Lakrikun Antzerki Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lakrikun Antzerki Taldea Azpeitiko antzerki talde bat da, 1994an sortua. Azpeitiko Ikasberri Ikastolaren babesean sortu zen, izan ere, hasiera batean ikastolako gurasoak ziren taldeko partaide, gerora guraso ez zirenak ere taldearen parte izatera iritsi baziren ere. Ikastolako ganbaran egiten zituzten entseguak, 2010ean, udalak, Izarraitz pilotalekuan lokal bat utzi zien arte.

Antzerki obra berriak prestatzea eta hauek jendeari eskaintzea ziren taldearen helburu nagusiak, beti ere euskara eta amateurtasuna lehentasun izanda. Taldearen ibilbidean, antzerki lan ugari estreinatzez gain, herriz herri ibili dira lan hauek antzezten. Hasiera batean urtero lan berri bat prestatzen zuten eta gerora bi urtetik behin estreinatzera pasa ziren. Herriko beste zenbait ekintzetan ere parte hartu izan du taldeak, hala nola Kontxu Odriozolaren omenaldi egunean edota Uztarria Herri Aldizkariaren kulturaldian.

Idoia Uranga izan zen ia urtero antzerki talde honen zuzendari, urte batez Inazio Tolosa izan bazen ere. Antzerki obra gehienen egilea Alaitz Olaizola izan zen.

Bertan parte hartu duten aktoreak, berriz, asko izan dira: Gurutze Eizmendi, Idoia Uranga, Alaitz Olaizola, Kontxi Zinkunegi, Juanita Urdanpilleta, Jose Ramon Arsuaga, Tomas Bergara, Ana Alkorta, Jesus Maiz, Mailo Eizagirre, Iñaki Bergara, Pedro Oiartzabal, Boni Alegria, Martin Alegria, Itziar Elias, Iñaki Garate, Igor Aranbarri eta Kepa Urbieta.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995: Toribio Altzagaren “”BIOZBERAK”.
  • 1996: Toribio Altzagaren "BERNAIÑOREN LARRIYAK"
  • 1997: Imanol Elias-en “ZORIONEKO OPORRAK" komedia. Taldearen lehen aldia Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan.
  • 1998: Alaitz Olaizola-ren “EZ DIRA BERDINAK; ANTZEKOAK BAIZIK” estreinatu eta ikuslegoaren saria jaso zuten Topaketetan.
  • 1999: Alaitz Olaizolaren “ZEREKO ZERA ZERTZEN DELAKO ZEREKO ZERAREKIN” estreinatu eta Topaketetako ikuslegoaren saria jaso zuten.
  • 2001: Alaitz Olaizola-ren “GARALDEREM REQUIEM-a” . Azpeitiko Antzerki Topaketetako edizio horretako antzerki bakarra.
  • 2002: Antzerki Topaketetan, Kontxu Odriozolaren omenaldian parte hartu zuten antzerki lan txiki batekin.[1]
  • 2003: Alaitz Olaizola-ren “AGORAGOBOFIATUTA” estreinatu eta Topaketetako ikuslegoaren saria jaso zuten.
  • 2004: Taldeak 10.urteurrena ospatuz, Uztarria kultur koordinadoraren kultur aldian parte hartu zuen antzerkitxo batekin.
  • 2004: Azpeitiko udalak ekoiztutako “MARITXU NORA ZOAZ…” antzerki lanean parte hartu zuen talde osoak, eta arlo desberdinetan: Zuzendaritzan, gidoigintzan, antzezle gisa…
  • 2004: Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizolaren “GREBAN GAUDE” [2]
  • 2005: Alaitz Olaizolaren “ZINTZILIK” lana estreinatu zuten.
  • 2006: “EMAN BIRA”
  • 2007: “EMAN BIRA ETA SEGI BUELTAKA BESTALDEA IKUSI ARTE” Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 25.ediziorako bereziki prestatua[3]
  • 2009: Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizolaren “PREST GAUDE” estreinatu eta Topaketetako ikuslegoaren saria jaso zuten.[4]
  • 2014: Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizolaren “NON GAUDE” estreinatu eta Topaketetako ikuslegoaren saria jaso zuten.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aktorearen Egunean Kontxu Odriozolari omenaldi jendetsua egin zitzaion - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. «Horrelako grebarik ez da inon! - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. «25 urte eta aurrera - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  4. «Etxean estreinatuko du Lakrikunek 'Prest gaude!' antzezlana - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  5. «Lakrikun: "Umorea lantzen dugun arren, mezu sakonak ditu obrak" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  6. «Lakrikun taldearen 'Non gaude?' lanarentzat da Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]