztabaida bakarra; ni nolanahi ere hasi nintzen zenbait artikulu nabarmendutan araua bateratzen erreferentzia eta kakotxei buruz, eredu honen arabera: aipu (edo bestelako) kakotxak + puntuazioa + erreferentzia («hori da nire amets handiena».[10]). Beraz, ahal dela, hura mantentzearen aldekoa naiz. Beste puntuak bateratzeko aprobetxa dezakegu, artean (oso) finkatuta ez badaude. -Iñaki LL (eztabaida) 21:49, 19 ekaina 2018 (UTC)
"Deia" puntuazio-markaren ondoren jartzearen aldekoa naiz, baina hau konbentzio hutsa dela iruditzen zait. Hala ere, ondo legoke denok berdin egitea.Aio!-Xabier Cañas (eztabaida) 23:38, 19 ekaina 2018 (UTC)

Polisemia eta homonimia kasuetan hitz hori soilik (parentesi argitzailerik gabe) daraman artikulua zein adierari buruzkoa izango den erabakitzeko irizpide objektiboa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Aurreko eztabaidagai batean planteatu dut nire ustez irizpide argi eta, ahal dela, objektiboren bat erabaki beharko litzatekeela homonimia kasuetarako, utzi gabe hitz baten adiera ezagunago egiten zaigun ala ez eta nori bai edo nori ez. "Sarraski" hitzarengatik planteatu dut, eta bere eztabaida orrian egon dira ekarpen batzuk; baina ziur naiz makina bat kasu berdin egongo direla, eta, horregatik, berriz diot irizpide objektibo bat beharko litzatekeela. Eta, nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adiera-hurrenkera erabiltzea da egokiena; pentsatzekoa baita EHko hurrenkerak irizpide filologiko diakronikoei erantzuten diela. Besteok nola ikusten duzue proposamena? --Koldo Biguri (eztabaida) 16:55, 20 ekaina 2018 (UTC)

Nire ustez, polisemia eta homonimia kasuetarako badugu irtenbide egoki bat: hitz batek bi esanahi (edo gehiago) dituenean, eta esanahi horietatik bat nabarmen erabiliagoa ez bada, argipen orria jartzen dugu. Kasu honetan, nik «Sarraski» orria «Sarraski (argipena)» orrira birbideratuko nuke, eta hor azalduko nituzke bi esanahi nagusi horiek. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-20, 17:09 (UTC)
Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arau-emailea da hitzen formari eta esanahiari dagokienez, eta bi alderdi horietan zuzenean betetzen dugu Euskal Wikipedian. Hala ere, polisemia eta homonimia kasuetan, Euskal Wikipedian hitz hori soilik (parentesi argitzailerik gabe) daraman artikulua zein adierari buruzkoa izango den erabakitzeko, ez dugu kontuan hartzen erabilera historikoa, gaur egungoa baizik. Artikuluaren izenburuaren gai hau erabakitzean, pisu handiagoa izan beharko luke erabilera erakusten duen hiztegi batek —erabileraren hiztegi batek—, Euskaltzaindiaren Euskaltzaindiaren Hiztegiak —arauen hiztegi batek— baino. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-20, 17:18 (UTC)
Bat nator Xabier Armendaritzek dioenarekin. Goian aipatu dudan bezala ("Sarraski" eztabaida), argipen esplizitu edo zeharkako batek (argipen orria) konponduko luke gauza oraingoz. -Iñaki LL (eztabaida) 07:42, 21 ekaina 2018 (UTC)
Nik ere orain arteko bidetik jarraituko nuke: erabilera ohikoenak markatzea zein den artikulu nagusia, eta ez badago erabilera "ohikorik" orduan argipen orria izatea zuzenean termino horrek dakarrena. Adibidez, Merkurio esaten badut, aukera berdintsuak daude planeta edo elementuari buruz hitz egiteko (beste erabilerak ez hainbeste); baina Jupiter esaten badut ohikoagoa da planetari buruzko informazioa bilatzea pertsonaia mitologikoari buruz baino. Durangorekin antzeko, aukera gehiago daude Bizkaiko udalerria izatea Mexikoko estatua baino (nahiz eta Mexikoko estatua izan biztanle gehien dituena). Kontrara, Getaria esaten badut, izan daiteke Gipuzkoakoa edo Lapurdikoa. Nire ustez nahiko intuitiboa da, eta beti dago moduren bat aldatzeko, ez badugu uste horrela izan daitekeenik. Sarraskiaren kontuarekin, nire ustez hitzaren erabilerak ez du justifikatzen artikulu nagusia hildako animalia baten haragi ustela izatea, eta agian horrela izan behar dela uste badugu, argi utzi beharko genuke goian {{beste erabilpenak}} txantiloia erabilita. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:56, 21 ekaina 2018 (UTC)
Ez dakit zein irizpide erabiltzen den Euskaltzaindiaren Hiztegian hurrenkera erabakitzeko, baina Xabierrek esan duenaren haritik tiraka, hasi naiz begiratzen arazoak sor ditzaketen hitz batzuk eta, adibidez, arlo hitzak, uste dut ez duela ongi adierazten zein den gaur egun hitz horrek duen erabilera nagusia. Beste adibide bat: orria. Argipen orriak gehiago erabiltzeak uste dut lagundu dezakeela. Bi wikilariren arteko zalantza edo eztabaida dagoenean, argipen orri bat sortzea izan daiteke irtenbidea.--Assar; (erantzun hemen) 12:19, 21 ekaina 2018 (UTC)

Burokrata Administratzaile izateko eskaria[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on. Batez ere Txikipediako ekarpenak kontrolatu ahal izateko, burokrata izatea gustatuko litzaidake, eta horri buruzko eztabaida eskatu nahi dizuet. Vikidiako sortzailea izateaz gain, batez ere Txikipedian jarduten naiz, baina makina bat ekarpen eginak ditut WPn ere (ez dakit ezta nola kontatu ere). Esan bezala, burokrata lana Txikipediarako egingo dut batez ere, nahiz badiren beste batzuk oso ondo egiten dutenak ere, eta biziki eskertzen diet. Baina batzuetan gertatu zait nik neuk egindako artikuluren bat ezabatu nahi izatea eta ezin. Beraz, zuek esan. Eskerrik asko.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:33, 7 ekaina 2018 (UTC)

Uste dut, zuk nahi duzuna, Administratzaile izatea dela. Burokraten lana botak markatzea eta administratzaile-izendapenak betetzea da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:34, 7 ekaina 2018 (UTC)
Hala izango da, barkatu.--Koldo Biguri (eztabaida) 19:12, 7 ekaina 2018 (UTC)

Nire aldetik ez dago arazorik, horrela Txikipedia hobeto kontrolatuko duzula uste baduzu, alde nago. Beste iritzirik? Bozketa antolatuko dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:49, 7 ekaina 2018 (UTC)

Ados, eta bozketarik baldin badago alde -Lainobeltz (eztabaida) 20:56, 7 ekaina 2018 (UTC)
Ez dakit nola antolatzen den bozketa; dakienak egin nahi badit mesedea... Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 08:22, 8 ekaina 2018 (UTC)
Ni ere alde--Xirkan (eztabaida) 09:34, 8 ekaina 2018 (UTC)
Ondo iruditzen zait! Nik behintzat Txikipedian egiten direnak ez ditut patruilatzen eta bandalismoak gora egiten badu hor norbait beharko da. Dena den, kontuan izan Koldo, Txikipedia Wikipediaren barruan dagoenez, administratzaileak Wikipediaren| arauak ezagutu eta betearazi behar dituela. Ezabaketa hutserako bada, adibidez, nahikoa da {{Ezabatu}} txantiloia jartzearekin gero administratzaileak kategoria birpasatzean artikulu hori ezabatzeko. -Xabier Cañas (eztabaida) 17:04, 8 ekaina 2018 (UTC)
Niri ondo iruditzen. Ikuskatzaile inor ez badabil, komeni da norbait horretan ibiltzea, eta Koldok du konpromiso handiena proiektuarekin. -Iñaki LL (eztabaida) 20:22, 11 ekaina 2018 (UTC)

Inork ezer esaten ez badu, bihar gauean emango diot baimena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:12, 11 ekaina 2018 (UTC)

Ni ere alde nago, baina uste dut formak gorde behar direla: Koldo administratzaile izendatu aurretik, bozketa egin beharko litzateke, bi asteko epea emanda, edonork bere boza emateko aukera izan dezan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-11, 21:23 (UTC)
Ados... antolatu dezakezu? Ni nahiko liatuta nabil beste kontu batzuekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:44, 11 ekaina 2018 (UTC)
Yes check.svg Egina. Irekita dago Koldo Biguri administratzaile izendatzeko bozketa. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-06-12, 22:06 (UTC)
Eskerrik asko guztiei! --Koldo Biguri (eztabaida) 10:47, 28 ekaina 2018 (UTC)

Lehiaketetako puntuazioa aldatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Apirileko lehiaketan parte hartu nuenean, iruditu zitzaidan erreferentziak jartzeak puntu gehiegi ematen zuela. Konturatu nintzenean, erreferentzia gehiago sartzen hasi nintzen, baina ez baliozkoak-edo zirelako, baizik eta puntu asko ematen zituztelako. Uste dut hobe litzatekeela erreferentzien puntuazioa apur bat jaistea. Zer iruditzen zaizue?--Assar; (erantzun hemen) 20:48, 28 ekaina 2018 (UTC)

Nire ustez helburua kalitateko artikuluak sortzea da, eta horretarako erreferentziek balio handia dute. Ez gaude ohituta, eta ohitura bultzatzea da lehiaketa honen helburua. Erreferentzia gehienak automatikoki egin daitezke, beraz puntuak lortzeko bide ona izateaz gain, sistema bera erabiltzeko gonbidapena da. Hala ere, 4 puntu ematen ziren hasieran, 3 puntu ematen dira orain (eta puntu bat berrerabiltzeagatik). Ez dut arazorik 2,5 puntura jaisteko, hori baldin bada arazoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:09, 28 ekaina 2018 (UTC)
Nigatik ados.--Assar; (erantzun hemen) 07:09, 29 ekaina 2018 (UTC)

Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda berritu dut, baita 1. 2. eta 4. mailako zerrendak sartu ere. 3. mailako zerrendarekin neurtzen da Wikipedia bakoitzaren kalitatea ere neurtzen du. Beraz, interesgarria da artikulu horiek ahalik eta onenak izatea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:12, 30 ekaina 2018 (UTC)

Helburu polita. Badago lana!--Xabier Cañas (eztabaida) 21:15, 30 ekaina 2018 (UTC)

Tidy to RemexHtml[aldatu iturburu kodea]

m:User:Elitre (WMF) 14:38, 2 uztaila 2018 (UTC)

Zuzenketa masiboak egiterik bai?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Txikipediako hainbat artikulutan "Bretainia Handia" aipatzen da, eta "Britainia Handia" ipini behar da. Horregatik galdetu nahi dizuet ea ba ote dagoen modurik aldaketa masibo bat egiteko, banan-banan ibili beharrean.--Koldo Biguri (eztabaida) 07:41, 4 uztaila 2018 (UTC)

Bai, bota jarriko dut martxan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:03, 4 uztaila 2018 (UTC)
Yes check.svg Egina 7 baino ez ziren. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:07, 4 uztaila 2018 (UTC)

Wikidatako datuak hartzen dituzten infotaulak Txikipedian erabili ahal izatea[aldatu iturburu kodea]

Txikipediako «Sevilla» artikuluaren edizio honetan ikus dezakezuenez, Wikidatako datuak hartzen dituzten infotaulak Txikipedian erabiliz gero, erroreak ematen ditu (batez ere, infotaulako «Demografia» atalean). Onena, dudarik gabe, Txikipedian ere datuak Wikidatatik hartu ahal izatea litzateke. Nola ikusten duzue kontu hori? Bide hori ezinezkoa bada edo asko luzatzen bada, infotaula horren —eta Wikidatako datuak hartzen dituzten beste batzuen— Txikipediarako bertsioa sortu beharko genuke... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-07-04, 10:06 (UTC)

Posible da zerbait sinplifikatuago erabiltzea, begira Txikipedia:Bergara, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:11, 4 uztaila 2018 (UTC)
Primeranǃ Uste dut {{Txikipedia-Euskal Herriko udalerria}} txantiloia eredutzat hartuta munduko edozein udalerrirentzat balioko duen txantiloi bat sortu beharko genukeela. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-07-04, 10:32 (UTC)
Nire kontu, gaur arratsaldean ea posible dudan! -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:20, 4 uztaila 2018 (UTC)

Wikipediaren itxiera protesta gisa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Agian ikusi duzue, baina italiera, gaztelania eta katalanezko Wikipedia gaur eta bihar itxita egongo dira, Europak onartu nahi duen copyright lege berriaren aurka protestatzeko. Aurrekoan artikulu hau argitaratu zuen EWKEk Wikimediaren blogean, gerta daitekeena azalduz. Zer deritzozue gaur gauean eta bihar Euskarazko Wikipedia ere ixten badugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:28, 4 uztaila 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 13:33, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-07-04, 13:36 (UTC)
Beherago adierazi den eran banner handi bat jartzerik badago, hala ere, nahiago bannerraren aukera. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-07-04, 17:37 (UTC)
Pictogram voting neutral.svg Neutrala Nik eta Koldok (berak ere hala uste dut) aurkezpena dugu bihar, niri izorratu egingo lidake pixka bat Hezkuntza Programako esteka batzuk ditudalako. Niretzat etzi hobeto. Iñaki LL (eztabaida) 14:08, 4 uztaila 2018 (UTC)
Whitelist bat egin daiteke, kontsultatu daitezkeen orrialdeekin. Bozketa parlamentuan bihar da, etzi alferrik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:13, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 15:08, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Xabier Cañas (eztabaida) 15:10, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Marklar (eztabaida) 15:12, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Vanbasten 23 (eztabaida) 15:34, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Hala ere, bitartean banner handi bat jar daiteke goian... lortzea ez omen da hain erraza. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:30, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -- Bi aukerak onak, aukeran, nahiago itxita uztea --MerZab (eztabaida) 18:49, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Ksarasola (eztabaida) 18:52, 4 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Aitzolete Erabakia dagoeneko hartua dagoen arren, ixtearen alde agertu nahi nuke nik ere. Aitzolete (eztabaida) 20:08, 4 uztaila 2018 (UTC)

Beraz, itxita egongo da biharko eguerdira arte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:24, 4 uztaila 2018 (UTC)

Artikuluen egiturazko kalitatearen neurketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aurten egin dugun hezkuntza programaren ataletako bat ORES teknologia euskaraz jartzea zen. Ikasturte amaieran lortu dugu lehen emaitza, eta horrekin baloratu ditut zerrendan dauden 1.710 artikuluak:

Arloa Zirriborro-motako artikulua Hasi-motako artikulua C-motako artikulua B-motako artikulua Artikulu ona Nabarmendutako artikulua
Matematika 13 47 25 6 4 0
Biologia — Geologia 3 86 51 21 21 2
Fisika — Kimika 3 80 39 16 5 1
Geografia — Historia 14 99 52 18 30 7
Kultura zientifikoa 2 15 13 9 4 3
Informazioa eta komunikazioaren teknologia 1 17 10 7 3 1
Hizkuntzak 5 15 9 9 6 0
Literatura 2 58 29 35 6 0
Ekonomia — Ekintzailetza 19 42 19 5 4 1
Kultura klasikoa 11 49 9 7 7 0
Filosofia 4 22 10 1 3 0
Plastika eta ikus-entzunezkoak 5 58 37 13 5 0
Musika, dantza eta antzerkia 11 63 42 22 3 0
Gorputz hezkuntza 10 13 12 4 0 0
Zeharlerroa: Emakumea eta generoa 0 23 10 5 1 2
Guztira 103 688 366 178 102 17

Nahi izanez gero, zuek ere erabiltzeko aukera duzue edozein artikulutan. Nahikoa da historiatik nahi duzuen edizioaren zenbakia hartu eta hemen neurtzea. Emaitza horren arabera sailkatu ditut artikuluak. Ez du neurtzen benetako kalitatea (idazkera, argitasuna...) baizik eta egituraren aldetik nolako artikulua den. Horregatik, B motako artikulu askok erreferentzia batzuk eta amaierako atalak jarrita (Ikus, gainera, kanpo loturak...) azkar mugituko da AO edo NA izatera. Nahi baduzue, zerrendan dauden artikuluak hobetzeko bideak errazten dira, zer hobetu daitekeen hobeto ikusten delako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:36, 6 uztaila 2018 (UTC)

Consultation on the creation of a separate user group for editing sitewide CSS/JS[aldatu iturburu kodea]

Global preferences are available[aldatu iturburu kodea]

19:19, 10 uztaila 2018 (UTC)

Kanpoko irudietara lotura[aldatu iturburu kodea]

Kanpo irudiak linkatzerik ba ote dagoen jakin nahi nuke, hala nola External Images eta External Video artikulu honetan agertzen diren bezala. Bada halako euskarazko taulatxo edo txantiloi adibiderik? edo sor lezake inork? edo arazoren bat dago ingelesezkoan egiten dutena komeni ez delakoan? Eskerrik asko aldez aurretik. -Luistxo (eztabaida) 11:17, 18 uztaila 2018 (UTC)

@Luistxo: {{Kanpoko irudia}} erabil dezakezu, ingelesezko parametro berdinak ditu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:19, 19 uztaila 2018 (UTC)
Eskerrik asko @Theklan: balio dit pista horrekin. -Luistxo (eztabaida) 20:04, 19 uztaila 2018 (UTC)
Erabilia artikulu honetan. -Luistxo (eztabaida) 04:44, 20 uztaila 2018 (UTC)

300,000 Yeeeeees![aldatu iturburu kodea]

Zorionak!
Congratulations on flying so high! We on the Wicipedia Cymraeg (Welsh Wikipedia) have a lot to learn from you, as have many other languages! I'm really proud of such a fine group of people! Don't stop! And thanks for all who came to the Celtic Knot; I really enjoyed your company! Llywelyn2000 (eztabaida) 17:25, 18 uztaila 2018 (UTC)

Thanks Llywelyn2000! Now, we have to improve quality! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:12, 19 uztaila 2018 (UTC)
Diolch yn fawr Llywelyn2000, our pleasure! Iñaki LL (eztabaida) 11:01, 19 uztaila 2018 (UTC)
Diolch, Llywelyn2000. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:19, 19 uztaila 2018 (UTC)

300.000 artikulu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! UEUrekin batera egin genuen udako topaketan bot ikastaroa eskaini genuen eta Txekiako udalerrien artikuluak sortzeko aukera ikusi zen. Ez daude guztiak igota, bota gelditu dut dagoeneko, uste dudalako 300.000 artikulura eskuz iritsi beharko ginatekela. 300 inguru falta dira heltzeko, eta jakin nahiko nuke ea ikusten duzuen aukerarik artikulu komun bat egiteko, egun hori iristen denean gorde eta publikoki edozein ausazko artikulu baino hobeto geratuko dena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:49, 6 uztaila 2018 (UTC)

Ados nago zuk esandakoarekin. Gure 300000. artikulua erakargarria eta mamitsua izan beharko luke. Esan beharrik ez dago artikulu hori erraz zabalduko dela sarean. Horregatik gertuko gai baten edo zenbaki horrekin zerikusia duen edozein gairen ingurukoa izan behar duela deritzot. Proposamenik? --Zuiarra (eztabaida) 14:21, 6 uztaila 2018 (UTC)
Euskararen jatorria? -Sikret8 (eztabaida) 15:54, 6 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Theklan · Eztabaida · E-maila 16:04, 6 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Marklar (eztabaida) 16:10, 6 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde---Zuiarra (eztabaida) 16:11, 6 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Euskaldunaa - Nire ustez behin 300.000 artikuleun langa pasata, urte batez hobe bot-arik gehiago ez erabiltzea, sakonera 12ra jaitsi da, zenbaki duin bat berreskuratu arte: 20 edo. (eztabaida) 16:28, 6 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde---Xabi22 (eztabaida) 10:00, 11 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde- -Oraina (eztabaida) 10:04, 11 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Josu (eztabaida) 11:23, 16 uztaila 2018 (UTC)
Txekiakoak bukatuko ditut, eta nik ere helburu gisa Wikipedia:Wikipedia_guztiek_izan_beharreko_artikuluen_zerrenda hauek osatzea urtea amaitu bitarte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:10, 6 uztaila 2018 (UTC)

Zu hasiko zara, Sikret8?: Wikipedia:Euskararen jatorria lekuan has gaitezke, eta behar denean mugitu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:08, 9 uztaila 2018 (UTC)

Nahi izanez gero, uztaileko azken astean has naiteke artikuluarekin. Bi aste hauek nahiko lanpetuta pasako ditut... -Sikret8 (eztabaida) 07:58, 11 uztaila 2018 (UTC)
Uztailaren azken asterako 300.000 pasata izango ditugula esango nuke! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:16, 11 uztaila 2018 (UTC)
300.000 artikuluen ezkerreko Wikipediaren bolatxoa ere jarri beharko genukeela uste dut, 100.000 eta 200.000 artikuluetara iritsi ginenean bezala. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:04, 10 uztaila 2018 (UTC)
Bagabiltza Wikipedia:Euskararen jatorria artikuluarekin, eta laster da 300.000.a. AI ZE EMOZIOA. Eskertuko nuke irudiekin trebetasuna duen inork laguntzea artikuluaren eztabaida orrian aipatzen den grafiko bat sortzen. Mertxi. -Luistxo (eztabaida) 05:41, 17 uztaila 2018 (UTC)
Ez dakit egin dudana ondo egina dagoen, baina artikulua zein txukun gelditzen ari den ikusita, artikulu nabarmendu izateko bozketa ireki dut [[4]]. Badirudi gaur edo bihar iritsiko garela 300.000 artikuluetara. Normalean hilabete bateko epea egoten da artikulu nabarmenduak bozkatzeko, baina zer iruditzen zaizue kasu honetan epea murriztu eta datorren asteko artikulu nabarmendu bezala jartzea? Supro23 (eztabaida) 08:27, 17 uztaila 2018 (UTC)
Ondo iruditzen zait, artikulu txukuna da eta gainera denon artean egin dugu, ni behintzat Pictogram voting support.svg Alde - Xabi22 (eztabaida) 11:34, 17 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 10:22, 17 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Zorionak artikuluan lanean aritu zareten guztioi. Oso lan txukuna egin duzue :) -Sikret8 (eztabaida) 15:12, 19 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 15:17, 19 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Berdina ari nintzen pentsatzen, artikulu puxka egin dugu, eta ez dugu jarri inon ere azalean. Gainera, hurrengo astean ez dago beste hautagairik azalean egoteko... beraz, aukera ona!-Theklan · Eztabaida · E-maila 15:50, 19 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xabier Cañas (eztabaida) 13:59, 23 uztaila 2018 (UTC)

Artikuluen kalitatea neurtzeko tresna[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Wikimanian nago EpochFail wikilariarekin, eta berak garatzen duen ORES sistemarekin jolasean ari gara. Agian ikusiko zenuten badagoela martxan Atari:Hezkuntza/1.000_artikulu orrialdean, baina orain aukera duzue gadget moduan instalatzeko, momentuz zuen erabiltzaile orrialdean. Nahikoa da zuen /common.js fitxategira joan (adibidez, nirea Lankide:Theklan/common.js eta honakoa kopiatzea:

importScript("User:EpochFail/ArticleQuality.js");

Artikuluan hasieran kalitatearen neurketa bat agertuko zaizue. Egiturazko neurketa da, ez du hizkuntzaren kalitatea neurtzen, baina artikuluak egiterakoan lagungarria da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:15, 19 uztaila 2018 (UTC)

Probatu dut eta primeran, lan ederra. Aitzolete (eztabaida)
Niri ondo dabilkit, zorionak! Beste aurrerapentxo bat. Hala ere, esan bezala, aspektu batzuk hartzen ditu kontuan, abiapuntu bat da, baina (ia) beti ematen du gure Artikulu nabarmenduen azpitik. Beste batzuetan, egitura ondo egon eta Nabarmendu ematen du artikulu eskasa izan arren, adibidez, Euskal Herriko historia. Iñaki LL (eztabaida) 08:40, 21 uztaila 2018 (UTC)
Sistemak ikasten du, hau da, ez ditu erabakiak hartzen, baizik eta guk trebatzen dugu. Hemendik hilabete batzuetara berriro ere eman ahal dizkiogu artikuluak trebatzeko, batez ere artikulu nabarmenak eta artikulu onak ezartzeko irizpideak baldin baditugu. Egiturazko osotasuna begiratzen du, ez bertan idatzita dagoena ondo dagoen. Horregatik artikulu nabarmenduak zer diren guk erabaki behar dugu, bozketa bidez. Honek laguntzen digu ikusten zer dagoen gaizki zerrenda batean, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:35, 22 uztaila 2018 (UTC)
Aurreko Nabarmenduen inguruko eztabaidan inor ez zen saiatu ni baino gehiago irizpide neurgarriak finkatzen, baina batzuk ez ziren horren hain aldeko agertu. Bestalde, onena izango litzateke Xuxen zuzentzaile ortografikoarekin integratu ahal izatea, hasteko. Hala ere, esango dut ere ORESek dituen aukera teknikoez hutsaren hurrengoa dakit nik. Iñaki LL (eztabaida) 19:48, 23 uztaila 2018 (UTC)

Txikipediako artikulu galduak?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Inork al daki Txikipediaren kontagailua zergatik pasatu den 1160 artikulu izatetik 850era? --Koldo Biguri (eztabaida) 17:02, 23 uztaila 2018 (UTC)

Azpikategorietara pasatzeagatik da. Gero konponduko.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:12, 23 uztaila 2018 (UTC)
@Koldo Biguri: Yes check.svg Egina. -Xabier Cañas (eztabaida) 21:03, 23 uztaila 2018 (UTC)
Eskerrik asko! --Koldo Biguri (eztabaida) 09:12, 24 uztaila 2018 (UTC)
Dena den, ikasi behar dut kategoriak nola egin eta nola antolatu. Oso gaizki daudela uste dut. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:25, 24 uztaila 2018 (UTC)
Txikipedia kategoria BEHARREZKOA da, hori ari gara kontatzen. Azpikategoriak egin nahi badira, azpikategoria bakarra egin beharko zen beste azpikategoria guztiak biltzeko, bestela azpikategoriak ere kontatzen ditu sistemak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:18, 25 uztaila 2018 (UTC)

Artikulu onak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denei, eztabaida honetan gai hau sortzeko erabakia hartu dut proposamen batzuk luzatzeko asmoarekin. Orrialde hau duela gutxi sortu zen eta bere helburua artikulu on guztiak bertan zerrendatzea da. Orain arte mota honetako artikuluek ez dituzte irizpide berezirik bete behar izan izendapen hau jasotzeko, nire ustez, artikulu onen hautaketak zehatzagoa izan beharko luke. Horretarako, hainbat proposamen ditut eta zuen iritziak jaso nahiko nituzke.

  1. Hautaketa-fasea: Artikulu onak hautatzeko orain arte erabili dugun orrialdea erabiltzen jarrai genezake, egia delako parte-hartze oso baxua dagoela bozketa hauetan. Hala ere, artikulu onak izendatzeko orduan irizpide zehatz batzuk sortuko nituzke. Hauek artikulu nabarmenduek dituztenen antza eduki dezakete, adibidez, luzetasuna, erreferentzia kopurua, etab. Hori bai, irizpide hauek artikulu nabarmenduenenak baino zorroztasun gutxiago eduki beharko lukete. Beste Wikipedia batzuetan horrelako irizpideak dituzte: gaztelaniaz, ingelesez, galizieraz. Horretaz gain, Wikipedian badira hainbat artikulu "onak" izateko aukera dutenak, hauek izendapen hori jasotzeko nabarmenduenen bozketa-gunera jo behar dute eta han, ez dituzte aukera askorik.
  2. Artikulu onek ere Azalean atal bat edo leku bat eduki beharko luketela uste dut, beste Wikipedia batzuetan ere badutelako, hala nola, gaztelerazkoan edo italierazkoan eta artikulu landuak direlako.

Aipatu ditudan bi proposamenak asko zehaztu behar dira noski, hala ere zuek proposamen hauekiko duzuen iritzia jakin nahiko nuke. Xabi22 (eztabaida) 14:29, 10 uztaila 2018 (UTC)

  • Ni ados proposamenarekin -Josu (eztabaida) 11:32, 16 uztaila 2018 (UTC)
  • Nire kezka nagusia da ez dugula indarrik artikulu nabarmenduak eta bozkatzeko. Beraz pakete berdinean sartzea izango litzateke onena. Bestetik, ORESekin posible da neurketak egitea, askotan gauza estrukturalak badira ere on/nabarmen bereizten dutenak. Azalean egotearena ez dakit onuragarria den... agian tarteka ditzakegu nabarmenak eta onak, asko ez baititugu, baina kalitatea jaisten duela pentsatzen dut (ez oso konbentzituta, hala ere). -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:41, 16 uztaila 2018 (UTC)
  • Nik ez dut argi ikusten. Lehenago ere gai hau atera dugu, eta ez dago ez indarrik, ez irizpideak finkatzeko gogo handirik ere, horrek segurtasun faltaren tarte bat sortzen du. Adibidez, artikulu nabarmenduetan, batzuetan zuzentzailea pasa gabe eramaten dira artikuluak, komunikazio arazo handi samarrak dituztenak ere badira. Sentitzen dut baina niri horrek eragozpen handia sortzen dit.
Bestalde, ORESi buruz, abiapuntu bat izan daiteke, baina parametro nahiko orokorrak neurtzen dituela dirudi. Nire esperientzia ingelesezkoan dago, dirudienez era horretan egindako kasua da Spanish conquest of Iberian Navarreren balorazioa, nik egina, eta esango dut, oso landutako artikulua. Hala ere, Start class bat lortu zuen, hutsaren hurrengoa. Iñaki LL (eztabaida) 13:31, 19 uztaila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: ORESek egitura-osotasuna neurtzen du. Zure artikuluak nabarmendutako artikulu izaera du ORESen arabera, begira. Beraz, esan zizunak Start zela, ez zuen ORES erabili. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:45, 19 uztaila 2018 (UTC)
@Theklan: Niri inork ez dit ezer esan, hor jartzen du Start class dela, zuri azaldu nizun kasua eta zeuk esan zenuen robotak haren irizpideen arabera egin zituela kalkuluak. Dena den, eskerrik asko hura neurtzeagatik, bihotza emango dit noizbait ere artikulu horren ratinga aldatzea eskatzeko!:) Iñaki LL (eztabaida) 19:59, 19 uztaila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: kontua da hori ez dela ORES, hori dela pertsona batek egindako balidazioa. ORES erabiliko balu, nabarmen izango litzateke. Kontua da, gainera, ez dela Start, baizik eta C behean emandako azalpenen arabera, B3, B4 eta B5 betetzen duela esan duelako eginduenak. Baina ez da ORESen kontua, baloratu duenarena baizik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:28, 20 uztaila 2018 (UTC)
@Theklan: ideia ona iruditzen zait zuk proposatutakoa. Artikulu onak eta nabarmenduak leku berdinean bozkatzen baditugu ordea, moduren bat asmatu beharko genuke bata bestearengandik banatzeko eta jendeak modu egokian bozkatzeko. Baten batek ba al du ideiarik? Bestalde, azalean artikulu nabarmenduak soilik agertzea txandakatzea baino hobe dela uste dut. Xabi22 (eztabaida) 20:01, 24 uztaila 2018 (UTC),
Une honetan Artikulu nabarmendura heltzen ez dena Ona izaten da. Azkarra da eta praktikoa, baina irizpide argirik ez du. Oro har, egitura txukuna, ortografia (oro har) zuzena eta komunikagarritasun ona badu, Artikulu on gisa pasa izan da (luzeraz laburra edo beste akats batzuk dituenean). Bat nator definizio argiago baten beharraz. Nik artikulu on izateko proposatutako artikulu bat lehenik eta behin ikono eta adierazpen bidez horretarako dela jarriko nuke toki berean (Artikulu nabarmenduen orria). Iñaki LL (eztabaida) 09:43, 25 uztaila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: Ados, leku berean bozkatu ditzakegu artikulu on eta nabarmenak. Ikono hori, agian, proposamena sortzerako orrialdean kolorea aldatzea izan daiteke. Dakizuen bezala, gaur egun artikulu nabarmendu izateko proposamen bat ipintzerakoan, orrialde bat sortzen dugu, bertan, ezkerrean kolore berdezko lerro bertikal bat agertzen da, nik proposatzen dut kolore hori aldatzea artikulu ona izateko hautagaia denean. Zer iruditzen zaizue? Xabi22 (eztabaida) 13:16, 25 uztaila 2018 (UTC)
Diozun hori posible da, baina ez da hain sinplea. Begiratuko dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:22, 25 uztaila 2018 (UTC)
@Xabi22: Bi kategoriak bereiziko baditugu, hasteko hierarkia bat behar dugu. Utzidazu hori argitzen: esaterako, orain proposatutako artikuluek itxura ona dute, baina gehienek ez dute neurria ematen nire iritziz nabarmenduak izateko: erreferentziarik gabeko tarte luzeak dituzte. Zuzen esateko, oso egokiak dira Artikulu onak izateko, baina ez Nabarmenduak. Nabarmenduak irizpide guztiak betetzen dituztenak dira, norbaitek erreferentziak sartzeko ahalegina egiten badu, saritu egin behar da, gogaikarriena hori izaten delako, baina artikuluari erreferentziek ematen diote euskarria. Egun, ez zaigu hain zaila hori egitea, erreferentzia automatikoak daudelako, eta horrek asko errazten du erreferentziak sartzea. Honi buruz duela 9 hilabete inguru eztabaidatu zen. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 17:17, 25 uztaila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: Mila esker erantzuteagatik. Arrazoia duzu erreferentzien gaiari buruz, gaur egungo nabarmendutako artikulu asko ez dira izendapen hori jasotzeko mailakoak. Baina, nola sor genezake aipatu duzun hierarkia hori? Xabi22 (eztabaida) 17:27, 25 uztaila 2018 (UTC)
Eskuineko zutabean begiratzen baduzu, hor agertzen dira bozkatzeko irizpideak (tartean erreferentziei buruzko aipamena), nahiz eta bozketa denez askok ez dioten erreparatzen, funtsean "I like / I dislike" motako aukeraketa ematen du askotan. Hor sumatu egiten da bitarteko beste aukera batzuen falta, alegia, une honetan Nabarmendua da edo ez da. Beraz, oso ondo letorke Artikulu ona definitzea eta berezko pisu bat izatea, artikulu arruntek baino landuago dagoelako eta kalitate hobea duelako.
ORESek ematen du pista bat dagoeneko: egituraketa. Horrek Artikulu onerako oinarri sendo bat ematen du. ORESek, baina, beste ezaugarri (kuantitatibo) batzuk ez ditu identifikatu kalitate neurketan, adibidez, paragrafo askok erreferentziarik ez edukitzea (hori identifikatzen zaila ez den arren). Beste irizpide bat: luzera nahikorik ez edukitzea, adibidez, 20.000 byte baino gutxiago. Beste bat: wiki bitarteko gutxi, adibidez, argazkiak bakarrik, eta ez grafikorik edo maparik, edo/eta aipu koadrorik ez, Wikiteka/Wikisource estekarik ez, infotaularik ez, Kanpo loturak edo Ikus, gainera ez edukitzea. Ideia batzuk dira. Iñaki LL (eztabaida) 18:45, 25 uztaila 2018 (UTC)
Argitzearren: ORESek neurtzen duen egituraketan erreferentzien kopurua eta maiztasuna, irudirik gabeko paragrafo luzeak edo bestelako egiturak (esaldien luzera, adibidez) neurtzen dira. ORESek neurtzen duena alderaketa bat da. Hau da, guk hurrengo urtean berriro neurtu dezakegu, esan zeintzuk diren komunitateak dudarik gabe artikulu nabarmendu eta on gisa identifikatu dituenak, eta horren arabera egingo ditu kalkuluak. Tresna lagungarri bat da, nabarmendua zer den guk erabaki behar dugu, baina makinak guregandik ikasten du, ez gutxiago ezta gehiago ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:22, 27 uztaila 2018 (UTC)
Artikulu onen definizoaren eskeletoa izan daitekeen proposamen hau luzatzen dizuet, ea zer iruditzen zaizuen eta nola hobetu daitekeen. Iñaki LL lankidearen ideiak ardatz hartuta, artikulu onek ondorengo irizpideak bete beharko lituzketela uste dut:
  • Luzera. NA izateko ez da luzeera zehatzik behar, baina agian, artikulu onak izendatzeko minimo bat ezarri dezakegu, horrela zehazten hasteko kalitatezko artikulu batek behar dituen byte kopurua. Ni Iñaki LLrekin ados nago: gutxienez 20.000 byte.
  • Egituraketa. Hau atal zailagoa da. Baina artikulu on izendatzeko gutxieneko argi bat ezarriko nuke. Nire ustez, mota honetako artikulu batek sarrera bat behar du, garapena eta "Ikus, gainera", "Kanpo loturak" eta "Erreferentziak" izeneko atalak, azken hau beranduago zehaztuko dut.
  • Ortografia eta gramatika. Mota honetako artikuluekin NAekin baino tolerateagoak izan gaitezke, baina gutxienez euskara batuan eta egoki idatzita egon beharko lukete, hau da, zuzenketa bat jaso beharko lukete izendapenaren aurretik.
  • Neutrala. Neutraltasuna funtsezkoa da edozein kalitatezko artikuluetan.
  • Erreferentziak. Atal honi, nire ustez, garrantzia eman behar zaio, Iñaki LL lankidearekin ados nago, paragrafoko gutxienez erreferentzia bat beharko lukete.

5 puntu horiek bete beharreko irizpideak bezala hartuko nituzke nik, baina horietaz gain beste puntu batzuk gehiago ipini ditzakegula uste dut, hauek ez dira zehatz-mehatz bete beharrekoak izango, bozkatzeko orduan kontuan hartzekoak izan daitezke ordea.

  • Itxura. Irudiak, grafikoak, infotaulak eta aipuak edukitzea, besteak beste.
  • Wikidata itema. Laburpen txiki bat edukitzea.
  • Wikiteka/Wikisource estekak.


Ea zer iruditzen zaizuen... Zuen aportazioen zain @Josu:, @Theklan:, @Iñaki LL:. Xabi22 (eztabaida) 10:56, 26 uztaila 2018 (UTC)

Eskerrik asko Xabi22 zure proposamenagatik! Goiko puntuak iazko proposamenetik eta beste lankideekin izandako eztabaidetatik atera ditut. Oker ez banago, batzuetan NA eta ON nahastuta eman dituzu. Hau diot nik:
  • Luzera: 20.000 byte edo gutxiago: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Erreferentziak tarteka edo atal jakin batzuetan pilatzen dira: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Egituraketa ona, baina "Kanpo loturak" edo "Ikus, gainera" ez ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Argazkiak bai, baina bestela wiki objekturik ez edo gutxi ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Ortografiaz eta gramatikaz ontzat har daiteke, baina estiloa ez da oso argia/txukuna edo/eta ortografia akats txikiak ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
Nire orain arteko eskarmentuak esaten dit horiek kontuan hartzeko erreferentziak puntuak izan daitezkeela, baina determinista izan gabe. Ea besteek zer dioten. Iñaki LL (eztabaida) 12:18, 26 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Gauza bakarra dut gehitzeko: agian, 20.000 byteko luzera gutxi izan daiteke, nik 30.000 byte jarriko nuke NA izateko. Xabi22 (eztabaida) 12:30, 26 uztaila 2018 (UTC)
Ni gehiago lerratuko nintzateke 25.000 bytera. Hau ez da Nabarmendua, ez da heltzen (10.000 byte), baina bikoitza baino gehiago ere ez luke emango? Ingelesezkoan oinarrituta ondorengoa idatzi nuen bere garaian: Laburpen estiloa, ingelesezko izen bereko artikuluan oinarrituta. Iñaki LL (eztabaida) 17:15, 26 uztaila 2018 (UTC)
Ados, 25.000 byte kopuru egokia iruditzen zait. Bozkatzeko unean beti erabaki dezakegu nahikoa luzera duen edo ez, beraz, minimo baxu samar hori jartzea hobe. Xabi22 (eztabaida) 18:27, 26 uztaila 2018 (UTC)
Ederki! Ea beste inor animatzen den. Iñaki LL (eztabaida) 12:25, 27 uztaila 2018 (UTC)

Bozketen emaitza sortzailea[aldatu iturburu kodea]

Konturatu naiz artikulu nabarmenduen bozketetan emaitzak ez direla beti ipintzen, lan hori errazteko txantiloi bat sortu dut, hementxe duzue. Ea etorkizunean baliagarria suertatzen den eta arazoren bat badauka esan lasai. Hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 17:18, 30 uztaila 2018 (UTC)

New user group for editing sitewide CSS/JS[aldatu iturburu kodea]

JS eta CSS aldatzeko baimena nahi duten administratzaileek, eska dezatela, mesedez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:03, 3 abuztua 2018 (UTC)

Enabling a helpful feature for Template editors[aldatu iturburu kodea]

CKoerner (WMF) (talk) 21:28, 6 abuztua 2018 (UTC)

Proposamena: Artikulu onen irizpideak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denei, Iñaki LL eta biok irizpide batzuk sortzen aritu gara Wikipediako Txokoan, adostasun batera iritsi gara eta orain jakin nahiko genuke ea zuek, Euskarazko Wikipediako lankideak, ados zaudeten gure proposamenarekin. Jarraian duzue:

  • Luzera: 25.000 byte edo gutxiago: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Erreferentziak tarteka edo atal jakin batzuetan pilatzen dira: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Egituraketa ona, baina "Kanpo loturak" edo "Ikus, gainera" ez ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Argazkiak bai, baina bestela wiki objekturik ez edo gutxi ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Ortografiaz eta gramatikaz ontzat har daiteke, baina estiloa ez da oso argia/txukuna edo/eta ortografia akats txikiak ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke

antzekoaka NAetan bezala, artikulu on bat izendatzeko gutxienez 4 aldeko boto beharko dira, aurkakorik ez dagoenean. Aurkako boto batek aldeko boto bat ezeztatzen du.

Ea zer iruditzen zaizuen, bozkatu! Xabi22 (eztabaida) 16:12, 28 uztaila 2018 (UTC)

  • Pictogram voting support.svg Alde Iñaki LL (eztabaida) 06:46, 29 uztaila 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 10:31, 30 uztaila 2018 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde -Xabi22 (eztabaida) 15:17, 31 uztaila 2018 (UTC)
  • Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Proposamena ona delakoan nago. Hala ere, presako gaia ez denez, uste dut hobe litzatekeela oporraldia bukatu arte itxarotea, artikulu nabarmenduak aukeratzen aktiboenak diren wikilari gehientsuenek proposamen honi beren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Horrela, abiapuntu landuagoa izango luke artikulu onak hautatzeko prozesuak. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-07-31, 08:19 (UTC)
Egun on! Batak ez du bestea kentzen, inork ez du esan gaur itxia behar duenik, bakarrik bakoitzak goiko irizpideei buruz nolako posizioa duen. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 10:21, 31 uztaila 2018 (UTC)
Pictogram-voting-question.svg Galdera: Noiz arte dago irekita bozketa? Nik nahiago nuke gaiari irailean heldu. Bide batez, ez al dira 5 boto eta aldekoen 2/5 beharrezko NA izateko? "Onen" kasua sistema aldatze proposatzen da? Ez dut ondo ulertu.-Xabier Cañas (eztabaida) 10:38, 31 uztaila 2018 (UTC)
Egia esateko, ez dut atzeratzeko garrantzizko arrazoirik ikusten, ikusi dudanaren arabera, ohiko editoreak edo gehienak gabiltza. Hala ere, bat nator zurekin interesa dagoenez hau arrazoizko denbora batez irekita utz dezakegula gaia zorroztu eta koskak berdintzeko. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 13:04, 31 uztaila 2018 (UTC)
Nik irailaren 30ean itxiko nuke bozketa, epemuga bat jarri behar dela uste dut. Artikulu nabarmenduak izendatezko 5 aldeko boto behar direla uste dut eta onak izendatzeko aurkako baino aldeko gehiago. Xabi22 (eztabaida) 13:20, 1 abuztua 2018 (UTC)
Argi esateko eta alferrikako eztabaidarik pizteko asmorik gabe (batere), ez dago hainbeste atzeratzeko arrazoirik, inoiz ez da egin nik dakidala eta, eskarmentuz, interesa duenak bozkatu egiten du lehenago edo geroago (normalean egun batzuk izaten dira, kasu honetan gehiago izan daiteke aipatutakoagatik). Gauzak hobe jartzeko ekimena hartzen denean, ezin dira ere asperduraz hiltzen utzi, Wikipedian beti egiten dira gauzak eta ni gauza batzuetara ere ez naiz heltzen.
Bestalde, Xabierrek komentatutakoaz, zerbait utzi dut. Hitz egin genuen azken aldian (Nabarmenduen Eztabaida orria), 5 boto garbi geratu ginen (uste nuen 4 zela...). Iñaki LL (eztabaida) 06:34, 2 abuztua 2018 (UTC)
Proposamen hau onartzen bada, artikulu nabarmenduak bozkatzen ditugun orrialdean artikulu ona bihurtzeko hautagaiak ere aurkeztu ahal izatea proposatzen dut. Horretarako hainbat ideia ditut, baita zenbait tresna ere. Adibidez, artikulu nabarmendu izateko hautagai bat ona izatea helburu duen beste batekin banatzeko, txantiloi hauek erabili ditzakegu: NAH, ONH.
Bestalde, bozketa orrialdean bi hautagai motak banatzeko koloreak erabili ditzakegula uste dut, laster sortuko dut ideia hau azaltzeko krokis txiki bat. Ea zer iruditzen zaizuen... Xabi22 (eztabaida)
Pictogram voting info.svg Iruzkina: Hemen utziko dizkizuet etorkizunean, bozkatzeko orduan, NA eta ON artikulu izateko proposamenak bereizteko erabili daitezkeen bi estilo motak. Ea zer iruditzen zaizuen! "Bozkatu" laukitxoa ez dut jarri, arazoak ekiditeko, baina estiloak aurrera atera ezkero, noski jarriko nukeela. Xabi22 (eztabaida) 17:17, 2 abuztua 2018 (UTC)
Eskerrik asko Xabi22, itxura ona! Kontua da 'ergonomikoa' eta erabilerraza izatea, alegia, ti-ta aukeratu ahal izatea (NA/ON), bilatzen ibili behar izan gabe, baina diot nik horretarako diseinua ez dela oso zaila izango. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 20:15, 2 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL lankideak esan, eta aurrekoa hobetzeko saiakera bat egin dut, oraingoan NA artikuluak bozkatzen ditugun tokian txertatu dezakegun estilo berri bat sortu dut hementxe. Orrialde horren azpiatal guztiak eginda daude, baina osatu gabe, zuen iritzi eta laguntza beharko ditudalako, besteak beste, irizpideak non jarri zehazteko orduan edo estiloa txukuntzeko unean. Proposamena sortzeko bi orrialde desberdin edukitzea proposatzen dizuet nik, estekan sartzen zareten unean konturatuko zareten bezala. Ez dakit ondo irudituko zaizuen, baina kalitatezko artikuluen gaian sakontzeko eta hobekuntzak egiteko modu bat bezala ikusten dut nik. Bozkatzeko orduan gaur egungo orrialde berdina erabiltzearekin ados nago. Ea zer iruditzen zaizuen! Xabi22 (eztabaida) 13:06, 3 abuztua 2018 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina: Atseginez ikusten ari naiz ideia pixkanaka biribilduz doala. Hasierako proposamena berde samarra iruditu zitzaidan, presa handiegiarekin bozketara ekarria. Zaila da, izan ere, hautatze prozesu konplexu baten xehetasun guztiak hasieratik ondo-ondo zehaztuta izatea. Nik uste, oraindik erabat heldu gabe ikusten dudan ideia hori bozketara aurkeztu beharrean, hobe dela hemen xehetasunak eztabaidatzen joan. Eta gero, ideia landuagoa dagoenean, eta artikulu nabarmenduetan gehien parte hartzen duten wikilarietatik denak ez bada gehienak behintzat oporraldietatik itzulita eta eztabaidan esku hartzeko aukera izanda, orduan aurkeztuko nuke ideia bozketara, dagoeneko ideia umoa izanik.
Zenbat eta jende gehiagok parte hartzen duen ideia lantzen, orduan eta errazagoa izango da hautatze prozesuan ere jende gehiagok parte hartzea. Eta, hain zuzen, hautatze prozesuko parte hartzerik eza da artikulu nabarmenduetan dugun hutsune larrienetakoa, nik uste. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-03, 14:03 (UTC)

Niri orokorrean ondo iruditzen zait proposamena, eta uste dut irizpideak finkatzea ona dela. Denbora hartuko nuke sistema ondo jartzeko, baina Iñaki LLk dioen bezala, ez dut uste aste gehiegi ere behar ditugunik oniritzia eman edo ez erabakitzeko. Are eta gehiago, oniritzia duelakoan nago, aurreko eztabaidaren ondorioak baitira. Sistemaren inguruan, uste dut bozkatzeko aukera leku bakarrean egotea hobea dela, geroz eta leku gehiago bisitatzeko, orduan eta interes gutxiago egon ohi da. Kolore kodearena gustatu zait, Xabi22, eta basikoki kolore bat aldatzea da, ez besterik. Nahi baduzu integratu ezazu zuk sistema berean, eta arazorik baldin baduzu esan.-Theklan · Eztabaida · E-maila 14:01, 3 abuztua 2018 (UTC)

Esan bezala, aste batzuk pasata ez dut uste ezer hobetuko duenik, ekimena orain hartu da, eta nahi/gogoa duenak orain eta hurrengo egunetan/aste parean du aukera (iaztik datorren gai bat da gainera). Ez du presarik ere, beraz egiten joan.
Bat nator ere Theklanek dioenarekin, ti-ta egiteko moduko gauza izan behar da ahal dela (pantaila gutxi), interfaze erraz bat, hobetzen joan gaitezkeena. Zorionak Xabi22 diseinuagatik, oso argia dirudi oraingoaren bidetik, baina orri berean bozkatuko badugu, ez legoke bi teklaren beharrik. Gehitzen den proposamen bakoitzak kolore eta ikono desberdineko goiburua izango luke. Irizpideak non sartuko liratekeen (NA batetik eta ON bestetik) ez dut hain argi ikusten, baldin eta bozketa-orri berean jartzen baditugu. Iñaki LL (eztabaida) 16:28, 3 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker hain azkar erantzuteagatik Xabier Armendaritz, Theklan eta Iñaki LL, asko eskertzen dizuet gai honekiko duzuen interesa. Xabierrekin ados nago, azkeneko bozketa eztabaida mamitsu bat igaro ondoren egin beharko genuke, beraz, has gaitezen proiektu hau lantzen. Iñakik eta Theklanek esan bezala, proposamena aurkeztea zein bozkatzea oso erraza eta pausu gutxikoa behar du izan eta horregatik, nire ustetan, bi botoi edukitzearen sistema funtsezkoa da, hala, proposamena aurkeztu nahi duen edozeini artikulua nahi duen hautagaitza motara aukeratzeko gaitasuna ematen diolako. Irizpideen kontuan, onartzen dut, zertxobait nahastu naizela. Agian, irizpideak orrialde nagusian ipini ditzazkegu, azken finean, NA eta ON izateko artikulu batek bete behar dituen irizpideak antzekoak dira. Sistema integratuko nuke oraintxe bertan, baina adostasun eta zehaztasun handiagoa behar dugula uste dut, proiektua oraindik berde dagoela esango nuke. Lehen esan bezala, nik, orrialde nagusian bi botoien aukera jarriko nuke (NA eta ON hautagaiak), baina, agian, botoia eman ondoren askoz hobeto legoke proposamen orria (hau adibidez) agertzea, bitarteko orrialde bat izan beharrean. Hori egitea posible da? Mila esker denei. Xabi22 (eztabaida) 18:45, 3 abuztua 2018 (UTC)

Theklanen laguntzari esker, hemen utziko dizuet, nire ustez, gaur egungo sistema ordezkatzeko balio duen sistema berri bat, honek artikulu onak proposatzeko aukera emateaz gain, irizpideak eguneratzen eta zehazten ditu, Iñaki LL lankidearekin batera adostu nituen horien berdinak dira. Horretaz gain, bi arau txertatu ditut, nire ustetan, garrantzi handikoak direnak. Ez dakit ados egongo zareten, baina proposamenen sistemaren gainkargatzea saihesteko baliagarriak direla uste dut. Bestalde, laster bozketa formal bat martxan jartzeko asmoa dut, gai hau eztabaidatzen bi hilabete pasa ditugulako eta eztabaidak martxan jarraitzen duela ziurtatzeko funtsezkoa dela iruditzen zaidalako. Hurrengo egunetan sistemari azken ukitutxoak eman eta abuztuaren 20an bozketa formala martxan jarriko nuke, irailaren 1ean, ikasturte berria hasi bezain laster, sistema berriaren etorkizuna zein den jakiteko. Zuen iritzien zain, Xabi22 (eztabaida) 12:44, 15 abuztua 2018 (UTC)

Eskerrik asko Xabi22, lan txukuna! Hala ere, diseinua ez dirudi bukatuta dagoenik. Alegia, irizpideak NArako dira (zutabean behealdean agertzen dira), baina ez ONerako. ON bozketa botoiaren azpian, irizpideek behar lukete, bai? Iñaki LL (eztabaida) 15:26, 15 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL hain azkar erantzuteagatik. Egia da, artikulu onentzako ez ditugu irizpiderik zehaztu, nik saiakera txiki bat egin dut, ea zer iruditzen zaizuen. Nire ustez, artikulu onek ere irizpide zehatz batzuk bete beharko lituzkete, baina hauek ezin dira oso zorrotzak izan, bestela NAen antzekoak bilatzen ibiliko gara. Zuen erantzunen zain, Xabi22 (eztabaida) 13:19, 16 abuztua 2018 (UTC)
Hara, ez dakit nahasten ari garen. Beharbada ni ere nahastu naiz: zure zirriborroko (estekako) artikulu onen zutabean, bietarako irizpideak jarri dituzu, goian NA eta azpian ON. Hala ere, Xabi22, adostutako ONerako irizpideak aldatuta daude (15.000 byte, Ikus, gainera eta Kanpo loturak eduki beharra, "inolako akatsik ez",...). Iñaki LL (eztabaida) 15:18, 16 abuztua 2018 (UTC)
Gauzak ez bihurritzearren, nik adostuta dauden bezala utziko nuke. 15.000 bytena ulertzen dut behetik muga bat finkatzeko jarri duzula; ez dut nik ideia finkorik horri buruz. Zuk, Xabi22, gehitu dituzunak zorrotzagoak dira, adibidez, ONerako Kanpo loturak eta Ikus, gainera jarri beharra aipatu duzu, batere akatsik ez edukitzea (oso zentzuzkoa iruditzen zait, baina NA proposamenetan ni zuzentzailea pasa eta pasa ibili naiz artikuluei duintasun bat emateko..., eta aldi berean NA/ON arteko bereizketa bat izan daiteke).
Diseinuaren aldetik, ez dakit espazioz nola gabiltzan. Argitasunaren alde, zein bere zutabean jarriko nuke. Hala ere, zeuk ikusi nola antolatu hobekien.
Hori esanda (uda giroan bagaude ere), aprobetxatuko dut esateko hemen adierazitakoekin eta irizpideekin koherenteen izateko eta beste parte-hartzaileen begirunez, berriz eskatuko dut edonork NA/ONerako artikulu bat proposatuz gero lehenik zuzentzailea pasatzeko eta irizpideei aldez aurretik begiratu bat emateko! Tira, eskerrik asko zure interesagatik edonola ere! Iñaki LL (eztabaida) 17:07, 16 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL Ados. Ez ditut artikulu onen irizpideak gehituko proposamenean, hala ere, etorkizunean beharko direla usre dut. Bestalde, ez dut oso ongi ulertu zutabeena, prest nago edozein aldaketa egiteko, baina ez dut oso ondo ulertu zure proposamena. Mila esker erantzuteagatik, Xabi22 (eztabaida) 17:26, 16 abuztua 2018 (UTC)
Xabi22 Ez, ez dut esaten ez jartzeko, baizik eta aukera bakoitzak (NA/ON) irizpideak berari dagokion zutabean agertzea (NA zutabea eta ON zutabea daude, zuk proposatu bezala), bozkatzeko botoiaren azpian, albait argien ulertzeko. Ez dakit ondo azaldu dudan. Iñaki LL (eztabaida) 17:38, 16 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL Ea ongi ulertu dudan, zuk proposatzen duzuna da, taulan, lehenengo errenkadako bi aukerak (NA proposatzekoa eta ON proposatzekoa) ardatz gisa hartuta, bi zutabe sortzea hauen azpian, hau da, bigarren errenkadan. Ondoren, proposamena sortzeko argibideak hirugarren errenkadatik aurrera jartzeko, horrela da? Xabi22 (eztabaida) 08:30, 17 abuztua 2018 (UTC)
Egun on {{u|Xabi22)), zure proposamena begiratuta, diseinuan hau iruditzen zait onena aipatutako irizpide guztiak kontuan hartuta:
  • 2 zutabe? Bai, orain, zutabeen goiko aldean dagoen bezala.
  • ON eta NArako irizpideak? Bai, zutabe banatan.
  • Bozkatzeko eta beste argibideak? Bai, bozkatzeko botoien azpian, orri zabalera osoaz onena (zutabeak batu).
Beraz, honelako zerbait:
Bozkatzeko botoia (NA) Bozkatzeko botoia (ON)
Argibide guztiak orri zabalera osoz
Beste ohar praktiko batzuk
NA irizpideak ON irizpideak

Ea zer iruditzen. Iñaki LL (eztabaida) 09:23, 17 abuztua 2018 (UTC)

Iñaki LL Orain bai, oso ondo iruditzen zait. Ahalegin bat egingo dut, ea horrela jartzeko gai naizen. Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 09:41, 17 abuztua 2018 (UTC)
Ederki Xabi22! Goiko taula-eredua lagungarri izango zaizu beharbada. Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 09:45, 17 abuztua 2018 (UTC)
Kaixo berriz ere denei, Iñaki LL lankidearen proposamenaren krokis txiki bat egin dut, hementxe ikusi dezakezuen bezala. Theklan lankidearekin batera egin nuen bestea berreskuratzea lortu eta edozeinek ikusteko moduan jarri dut beste leku honetan. Iñakiren proposamena berak eskatu bezala dagoen edo hobekuntzaren bat gehitu beharko niokeen jakin nahiko nuke eta bestalde, bakoitzak sistema zaharra ordezkatzeko egokiena zein den aukeratzea nahiko nuke, horren alde bazaudete.
Aupa Xabi22, gainetik begiratu dut, eta gauza hauek aurkitu ditut lagungarri izango direlakoan:
1. Proposamena egiteko, ematen du bi tokitan sartu behar dela proposamena? Ez dago oso argi, hori esplizitatzea ondo legoke.
2. Bozketen zenbaketaren azalpena sinpletu: "Aldeko 5 boto", "Aurkako batek aldeko bat kentzen du", "neutrala boto gehiengoari gehitzen zaio".
3. Batzuetan, nire ustez, ez dago oso argi ON eta NA artean. Adibidez, "Ikus, gainera" eta "Kanpo loturak" jarriko nuke zuzenean ONen ez direla beharrezkoak.
4. Akats ortografikoak oro har ez edukitzea jarri nuen nik, zuk "zuzentzailea pasatzea gomendatzen da". Argi esateko, nik bietarako zuzentzailea pasata izatea jarriko nuke, baina nire esperientzia da jendeak ez dituela pasatzen (sic), eta horregatik esan nuen ONen akats gutxi edukitzea, NAtik bereizteko erabil daitekeela alegia, baina puntu hau ez dut oso argi...
5. Elkarren parean jarriko nituzke puntu guztiak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jartzen duten bezala: EU | ES), hizkera aldatu gabe (esaldi berdinak), hori da zuzenena. Era horretan, garbi geratzen da bien arteko aldeak zein diren. Iñaki LL (eztabaida) 14:33, 18 abuztua 2018 (UTC)
Horretaz gain, beste galdera bat dut: sistema berria onartu ondoren, NA bezala proposatu den artikulu batek behar ziren babesak lortuko ez balitu, baina (orain arteko arauei jarraiki) artikulu ona izateko nahikoa aldeko boto eskuratzeko gai izango balitz, izendapen hori ematea egokia izango litzateke? Kontuan hartu beharko genuke, sistema berriak artikulu onak proposatzeko beste leku bat ekarriko duela. Xabi22 (eztabaida) 13:48, 18 abuztua 2018 (UTC)
Ixten duenak proposamen bat egingo du (ON), eta inork hurrengo orduetan kontrakorik ez badio, hori izango da. Gauza azkar egiteko. Iñaki LL (eztabaida) 14:33, 18 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL sistema hobetzeko eman dizkidazun argibideengatik. 1 puntua zuzentzea oso zaila da, gauza asko mugitu beharko nituzkeelako eta ez dudalako mugimendu horiek egiteko ideia egokirik izan, soilik, izenburua aldatu dut: Proposamena sortu izatetik, Proposamen mota hautatu eta sortu izenburura. Bigarren puntuan aipatzen duzuna ezin izan dut detektatu, esaldi horiek zehazki non dauden esatea eskertuko nizuke. Hirugarren eta laugarren puntuko gomendioak bete ditudala uste dut. Bosgarren puntua partzialki aplikatu dut, ezin izan ditut irizpide guztiak elkarren parean jarri, batzuk desberdinak direlako. Ea zer diozun.
Bestalde, txantiloi hau sortu dut NA hautagai bat ukatu ondoren, ON gisa izendatzeko fasera igarotzeko. Zure iritzia jakin nahiko nuke, hurren arte. Xabi22 (eztabaida) 13:44, 19 abuztua 2018 (UTC)
Arratsalde on Xabi22, Irizpideen atalari buruz hau prestatu dut, argigarriagoa delakoan (oraindik ere gehiago findu daiteke). Behealdean, gehitu dituzun txantiloiei buruzko oharrak nire erosotasunerako kendu ditut, besterik ez.
2. puntuaz, nik goian jarri ditudan esaldi horiek nik nola jarriko nukeen da. Alegia, 3/5 proportzioaren esaldi hori nahasgarria da nire ustez. Iñaki LL (eztabaida) 15:53, 19 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL, ez dut inolako oztoporik ikusten zure proposamena sistema berriari gehitzerako orduan, beraz, hemen duzu azken emaitza. Ea zer iruditzen zaizun. Aldaketa bakarra egin diot, ON artikuluen Egiaztagarritasun irizpidean gutxieneko iturri kopurua hirura igo dut, bi gutxiegi dela iruditu zaidalako. Hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 18:54, 19 abuztua 2018 (UTC)
Bestalde, bozketa formala hasi beharko nukeen jakin nahiko nuke, nire ustez proposamena nahiko hornituta dago pausu hau emateko. Zer iruditzen? Xabi22 (eztabaida) 18:56, 19 abuztua 2018 (UTC)
Kaixo Xabi22, zure orrian zuzenketa batzuk egin ditut, kontraesan eta gaizki-ulertuak saihesteko, ea nola ikusten duzun. "Gutxienez bi iturri" utzi dut, NArik onartu dugu bi erreferentziarekin, eta ONerako gutxienez ondo ikusten dut. Hala ere, zerorrek ikusi proposamenean hori sartu ala ez. Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 19 abuztua 2018 (UTC)
Asko eskertzen dizut Iñaki LL, oso ondo iruditzen zaizkit egin dituzun zuzenketak. Bozketa formala abiaraziko dut eta zure izena ere jarriko dudalakoan nago, zuk ere proposamenaren barruan ikaragarrizko laguntza eman didazulako. Mila esker eta hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 12:52, 20 abuztua 2018 (UTC)
Ederki Xabi22, eskerrak zuri ere agertu duzun interesagatik eta lanagatik. Proposamena begiratuko, goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 14:46, 20 abuztua 2018 (UTC)

Aurretik nabarmendutako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Nik honi lotutako beste eztabaida bat ireki nahiko nuke, zailagoa oraindik: baditugu artikulu asko urtetan zehar nabarmentzen joan garenak eta, gaur egun, ez genituzkeenak on bezala ere sailkatuko. Nire proposamena da nabarmendutako artikulu guzti horiek errebisatzea, baina ez zait bururatzen nola egin modu azkar eta nahiko objektibo batean. Iritzirik? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:44, 3 abuztua 2018 (UTC)

Bai, badago lan bat hor egiteko. Badago NA artikulua hautatutako datarako bilaketa-iragazkirik jartzea? 2016 aurretik hautatutakoak gainbegiratu eta NA ez dela agerikoa bada kendu; ez dut begiratu kopurua zenbat den. Iñaki LL (eztabaida) 16:32, 3 abuztua 2018 (UTC)
Wikiproiektu bat sortu dezakegu eta aspaldikoak diren nabarmendutako artikuluei ikono hau jarri: Nabarmendutako artikulua errebisioa. Wikiproiektuan nahi duenak, adostutako irizpideak jarraituz, berrikuspenean lagundu dezake. Zer iruditzen? Xabi22 (eztabaida) 18:50, 3 abuztua 2018 (UTC)
Bat nator lan hori egin beharrarekin, eta nik ere lagunduko nuke horretan. Duda bat sortu zait: artikuluaren kalitatea nabarmendua izateko adinakoa ez izanik, artikulu ona izateko adinakoa baldin bada, artikulu onaren txantiloia jarriko genioke? Ala artikulu ontzat izendatzeko prozeduratik pasatu beharko litzateke?
Salbuespen gisa (ordu arte nabarmenduak izan direlako), kasu berezi horietan artikulu onaren txantiloia jartzearen alde nago, berriz hautatze prozesutik igaro beharrik gabe.
Eta artikulu ona izateko mailara iristen ez bada, ez nabarmendu eta ez on, kalitate txantiloirik gabe utziko nuke, besterik gabe. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-03, 21:05 (UTC)
Berriz art ebaluatzeari dagokionez, gogaikarria eta astuna irudiko litzaidake horrelako artikulu guztiek prozedura guztia berriz pasatzea. Beraz, iruditzen zait garrantzitsuena dela irizpideak zehaztu eta gero ebaluazioa egiten duen boluntarioaren zentzunari uztea lana: NA, ON edo ezer ez. Iñaki LL (eztabaida) 22:30, 3 abuztua 2018 (UTC)

Artikulu onen izendapena[aldatu iturburu kodea]

Gai hauekin hasi garela aprobetxatuz, beste kontu nahasgarri bat argitu nahiko nuke: artikulu onak izendatzeko (gaur egungo metodoarekin) zenbat boto behar dira? Esan nahi dudana da, NAen bozketetan, askotan ez dira onartzen hautagaiak, baina hauek onak izateko zenbat aldeko boto behar dituzte? Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 19:14, 3 abuztua 2018 (UTC)

Kalitatezko artikuluen sistemaren eraberritzeari buruzko bozketa[aldatu iturburu kodea]

Gai horri buruzko bozketa bat jarri dut martxan, xehetasun guztiak bere orrialdean dituzue. Parte hartu ezazue! Xabi22 (eztabaida) 13:46, 20 abuztua 2018 (UTC)

Azkeneko hilabeteetan parte hartu duzuenoi deia egingo dizuet, agian ez zaretelako konturatu bozketa abian dagoela: Txopi, Theklan, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Oraina, Euskaldunaa, Koldo Biguri, Luistxo, Lainobeltz, Sikret8, Josu, Marklar2007, Zuiarra, Aitzolete, Ksarasola, MerZab, Assar, Supro23.
Azkeneko hilabeteetan parte hartu duen baten bati ez bazaio deia iritsi, sentitzen dut. Nolanahi ere, barkatu eragozpenak. Xabi22 (eztabaida) 13:04, 24 abuztua 2018 (UTC)

Nabarmendutako Artikuluen kalitatea[aldatu iturburu kodea]

Gai hau lehenago landu dugu Artikulu onen gaiari buruz eztabaidatzerakoan, baina, nire ustez, gai honek aparteko atal bat behar du, oso garrantzitsua delako. Hainbat NA aztertzen egon eta konturatu naiz, hauetako askok ez dituztela irizpideak behar bezala betetzen, sarritan, aspaldi izendatu zirelako. NA izendapena Euskarazko Wikipediak duen altuena izanik, artikulu oso gutxik eduki beharko lukete, soilik, benetan landuak direnek, orrialde honetan agertzen den bezala. Honekin ez dut esan nahi gaur egun NA izendapena duten artikulu askok ez dutela kalitatezko izateko mailarik, baina, Artikulu On gehiago izendatu behar direla uste dut. Ezin dugu onartu NA motakoak ON motakoak baino gehiago izatea: gaur egun, 289 NA ditugu eta 43 ON.
Hau konpontzeko, berrikusketa handi bat egitea proposatzen dut, horretarako, kategoria hau erabiliz.
Bestalde, kalitatezko artikuluen hautatze sistema berria martxan jartzen badugu (bozketan parte hartu dezakezue), NA motako artikulu gutxiago izendatuko ditugula uste dut (etorkizunera begira arazoa konponduz), irizpideak asko zehaztuko dituelako aipatutako berrikuntzak. Xabi22 (eztabaida) 14:45, 22 abuztua 2018 (UTC)

Ezin bestez, baina hau ez da lasterketa bat, eta eragotzi egingo dugu batzuetan bozketa bidez onartzen diren artikulu akastunak (aspekturen batean edo bestean, adibidez, ortografian eta komunikazio argitasunean) NA izatea, kalitatearen eta euskarazko irakurlearen begirunearen onuran nire ustez. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 09:43, 27 abuztua 2018 (UTC)

Editing of sitewide CSS/JS is only possible for interface administrators from now[aldatu iturburu kodea]

(Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen)

Hi all,

as announced previously, permission handling for CSS/JS pages has changed: only members of the interface-admin (Interfazeko administratzaileak) group, and a few highly privileged global groups such as stewards, can edit CSS/JS pages that they do not own (that is, any page ending with .css or .js that is either in the MediaWiki: namespace or is another user's user subpage). This is done to improve the security of readers and editors of Wikimedia projects. More information is available at Creation of separate user group for editing sitewide CSS/JS. If you encounter any unexpected problems, please contact me or file a bug.

Thanks!
Tgr (talk) 12:39, 27 abuztua 2018 (UTC) (via global message delivery)

WikiEsanak proiektuaren mantenua[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikiquote proiektuko txokoan proposamen/eskari batzuk egin ditut. Inoiz, bertan idatzi dudana inork irakurri orduko automatikoki artxibatu da eta horregatik, gehiegi axola ez badizue, bertako txokoan idatzi berri dudala abisatu nahi dut txoko honetan. Mezu hau Wikiquoten administratzaile baimenak dituen norbaitek irakurtzea espero dut eta nik esandakoari erantzutea. Bide batez, wikilari guztiak Wikiquote proiektuan parte hartzera animatu nahi ditut!

Wikiquote proiektuan administratzailerik ez dagoela uste dut. Ni oso noizbehinkako wikilaria baino ez naiz eta gehiegizko ardura litzateke niretzat baina agian Wikipedia proiektuko kide batzuk bertan laguntzeko prest leudeke. Zer iruditzen? --Txopi (eztabaida) 17:38, 17 abuztua 2018 (UTC)

Txopi Ez dut denbora gehiegirik! Noizbehinka egiten dut ekarpenen bat... baina proiektu gehiegi oraintxe esku artean! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:15, 5 iraila 2018 (UTC)

WikiLovesMonuments eta zerrendak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! WikiLovesMonuments lehiaketa berriro dugu gurekin, eta iaz genuen zerrenda eskasa hedatzeari ekin diot, denboraz kanpo (badakit, bai). Horretarako Eusko Jaurlaritzak sailkatutako eraikinen zerrendak egiten ari naiz, udalerriz udalerri. Arazoa da ez naizela iristen zerrendak egin, izenak zuzendu eta ea argazkirik edo kategoriarik edo artikulurik ba ote dugun begiratzeko. Norbaitek lagundu nahi badit, Zerrenda:Arabako_kultura_ondasunak honetan ari naiz zerrenda guztiak biltzen. Zerrenda:Gasteizko kultura ondasunak zerrendak lan berezia behar duela uste dut... Gasteiztarrik baldin badago, lagun dezala, arren! -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:51, 5 iraila 2018 (UTC)

@Theklan:-en hauek ikusita, pentsatu nuen lagunduko nuela Harana aranarekin (tarteka bisitatzen dut konpromiso batzuengatik, eta dokumentatzeko aukera daukat), baina erreferentziazko bilatzaile horretan ez dago sailkatutako eraikin bat bera ere! -Luistxo (eztabaida) 06:38, 6 iraila 2018 (UTC)
Gasteizkoarekin laguntzeko, agian @Unai gasteiz:ek lagundu ahal du, bertako kaleekin lan mardula egiten ari da. Supro23 (eztabaida) 07:56, 6 iraila 2018 (UTC)

@Unai Gasteiz: Saiatuko naiz zerbait egiten! (Ea zerrenden asuntuarekin aklaratzen naizen... Ze argazki bat igo dut baina ez da zerrendan agertzen)

Aupa! Ni Gipuzkoako udalerriekin hasi naiz. Zerrendak nahiko erraz lortzen ditut baina dezenteko orraztua behar dute gero.-Aitzolete (eztabaida) 16:36, 6 iraila 2018 (UTC)
@Theklan: Zer egin behar da? Jaurlaritzako sarrerak Commonseko zerrendara gehitu? Gasteizekoak zerrenda luzea du, gehiago behar? Iñaki LL (eztabaida) 18:43, 6 iraila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: Basikoki, egiten diren zerrenda horiek orraztu. Zerrenda ez da luzatu edo moztu, EJren webgunean agertzen direnak dira, baina izenak, Commonsen ea argazkirik duten edo kategoriarik duten ikusi... horrelakoak egin behar dira. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:45, 6 iraila 2018 (UTC)
Ikusi dut atari zenbakiak dituzten monumentuak daudela, horiek Commonsen kontrastatzea? Beste batzuk falta dira, adibidez, Andatarren dorrea. Iñaki LL (eztabaida) 19:01, 6 iraila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: arrazoi Andatarren dorrearekin! Konpondu dut, beste Anda eraikin baten ordez jarri nuen. Portalak ez dut uste merezi duenik, hori lan izugarria da. Besteen izenak ea ondo dauden, commonsen kategoriak dauden... Gasteiz gauza bat da, baina beste herri guztiekin ere egin behar da, eta lanik handiena kontraste hori egitea da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:28, 6 iraila 2018 (UTC)
@Aitzolete: Ni saiatuko naiz Errenteriako zerrendarekin. Ondo dagoen zerrenda bat adieraziko didazue, adibide gisa erabiltzeko? MerZab (eztabaida) 13:13, 7 iraila 2018 (UTC)
@Theklan: Hau ezagutzen dut eta honi erreparatu diot. Ulertzen dut adierazgarriak ez direnak, Commonsen kategoria ez dutenak, adibidez, kendu behar direla, baina orduan denek izango dute argazkia, ala? Edo hautaketa intuitibo bat egin? :/ Iñaki LL (eztabaida) 21:23, 7 iraila 2018 (UTC)
@Iñaki LL: Ez da EZER ere kendu behar. Zerrenda hori horrelakoa da. Egin behar dena da antolatu, argazkiak baldin badaude jarri, eta kategoriaren bat baldin badago, jarri. Zerrenda dagoen bezala utzi behar da, zerrenda ofizial bat da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:29, 7 iraila 2018 (UTC)
Aupa @MerZab:, primeran! Zerrenda:Aguraingo_kultura_ondasunak hartu dezakezu eredu bezala. Egin behar dena: (1)monumentuen izenak ondo dauden egiaztatu (baliteke gazteleraz egotea, dena letra larriz idatzia...); (2)commons-eko kategoriak errepasatu (defektuz kategoria orokor gisa herriaren izena jarri diogu baina monumentu dezentek euren kategoria propioa dute commons-en); eta (3) monumentuak dagoeneko argazkiren bat baldin badauka, ba huraxe jarri argazkiari dagokion eremuan, argazkia falta dutenak identifikatu ahal izateko. Mila esker eta animo, ez da lan makala! Aitzolete (eztabaida) 06:26, 9 iraila 2018 (UTC)

Read-only mode for up to an hour on 12 September and 10 October[aldatu iturburu kodea]

13:33, 6 iraila 2018 (UTC)

Aosbot[aldatu iturburu kodea]

Egun on. Bot (Aosbot) Wikidata biografietan deskribapenak gehitzen dituen bot bat daukat. Orain arte gaztelaniaz, baina dagoeneko programatuta dago hizkuntza gehiago izateko. Hainbat hizkuntzatan nago eta boluntario bat behar dut euskarara itzultzeko. Edonork du? Mezu elektroniko bat bidali behar dizut, fitxategia bidali ahal izateko. Eskerrik asko --Vanbasten 23 (eztabaida) 10:50, 11 iraila 2018 (UTC)

Donejakue bideko kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Egun on! WikiLoves Monumentseko lehiaketaren harira, Euskal Herriko Donejakue bideko artikuluak ere zenbatuak izango dira, baina kategoria ezarri behar zaie. Ohartuko zineten grafia arautuaren arabera ez daudela kategorizatuta (Done Jakue bidea) eta, gainera, Donejakue bideko ondarea zehaztuko nuke (azpikategoriak: "Donejakue bideko ondarea Araban", etab.). Ni neu egiten saiatu naiz, baina zergatik ez dakidala, ez dut Cat-a-lot aktibatuta (tresna hori behar baita kategoriak mugitzeko). Norbaitek egiterik bai? Estimatua da. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 11:23, 12 iraila 2018 (UTC)

Egiaztagarritasuna[aldatu iturburu kodea]

Egun on! Amaitutzat jotzen dut dagoeneko iaz egiaztagarritasunari buruz ondutako orria, hemen duzue. Artean, detaile batzuek zituen zuzentzeko, eta oraindik ere zuzenketak beharko ditu beharbada argitasunaren aldetik. Gainera, guztiok eztabaidatzeko jarri dut, aldatzea komeni dela ikusten diren gauzak eztabaidatu eta aldatuak izan daitezen, hala ikusiz gero.

Egiaztagarritasuna Wikipediaren oinarri eta politika bat da eta, beraz, orri garrantzitsua. Gehienean, ingelesezko orritik itzulita dago, ikus hemen: en:WP:VER, baina ez osoki. Egokitzapen batzuk ere egin ditut. Beraz, aztertu lasai dokumentua, bozketara pasa baino lehen (formala). Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 11:09, 27 abuztua 2018 (UTC)

Lan ona egin duzu Iñaki LL, dokumentua argia eta landua dela uste dut, ni bozketa formalera aurkeztearen alde nago. Xabi22 (eztabaida) 15:31, 29 abuztua 2018 (UTC)
Eskerrik asko Xabi22! Ez dago presarik, iaz eztabaida izan zen honen gainean, eta garrantzizkoa da albait lankide gehien egotea, Wikipediako funtzionamenduaren oinarri bat delako. Irailaren 1a egun ona izan daiteke bozketa formala abiatzeko. Bitartean, hemen komenta daiteke. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:38, 29 abuztua 2018 (UTC)
Abian jarri dut egiaztagarritasunari buruzko bozketa formala. Wikipediako puntu garrrantzitsua da; beraz, aztertu eta bozkatu! Irailaren 15 arte egongo da indarrean. Iñaki LL (eztabaida) 11:39, 1 iraila 2018 (UTC)
Uste dut bizkorregi abiatu dela bozketa: Wikipediarako horren garrantzitsua den dokumentu bat luze eztabaidatu eta zabal adostu behar da, ahalik eta wikilari gehienen artean, bozketara aurkeztu baino lehen. Bozketa hasteko, nik gutxienez urria hasi arte itxarongo nuke, parte hartzeko ahalik eta aukera gehien emateko, horren garrantzitsua den jarraibide batean. Nik neuk ez dut dokumentua aztertzeko astirik ere izan, lanpetuta bainabil; eta Txokoko atal honetan ere, bi wikilarik baizik ez dute iritzia eman bozketa abiatu baino lehen... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-09-01, 12:47 (UTC)
Xabier Armendaritz Barkatu, baina aipatzea ere... Honek ia urte eta erdi darama dantzan, nik hartu nuen ardura, eta lana hartu dut hori egiteko eta, argi esateko, beti atzeratu izan dut presako beste gauzaren bat agertzen zelako. Beraz, ohi bezala, interesa duenak parte hartzen du. Ekimena sustatu behar da, eta ez kontrakoa. Xabi22ri goian esan nion ez dela presarik, eta horregatik irailaren 1 arte atzeratu dut.
Dena den, ohiko lankideak WPn aktibo ez daudela ikusiz gero, ongi ikusiko nuke atzerapen bat eskatzea, baina hori gauzak gertatu ahala, eta ez aldez aurretik eragozpenak jartzea. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 13:18, 1 iraila 2018 (UTC)
Eskertzen dizut hartutako lana, Iñaki LL. Hala ere, hain gai garrantzitsu batean, uste dut abuztuaren 27an egin zenuen dei hartatik ez dela aski denbora pasa, ohiko wikilariek dokumentua patxadaz irakurtzeko, iritzia emateko, eta dokumentuari egoki irizten dieten aldaketak proposatzeko eta eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Dokumentu hori funtsezko jarraibide bat izanik, ona litzateke zirriborroak ahalik eta zabalkunde handiena izatea eta behin betiko testua parte hartze zabalarekin onartzea. Segur aski behin betiko bertsioa ere zeuk egindako testua bera izango da neurri handi batean, baina ona da parte hartzeko aukera ahalik eta handiena ematea; nahiz eta joan den urtebete honetan horretarako denbora izan dugun, badirudi ez diogula erreparatu gai horri orain arte, eta nago ona litzatekeela beste aukera bat behintzat ematea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-09-01, 20:58 (UTC)
Egun on Xabier Armendaritz, hasteko eskerrik asko erantzunagatik. Bestalde, baina, iruditzen zait gauzak ezin direla horrela adierazi. Hasteko, zure botoa, "erabat kontrakoa", ez da edukiari buruzkoa ere, baizik eta ekimenaren kontra. Eskarmentuz (eta zu ez zara berria), WPk dinamika bat du, eta praktikan agertzen diren problemak egin ahala konpontzen dira, eta ez aldez aurretik denari eragozpenak jarriz. Iruditzen zait umiltasun pixka bat gehiago behar dela: lehendabizi interesa agertu, gaian interesa baduzu, eta gero ager daitezkeen koskak aztertu. Hemen, Xabi22ri adierazi nion abuztuaren 29an bozketa formala irailaren 1ean hasteko nuen asmoa, jendeak lasai begiratzeko, eta zuk ez duzu hitzik esan.
Bozketa formala irekita dago, eta urrira atzeratzeak ez du onurarik ekarriko, asperdura baizik ez, eta urrian ere gainezka egongo gara. Interesa duenak irakurriko du orain (edo beharbada azken momentuan). Bestalde, testuak, funtsean, ez du orain arteko dinamikan aldaketa handirik ekarriko, dagoena esplizitatu besterik ez. Hala ere, ikusita garrantzizko puntua dela eta zeuk lasaiago irakurtzeko asmoa agertu duzula, zilegi ikusten dut luzatzea. Irailak 30 arrazoizko mugaeguna dirudi, eta hala jarriko dut bozketa formalean. Ordurako 34 egun pasa izango dira orria hemen iragarri nuenetik, eta urte eta erdi gai hau Txokora ekarri eta wikilari batzuen artean hitz egin genuela. Ez zu eta ez ni ez gara Wikipediako inoren aita, ezta morroi ere. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 09:19, 2 iraila 2018 (UTC)
Kontra eman dudan botoa ez da ekimenari buruzkoa, prozedurari buruzkoa baizik: uste dut bozketaren hasiera atzeratu behar dela, eta ez bukaera. Izan ere, behin bozketa hasita, dokumentuari funtsezko aldaketarik egiteko aukera bukatutzat ematen da (nahiz eta beharbada xehetasun txikiren bat aldatzeko aukera hor dagoen). Arrazoia, dudarik gabe, dokumentuari orain arte ohiko wikilariok eman diogun arreta urriegia da, eta nik uste azken dei bat egin behar dela, dokumentua ondo aztertu, inork aldaketarik egin beharra ikusten badu proposatu, eztabaidatu, adostu, eta orduan, azkenik, bozketa abiatu.
Beraz, kontra eman dudan botoa, uler bedi bozketa abiatu izanaren kontra eta bozketaren hasiera atzeratzearen alde. Testuaren edukiari dagokionez, seguru nago egokia izango dela, Iñaki LL (ordu ugari eskaini diozulako eta lan txukuna egin ohi duzulako). Nire kezka parte hartzeko aukera ematea da, besterik ez. Oraintxe proposamena bere horretan onartzen bada ere, ez dut inolako nahigaberik hartuko edukiari dagokionez; parte hartze guztiz urriak ematen dit pena, eta horregatik eman nahiko nuke beste aukera bat. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-09-02, 09:36 (UTC)
Dagoeneko aipatu ditut nire puntuak eta ez ditut errepikatuko. Nolanahi ere, aldaketetarako eta eztabaidarako tartea uzteko, ondo deritzot bozketa formalaren aurretik eztabaidarako tartea uztea, oraingoa bertan behera uztea eta irailak 17an hasita bozketa formala egiteko. Gerturatu ahala, eztabaida asko egongo balitz, atzera daiteke. Hau Xabi22ri ere jakinarazten diot, berak bozkatu egin baitu dagoeneko. Iñaki LL (eztabaida) 10:03, 2 iraila 2018 (UTC)
Irakurri, aztertu eta, irailak 16tik aurrera, bozkatzera deitzen zaituztet, goraintzi! Txopi, Theklan, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Oraina, Euskaldunaa, Koldo Biguri, Luistxo, Lainobeltz, Sikret8, Josu, Marklar2007, Zuiarra, Aitzolete, Ksarasola, MerZab, Assar, Supro23 Iñaki LL (eztabaida) 13:07, 2 iraila 2018 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Kaixo! Prozedurak eta denborak inportanteak dira. Wikipediako Politika bat aprobatu behar badugu lehenik eta behin ahalik eta adostasun zabalena beharko genuke proposamenetan (ez du zertan proposamen bakarra izan behar), eta ondoren proposamen konkretu horiek zehaztuta daudenean eta denok argi dugunean zeintzuk diren bozkatzen ditugun aukerak, bozkatzera deitzeko momentua da, ez aurretik. Zera egingo nuke: 1. Proposamena aztertu; 2. Ekarpenak egin; 3. Adostasuna: ekarpenak proposamenean integratzea adostu edota proposamen berriak osatu; 4. Proposamenak definitu eta adostu direnean, bozketara deitu. Nik honetan parte hartuko nahiko nuke baina oporretatik bueltatu berria naiz eta nahiko zaila izango dut aste honetan proposamenari heltzeko. Bozketa bertan behera utziko nuke, eta 1, 2 eta 3 pausoak bermez bete direnean, aktibatuko nuke berriro. -Xabier Cañas (eztabaida) 19:15, 2 iraila 2018 (UTC)

Egunon. Ni ados bozketarekin baina agian Xabier Cañasek arrazoia du. Ni neu gaur hasi naiz errutinarekin eta oporretan ibili naiz jende asko bezela.

Dena den irakurri dut. Oso ondo egina.

Hala eta guztiz zalantza bat dutː Esaldi, atal edo artikulu bati etiketa bat jarri zatian "Bizirik diren pertsonei buruzko informazio eztabaidagarriak, erreferentziarik gabeak edo erreferentzia eskase(t)an oinarrituak direnean, berehala kendu behar dira, eta ez {{erref behar}} txantiloi bat gehitu."

Eztabaidagarri ordez, ni eztabaidagarri eta mingarri (edo humiliagarri, iseka...) gehituko nioke. Bestela oso definizio zabala iruditzen zaidalako berehala ezabatzeko. Beno, hau nire aportazio xumea.-Oraina (eztabaida) 09:09, 3 iraila 2018 (UTC)

Kaixo. Oraintxe arte ez dut irakurri proposamena eta, printzipioz, ados nago planteatzen denarekin. Hori bai, puntu bat atera nahi dut eztabaidaren plazara, zuek ere zuen iritzia emateko. Txikipediarekin du zerikusia. Izan ere, orain Txikipedia WPren zati bat da, eta egiaztagarritasunari buruzko dokumentuan agian zerbait aipatu beharko litzateke. Hori bai, ez daukat oso garbi zer. Horregatik ateratzen dut gaia. Izan ere, Txikipedian ez dugu erreferentziarik ipintzen; bide batez, aurrera segitu baino lehen, esan behar dut umeentzat dauden edo ezagutzen ditudan gainontzeko entziklopedietan ere EZ dutela jartzen erreferentziarik edo egiaztagarritasun-frogarik. Ez dakit merezi duen eztabaidatzeak horretaz (batez ere, egiaztagarritasunaren kontua, nire ustez, batez ere WPri dagokiolako eta Txikipedia oraindik oso gauza txikia delako), baina norbaitek interesa badu, nik arazorik ez. Eztabaidarik ez badago, eta planteatu den gaiarekin lotuz, bi gauza egin genitzake: aurkeztutako dokumentuan inola ere ez aipatu TX; edota aipatu esanez TXn ez dela nahitaezkoa artikuluak erreferentziatzea. Tira, zuen iritzia ezagutu nahi dut. Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:42, 3 iraila 2018 (UTC)
Arratsalde on denoi, inork eragozpenik ez badu, nik ere ez dut Orainak dioena sartzeko, esplizituago puntu horiek adierazteko. Koldo Biguri Txikipediari buruz aipatutakoaz, nik ondo ikusten dut Txikipedia labur aipatzea, sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko. Ooondo izan Iñaki LL (eztabaida) 14:16, 3 iraila 2018 (UTC)
Kaixo guztioi. Oro har, ni ados Iñaki LL-k planteatzen duenarekin, egiaztagarritasun dokumentuan. Ondo deritzot bozketa irailaren 17an hasteari. Data hori baino lehen ekarpen eta proposamen berriak luzatzeko aukera izango dugu, jakina. Eta proposamenak egitekotan, hau da nirea: erreferentzien erabilerari dagokionez ez nago ados Iñakiren dokumentuan agertzen den aipamen honekin: "Zuzenean babesa ematen dion iturri fidagarririk ez duen edukia kendu egin daiteke eta ez da berrezarriko esaldi buruko erreferentziarik gabe". Erreferentziarik gabeko eduki guztiek ez dutela balio? Horrek edukien arabera behar luke, niri ustez. Izan ere, gai zientifikoetan, zientzia esperimentaletan, ez dut uste beharrezkoa denik une oron iturriak aipatzea, adostasun zabala dagoelako zientzialarien artean eduki horietaz. Artikulu batean nik jartzen badut glukosa C6H12O6 formula duen gluzido bat dela, eginkizun oso garrantzitsua burutzen duena landare zein animalien metabolismoan, ez dut uste aipamena ipini behar dudanik, denek onartzen baitute enuntziatu hori, egi zientifikoa da. Edo Hardy-Weinbergen legearen bi ekuazio nagusiak: p+q=1 eta p.2+2pq+q.2=1 direla (p eta q bi aleloen frekuentziak izanik), ez dut uste inork hori zalantzan jartzen duenik....Beraz, erreferentziak soberan daude. Nik faltan botatzen dut Iñakiren proposamenean ñabardura bat jartzea erreferentzien beharraz. Izan ere, artikulu honek, beste honek eta hirugarren honek ez dute erreferentziarik (eta hauek bezala, beste hamaika, artikulu zientifikoetan) eta inori ez zaio bururatuko ezabatzea. Beraz, erreferentzien erabilera eta beharra artikuluaren edukiarekin oso lotuta ikusten dut. Ezin dira zaku berean jarri zientzia esperimentalen eta zientzia zehatzen artikuluak eta beste arlo batzuetakoak, nire iritziz. -Josu (eztabaida) 20:19, 3 iraila 2018 (UTC)
Josu, uste dut zuk aipatzen duzuna testuan jasota dagoela. Bai testuaren osotasunean (zuk jarritako aipuan, adibidez, kendu egin daiteke da esaldia, ez kendu egin behar da) zein esaldi zehatzetan: adibidez, hirugarren parrafoa edota Hala ere, eztabaidarik ez duten informazioetan, ez da beharrezkoa testu-gorputzean iturria aipatzea. esaldia. Orokorrean, uste dut testuak lortzen duela erreferentzien beharra eta garrantzia azpimarratzen malgutasuna alde batera utzi gabe. Gainera, ez dut uste zientzia zehatz eta beste arlotakoen arteko bereizketa denik kasua, idatzitakoaren ingurukoa baizik.
Gainetik irakurria banuen ere, orain zehatzago irakurri dut eta uste dut oso ondo dagoela. Goian Koldo Bigurik eta Orainak aipatu dituztenak gehitzearen alde ni ere. —Aurreko iruzkin sinatugabea Supro23 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Egun on! Ulertzen dut Josuren kezka, irudia eman baitezake erreferentziarik ez duen edozer lasai asko ken daitekeela, eta ez da hori. Azken batean, hierarkia bat da, gorena izaki erreferentziak jarri behar izatea, baina ez du esan nahi aurretiaz erreferentziarik gabe zegoena kentzen aritu zaitezkeela (non eta arrazoi sendo bat ez duzun). Izan ere, aipatu egin dut "Aldiz, eduki/adierazpen hori egiazta daitekeela uste baduzu, egokiena da zuk zerorrek esaldi buruko erreferentzia jartzea, eta ez etiketa gehitu edo edukia kentzea." Ingelesez ere araua berdina da, eta ezin da kendu gogo hutsa duzulako, horrek arazoak sor diezazkioke ezabatzaileari: Eztabaidara eraman, eta bere ekintza zuritu egin behar du, arrazoien bitartez. Iñaki LL (eztabaida) 10:24, 4 iraila 2018 (UTC)
Kaixo! Bat nator Supro23 eta Iñaki LLk egiten duten interpretazioarekin, eta agian modu argiagoan esan daiteke hori. Hala ere, Josu, zerbait frogatutako lege zientifiko bat dela esateak ez du esan nahi ez dugunik erreferentziatu behar. Are eta gehiago, jatorrizko dokumentua zein den jartzea oso interesgarria da irakurlearentzat. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:30, 4 iraila 2018 (UTC)
Orainaren informazio biografikoei buruzko ekarpena gehitu dut eragozpenik ez dagoenez, hemen [5] Iñaki LL (eztabaida) 16:11, 7 iraila 2018 (UTC)
Testua garbitu egin dut pixka bat, eta Josuk adierazitako kezka esplizitatzen saiatu naiz, arduraz egin beharreko zerbait dela nabarmentzeko. Taldeei buruzko esteka EN Wikipediara da, baina edozein unetan euskaratu daiteke, garrantzia duela ikusten bada. Bi aldaketa hauek izan dira: 1 eta 2. Eman begiratu bat, gogoratu gaur dela aldaketak proposatzeko azken eguna! Iñaki LL (eztabaida) 12:17, 16 iraila 2018 (UTC)

Txopi, Theklan, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Oraina, Euskaldunaa, Koldo Biguri, Luistxo, Lainobeltz, Sikret8, Josu, Marklar2007, Zuiarra, Aitzolete, Ksarasola, MerZab, Assar, Supro23, Xabi22, Zorion, Gartxoak, Josugoni, Joxe Aranzabal, Mikel B. Sasikoa, Aihotz, Wikimaribarre dagoeneko martxan da Egiaztagarritasun orriari buruzko bozketa, irekita irailaren 30 arte! Hemen duzue. (Deituak azken 7 egun, 250 aldaketetan aritutako lankideak, 50 aldaketa baino gehiagokoak, eta Txokoko parte-hartzaileak) Goraintzi denoi Iñaki LL (eztabaida) 21:32, 17 iraila 2018 (UTC)

Oroiteria[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on! EWKErekin egindako hitzarmenari esker, Berriak atera eta lizentzia askea duen atal hori ederra dugu erreferentzia gisa edo testua zatiak aitortuta jartzeko. Erreferentzia gisa erabili nahi izatekotan, eredu hau erabili dut lagungarri izan dakizuekeelakoan: <ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=Oroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref> Iñaki LL (eztabaida) 16:37, 22 iraila 2018 (UTC)

Argazki nabarmenduak Wikimedia Commonsen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hasi naiz hemen nabarmendu ditugun irudiei Commonsen txantiloi bat jartzen. Lagundu nahi duenak hemen du kategoria. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:06, 28 iraila 2018 (UTC)

Txillardegiren artikulua[aldatu iturburu kodea]

Egun on! Txillardegiren artikulua nabarmendua izateko hautagaia da. Ondo legoke inork Txillardegiren testuingurua eta obra irudikatzen duen argazki, liburu azal edo grafikorik ezagutuko balu (Commonsen eta Wikitekan), bertan jartzea, hura aberasteko. Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 07:17, 5 urria 2018 (UTC)

Biografia infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi! Aspaldian antzeman nuen nik hainbat artikulutako "Biografia infotaulan" gauza bitxi bat: gizabanako euskaldun, katalan edo galiziar batzuen taulan Herrialdea:Espainia eta Espainiako bandera jartzea. Hori gertatu zitzaidan Jose Maria Benito del Valle artikuluarekin (ikusi artikulu horren eztabaida), gero zuzenduta izan zena. Eta gauza bera gertatzen da beste euskaldun, katalan edo galiziarrekin, horietako asko gainera abertzaleak eta espainiar sentitzen ez direnak (ikusi Xose Manuel Beirasen artikulua, edo Suso de Tororena). Nik uste dut gure Wikipediak tentu handiz ibili behar duela holako gauzekin, ez dakit taula horiek robotek edo nork egiten dituen, baina erne egon behar dugu holako akatsak ez egiteko. Ez dut uste, esaterako, Xose Manuel Beiras jaunari asko gustatuko litzaiokenik euskarazko Wikipedian ikustea bere biografiaren taula..... Hori gaztelaniazko Wikipedian normala izan daiteke, baina ez dut uste egokia denik gure Wikipedian. Gauza bera onartuko al genuke Carles Puigdemont-en artikuluan? -Josu (eztabaida) 20:45, 12 urria 2018 (UTC)

Beno, ba, Beiras eta Suso de Toro jaunak euskarazko Wikipedian espainiarrak direla ikusteaz ohitzen hasi beharko dira, Aduritz eta Muguruza] jaunak galizierazko Wikipedian espainiarrak direla ikusteaz ohitu diren bezala. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:58, 12 urria 2018 (UTC)
Gai honetan Josurekin ados nago. Besteen wikipediak begiratu eta baloratu bai, baina gu geurea egin beharko genuke.-Oraina (eztabaida) 16:40, 15 urria 2018 (UTC)
Ez dago arazorik hori aldatzeko. Zehazki azalduta dago nola aldatu Txantiloi:Biografia_infotaula_automatikoa#Nazionalitatea atalean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:44, 15 urria 2018 (UTC)
Mila esker, Theklan, konponbide erraza du gaiak. -Josu (eztabaida) 17:28, 15 urria 2018 (UTC)

Biografia infotaula. Etakideekin infotaula[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Etakideen infotaulari buruzko iritzia eman nahi nuke.

Infotaula ez dakit nola aldatzen den baina nire iritzian Etakideen kasuan ez dute informazio ona ematen. Adibidez Arkaitz Goikoetxea Basabe, Kidetzaː Etakidea eta Jarduerakː Terrorista agertzen da. Aldi berean, Etakide batzuk (Mikel Goikoetxea adibidez); kidetzaː Etakidea. Baina aldiz, jarduera ez da agertzen. Eustakio Mendizabalen kasuan ez da Etakidea dela agertzen ere ez.

Hauxe da nire proposamena, infotaula hobeago eta estandarrago bat idatzi. Terrorista kendu eta horren ordez Ingeleseko wikipedian egiten duten moduan zergatik den ezaguna idatzi. Hau da, Arkaitz Goikoetxearen kasuan, Known forː"Bizkaiko komando bateko buruzagia".

Berdina egin Miguel Garikoitz Aspiazu, Xabier Etxebarrieta, Jose Mari Sagardui, Dolores Gonzalez Katarain eta dugun etab. luzearekin. Hau da, Garikoitz Aspiazu bere buruzagitza azpirratuz, Jose Mari Sagardui kartzeletan urte gehien eman duen ETAko kidea izan zela azpimarratuz...

Jakina Teo Uriarte, Gorka Landaburu, Arnaldo Otegi... eta Etakideak izan ziren baina horregatik ezagunak ez diren norbanako guztiak honetatik kanpo utziko nituzke, beren jarduerengatik ezagunagoak diren arloak azpimarratuz.

Bestalde, antzekoa egingo nuke Enrique Rodríguez Galindo, Melitón Manzanas, Manuel Sánchez Corbí eta abarrekin. Ez bakarrik jeneral, koronel... bat zela idatzi baizik eta zergatik diren ezagunak (known forːX) idatzi.-Oraina (eztabaida) 17:58, 15 urria 2018 (UTC)

Informazioa Wikidatatik hartzen du. Bertan eztabaidatu dezakezu "terrorista" hitzaren eta "etakide" izaeraren inguruan. Informazioa egonkortzeko funtsezkoa da. Bestela, eskuz ere gehitu daitezke parametro horiek infotaula, nahi izanez gero. | jarduera = edo | kidetza = jarrita alda dezakezu Wikidatatik datorren informazioa.
Zure proposamena, bestalde, infotaula automatikoa bertan behera utzi eta beste zerbait egitea izango litzateke, eskuz. Hori bagenuen, eta oraindik ere egin daiteke, baina eskuz egindako guztiak lan gehiago suposatzen du. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:06, 15 urria 2018 (UTC)
Beharbada, batzuetan eskuzko infotaula jartzea merezi du. Infotaula automatikoetan sartzen bagara, "militant" defenda daiteke, hitz neutralagoa delakoan (gogoan izan ingelesez beste adiera bat duela), baina ez ninduke harrituko eztabaidaz gain edizio gerra bat hastea, Wikidatan. Iñaki LL (eztabaida) 21:46, 15 urria 2018 (UTC)
Nik ez dakit eskuzko infotaulak jartzea merezi duten ala ez. Baina ez zait serioa iruditzen "terrorista" hitzaren eta "etakide" izaeraren inguruan eztabaidatzea baina aldiz, Osama bin Laden, Bobby Sands, Abimael Guzmán, Ulrike Meinhof, Ariel Sharon edo eta Enrique Rodríguez Galindoren jarduerak ez eztabaidatzea. Wikipediako informazioan bai idatzi ahal (eta agian idatzi beharko zen) terrorismo eta izuari buruz baina infotaulan ez zait ondo iruditzen.

Zirt edo zart egin behar da gai honetan nahiz eta edizio gerra bat hasi wikidatan. Aurrekoan esan nuen moduan ingeleseko wikipediak hobeto eta era neutralagoan azaltzen ditu kontzeptu hauek. Ingelesezko wikipediaren eredua jarraituz, "Gerra zikina Euskal Herria"ren ordez, "Kontrainsurjentzia Euskal Herrian" jarri genuen. Hau da, gauza neutral, objetibo eta konnotaziorik gabekoa. Euskarazko wikipedian terrorismo hitza azaltzerakoan zera agertzen daː "Terrorismo terminoa ez da neutrala, eta praktika politiko eta militar bat deskribatzeaz gainera, kontzeptu ideologikoa da, normaltasun politiko bati dagokion legitimizazioan oinarritutakoa eta aurkari politikoari aplikatzen zaiona, gaitzesgarri moduan" eta hori goian dauden adibide guztientzat balio du.

Laburbilduzː Gure ideologia aparte utzita ez diot sentzua ikusten Bobby Sands eta Ulrike Meinhofen jarduerakːterrorista ipintzea eta Ariel Sharon eta Enrique Rodríguez Galindo adibidezː jardueraː gerra zikina edo kontra terrorista idaztea.

Bidebatez, konprobatu dut goiko adibideetan ez dela terrorista hitza agertzen baina adibide onak iruditu zaizkit. Inkoerentzia handia dagoelako eta gainera sentsu askorik ez duelako, baina baita Etakideen artean inkoerentzia egon badago.

Eustakio Mendizabal, Jon Etxabe eta Eneko Irigarai terroristak EZ eta Jorge Garcia Sertutxa, Juan Paredes eta Bittor Arana terroristak BAI? honek ez du ez hanka ez buru, benetan.-Oraina (eztabaida) 09:53, 17 urria 2018 (UTC)

Zakua oso handia da egia esateko, handiegia, non eta ez garen hasten banaka zuzenketak egiten infotaula bakoitzaren artikuluan bertan (jardueran). Neronek t* hitza zuen jardueraren eremu bat kendu izan dut Wikidatatik, pertsona hori 70eko hamarkadan eta 80ko hasieran ETAn egon baitzen, eta jardueran terrorista jartzen zuen, eta egun bizitza normala du, irakasle gainera, erabat onartezina da. Hor ikusi dut Dolores Gonzalez Katarainen artikuluan "militante politikoa" jartzen duela. Nik hor uste dut ingelesezko hitzaren itzulpen moduko bat egin dutela, alegia, "militant"; hori izan daiteke egokia, nahiz eta gurean zentzu zabalagoa duen.
"ETAkide" jartzen bada, beharbada Wikidatako euskarazko eremuaren etiketa aldatu behar da: "izandako jarduerak", alegia, ez oraingoak, bestela ematen baitu, baina hori Wikidatan jarriz gero hizkuntza guztietan "ETAkide" agertuko litzateke, eta horrek berdin balioko luke Juan Paredesentzat edo zuk, Oraina, goian aipatutako Gorka Landabururentzat. Epe laburrera, edizio borrokak hasiko dira. Beharbada batzuk aldatzen has gaitezke. Ea besteek zer dioten. Iñaki LL (eztabaida) 17:17, 17 urria 2018 (UTC)
Hemen eskuz zuzendu. Wikidatan eztabaidatu NPOV argudiatuta. Nire ustez hori da bide zuzena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:11, 17 urria 2018 (UTC)
Ados Theklan zuzentzen hasiko naiz ahal dudanean. Eskerrik asko eztabaida iritzia eta ideien berri emateagatik. Hori bai NPOVren argudioa ez dakit zer den. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 09:41, 18 urria 2018 (UTC)
@Oraina: Neutral Point of View -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:09, 18 urria 2018 (UTC)
NPOV ingelesezko Neutral Point of Viewren siglak dira, gai bat lantzerakoan Wikipedian ikuspuntu neutrala erabili behar dela adierazteko, alde ezberdinen argudioak emanez, batera edo bestera lerrokatu gabe. Ingelesezko wikipedian orri eta gida hau dituzte erreferentzia gisa, eta gurean hauxe duzu informazio gisa, osattzeko beharra duen arren. -Supro23 (eztabaida)

Kategoria eztabaida:Genozidak[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida interesgarri bat gertatzen ari da Genozidak kategorian, Wikipediako kategorien funtzionamenduarekin zerikusia duena. Parte hartu! Iñaki LL (eztabaida) 12:49, 19 urria 2018 (UTC)

Azal Nagusiko urteurren atalaren tipografia aldaketa iradokizuna[aldatu iturburu kodea]

Eguerdion. Azal Nagusia ikusten aritu naiz eta atal guztiak bat ez beste tipografia berdina dutela ohartu naiz (letra estilo eta tamaina berria). Aldiz, Gaur egunez urteurrenen atalak letra estilo ezberdina eta txikiagoa du. Hortaz, atal horrek gainontzeko azal nagusiko atalen tipografia berbera izan dezala proposatu nahi nuke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:59, 28 iraila 2018 (UTC)

Hizkuntza gutxituetako leku izenak[aldatu iturburu kodea]

Gabon! Une honetan, hizkuntza gutxituetako leku izenei buruzko eztabaida bat dago Eztabaida:Angleseyn. Eztabaidak artikulua bera gainditzen du, eta iruditzen zait Euskarazko Wikipediako proiektuaren beraren filosofia orokorrari eta zati handi baten funtzionamenduari eragiten diola. Beraz, bertan parte hartzera deitzen zaituztet. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 19:44, 21 urria 2018 (UTC)

Wiki Loves Monuments 2018[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Aurten bigarren urtez jarraian parte hartu dugu WikiLovesMonuments argazki-lehiaketan. Guztira, 24 erabiltzailek igotako 859 argazki berri jaso ditugu. 10 finalistak nazioarteko lehiaketan parte hartuko dute. Horrez gain, Azkue Fundazioaren eskutik, EHko, Bizkaiko eta Bilboko argazkirik onenak saritu ditugu. Lehiaketaren berri zehatzago EWKEren blogean topatuko duzue. Argazki irabazleak, Wikipedia:WikiLovesMonuments 2018 orrialdean. Eta, argazki guztiak Commonsen daude eskura: Commons:Category:Wiki_Loves_Monuments_2018_in_the_Basque_Country.

Aurten, berrikuntza gisa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare-zerrendak EAEko Ondarea ataritik jaso eta eguneratu ditugu. Nafarroa eta iparralderako iazko zerrenda berak. Zerrenda guztiak Wikipedia:WikiLovesMonuments 2018 orrialdean daude eskura.

Zorionak Ebaki eta Igerrak lankideei! Aitzolete (eztabaida) 08:30, 17 urria 2018 (UTC)

Zorionak guztiei! Kontu bat... zer deritzozue aukeratutako 10 argazki horiek automatikoki asteko argazki nabarmen egiten baditugu hurrengo 10 asteetan zehar?-Theklan · Eztabaida · E-maila 14:38, 17 urria 2018 (UTC)
Bat nator argazkiak nabarmendu izatearekin! Iñaki LL (eztabaida) 16:41, 17 urria 2018 (UTC)
Baita neu ere -Lainobeltz (eztabaida) 18:16, 17 urria 2018 (UTC)
Ideia bikaina -Supro23 (eztabaida)
Erabat ados!--Xabier Cañas (eztabaida) 22:35, 17 urria 2018 (UTC)
Ni ere, proposamenaren alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-10-18, 09:08 (UTC)

The Community Wishlist Survey[aldatu iturburu kodea]

11:05, 30 urria 2018 (UTC)

Editing News #2—2018[aldatu iturburu kodea]

14:17, 2 azaroa 2018 (UTC)

Ziza eta onddoen artikuluak Wikidatari esker automatizatuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ziza eta onddoen artikuluak egiteko balio duen {{Mikomorfotaula taxotaulan}} txantiloia berritu dut, eta hemendik aurrera Wikidatan dagoen zizen inguruko informazioa automatikoki har dezake. Begiratu, adibidez, Kuleto artikulua. Eskuz editatzeko aukera dago, baina automatizatzea beti da ona, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:45, 9 azaroa 2018 (UTC)

Change coming to how certain templates will appear on the mobile web[aldatu iturburu kodea]

CKoerner (WMF) (talk) 19:34, 13 azaroa 2018 (UTC)

Ezin Artikulu Ona proposatu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi! Arazo bat daukat, ARTIKULU ONA proposatu nahi dut, eta dagokion orrira joaten naizenean ikusten dut (Nola proposatu artikulu bat? atalean) artikulu nabarmendua (ezkerretan) eta artikulu ona (eskuinean) proposatzeko urdin kolorezko bi lauki agertzen direla (artikulu nabarmendua proposatu eta artikulu ona proposatu). Bertan sakatzerakoan, ordea, ez du proposatzen uzten eta honako mezu hau agertzen da: Izenburu ezegokia, Eskatutako orriaren izenburuak baliagarri ez diren karaktereak ditu: "<". Norbaitek konpondu al lezake?-Josu (eztabaida) 14:07, 19 azaroa 2018 (UTC)

@Josu: Ez dago arazorik. Bertan duzu "Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/<Artikuluaren izena>" horretan <Artikuluaren izena> aldatu behar duzu nahi duzun artikuluaren izenagatik. Eta ondoren klik egin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:10, 19 azaroa 2018 (UTC)

Community Wishlist Survey vote[aldatu iturburu kodea]

18:13, 22 azaroa 2018 (UTC)

Txantiloien espantsio mugarekin arazoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Azken aldian artikulu luze xamar batzuk egiten ari gara (Marte, Lehen Mundu Gerra) eta birritan gertatu da txantiloien espantsio muga gainditu dugula. Teknikoki arazoa honakoa da: artikulua irakurtzerakoan, nabigatzaileak muga tekniko bat du, eta hortik aurrera ez du jarraitzen txantiloiak irakurtzen, muga hori pasaz gero zerbitzariak kolapsatu daitezkeelako. Gainditzeko moduak honakoak dira: txantiloi gutxiago jartzea edo txantiloi horien konplexutasuna murriztea. Lehena posible da, baina artikulu luzeek erreferentzia asko eduki ohi dituzte eta laster gainditzen dute muga hori. Saiatu naiz egiten hori, adibidez Lehen Mundu Gerra artikuluan kentzen hizkuntzei loturak erreferentziatan, hain garrantzitsua ez dela pentsatuta. Baina hor geunden, mugan, eta aurrekoan Marte artikuluarekin hasitako bidetik jarraitu dut: {{erreferentzia}} sinplifikatzea. Ikusi dut ingelesez egin zuten soluzio bat zela COiNS sistema kentzea. Sistema honek aukera ematen die irakurleei erreferentzia horiek gorde eta beste zerbitzu batzuekin antolatu eta erabiltzeko. Oso garestia da, txantiloiei dagokionez: bakarrik hori kenduta artikuluaren muga gainditzetik gaitasunaren erdira egotera pasa gara.

Ez dakit zenbat pertsonek erabiliko duten sistema hori erreferentziak kudeatzeko, baina uste dut hobeto dela hori sakrifikatzea artikuluen mugekin jolasten egotea baino.

Badago beste soluzio bat, hala ere, denborarekin garatu daitekeena: erreferentzia sistema txantiloietan baino, moduluetan oinarritzea. Baina proba pare bat egin ditut eta erroreak izan ditudanez, nahiago dut hori denbora gehiago dudanean begiratzea. Norbait animatzen bada... bide hori zabalik dago.

Besterik gabe, norbaitek arazo hau konpontzeko beste biderik ezagutzen badu, aurrera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:52, 22 azaroa 2018 (UTC)

Terminologia arautuazː Muskulu eta berton[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Ez dakit beharrezkoa ote den bozketa antolatzea, ala aski ote den hemen ateratzea hizpidea. Kontua da hainbat artikulutan terminologia ez-arautua erabiltzen dela, edo desadostasunak daudela —helas!— Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Euskararen Aholku Batzordearen barruko Terminologia Batzorde (ofiziala)ren artean. Adibide bat: Euskaltzaindiak sinonimotzat ematen ditu, eta halaxe dira, “gihar” eta “muskulu”, baina Euskaltermen argi ageri da Terminologia Batzordeak “muskulu” forma hobetsi duela, ofizialki. Nire ustez, kasu hauetan, horri begiratu beharko genioke. Artikulu horrek eztabaida-orrian ipini dut nire proposamena, baina inork ez du erantzun. Beharbada, erabaki finko bat ezarri beharko genuke kasu hauetarako. Gogorarazi nahi dut Terminologia Batzordean Euskaltzaindia, Elhuyar, UZEI, EHU eta beste eragile zalantzagabe batzuk daudela ordezkatuta, eta haien erabakiak betetzea proposatzen dut (bereziki ponderazio-markarik handiena duten terminoen kasuan). --Koldo Biguri (eztabaida) 17:15, 21 azaroa 2018 (UTC)

Aupa @Koldo Biguri:. Orokorrean Euskaltzaindiako arauak hobesten badira ere ez ditugu beti betetzen. “Gihar” eta “muskulu” hitzen arteko aukeran niretzat behintzat sinonimoak dira eta euskara itxura gehiago hartzen diot lehenari, ondorioz, nik neuk lehena hobetsiko nuke. Baina beno, hori nire iritzia da.
Bestalde, hitz batzuk bai ematen didatela "min" irakurtzen ditudanean. “Behatz” hitza erabili “atzamar” edo “hatz” hitzaren ordez adibidez edo gero eta zabalduagoa dagoen “bertan” (hau da han) “berton”en (hau da hemen-en) ordez erabiltzea. Ondorioz, nire ustez erabilera okerra duen hitz hau aldatuko dut euskarazko wikipedian. Iritzi gehagoren zain.-Oraina (eztabaida) 17:34, 21 azaroa 2018 (UTC)
Unibertsitatean lanean ari garela, askotan atera den gaia da honakoa: Euskaltzaindia, Elhuyar edo Euskalterm? Nik hizkera laurako Euskaltzaindia erabiliko nuke, dudarik gabe, baina Euskalterm uste dut dela egokiena gai teknikoentzat. Ez dakit bozketa behar den honen inguruan, nahikoa gai teknikoa delako gehienetan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:23, 22 azaroa 2018 (UTC)
Batzuetan, euskarazko testu didaktikoetan eta dibulgatiboetan, barkatu ez gogoratzea non zehazki, ontzat jotzen da sinonimoak erabiltzea (gaztelaniaz egingo ez genukeenean), gauzak argitze aldera.
Uste dut ideia 'pedagogista' hori oso indarrean dagoela artean ere euskaraz, euskalki desberdinak ditugulako eta, beraz, kasu honetan, nik "muskulu" hobetsiko nukeen arren, ondo dago irakurleak jakitea "gihar" ere badela eta erabil dezakeela euskarazko ohiko testuetan. Beraz, honela erabili "...eta giharretako (muskuluetako) mina goxatzeko...". Hala ere, ez nuke "gihar" erabiliko testu espezializatuenetan, baina sinonimoak edukitzea beti dago ondo, eta inklusiboa da.
"Berton"i buruz, ulertzen dut Orainaren iritzia (ikus anaia/neba), desberdintze maila bat galtzen ari baikara dena "bertan" bihurtuta. Oro har, bat nator harekin, baina sustatze aldera, ez sistematikoki EU WPn hori aldatzeko. Iñaki LL (eztabaida) 10:00, 22 azaroa 2018 (UTC)
Euskaltzaindiaren arau guzti-guztiak bete beharrekoak ditugu Euskal Wikipedian, hori izan baita bozketetan atera den ondorioa (hastapenetan, bozketara bi boto jasota, erabaki zen salbuespen bat egitea; baina gerora, askoz parte hartze zabalagoarekin, salbuespen hori bertan behera gelditu zen). Hala ere, kontuan hartu behar da kasu honetan ez dela Euskaltzaindiaren arau bat, baizik eta Euskaltzaindia parte hartzailetzat duen erakunde normalizatzaile batek emandako jarraibidea.
Ni, behintzat, Terminologia Batzordearen jarraibideak betetzearen aldeko naiz, terminologia normalizatzeko egiten den lan itzel hori alferrik gal ez dadin. Kasu honetan —muskulu terminoarenean, alegia— hizkera arrunterako sinonimotzat aipa daiteke gihar (adibidez, hasiera hau eman geniezaioke artikuluari: «Muskulua —hizkera arruntean, giharra ere deitua— [...]»). Gero, artikuluan zehar muskulu terminoa erabiliko nuke sistematikoki, gauzak ez nahastearren.
Orainak aipatutako beste bi kontuetatik, atzamar/behatz bereizkuntza terminologiakoa da, eta garbi dago euskara baturako zorrotz zaindu beharrekoa dela bereizkuntza hori, gipuzkeran egiten den nahasketan jausi gabe. Hala ere, bertan/berton bereizkuntza ez da terminologiakoa (sintaxikoa baizik), ez eta euskara batukoa ere. Bizkaierako bereizkuntza hori, euskalki horretan XIX. mendean sortu eta XX. mendean zabaldu zena, aberastasun bat da, eta bizkaieraren eremuko hiztunentzat diren testuetan edo testu literario batean zalantzarik gabe erabiliko nuke; baina hemen euskaldun guzti-guztientzat ari gara, asmo literariorik gabe, eta ezin da euskalki bakar batekoa arautzat jarri Euskal Wikipedian; euskara osoa kontuan hartuta, hemen bertan da normalena eta Euskal Wikipedian gehien-gehienetan erabili beharko genukeena, eta ez hemen berton (bizkaierari buruzko artikulu bereziren batean berton erabili liteke, salbuespenezko salbuespen bakan gisa). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-11-22, 11:57 (UTC)
Hain zuzen, atzo eta gaur Terminologiari buruzko Nazioarteko Kongresu batean nago, UZEIk antolatuta eta Hizkuntza-Politikarako Sailburuordetzako jendearekin, eta komentatzen egon gara euskarazko Wikipediak paper funtsezkoa betetzen duela terminologiaren arauketa normalizatzeko eta zabaltzeko. Esan bezala, Terminologia Batzordeak hartzen dituen erabakiak (bereziki termino bati 4 (Termino normalizatua/gomendatua) ponderazio marka ipintzen zaionean) bete beharko genituzke. Dena dela, oso ondo iruditzen zait termino gomendatu baten beste "termino lehiakor" bat duenean, erabilera zabalekoa (adibiderik onena da "gihar" terminoa, "muskulu" termino espezializatu normalizatuaren ondoan), guztiz ados nago biak erabiltzearekin, bai behintzat testuaren barruan. Berez, hori egiten dugu Txikipedian. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:25, 23 azaroa 2018 (UTC)
Aupa Xabier Armendaritzek emandako arrazoiekin ados nago. Hori bai, ez nekien berton hitza hain aldaera "berria" zenik. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:29, 23 azaroa 2018 (UTC)

Akats ortografikoa[aldatu iturburu kodea]

Goian agertzen den jakinarazpenean akats ortografiko bat dago, "Komunitatearen Nahaien Inguruko 2019 Inkesta"-n. Bi aldiz "nahaien" azaltzen da idatzita, eta "nahien" izan beharko litzateke. Ez dakit nola zuzendu :3 -Sikret8 (eztabaida) 20:48, 23 azaroa 2018 (UTC)

Ba, ziurrenik, Translatewiki webgunean. Baina batek daki nork egin duen itzulpena!-Theklan · Eztabaida · E-maila 23:41, 23 azaroa 2018 (UTC)

Advanced Search[aldatu iturburu kodea]

Johanna Strodt (WMDE) (talk) 10:57, 26 azaroa 2018 (UTC)

Galizierazko Wikipediak Euskarazko Wikipedia eredutzat[aldatu iturburu kodea]

« "...Pero pensamos que esta situación debe cambiar, a Galipedia precisa a colaboración de todos, e tamén a colaboración das institucións xa que a Galipedia é de todos e para todos, é pública e aberta a máis non poder, e a súa utilidade demóstrase día a día cos máis de dous millóns de visitas mensuais. Como nota tan só engadir que no mes de maio deste ano a Galipedia superou os tres millóns de visitas. A maiores queremos facer notar que outras Wikipedias si recibiron, ou están recibindo, apoios institucionais para o seu desenvolvemento durante estes ano, a Viquipèdia, a Wikipedia en catalán ou tamén a WIKIPEDIA EN EUSCARO, recibiron diferentes achegas para mellorar os seus contidos e difusión. Por exemplo, é de facer notar que actualmente a WIKIPEDIA EN EUSCARO ten un programa en colaboración co Goberno Vasco co que durante tres anos vaise traballar na mellora de 1000 artigos de interese para alumnado de 12 a 16 anos achegando 600.000 euros para facelo posible e apoiar dese xeito os contidos en éuscaro. Por iso dende aquí queremos pedir que os representantes das nosas institucións axuden tamén ó desenvolvemento, mellora e difusión dos contidos da Galipedia, porque é de todos, para todos e en galego." »
Galizierazko Wikipedia, 2018ko abenduaren 2a

-Euskaldunaa (eztabaida) 10:21, 3 abendua 2018 (UTC)

Izugarria da Galizierazko Wikipediak Euskarazko Wikipedia eredutzat hartzea baina nik neuk Katalanezko Wikipedia ikusten dut helburu moduan. Hau da, Galizierazkoa jadanik (eta begirune osoz idatzita) Asturiera eta Aragoiera moduan, wikipedia txikitzat ditut. Ondo segi Euskaldunaa. -Oraina (eztabaida) 13:38, 4 abendua 2018 (UTC)
Bai, aspaldi eskatu zuten laguntza hori egiteko. Hala ere, ez da Wikipedia kontua, baizik eta Wikilari Elkartea izatearen kontua. Bestetik, Oraina, galizierazko Wikipediak guk baino hitz gehiago ditu, eta artikulu garrantzitsuenen tamainan ere guk baino emaitza hobea dute. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:00, 4 abendua 2018 (UTC)

Euskaltzaindiaren webgune eta hiztegi berriak[aldatu iturburu kodea]

Egun on. Eskertzekoa da Euskaltzaindiak, mendeurrenaren harira, webgunea berriztatu duela. Baina orain Wikipediako esteka zahar batzuk haren hasierako orrira birzuzendurik daude. Bot batekin esteka hauek konpontzerik balego ederra litzateke.

Bestaldetik, Hiztegi Batua ere aldatu dute, eta orain Euskaltzaindiaren Hiztegia da. Lehengo e. [ = erabil] eta h. [ = hobe] markak desagertu egin dira, eta, horien ordez, beste adierazpen batzuk jarri dituzte:

- Forma bat ez erabiltzeko gomendioa. Hiztegi Batuan e. marka zeramaten hitzek Euskaltzaindiaren Hiztegian forma hori ez erabiltzeko eta beste forma bat erabiltzeko dioen ohar bat dute:
« [Oharra: Euskaltzaindiak, XXXX-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. YYYY]. »
- Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; Euskaltzaindiaren Hiztegian, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira (eta adibiderik gabe).
- Gaur egun zaharkiturik geratu diren hitzak edo gutxi erabiltzen direnak Zah. eta g.g.er. markekin jaso dira (hitz berriagoa definitzaile gisa dutela eta adibiderik gabe).

Dudak izanez gero, Hiztegi Batu Oinarridunean (Euskaltzaindiaren Hiztegia -> Estekak -> HBO) argibide gehiago dago.

Bukatzeko, Wikipedian forma neutroak batzuetan hobetsi beharko genituzkeela esana dugu. Hots, HBOeko "Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita" edo euskalki eta lurralde markarik gabekoak (markak hauek dira: Bizk. Gip. Naf. Lap. BNaf. Zub. Ipar. Heg. eta Ipar.; eta HBOean "Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da" edo "Erabileremu dialektala").

Hauxe da nire galdera, zer egin behar dugu Wikipedian Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituen forma dialektal hauekin, hots, hiztegian adibideak dituztenekin?

- A. Wikipedian ez erabili, Euskal Herri osoari begira entziklopediako hizkuntza neutroa behar dugulako.
- B. Wikipedian erabili, hitz horiek guztiak euskara estandarraren parte baitira.
- C. Izenburuetan forma neutroak hobetsi, eta artikulu barruan Euskaltzaindiak onarturiko forma guztiak erabili, euskalki markarekin edo markarik gabekoak, beti ere Euskaltzaindiaren Hiztegian haien erabileraren adibideak badituzte. Hau da gutxi gorabehera Wikipediako oraingo politika informala.
- D. Nazioarteko artikuluetan edo artikulu orokorretan forma neutroak hobetsi, baina euskal herrien edo ohituren artikuluetan marka dialektala dutenak ere erabil daitezke, bai izenburuan baita testuan ere. Adibidez: Mundakako aratusteak. Beti ere, herri horretako hizkeraren araberako formak idatziko ditugu. Bertako formak zein diren jakiteko, Estekak -> EHHA eta Estekak -> OEH kontsulta ditzakegu. Hau da gutxi gorabehera Wikipediako eguneroko praktika ez ofiziala.

Euskaltzaindiaren argibideak hemen daude. Hitz bat hobesteko orduan, definizioaren ondoko adibideak kontuan hartzearen ideia neuk ondorioztatu dut, gauzak errazteagatik. Baina, nik dakidala, Euskaltzaindiak ez du halakorik esan. Dena dela, gai hau txokora ekartzea pentsatu dut, hemen eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.-Urtar (eztabaida) 13:02, 4 abendua 2018 (UTC)

@Urtar: Eskerrik asko ekarpen zehatza hona ekartzeagatik. Nik hiztegigintza baino, botari erantzungo diot: zaila ikusten dut operazio matematiko baten bidez lotura zaharrak lotura berrietara eramatea. Webgunea birdiseinatu duenaren ardura da lotura hautsiak ekiditea, ez kanpo zerbitzuena. Joomla bertsio bat erabiltzen dute SEO optimizaziorik gabe, eta item eta formen arteko loturarik ez badugu, oso ariketa korapilotsua da. Ezinezkoa ez, baina zailegia ikusten dut. Ea denborarekin lotura horiek identifika daitezkeen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:09, 4 abendua 2018 (UTC)


Modela itzultzaile berria[aldatu iturburu kodea]

Modela itzultzailea (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara), atera berri dute. Erabili nahi duenak hilabeteko 2.000 hitz doain itzul ditzazke, euskarazko Wikipedian gaztelaniazko artikuluak euskaratzeko lanabes baliagarria eta interesgarria dirudi, betiere ondoren itzulpenari behar diren errepasoa eta zuzenketak eginda. Desabantaila: hilabetero 2.000 hitzetatik aurrera itzuli nahi dituenak dirutxoa jarri behar. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:06, 4 abendua 2018 (UTC)

Zerrendak artikulu al dira?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aspaldi bueltaka nabil ideia batekin. Gaztelaniazko Wikipedian aspaldi erabaki zuten zerrendak (Anexo:) ez zirela artikulu, eta euren izen-tarte propioa izan behar dutela (Wikipedia:, Wikiproiekty: edo Eztabaida: bezala). Nik, hasiera batean, pauso arraroa zela pentsatu nuen, baina denborarekin ideia horren aldeko bilakatu naiz. Orrialde luzeenen zerrenda begiratzen badugu, lehenengo lekuan dauden guztiak Zerrendak dira, automatikoki Wikidatarekin osatzen direnak. Zerrenda horiek ez dute uzten benetan zeintzuk diren artikulu luzeenak ikusten, eta gure errealitatea desitxuratzen dutela uste dut. Beraz, proposatzen dudana da "Zerrenda:" izen-tarte berria eskatzea, eta bertan dagoen guztia ez izatea artikulu bat artikulu kontadorearentzat. Honela, garbiago ikusiko genuke zer ari garen egiten, eta prosa duten artikuluen kalitatea hobetzeko aukera izango genukeela uste dut. Nola ikusten duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:30, 15 azaroa 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Aldaketa horrekin, Euskal Wikipediaren estatistikek hobeto erakutsiko dute errealitatea zein den (beraz, diagnostiko zehatza egiteko eta hobetzeko moduak bilatzeko baliagarriagoak izango zaizkigu). Gainera, guztira wikipedia honek dituen orrien zenbaketan, wikipedia baten kalitatea neurtzeko erabiltzen den neurrietako bat —artikulu/ez-artikulu ratioa— hobetzen lagunduko digu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-11-15, 10:16 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Egunon. Egia esan nik baita ere bueltaka nuen ideia berbera da Theklan, bat nator goian idatzi diren gauzekin.-Oraina (eztabaida) 10:40, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Eta, zerrendaren bat artikulu bezala kontatzea nahi bada, beti dago artikuluaren izentzat zerrenda:XXX erabili beharrean XXX-en zerrenda erabiltzeko aukera. -Lainobeltz (eztabaida) 11:18, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 12:39, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 15:17, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Eta ez dira artikulu horiek bakarrik. Artikulu batzuk "Zerrenda:" gabe ere, sarrera labur bat izaten dute eta gero zerrenda modukoak dira. Iñaki LL (eztabaida) 23:30, 15 azaroa 2018 (UTC)
@Iñaki LL: kasu horietan Zerrenda: izen-tartera pasatzea izango litzateke gakoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:12, 16 azaroa 2018 (UTC)
Bai, horiek erraz detektatzen dira; nik diodana da beste batzuk ere badaudela, artikuluak izanik ere, ez direnak, zerrenda baizik, eta horiek ere hautagai onak dira "Zerrenda:" izen-tarte batean sartzeko nire ustez. Iñaki LL (eztabaida) 11:30, 16 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Sikret8 (eztabaida) 10:11, 18 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Josu (eztabaida) 08:29, 19 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Xabi22 (eztabaida) 13:44, 20 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Koldo Biguri.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:07, 21 azaroa 2018 (UTC)

Beste iritzirik? Eskaera egiteko egun batzuk itxoingo ditut, baina ez nuke aurreratu nahi ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:30, 17 azaroa 2018 (UTC)

Oraindik artikulu gisa kontatzen dituen arren, beste guztia Yes check.svg Egina dago jada. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:37, 4 abendua 2018 (UTC)
Dirudienez, hilabetean bitan doitzen dute artikuluen kontadorea. Hurrengoan jaitsiko da gurean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:19, 5 abendua 2018 (UTC)

New Wikimedia password policy and requirements[aldatu iturburu kodea]

CKoerner (WMF) (talk) 20:02, 6 abendua 2018 (UTC)

Language activism[aldatu iturburu kodea]

Gabon denoi! Iruditzen zait zulo bat dagoela kategorietan gai honi dagokionez, eta hortik beste toki batzuetan zer egiten den ikusteko leiho polita dela kategoria bat sortzea. Hizkuntzaren aldeko aktibismoa kategoria sortu dut Commonsen, baita Euskararen aldeko pintadak, grafitiak eta seinaleak ere. Joan horiek betetzen gustu baduzue, azkenean kategoria polita eta adierazgarria gera daiteke. Espero dezagun munduko beste hizkuntza batzuk ere kategoria horiek betetzen joatea! Iñaki LL (eztabaida) 22:01, 7 azaroa 2018 (UTC)

Language rights eta Language advocacyn jar/aurki dezakezue gai honi buruzko guztia. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 23:37, 7 azaroa 2018 (UTC)
Lan bikaina. Mila eskerǃGorkaAzk (eztabaida) 09:19, 20 azaroa 2018 (UTC)
Ideia oso ona, Iñaki, zorionak! -Josu (eztabaida) 11:07, 10 abendua 2018 (UTC)

Txikipediako azaleko bilaketa kutxa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Txikipediaren azalean dagoen bilaketa kutxan zerbait sartzerakoan wikipediako bilaketaren emaitza ematen dit, Txikipedian dagokion artikulura eraman beharrean. Akatsen bat dela suposatzen dut, espero daitekeena -edo nik neuk espero dudana- kutxa horretan termino bat sartzerakoan dagokion Txikipediarako artikulura eramatea baita. Begiratzerik bai, @Theklan:? -Lainobeltz (eztabaida) 17:16, 9 abendua 2018 (UTC)

Hori, Lainobeltz, beti izan da horrela nik dakidala, TXWP Wikipedian integratuta baitago oraingoz. Iñaki LL (eztabaida) 20:43, 18 abendua 2018 (UTC)
Txikipediaren azalaren barruko bilaketa kutxan Txikipedia: izen-tartean egiten du bilaketa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:02, 18 abendua 2018 (UTC)
Barka Lainobeltz, ahaztu bilaketarako modua aipatzea :s Theklan, uste dut inoiz aipatu genuela: aurrizki estandar bat jartzerik ez dago? Adibidez, "tx:" Iñaki LL (eztabaida) 21:28, 18 abendua 2018 (UTC)
EZ dakit zertaz ari zareten. Txikipediako bilaketa kutxak Txikipedian baino ez du bilatzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:18, 18 abendua 2018 (UTC)
Gaizki azaldu dut. Emaitza Txikipediako izen tartean bilatuta ematen du, bai, baina nik esperoko nukeena bilaketa emaitza baino, zuzenean artikulura eramatea da, batez ere txikientzat pentsatuta dagoela kontuan hartuta -Lainobeltz (eztabaida) 22:22, 18 abendua 2018 (UTC)
Bai, baina hori ez da posible. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:12, 18 abendua 2018 (UTC)

Hitz elkarketako euskal izenaren erabilera Euskarazko Wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Gabon denoi! Azken aldian, lehenago bezala bestalde, hainbatetan "euskal" jartzen duen tokian "eusko" edo "Euskal Herriko" jartzen dabiltza lankide bat edo beste, hemen, adibidez. Ez da harritzekoa, noski, hala ezarri zen aspaldi EU, WPko politiketan, eta hasieratik deitu dit arreta erabilera anomalo horrek, ez baitator bat inondik ere erabilera errealarekin. Atzera-aurrera kendu-jarri ibili beharrean, iruditzen zait heldu dela gai honi (eta besteren bati) heltzeko ordua.

Uste dut arrazoizko denbora bat pasa dela bozketan onartu zirenetik, eta EU WPko arauak ez direla totemak, artikulu hobeak sortzeko erremintak baizik: Wikipedia ez da estatikoa. Beraz, arau hau aldatzea proposatzen dut, eta hemendik aurrera "euskal" forma lexikoa euskaraz egun duen ohiko erabilerari lotzea, dela euskal hizkuntza aditzera emateko (zentzu etimologikoan), dela euskal herria, oro har, eta haren ohitura eta egiteko moduak aditzera emateko (esanahi hedatua eta ihartua). Bozketa formala abiatuko dut horretarako. Iñaki LL (eztabaida) 20:43, 18 abendua 2018 (UTC)

Bozketa zaharra goiko EU WPko politiken estekan agertzen da, eta bertako iruzkinak interesgarriak izan daitezke gai honen nondik norakoen berri izateko. Iñaki LL (eztabaida) 20:47, 18 abendua 2018 (UTC)
Hizkuntzaren zuzentasunari buruzko bozketak egin behar badira, botoa ondo oinarritu beharko da, nik uste. Eusko forma aranismoa da, eta gaur egun oso erabilera mugatua eta "historizista" du (Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Eusko Ikaskuntza; hots, XX. mendean aranismoen eraginpean jaiotako erakundeen izenak. Ez da esaten "Eusko Telebista", eta, sentitzen dut esatea, azken honek ez du esan nahi Euskarazko Telebista, denok ondoegi dakigunez). Bestalde, euskal formak OEHn bertan esaten den bezala, lurraldeari egiten dio erreferentzia testu askotan ("En algunos textos, gralmente. modernos, parece referise más bien al territorio o al origen que a la lengua"); eta horien adibide mordoa dator: Euskal itsaso, mendi eta lurpetarik (Iratz 121), Euskal ikurriñ aietakoren bat (Ugalde Iltz 39), Euskal-dantzak (MAtx Gazt 64), Pilota, euskal jokoa (Xa Odol 279) o Ba al da arte-sailean euskal eskolarik?. Bestalde, Ereduzko Prosa Gaur corpusa hartzen badugu, konta ezin ahalekoak dira zentzu geografikoa (edo, behintzat, ez linguistikoa soilik) duten adibideak: Euskal kritika, euskal nazionalismoa, euskal sagardoa, euskal geografia, euskal panorama.... Eta erreferentzia zalantzabakoak ezin ugariagoak dira bertan: Euskal gizartea (Pello Salaburu), euskal emigrazioa (Koldo Zuazo), euskal aterpetuak (P. Xarriton), Euskal jendea, euskal izaera, euskal arima (B. Atxaga), euskal ideologia nazionalista, euskal errealitatea, euskal autokontzientzia nazionala (K. Izagirre). Eta abar, eta abar, eta abar.
Bestalde, corpus bereko euskarazko prentsako adibideak ere ezin ugariagoak dira: euskal presoak, euskal erresistentzia, euskal nazionalitatea, euskal erakundeak (BERRIA), eta abar, eta abar, eta abar.
Laburtuta: ez dut uste arrazoirik bat ere dagoenik lehengo araua bertan behera ez uzteko eta bai, aldiz, honelako erabilera ontzat emateko.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:38, 21 abendua 2018 (UTC)
Egokia da arauak noizbehinka berrikustea. Hala ere, ez dut uste arau hau aldatzeko beharrik dagoenik. Egia da erabilerak bide bat egin duela, eta gaur egun hitz elkarketako euskal izenak hiru erabilera nagusi dituela:
  1. Jatorrizko «euskara» esanahia duena (euskal idazleak, Euskal Filologia...), Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartzen duen bakarra («euskara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Euskal idazleak: euskaraz idazten dutenak. [...]»).
  2. «Euskal Herriko» esan nahi duena (euskal futbolariak, euskal emakumeak...).
  3. «Euskal Autonomia Erkidegoko» edo «Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetako» esan nahi duena (euskal ekonomia, euskal-nafar batasuna...).
Erabilera hirukoitz nahasgarri horren aurrean, uste dut abantaila handia dela entziklopedia honetarako arau orokor gisa («WP:euskal» politikan dagoeneko zehaztuak ditugun salbuespenak salbu) Euskaltzaindiak bere hiztegi arau-emailean onartua duen adiera bakarra hartzea, eta ez besterik. Entziklopedia batean, abantaila baita kasuan kasu zertaz ari garen zehatz jakitea. Beraz, politika hori dagoen-dagoenean uztearen alde nago. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-12-21, 09:11 (UTC)
Eskoziako udalerrien proiektuan buru-belarri nabil, hortaz eztabaida honetan euskal hitzaren aldekoa naizela bakarrik gehitu dezaket, eusko hitzak baina antzinakotasun, usadio eta batez ere euskaldunon artean ahozko erabilpen askoz zabalagoa baitu, bai iraganean nahiz gaur egun. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:24, 21 abendua 2018 (UTC)
Hasierako izenburua ez zen argia, eta desbideratzeko arriskua dugu. Eztabaida ez da euskal/eusko, baizik eta ea zer esanahirekin erabiliko den euskal Euskarazko Wikipedian. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-12-21, 09:27 (UTC)
Tira, izenburuan ez nintzen hainbesteko zehaztasunetan sartzen, baina bego. Ez dakit goian aipatutakoaz gainera zerbait gehitu dezakedan politika aldatzearen alde: bat nator erabat Koldok adierazitako puntuekin, bereziki nabarmenduz "eusko" markatua dela, tradizio jakin bateko hitza (Sabino Aranaren lexiko sorkuntza, jeltzaleen tradizioa eta Gerra Zibil arteko Euskal Herriko giroa eta erakundeak aditzera ematen dituena: Eusko Emakume Batza, EAJ, eusko gudari, etab.); erabilerarekin ez dator bat; hizkuntzaren barnean ez du bereizketa funtzionalik egiteko balio, "euskal" aspalditik adiera hedatuaz erabiltzen delako, alegia, Xabierrek aipatutako hiru puntuak, eta gehiago ere esango nuke (cf. "euskal diaspora", alegia, euskaldunen diaspora, egia bada ere azken urteotan "euskal herritarren", eta, are, gaztelaniazko erabileraren haritik, "EAEtarren" izan daitekeela).
Gauzak zerbait zehazte aldera, "eusko" ez zait gaitzestekoa iruditzen, hor dago eta erabil daiteke, euskaraz ohituraz erabili izan den kasuetarako: goian aipatutako erakundeak eta erabilera bereziak. Euskal Herriko biztanleei "euskal herritar" erabiltzea proposatzen dut (orain arte bezala, oker ez banabil), ohiko euskarazko erabileraz.
EU WPn ez dut uste honelakorik ikusten denik, baina iruditzen zait, gai honetara sartuta, beharbada esplizitatzea merezi duela "euskal" ez dela inoiz erabiliko esklusiban Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zerbait aditzera emateko, salbu eta hala deitzen diren erakundeetan. Ez dut uste zergatik azaltzen luzatzea merezi duenik, baina itzultzaileok badakigu horrelakoak ikusi dugula eta, are, aitor dezadan, nik ere behin baino gehiagotan hartara erabili izan dudala. Iñaki LL (eztabaida) 14:22, 21 abendua 2018 (UTC)
Uf, eztabaidatzeko proposatu den gaia ez da samurra niretzat, ni ez naiz filologoa, zientzietakoa naiz, baina gonbidatu naute nire iritzia ematera eta emango dut: bat nator Koldo Bigurik emandako argudioekin, beraz Koldoren iritzi berekoa naiz. -Josu (eztabaida) 20:14, 21 abendua 2018 (UTC)
Txokoko azken eztabaidetan egon edo gai hau (eusko/euskal) zuzenean landu dutenei utzi diet. Ondo dago gaia filologikoki ezagutzea, baina helburua ez da eztabaida akademiko bat egitea. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 21:20, 21 abendua 2018 (UTC)
Aupa. Uste dut nik ere hartu nuela parte azken eztabaidan... Nik iritzi berarekin jarraitzen dut (uste dut, ez dut gogoan zehatz-mehatz iritzi hori nuenik):
- "euskal" ezer: euskaraz egiten dena.
- "Euskal Herriko" ezer edo inor: Euskal Herria kontsideratzen den eremu geografikokoa dena.
Kontuan izanda, noski, goian besteek esan duten bezala, zenbait tokitan "euskal" erabiltzen dela "Euskal Herrikoa" edo "EAEkoa" esateko; baina nire ustez, hori ez da wikipediatik sustatu beharreko zerbait, nire ustez askoz argiagoa baita bestea.--Assar; (erantzun hemen) 09:14, 22 abendua 2018 (UTC)
Egia da Euskaltzaindiaren hiztegian «euskal» hitzaren definizio bakarra hau dela: euskara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Baina egia da ere Euskaltzaindiak hitz honen bi azpiadierak onartu dituela:
- Euskal idazleak: euskaraz idazten dutenak. Euskal liburuak: euskarazko liburuak. Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika («euskarazko» adiera).
- Euskal dantzak, jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak («Euskal Herriko» adiera).
Nahiko argi ikusten da bigarren adiera hau lehengo azpisarreran: Euskal Autonomia Erkidegoa ez da Euskarazko Autonomia Erkidegoa, baizik eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa. Euskaltzaindiaren hiztegian hitz elkartu gehiago ere aurki ditzakegu Euskal Herriko adiera honekin: euskal antzara, euskal artzain-txakur, euskal asto, euskal arrazako kapoi, euskal oilo, euskal txerri eta euskal untxari. Agian hau argiago ikusiko litzateke bigarren definizioa gehituko balute: Euskal Herrikoa, Euskal Herriari dagokiona. Baina oraingoz ez dute halakorik egin.
Bestaldetik, arazo hau ez dagokio soilik «euskal» hitzari. Normala da etnonimo eta glotonimoak nahastea, bai beste hizkuntzen kasuan (arabiar literatura zer da? Arabiakoa ala arabierazkoa? eta literatura frantsesa? edo literatura ingelesa?) baita beste hizkuntzez ere (ingelesezko wikipedian en:English literature ez da Literature of England, baizik eta English-language literature; baina ondoan en:French literature frantziarrek idatzitakoa da, frantsesez edo Frantziako beste hizkuntzez; frantsesezko literatura en:Francophone literature delarik).
Gai honen inguruan, agian zentzu biko hitzekin bizitzen ikasi beharko dugu. Behar izanez gero, uler dezaket «euskal» hitzaren esanahia zehazteko «euskarazko», «euskaldun» edo «Euskal Herriko» hitzak ere erabiltzea. Baina wikipediak sistematikoki «Euskal Herriko» erabiltzea erabakitzen baldin badu «euskal» hitzaren ordez, ez nago ziur ez ote lituzkeen Euskaltzaindiaren eskumenak hartuko.-Urtar (eztabaida) 10:21, 22 abendua 2018 (UTC)
Bozketa formala hasteko orria sortu dut eta hor jarrai daiteke eztabaida, hasiera batean, astelehenean, hilak 24ko 00:00 arte (atzera daiteke eztabaidak jarraitzen badu). Orduan, bozketa hasiko da, urtarrilak 3 arte. Iñaki LL (eztabaida) 10:31, 22 abendua 2018 (UTC)
Mesedez, ez ditzagun gauzak nahasi: filologia ez da terminologia, eta WP ez da filologia egiteko lekua, baina bai terminologia finkatzeko lanabes ahaltsu bat. Ez dezala inork harropuzkeriatzat jo, baina terminologia irakasten dudanez, zerbait behintzat irakurria dut honetaz. Eta terminologia modernoa, edozein hizkuntza normalizatutan, gaur egun ez da oinarritzen filologian edo hitzen etimologian, erabileran baizik. Eta arrazoi filologikoak baino erabileran oinarritutako datu objektiboak eman nituen laburtuta nire aurreko mezuan: erabilera zaharra eta batez ere zabala du eztabaidagai dugun adiera horrek, hizkuntzaren bilakaera normalaren ondorio da, eta etimologiak soilik ezin du gidatu hizkuntzaren bilakaera. Ibon Sarasola bera ere konturatu da, azkenik, horretaz. Ereduzko erabilera modernoa izan behar da gidari hizkuntza moderno batean, eta hor ez dago dudarik.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:12, 23 abendua 2018 (UTC)
Bide batez, hemengo ideia batzuk hartuta Euskotar orria sortu dut, euskotar eta eusko hitzen informazioa biltzeko. Oraindik nahiko sinplea da, baina norbaitek osatu edo hobetu nahi badu, eskertuko nuke.-Urtar (eztabaida) 10:08, 23 abendua 2018 (UTC)
Hasi da bozketa! irakurri mesedez bozkatuko den adierazpena. Iñaki LL (eztabaida) 23:07, 23 abendua 2018 (UTC)
Bozketa bukatu da dagoeneko, eta bozkatutako adierazpena onartua izan da. Emaitzak hemen. Eskerrik asko parte hartu eta bozkatzearren!

Wiki Loves Love 2019ren gonbidapena[aldatu iturburu kodea]

WLL Subtitled Logo (transparent).svg

Maitasuna gai garrantzitsua da gizateriarentzat eta era desberdinetan adierazten da mundu osoan kultura eta eskualdea zein den, askotariko keinu, zeremonia eta ospakizunen bidez. Bada, emozio aberats eta eder hau dokumentatzeko, zure laguntza behar dugu eskualde bakoitzak dituen kulturen sakonera eta eskualde horietan jendeak amodioa ospatzeko dituen era onenak partekatu eta zabaltzeko.

Wiki Loves Love (WLL) Wikimedia Commonseko nazioarteko argazkilaritza lehiaketa bat da, eta maitasunaren lekukotzen gaiari buruzkoa 2019ko otsailean egingo dugu.

Lehiaketaren helburu nagusia giza kultura dibertsitateko maitasunaren lekukotzak dokumentatzea da, adibidez, monumentuen, zeremonien, keinu samur baten kapturaren eta maitasunaren ikurtzat baliatutako era askotako objektuen bidez; era horretan, Wikipedia entziklopedia askeko mundu osoko artikuluak ilustratu ahal izango ditugu, baita Wikimedia Fundazioko (WMF) beste proiektu batzuk ere.

2019ko edizioaren gai zehatza ondorengoa da: Ospakizunak, jaialdiak, zeremoniak eta maitasun erritualak.

Eman izena Parte-hartzaileak orrian.

Lehiaketaren berri zabalago izateko, begiratu Commons Orrian (ingelesez) eta Maiz Egiten Diren Galderak (ingelesez). (Euskarazko galderetarako: Iñaki LL)

Hainbat sari eraman ditzakezu. Wiki Loves Loveren bidez maitasuna zabaltzen lagunduko gaituzulakoan!

Agur bero bat,

Wiki Loves Love Team

Imajinatu... maitasun guztiaren batura!

--MediaWiki message delivery (eztabaida) 10:12, 27 abendua 2018 (UTC)

2019ko lehiaketak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! 2019ko lehiaketak dagoeneko prest daude. Aurten lorpen handiak izan ditugu, eta hilabete batzuetan ederra izan da lehia. Hainbat artikulu azalera iristea ere lortu dugu, lehiaketa hauei esker. 2019an EWKEk lehiaketa antolatu du berriro ere, hainbat gai hobetu eta Hezkuntza Programan ditugun erronkei aurre egiteko gogoarekin.

Iazko esperientziatik ikasi ditugunak ere txertatu ditugu lehiaketan: liburuez gain dauden sariek interes berezia sortzen dute. Horregatik hilero sari fisiko bat izango dugu, teknologia eta asteburuko planak. Liburuak ere jarri ditugu, han hemenka. Gainera, sari bakarra dagoenean lehiaketak interesa galtzen duela ere ikusi dugu. Horregatik sari bat baino gehiago egongo da hilabete guztietan.

Erronka polita da, eta sariez gain Wikipedia hobetzeko helburua ere badugu. Guztiei parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Eskerrik asko! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:42, 28 abendua 2018 (UTC)