Edukira joan

Alaitz Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaitz Olaizola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlaitz Olaizola Borda
JaiotzaAzpeitia, 1975 (49/50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 688

Alaitz Olaizola Borda (Azpeitia, Gipuzkoa, 1975) euskal idazle, antzerkigile eta gidoigilea da. Haur hezkuntzan diplomatua da.

Dialogista eta gidoilari gisa aritzen da, gaur egun. ETBrentzako ekoitzi diren hainbat proiektutan hartu du parte: Goenkale, Irrikitown, Aitaren etxea, Eskamak kentzen, 3zpa4, Handitzen-handitzen, Ene Kantak edota Ametsen arbola, batzuk aipatzearren.

Eskola antzerkigintzan hasi zen umetan eta gaztetan, berriz, Antxieta antzerki taldean aritu zen. Gerora, Azpeitiko Ikasberri ikastolako Lakrikun antzerki taldeko partaide izan zen. Urteetan aritu zen aktore gisa bertan.

Bere lehenengo antzerki lana, Lakrikun antzerki taldearentzako idatzi zuen: Ez dira berdinak, antzekoak baizik. Geroztik, berak idatzitako lanak izan dira taldeak taularatu dituenak: Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, Garalderen requiema, Agoragofobiatuta, Maritxu nora zoaz..., Zintzilik. Greban gaude, Prest Gaude eta Non gaude trilogiaren ondoren, Alaitz eta Lakrikun taldeko gainerako partaideak beste zenbait proiektutan murgildu ziren.

Antzerkiak idatzi eta jokatzeaz gain, hainbat antzerki tailerretan dinamizatzaile gisa jardun du: Azpeitiko Emakumeen Txokoarekin elkarlanean aurrena eta haur eta gaztetxoen antzerki tailerretan, ondoren, Gazte Bulegoa eta Kulturazen babesarekin.

Azpeitiko Antzerki Topaketen 75.urteurrenaren harira sortutako "Herriye" obran ere gidoilari izan zen beste egile batzuekin elkarlanean (2022).

Uztarria aldizkariko nahiz Urolako Kostako Hitzako kolaboratzaile izan da hainbat urtez.

Hainbat kultur eta komunikazio elkarteko partaide ere bada: Uztarria Komunikazio Taldeko kooperatibako lehendakari karguan izan zen 2009-2014 epean. Bestalde, EHAZE, Euskal Idazleen Elkartea eta Galtzagorriko kide ere bada.  

EHUko Udako ikastaroetan hizlari gonbidatua ere izan da, Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean egindako “Gora teloia!” ikastaroan.

  • Toribio Altzaga Saria bitan lortu du, lehenbizikoa 2001ean Zereko zera [...] lanarekin, eta bigarrena 2006an Joanes: itxaropenaren semea lanarekin.
  • 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin.
  • Esnatu Ipuin Lehiaketan Akzesita, 2005, Tuning clash ipuinarekin.
  • Kimetz Ipuin Lehiaketan Saria, 2006, Golden proiektua ipuinarekin.
  • Esnatu Ipuin Lehiaketan Saria, 2007, Ziega mentala ipuinarekin.
  • 2016an Karmele Igartua sorkuntza bekaren irabazlea izan zen, “Sugegorri” lanarekin.

Helduentzako nahiz haurrentzako antzerki lanak idatzi ditu. Besteak beste, Erein argitaletxearen Antzoki Txikia sailean argitaratu izan dira horietako batzuk.

●      Ez dira berdinak antzekoak baizik. (Lakrikun antzerki taldea)

●      Garalderem Requiem-a (Lakrikun antzerki taldea)

●       Agorofobiatuta (Lakrikun antzerki taldea)

●      Zintzilik (Lakrikun antzerki taldea)

●     Sateliteatzen (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Kontuz, garbitu berria (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Bai, nor da? (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Iraultza azokan (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Habemus Zirkus (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●     Autobusaren zain (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin (2002, Euskaltzaindia - BBK)

●      Clitemnestraren itzulera (2004, Kutxa)

●     Joanes Itxaropenaren semea (2006, Euskaltzaindia - BBK)

●      (LO)turak" (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

●      Lost and found" (Gauza galduak) (Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra)

Antzerkia - haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

●     Autobusaren zain (2005, Erein)

●      Non biziko gara? (2005, Erein)

●      Txiukue (2005, Erein)

●     Denboraren makina (2007, Erein)

●      Torrepeko zaldunak (2009, Erein)

●      Azpeitiko kontuk eta komerik ( 2010, Azpeitiko Udala) (Zenbait egileren artean)

●      Mikel eta Mikaela (2010, Erein)

●      Sekretuen lapurrak (2011, Erein)

●      Nork agintzen du? ( 2019, Erein)

●      Izen eta Izan (2020, Lagun Onak FT)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]