Euskal antzerki berria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mami Lebrun obran Kepa Errasti eta Ane Pikaza

Euskal antzerki berria Euskal Herrian 1970eko hamarkadatik sortu garatu den mugimendu bizi eta indartsuari esaten zaio. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionalarekin hasi zen eta azken hamarkadetan nazioarteko ikus-entzunekoen eragin zuzena duten joera hauetaraino heldu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[1] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.

Gaur egun, euskarazko literatura-generoetarik atzenduena dugu antzerkia oraindik, baina mende berriarekin produkzioa ikaragarri hobetu da kantitatez eta kalitatez. Hori ikusteko nahikoa da Donostia Antzerki Sarian azken 2010etik aurkeztu diren obren zerrendari eta antolatzen diren antzerki-jaialdien zerrendari erreparatzea.

2010ean Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) sortu zen. Antzerkiaren dokumentazioa, formakuntza, sustapena eta komunikazioa lantzen ditu.[2] Hiru urte lehenago Hik Hasi aldizkariaren topaketetan antzerkiaren munduko lagun ugarik egin zuten hausnarketaren ondorioa izan zen.[3] Euskal Herri osoko pertsonak bildu ziren eta Josu Kamara izendatu zuten lehendakari.[4] Idoia Gereñu eta Oskar Aranzabal ere zuzendaritza taldeko kideak dira. Egoitza Azpeitiko Enparan dorretxean du.

Hamlet euskal antzezlana

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal antzerki berriari hasiera arrakastatsua eman zioten obrak dira hauek: Pistolaren begi zuri-beltzak, Henry Bengoa Inventarium, Kontrabaxua, Hansel eta Grettel bezala, El Florido Pensil, Metxa, Kutsidazu bidea, Ixabel...

Beste hauek Donostia Sariko irabazleak izan dira: 7ak bat, Sherezade eta tipularen azalak, Mami Lebrun, Francoren bilobari gutuna, Maitasunaren ostean maitasuna, Arrastoak, Lingua Nabajorum, Publikoari gorroto, Gure bide galduak, Errautsak, Aitarekin bidaian, Juglarea, puta eta eroa, Emakumeak izarapean, Artea, Kaukasiar Kreazko Borobila, Yuri Sam, 1937, John Wayneren laguna, Lotsa Gabe, Ozeanoko pianista.

Lali Miramonek eta Agus Perezek EHAZErako egin zuten ikerketaren arabera 2016 eta 2020 urteen bitartean antzemandako euskarazko estreinaldiak aztertuta, erabilitako hizkuntzari begira, multzo hauek bereiztu zituzten: (arloak ez direla elkarren baztertzaile):[9]

  • 150 obra euskaraz jatorriz eginak.
  • 81 obra beste hizkuntza batetik euskaratuak.
  • 84 obra bi hizkuntzatan egin zirenak.
  • 11 obra elebidun ziren emanaldi berean (euskaraz eta erdaraz zatiren batean emanaldi berean)

Sortzaileak eta antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Euskal Herriko aktoreak»

Aktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan honako hauek aipatzekoak ditugu, besteak beste: Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Anjel Alkain, Nagore Aranburu, Loli Astoreka, Klara Badiola, Juan José Ballesta, Ramon Barea, Olatz Beobide, Sara Cozar, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Antton Etxeberria, Isidoro Fernandez, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Ane Gabarain, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Mikel Garmendia, Miren Gojenola, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Miren Ibarguren, Elena Irureta, Mikel Laskurain, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Garbi Losada, Koldo Losada, Álvaro de Luna, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Gorka Otxoa, Martxelo Rubio, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz, Patxo Telleria, Oscar Terol, Carlos Sobera, Kandido Uranga...


Antzerki taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lali Miramonek eta Agus Perezek EHAZErako egin zuten ikerketaren arabera 2016 eta 2020 urteen bitartean antzemandako konpainiak edo taldeak 127 izan ziren. 121 talde horien datuen arabera konpainia mota izeneko arloan kopuru hauek agertu ziren: arte eszeniko plataforma bat (Artedrama); 2 antzoki ekoizle; 3 kooperatiba; 7 pastoral ; 8 kolektibo; 11 ekoizpen-etxe (= ekoiztetxe); 13 SL, SA, SIeta ‘Profesionala’ (Chimères-en kasuan); 17talde amateur; 18 kultur-elkarte edo elkarte artistiko; 22 autonomo.[9] Hauek dira hauetako batzuk

Lingua Nabajorum (Ez Dok Hiru)

Azpiegitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
  • Donostiako Antzerki Feria
  • Donostiako Kale Antzerki Jaialdia
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak
  • Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia
  • Euskadiko Antzerki Topaketak (Azpeitia)
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
  • Gasteizko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
  • Getxoko Antzerki Jardunaldiak
  • Irungo Gazte Antzerkiaren Erakustaldia
  • Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
  • Lizarrako Antzerki Jardunaldiak
  • Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
  • Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
    Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketako 40 kartel irabazleak. Mural hau Soreasu Antzokiko sarreran dago ikusgai,

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zeruko Argia, 1965-01-24.
  2. Antolaketa[Betiko hautsitako esteka] EHAZEren webgunean.
  3. Euskarazko antzerkia koordinatu eta indartu nahi duen elkarte bat sortu dute[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010eko ekainaren 6a.
  4. Antzerki zaleak mugimenduan, Argia, 2.247. zkia., 2010eko urriaren 10a.
  5. «Haur Antzerki, Marijane Minaberri» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  6. Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  7. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  8. Garate, Katixa. (2003-03-16). ««Beharbada idazleek gehiago asmatzen dute interesatzen, hunkitzen gaituzten gaiak idazterakoan, antzerki autoreek baino»» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  9. a b Miramon, Lali; Perez, Agus. (2021). «Ikerketa laburpena: "Euskarazko estreinaldiak 2016-2020"» EHAZE (EHAZE) (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]