Laguntza:Tutoriala (barne estekak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laguntza:Tutoriala (barne loturak)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  


Oso garrantzitsua da Wikipediako artikuluak beren artean lotzea. Barne esteka (esteka) horien bitartez, irakurleek errazago aurkituko dituzte artikuluari lotutako informazioa dakarten orriak. Bestalde, barne estekarik gabe, nekez aurkituko du inork artikulua.

Noiz lotu

Lotzen ikasteko erarik errazena Wikipediako adibide batzuk ikustea da. Esteka beharrezko den edo ez erabakitzeko, galdetu zeure buruari: «Artikulu hau irakurtzen arituko banintz, erabilgarria izango litzaidake esteka hori?». Adibidez, Xake artikuluan, zentzurik du edo baliagarria izango da xakeaz ari garela kolore edo familia hitzen esteka egitea? Ez dirudi.

Nola lotu

UsabilityDialogs-eu.png

Esteka (esteka) bat egiteko, sakatu Esteka botoia, edizio-barran: aukeratu duzun testuari dagokion leiho bat irekiko da. Bertan, «Orriaren izenburua» eremuan, idatz ezazu estekaren helburu izango den Wikipediako beste orriaren izenburua.

Artikuluko pantailan agertuko den testua lotutako artikulukoa ez den beste bat izatea nahi baduzu, zeuk aukeratutako testua idatz dezakezu «Lotutako testua» eremuan, irudian ageri den bezala. Ondoren, hautatu behean "Wiki orrialde batera" aukera, Wikimedia barruko esteka (barne esteka) bat egiten ari baikara.

Behin esteka eginda, sistemak egiaztatuko du ea existitzen den edo ez, ohartxo baten bidez. Estekaren helburuko artikulua benetan existitzen ez bada, esteka kolore gorriz agertuko da.

Metodo aurreratuak

Estekak jartzeko beste metodo azkarragoa dago, eta kategorietara estekak sartzeko ere. Ondorengo jarraibideak jarraitu behar dituzu:

Wikipediako beste artikulu batera lotu

Wikipediako beste orri batera eskuz esteka jarri nahi baduzu (barne esteka) bi kortxete idatzi behar dituzu alde bakoitzean, honela:


[[Donostia]]


Esteka botoia ere erabil dezakezu noski: botoia sakatuz kortxeteak automatikoki txertatuko dira. Estekari helburukoaz bestelako izen bat txertatzeko, aukerazko izen hori barra bertikalaren (|) ondoren (Alt Gr + 1) idatzi behar duzu.

Adibidez, «Frankismoa» artikulura esteka bat sortu nahi baduzu, baina izen horren ordez testuan «Franco» agertzea nahi baduzu, ondorengoa idatzi beharko zenuke:


[[Frankismoa|Franco]]


Honela agertuko da:


Garai hartan, Franco izan zen...


Era horretan, estekak «Frankismoa» artikulura eramango zaitu, eta ez «Franco» deitzen den artikulu batera, edo «Francisco Franco» artikulura.

Wikipediako artikulu baten atal baterako esteka

Wikipedian posible da artikulu baten atal batera esteka egitea. Horretarako, traola (#) txertatu behar da estekaren hasieran, baldin eta lotu nahi dugun atala artikulu berean baldin badago. Aldiz, atal hori beste artikulu batean badago, lotutako artikuluaren izenari traola itsatsiko diogu justu eskuinean eta, gero, atalaren izena jarriko dugu.

Adibidez, orri honetako «Nola lotu» atalera esteka bat egiteko, hau idatzi behar da:


[[#Nola lotu|Nola lotu]]


Barra bertikalaren (|) ezkerrean lotutako helburuko atala dago eta eskuinean, berriz, guk ikusteko aukeratu dugun testua. Honela ikusiko da:


Nola lotu


Baduzu artikuluak aldatzeko moduari buruzko orri bat (Laguntza:Artikuluak nola aldatzen diren), eta bertako «Barne estekak» atalera esteka egiteko, hau idatzi:


[[Laguntza:Artikuluak nola aldatzen diren#Barne estekak|Barne estekak]]


Barra bertikalaren (|) eskuinean ageri dena, ikustea nahi dugun testua izango da, kasu horretan, "Barne estekak". Hala ere, beste edozer izan daiteke, adibidez:


Ikus barne estekei buruz gehiago, hemen.

Kategoriak

Kategoria bateranzko esteka, Wikitestuan

Wikitestu modalitatean aldatzen ari garenean kategoria batera esteka egiteko, irekitzeko bi kortxeteen ondoren ([[), idatzi "Kategoria" hitza, eta segidan bi puntu (:), gehi dagokion kategoria. Gero, itxi kortetxeteen bidez berriz (]]). Horrek orri osoa kategorizatuko du, baina jarri orain irekitzeko kortxeteen justu atzean bi puntu (:): hartara, barne esteka hori zuk adierazitako tokian agertuko da.


[[:Kategoria:Konstelazioak]]


Sintaxi horrek ondorengoa sortuko du:


Kategoria:Konstelazioak


Era horretan, orria ez da kategoria horretan sartuko; kategoria horretara esteka bat sortu besterik ez.

Kategoriatan sailkatu

Artikulu bat bere gisakoak direnen multzoan sar dezakezu: kategoria batean. Idatzi [[Kategoria:«kategoriaren izena»]], bi puntuen (:) ondoren hutsunerik utzi gabe, honela:


[[Kategoria:Animaliak]]


Sintaxi horren bidez, orria «Kategoria:Animaliak» kategorian sailkatzen da. Oso garrantzitsua da kategoria zuzena jartzea, artikulua ondo kokatzeko. Begira ezazu gai bereko artikuluak zein kategoriatan dauden, eta sar ezazu artikulua kategoria horretan (edo horietan). Adibidez, XIX. mendeko bertsolari bat kategorizatu nahi baduzu, joan Pernando Amezketarra artikulura eta ikusi zein kategoria gehitu zaizkion.

Kategoriatan sailkatu, Ikusizko Editorean

Gehiago jakiteko, irakurri: «Kategorizazioa Ikusizko Editorean»

Gogoan izan emaitza berdina lor dezakezula Ikusizko Editorea erabiliz, bertako Esteka "Orriaren aukerak" ikonoan. Ireki goitibeherako menua eta klikatu "Kategoriak" aukera Esteka. Era horretan, orriari kategoria bat edo nahi dituzunak esleituko dizkiozu.

Ikus, gainera


Informazio gehiagorako, ikus Kategoriak.
Praktikatu ikasi duzuna proba orrian

Jarraitu tutoriala: Irudiak